Inporta duena

images

Hiru gehiago, aizue… Noiz arte?

http://www.berria.eus/paperekoa/2063/021/003/2015-10-06/inporta_duena.htm

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Inporta duena -ri

  1. Eder-k dio:

    Urteak pasa ahala, nahiz eta feminismoak indarra hartu eta emakumen kontrako indarkeriari aurre egiteko programak egin eta martxak antolatu, egia dena emakumeen eraso matxistak eta hilketak jaisten ez direla da.

    Erandioko azken hilketa, pentsarazi behar digu ea bide onetara joaten ote ari garen. Normalean hilketa edo delitua egon ondoren Ertzainek martxan jartzen dira eta atxilotzen dute erasoari. Baina hilketaren bat egon baino lehen lan egin beharko genuke ematen diren kasuak gutxitzeko.

    Beste alde batetik, Gasteizen pasa diren jaietan blusen taldek batzuk bortxakeria erabili izatea emakume batzuenganako larritzen nau pillo bat horietako batzuk gero beraien bikoteei jo diezazkieketelako beste egunean pasa zen bezala, bi gazteei atxilotu zituztela Gasteizen euren bikotekideak jotzea egotzita eta gero; bata 21 urtekoa, eta 26 urtekoa bestea. Bi emakumeei erietxean artatu behar zituzten.

    Eztabaidak- eztabaida ari garen bitartean emakumen eta beraien sema-alaben bizitza larrialdian egon daitezkenez, nik gizarteari arazo onetaz ondo informatzea eta kasu horietako baten aurrean zer egin beharko lukete esango nieke, bikotearen bizikide, auzokide, ikaskide,… izanda ere, norbaiten bizitza arriskuan baitago.

  2. ilargigorri-k dio:

    Nola da posible gure gizartean halako astakeria gertatzea? Gaus batzuetarako hain aurreratuak eta besteentzako paleolitikoan… ezin da ezta eraso bat ere onartu. Berri hau irakur ondoren lotsa eta nazka sentitu nuen, ondoren nire buruari galdera bat egin nion :”nola liteke mutur horretaraino iristea? “.

    Nondik hasten da gaiz hau? hazia heziketan dago, bai etxekoan bai ikastoletakoan, azken finean umeak ikasten dute bere ingurukoan ikusten dutela. Eta….zer ikusten dute? nolakoak dira gure arremanak? berdintasunean eraikitak daude?…honi buruz asko lan egin beharko dugu benetako gizarte justuagoa eraikitzeko.

    Bukatzeko argi dago ez badugu lan egiten araso hau ez da bakarrik konponduko, denon esku dago berdintasuaren aldeko gisarte bat lortzeko. Bidea ez da erreza, baina urrats, urrats lortuko dugu. Helburu hau lortzeko bakoitzak dagoen lekutik berdintasunaren aldeko jarrerak positiboak suspertu beharko ditut eta aldi berean jarrerak txarrak zalatu. Horrela Aurrera egingo dugu.

  3. orkatila-k dio:

    Gaur goizean esnatu naiz oso berri ezagunarekin, zera: beste emakume bat hilda. Aldi berean, atzo emakumeei indarkeriaren kontrako martxa antolatu zuten Bilbon. Hilabetero berri antzekoak entzun ohi ditugu bai telebistan, bai irratian. Neure buruari galdetzen diot zergatik gertatzen den egoera hori, nola heldu garen honaino.

    Denok dakigunez, azken urteotan gure gizartea izugarri aldatu da, batez ere emakumeen egoerarekin erlazionatuta dagoena, dudarik gabe. Lehen, horiek etxean egoten ziren, umeak zaindu eta etxeko lanak egin. Gainera, dirurik ez zutenez, senarrei eskatu behar zieten; beraz, beraien menpe zeuden. Gaur egun, ordea, ikasteaz gain, lan egiten dute, eta horri esker dirua irabazten dutenez, ez dago gizonaren menpekotasunik. Gero eta askatasun eta independentzia gehiago daude.

    Honen guztiaren ondorioz, roleak desberdinak dira, eta emakumeek berdintasunaren aurkako borroka egiten dute. Hala ere, oraindik gizon askok aurreko ideiak dauzkate; hortaz, ez dute independentzia ekonomika ulertzen, ezta sozialekoa ere. Beste hitz batzuetan, boterearekin jarraitu nahi dute eta, horretarako, edo emakumeak agintzen duena egiten du, edo, bestela, hilko du.

    Hau guztia kontuan hartuta, eta niri dagokidanez, konponbideak bilatu beharko genituzke, bestela, gure umeen etorkizuna oso gordina izango da. Nire ustez, heziketa da funtsezkoa. Esate baterako, txikitatik baloreak landu beharko lirateke, haien artean errespetua eta berdintasuna. Horrez gain, ondo legoke indarkeriaren kontrako ekimenak antola genitzake, besteak beste, martxak, bilerak edo hitzaldiak. Etorkizuna gure esku dago, eta denon artean borroka egin behar dugu.

  4. udaberria-k dio:

    Behin eta berriro, komunikabideetan emakumeen aurkako bortxikeriaren gaiaz aritzen dira. Baina, emukumeak gutxiegitan eta oso arlo jakinetan agertzen dira. Beraien aldarriketak, mezuak,… “feminismo”aren arloan baztertzen dira, hots, bigarren mailan.
    Berdintasunaren ideia ez dago ondo barnetatuta gure mendebaldeko gizartean, zoritxarrez, ez da heldu parekotasuna. Eta, emakumeen eskubide guztien defentsa feminista taldeetan sartu dira, gizate osoaren arazoa izanik. Pedagogiaren eza hezkuntza edo politika sailetan zabaltzeko arazoa nabari ohi da.
    Beste aldetik, feminista taldeak ez dira inoiz berezitasun homogeneoa izan. Hasiera-hasieratik orain arte batuarekiko jarrera ezberdinak alferrik izan dira. Eta emakumeen eskubideak, lehentasunak eta helmuga nagusiak, garaiari dagokion egoera politikatik ikusita, gehiago nahastu dira.
    Irtenbide ugari izanik, gizarteak oinarrizko printzipioak eraikin eta aztertu egin beharko ditu. Prozesu horretan denok batera, emakumeak ez ezik gizonok ere, elkartuko bagina oraingo egoera latz honi buelta emango genioke.
    Ondorioz, gizon eta emakumeen arteko harremanak asimetrikoak onetsiko bagenitu den-denok hobetuko genuke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s