Eta zu gehiago

Gutxi ginen eta amona haurdun, aizue! Nor baino nor ari direla dirudi… Nola egin aurre horrelakoei?

Gurutze-Izagirre

http://www.berria.eus/paperekoa/2063/021/003/2015-10-02/eta_zu_gehiago.htm

 

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Eta zu gehiago -ri

  1. udaberria-k dio:

    Mendebaldeko gizartea hozkailuan sartuta dago. Boteretsuek mugimendurik, kritikarik eta irizpiderik gabeko gizarte bihurtu dute. Denok sistema ero honetan parte hartzen dugu, eraldaturik eragin gabe.
    Jendearen ustez ohiko bizitzan agertzen diren oztopoak gainditzea aski da. Lan, jan eta lo uztaiaren inguruko loaldi luzeak igarotzen ditugu. Goi mailakoek abilezia erakutsi digute alde ilun honetan buka dezagun.
    Honen guztiaren ondorioz, arlo publikoan arduragabekeriaz jokatutako politikariek emaitza aurreikusita dute, hots, ondoriorik ez. Eta hauen ondoko oposizioko alderdikideek isiltasunari eutsi behako diote, bere alderdian antzeko iruzurrak egiten bait dituzte. Liskarraren amaiera, betiko leloa, eta zu gehiago .
    Bitartean, epailearen aurrean aurkezten diren egunkarietan argitaratutako leporaketak, epe laburrean, tamalez, ezer gutxitan geratuko dira.
    Bideak mugatuta daude eta gizarteak ez du erantzunik, orduan, oraingo egoera politikoa zein alboko baldintzak aldatuko lituzkeen irtenbidearen tresna pentsaezina edo sineskeria da. Horregatik, aldaketa nabariak ikusteko oinarrizko baloreak berreskuratzea eta bestelako hausnarketa mereziko lituzuke.
    Azkenik esan, botereak ez du politikaria kutsatzen, beraz, badago politikaria kutsatuta.

  2. divina-k dio:

    Tristea da baina egun, berri horiek ez naute harritzen; izan ere, hain ohituta gaude horietako albisteak entzutera non kontu arruntzat hartzen ditugun. Ez da ezer berririk. Ez dago zertan eskuak burura eramanik. Atzo, Volkswagenera txanda heldu zaio, gaur, berriz, PNVra, eta salataria, beste alderdi bat, PPa, hain zuzen, izan da. Politikarena gero etagehiago ume jolasa dirudi, hau da, zuk salatu egin nauzu, beraz, gauza bera egitea orain niri dagokit.
    Esan dudanez, ni ez naiz harritzen, baizik eta izugarrizko aspergarri iruditzen zait. Betikoa delako. Alderdiek agintzak esaten dizkigute haiengan sines ditzagun. Horiek hitz politak eta hutsak baino ez dira. Hau eginda eta boterea lortu bezain pronto, amnesiak jota, interesatzen zaien kontuera abiatzen dira. Dirutza ahalik eta azkarren irabazi, onura lortu eta gainera bere senideak edota adiskideak laguntza eskaini nahi dute poltsikoa betetzeko, eta are gehiago, ezin jasan dezakete besteek haiek baino gehiago irabazi lortzea. Horrela gertatzen bada, salaketak egiten hasten dira. Sinplea da. Edozer alderditara, denak baitira bere etsaiak, jeloskorrak, inbidia eta norberekeria ez daukate mugarik.
    Nolanahi ere, iskanbilaren artean, boto-emaileok hemen gaude. Zer egin behar dugun jakin gabe. Ziur aski, aukeratzekotan, ez genuke inori aukeratuko, baina zer irtenbiderik daukagu? Gure gizartea eta mundua oro har, politikaren bidez mugitzen da eta horregatik horietako ezbeharrak behin eta berriz gertatuko dira.

  3. galtzagorri-k dio:

    Azken urteotan ezerk ez du harritzen biztanleria jadanik, baina ez gaitezke etsi pentsatzera inoiz ez dugula lortuko politikarien edo boteretsuen portaera aldatzen. Ni hasi naiz pentsatzen benetako errua herriarena dela ez baikara ausartzen betiko legeak eraldatzera, etorkizun zalantzazkoak ikaratzen gaituelako oso gustura gaudelako lubakietan izkututa parte hartu barik eta mandatariak jomugan jartzen. Hortaz, ezin dut ulertu zergatik ez dugu jartzen bakoitza bere lekuan, edo agian zera harrapatzen dut! Hau da, jendea eroso bizi zenez trikimailu dezente bazekien ere ez zegoen arazorik, baina gauzak okerrera joan bezain pronto susmoak egiak bihurtzen dira, eta horrela jarraitzen badugu inoiz ez dugu emango pauso bat aurrerantz.

    Nire aburuz, gure gizartean oso barneratuta daukagu salataria izatea ez dela ikusten begi onez, injustizia den arren salatzen dena, kode moralpean bizi baikara. Guri pasatuko balitzaigu ezbeharren bat besteen laguntza osoa espero izango genuke baina oso erraza da esaten gutarrak sartuta ez badaude.

    Azkenik, aipatu nahi nuke politikariek ez badituzte sartzen neurriak ustelkeria saihesteko herriak aurre egingo diela. Beraz, bi aukera eskuratzeko dauzkagu, aurrekoa hankaz gora jarri ala egoera berean jarrai dezagun guztiz lehertu arte.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s