Kalabazi bati begiratzen diozunean

Anjel-LertxundiEz dakit yankilandiatik datorkigun ohitura horrek heriotzari familiartasunez begiratzen laguntzen digun, baina ezin ukatu arrotza zaigula, nahiz eta joandako asteburuan han-hemenka mozorro-festa ibili den.

Beronen aldekoa al zaitugu?

http://www.berria.eus/paperekoa/1740/032/001/2015-11-01/kar_kar_eta_ii.htm

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Kalabazi bati begiratzen diozunean -ri erantzun bat

  1. Divina-k dio:

    Orain dela urte batzuk, Halloween eguna inork ez genuen ezagutzen. Amerikar filmetan, beste leku batean ez genuen ospakizun hori ezagutzen. Festa hori gure ez zela argi zegoen; izan ere,hamaika festa daukagu gure gizartean, nahikoak direnak. Hala ere, atzerriko ohiturak gureak balira bezala egiten saiatzen gara, eta egia esan, horretako batzuk ez ditugu ulertzen: zertan dautza, nola jaiotzen ziren, esate baterako, ez dakigu.
    Nor izan ote da ardunaduna ospakizun batzuk hona etor dadila? Zergatik gero eta ospetsuagoak dira?. Migrazioiaren ondorioz gertatu omen da, hau da, etorkinak etortzen direnean, pertsonak ez ezik, bere ohiturak edo esamoldeak ere egiten dute. eta zer esan nahi du hori? Beharbada, denboraren poderioz, mundua nahastu egiten dela. Agian, urte batzuk barru, arrazek eta nazionalitateek desegingo dute. Auskalo non amaituko garen!
    Gaur egun, Octoberfest, adibidez, dagoeneko ospatzen dugu. Horrela jarraituz gero, marmota eguna, Santa Klaus edo eskerrak emate eguna ere geure egutegian sartuko ditugu.
    Nolanahi ere, badago norbaitek festa guztiak adopta ditzagula nahi duenak, eta zerbitzu-sektorea bera da. Zenbat eta festa gehiago orduan eta diru gehiago sartuko du bere poltsikoetan. Dendei, tabernei, batez ere, ondo datorkie edozein gauza ospatzeak. Azken finean, dena negozio hutsa da eta horregatik edozein aukera ona da krisiarena gainditzearren. Eta gu, festarekin lotuta badago, beti prest gaude.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s