Zer egin?

Angel-ErroFrantzian gerra kanpoan eta gerra barruan. Eta herritar gehienak, seguru asko, beren buruari galdezka, beraiek zer egin ote dieten batzuei, zer esan ote dieten besteei, gerra baten erdian egoteko orain bat-batean. Zer egin ote duten horren muturreko bi joeren artean kurrikarekin bezala harrapatuta gelditzeko.

Baina hemen ere ostiralean sentitu genuen beldurrak babes falta dakarkigu burura, nahiz eta Europako hiriburu atentagarri batean bizi izan ez…

Non zeunden atentaruaren berri izandakoan? Nolako zirrara eragin zizun? Estategia ona al deritzozu  “Frantzia gerlan dago!” aldarrikatzeari?  (Marseillaise kantuaren hasiera: “Armetara, herritarrok! Eratu zuen batailoiak! Goazen, goazen! Odol lohi batek gure ildoak busti ditzala”)

http://www.berria.eus/paperekoa/1740/022/001/2015-11-19/terrorea_ii.htm

 

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Zer egin? -ri

  1. Divina-k dio:

    Pasa den ostiralean, denok, lehen eskuko bihozgabeko ikuskizuna ikus genezakeen. Filma balitz bezala,pertsona batzuek errugabeak hil zituzten, erruki gabe, eta gu geu izan ginen lekukoak. Egia esan, hamaika hilketa edo atentatu ikusi ditugu, ohitutak gaudela esan daiteke, baina orain, hain hurbil gertatu dira, Europan bertan, moderno eta kosmopolita hiri batean hain zuzen, non denok zerbait desberdina sentitu garela ematen duen.
    Antza denez, Frantziak benetako beldurra pairatu du, eta gertaera garrantzitsu honen ondorioz, Francoiçe Hollandek, Frantziako presidente den aldetik, bere herrialde gerran dagoela esan du. Horretarako, beste herrialdeei laguntza eskatu die, ez soldadu lortzeko, baizik eta dirua lortzeko. Gainera,Hollandek aukera aprobetxatu du, nola ez, Alemaniari zorra txiki diezaion eskatzearren.
    Hau entzunda, neure buruari galdetzen diot: noren kontrakoa da gerra hori? Erlijio baten kontra? Pentsakera baten kontra? edo agian haien beraien kontra?; izan ere, gataska hau, nondik dator? Interneten pixka bat bilatzen dadugu, berehala bideo ugari aurki dezakegu borroka hau non jaio zen kontatzen dizkigutenek, eta era berean, zergatik dagoen adineko gogoa Ekialde Ertainako lurraldeak kontrolatzeko. Halaber, arazoen jatorria ez da erlijio bera izan, petrolio baizik eta gai honi dagokionez, inork ez du amore eman nahi. Petrolioa arazoa bada, askoz zailagoa izango da irtenbide on bat aurkitzeko orduan.
    Gobernuek eta politikoek adostasunaren batera heltzen diren bitartean, jendea zentzen jarraitzen da, Frantzian, europan eta mundu osoan ere bai. Eta guk, ikusle hutsak izango gara, momentuz, behintzat.

  2. ilargigorri-k dio:

    Batzuek esaten dute hirugarren mundo gudaren atarian gaudela, besteek berriz ez dela ezer gehiago gertatuko……vaina hainbeste zihurtasun neurriekin nola liteke gure etxetik hain gertutu halako zarraskeria gertatzea?. Argi daukat guk, herritarrok ez dakigu ezta ezertxo ere ez, poterearen atzetik arma saltzaileek agintzen dute eta bakarrik haintzat errentagarria da munduko egoera honetan egotea, haie bost axola, dirutza eta babesa dauzkatelako.

    Azken finean, ia ia munduko gizaki gehienok, zer nahi dugu? Osasuna izatea, lana edukitzea, aukerak desioak edo ilusioak betetzeko, asialdirako denbora eta baliabideak….vaina horretaz gain bakean bizitzea.Beraz gu gehiengoak baldin bagara, zerbait egin beharko lukete, geldiarazteko hainbeste odolen eta heriotzen ganoragabeko galerak. Urrengo hilabetean hautueskuedei begira gure iritzia osen eta garbi esan ditzakegu, ze nolako politikariek nahi ditugun-

    Bukatzeko burua galdu gabe has gaitezen gutxienez hausnarketa egiten, eta sareen bidez indarrak gehitzen bakearen eta adiskidetasunen bila, bestela larrutik ordainduko dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s