Errefuxiatuak eta ardura politikoa

images (1)

Olaia Duarte, Donostiako EHBilduko zinegotzia

(Berria, 16/02/24)

         Ostegunean, San Telmo museoan, Gobernantza Demokratikoaren Institutuak European Dialoguesprogramaren eta Donostia 2016ren baitan antolatutako Europako migrazio-politikoei buruzko hitzaldian izan nintzen. (…)
         Gai hauen inguruan hausnartzeko aukera paregabea (…)
         J. A. Rummens andrearen ahotik entzun genuen, datuen arabera, errefuxiatu bat edo etorkin bat lurralde berri batera iristen denean gertatzen denak ?harrera-prozesua, batik bat? garrantzi handiagoa duela pertsona horrek jatorrizko lurraldea utzi eta berrira iritsi bitartean bizi izandakoak baino. Hau da, Siriako gerra zibiletik ihesi datorren familia batek bidean bizi izan duen beldur, arrisku, gose edo gaixotasunak baino eragin psikologiko eta emozional handiagoa izaten du lurralde berrian berak duen harrera-prozesuak eta ongietorriak. Horrek agerian uzten du zeinen garrantzitsua den Europako edozein instituziorentzat prest egotea eta beharrezkoak diren baliabideak martxan jartzea.
         Donostiako Udalean saiakera ugari egin dugu, behin eta berriro, PNV eta PSOEren gobernua familia errefuxiatuen harrera prestatzen has zedin. Iazko irailean jarri genituen lehendabiziko proposamenak mahai gainean, alor honetako eragileekin (Gurutze Gorria, Caritas, Gipuzkoako Plataforma Solidaria…) elkarlan dinamikak abian jartzeko. Lantalde edo batzorde berezi bat eratzea ere proposatu dugu hilabete honetan. Zoritxarrez, Udal Gobernuaren aldetik erantzun bakarra jaso dugu behin eta berriro: ezetz errefuxiatuen harrerarako baliabideen zerrenda egiteari, ezetz lantalde berezi bat sortzeari, ezetz eragileekin lanketa bat egiteari.
        Eneko Goiak eta Ernesto Gascok titular politak lortzeko erabili dute errefuxiatuen arazoa: gainerakoan, ez dute pauso bakar bat ere eman eta, areago, ezetz esan diete, behin eta berriro, beste udal talde batzuek egindako proposamenei. Jarrera horren isla, Udal Gobernuko ordezkaririk ez San Telmoko ekitaldian. Kezkagarria da. Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari direlako errefuxiatu eta migrazio-politikak Europa osoan. Eta horren aurrean, axolagabekeria galanta erakusten ari delako Donostiako Udal Gobernua. Lehentasunez eta ardura politikoaz ari gara. Eta argi dago, Donostian, beste toki batera begira daudela PNV eta PSOE.

 

Anminsita Internacionalen arabera, Alemania zan ezik, Europako gainontzeko herrialdeak erantzun tamalgarria ematen ari dira errefuxiatuen auziari. Gainera, milioi bat eta berrehun mila migrariri berehala egin behar omen die lekua Erresuma Batuak. Zer deritzozu gaiari?

 

Advertisements
Post hau Iritzia, Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Errefuxiatuak eta ardura politikoa -ri

  1. Rigoberto Jr.-k dio:

    Errefuxiatuen gaia benetan zaila da, hainbeste pertsona bat-batean kokatu behar, eta honez gain, etxebizitz bat eta lan bat aurkitzea ere. Horiek bait dira errefuxiatu bati derrigorrez eman behar zaizkion pribilegioak, edo hori da legea dioena behintzat, gero ikusi beharko zen nork betetzen dituen pribilegio horiek jasotzeko baldintzak. Baina pribilegio horiek ematea zaila bada ere, herrialdetan banatzea eta euren beharrak asetzera behartuta egon beharko ginateke, lehen bait lehen gure herrialdetan jasotzeko. Pertsonak dira eta ihesi doazte, egin dezakegun gutxiena, babesa ematea eta toki dezente bat bizitzeko bilatzea da.

    Baina egoera apropos batean bizi dezaten, lehen bizi gauzak ondo prestatu behar dira. Etxebebizitzak, laguntzak, lanak, heziketa programak eta hainbat prosezu legal eta beharrezkoak, haiek hemen lasai bizi daitezen.

    Horretarako gobernuak martxan jarrita egon beharko zen jada, eta errefuxiatuak etortzen, momentuz, ehuneko batzuk etorri dira soilik, eta beste guztiak egoera larrian itxoiten bere txanda espainan sartzeko.

    Alemaniaren eredua hartuta, beste herrialdeok hasi beharko ginateke errefuxiatuak hartzen, bestela ailegatuko da momentu bat, non erresuma batua bezala, milioi bat errefuxiatuei egingo beharko diegu lekua bat-batean.

  2. yago zuazo-k dio:

    Gaur egun munduan errefuxiatuen izugarrizko uholdeak ditugu gudak direla eta, hau gutxi balitz ikertzaileen ustez hamar urte barru klima aldaketaren ondorioz beste hainbeste etorriko dira. Hau guztiari aurre egiteko Europak bere pentsaera aldatu beharra du ezinezkoa baita laguntza eskaintzea dirurik gabe, eta hori da jende gehienaren asmoa.
    Gu gehienok errefuxiatuei buruz hitz egiten dugunean kezkatuta gaudela dirudi, aitzitik laguntza ematerako orduan gutxi dira ematen dutenak. Horrela uler daiteke Europan ultraeskuinaren eta xenofobiaren igoera, hauek bere bizi baldintzak txarrago bihurtu ez daitezen jendea besterik ez da, eta laguntza eskaintza bere poltsiko barrenean sartzeari guztiz uko egiten dietenak.
    Pentsaera hau ordea ez da jende banakoa, Alemaniak ere, nahiz eta errefuxiatu askori lagundu, hauetan dabil. Dakigunez errefuxiatu uholde handiak herrialde ekonomiei kalte egiten die, eta Alemaniak hainbeste diru eskaintzea Turkia eta Greziari errefuxiatu uholdeak jasateko asmo itsusiaren susmoa dauka. Azkenean, eta guztiz krudela bada ere, edozein arazoren aurrean herrialdeek hartzen dituzten erabakiak beti direlako interes menpekoak

  3. Tximeleta-k dio:

    Azken bolada honetan edozein hedabidetan ikus dezakegu errefuxiatuaren egoera nolakoa den. Izan ere, bere bizitza alde batera utzi behar dute, eta bidaia luze eta txarra egin ostean herrialde aberatsera iristen dira, edo hori sinesten dute. Zakurraren putza!!! Bai, herrialde aberatsera iristen dira, nolanahi ere, kanpamenduan geratzen dira baztertuta, eta nahiz eta harrigarria dirudien, nire ustean han geratuko dira ezbairik gabe!!!
    Laburbilduz, etorikizunean ez dakit zer gertatuko den konyu honekin, baina uste dut denok hausnartzeko sakon bat egin beharko dugula. Agian guk haiek bezala etorkizunean laguntza jaso behar dugu. Orduan zuk zer egingo zenuke??

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s