Twitter eta polikariak

Inaki-Petxarroman

Iaz bezala, aurten ere egin du BERRIAk azterketa bat jakiteko zer hizkuntza erabiltzen duten politikari euskaldunek Twitterren. Dagoeneko halako lau azterketa egin ditu, eta gaur argitaratu duenak inoizko emaitzarik txarrenak eman ditu. Alegia, argi eta garbi erakusten du politikari —eta agintari— euskaldunek gutxitan erabiltzen dutela euskara sare sozial horretan euren mezuak herritarrei helarazteko. Atentzioa ematen dute, duen arduragatik, Iñigo Urkulluren azterketaren emaitzek. Hamar mezutatik bederatzi baino gehiago idatzi ditu gaztelaniaz Jaurlaritzako lehendakariak. Ez da bakarra, jakina, baina Urkullu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkari instituzional nagusia da, eta milaka herritar ordezkatzen ditu. Haren jarduerak bizkar ematen dio herritar horiek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubideari.

Kataluniako presidente Carles Puigdemontek katalana bakarrik erabiltzen du Twitteren. Inoiz edo behin ingelesez idazten ditu mezuak. Sekula ez —edo oso-oso gutxitan— gaztelaniaz. Kasu honetan ere, bi herrien arteko distantzia ezin liteke kilometrotan bakarrik neurtu. Norbaitek esan lezake egoera soziolinguistikoa ezberdina dela bi herrietan. Egia. Baina alderik handiena beste nonbait dago: hots, katalanek eta, bereziki, haien ordezkari politikoek euren hizkuntzan bizitzeko duten borondatean. Hemen alderantzizkoa erakusten dute eguneroko ekintzek. (Berria, 16/03/08)

http://www.berria.eus/paperekoa/1878/014/001/2016-03-08/txiokatzeko_ez_behintzat.htm

Advertisements
Post hau Iritzia, Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Twitter eta polikariak -ri

  1. Mendekutzaile txapelduna-k dio:

    Berria-k egindako azken neurketak argi eta garbi erakusten digu: abertzale edo ez, gure politikariek Twitter erabiltzekoan, gehien erabiltzen duten hizkuntza gaztelania da. Arrazoiak daude ezkorra izateko. Azken 20 urte hauetan ahalegin handiak egin dira euskara sustatzeko eta aurrekontuak prestatzeko orduan euskararen partida beti izan da nabarmen nahiz eta krisia izan. Orduan, baliabideak bai, baina euskara beste pauso bat aurrera eramateko ardura eta jarrera oso eskasa. Duela gutxi Miren Azkarate hedabideetan agertzea gogoratzen dut eta berak adierazten zuena oso lotuta zegoen berri honen bueltarekin. Baikorra egoteko oso gutxi.

    Bestalde, joera hau uler daiteke, izan ere, politikariek Twitter erabiltzen dute jende ahalik eta gehienetara heltzeko, bere mezu publizitario helarazteko. Horretarako gaztelaniak dauka ahalmena euskarak baino leku gehiagotara heltzeko. Ezin dugu ahaztu globalizazio era batean bizi garela eta “hemen nago eta hau esaten dut” mezua igortzeko tresna bat baino ez da Twitter, beraz, gure politikariak hau jakinda, horrela aritzen dira. Baina beste ikuspegi bat ekar diezaguke gaztelania erabiltze honek Twitterren, hau da, lege zaharretan eta Sabino Arana argienak ezarritako ideietan errotuta dauden politikariek kontraesanean erortzen ari dira XXI. mendeko teknologia horrela erabiltzeagatik, erderaz gainera. Bekatu larria Sabinorentzat, ezta egunero elizara joanda barkarria izango litzatekeena!!

    Aranak ez dakiena da eserlekuak bermatzeko bakarrik egiten dutela, Twitter madarikatua, euskaran eta hemengo senan, mamian eta kulturan pentsatzen ari direla eta.

  2. ilargigorri-k dio:

    Emaitzen arabera, gure politikarien euskararen erabilera twitterean penagarria da, bakarrik salbatzen da Marian Beitialarrangoitia. Larriena da Urkullurena,lendakaria delako, eta argi dago gure lurraldean bi hizkuntza ofiziala badaude bietan jardun beharko du. Zertarako hainbeste kanpaina euskara bultzatzeko gero eguneroko bitzitzan gure ordezkariak ez badute erabiltzen?

    Honen hildotik orain dela aste gutxi irratien elkarrizketa interesgarria entzun nuen. Elkarrizketan Gemma Zabaletak (PSEE kidea) azaltzen du bere euskararekiko arremana. Egoera horrelakoa da: Gemma, darama 20 urtetik gora urte politikan eta haien artean Patxi Lopezen gobernuan egon zen. Euskara ez zekien ezertxo ere ez, eta urte horiek pasa ahala erabaki zuen barnetegi batera joatea eta han euskara ikastea, Maizpide ( Lazkaon hain zuzen ere). Beraz azaltzen zuen bezala nola hor euskara ikasten, mundo berri bat ezagutu zuen, euskal kulturari arloan, eta berarentzak ze nolako aberastasuna izan da. Nahiz eta abertzale ez izatea bera konturatzen da zein altxorra da hizkuntza.

    Nik uste dut nahiz eta zaila izan guztiok saiatuko beharko gara gure egunerotasunean ahalik eta gehien euskara erabiltzea , azken finean horrelako hizkuntza izatea nortasuna eta aberaztasuna itzela da. Sarean barne, azkenean hortik ere komunikazioa eta harremanak ditugu. Katalanek ondotxo dakite nola defendatu bere hitzkuntza beraz ikasteko daukagu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s