Burkiniaren debekuak bustita

Andrazko bat gorputz osoko bainujantzia erakusten, artxiboko irudi batean.

Frantziako estatuan hamalau udalerrik gorputz osoko bainujantzia debekatu dute. “Higiene arauak, ohitura ona, eta laikotasun printzipioa” urratzen dituela argudiatu dute. Zer deritzozu gaiari?

http://www.berria.eus/paperekoa/1921/002/002/2016-08-20/ikusten_ari_garena_da_gaizki_ulertutako_paternalismoa.htm

Advertisements
Post hau Iritzia, Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Burkiniaren debekuak bustita -ri

  1. Maika-k dio:

    “BURKINI”. Onerako edo txarrerako, nork ez du ezagutzen merkataritza-marka hau? Zuk sortutako produkturako izen on bat asmatzeko orduan, gogoratzeko eta ahoskatzeko erraza izan dadin saiatu behar duzula badirudi. Are gehiago, “saldu” nahi duzun lekuetan esanahi ezkorra izan ez dezan komenigarria izango litzateke. BURKA+ BIKINI. Gu ezin gaitu konbentzitzen, burka emakumeen askatasunaren falta seinalea da eta.

    Ezin da esan, ordea, bainujantziak ez duenik arrakastarik. Produktu batek garai dezala, premia edo desira bati erantzuna eman behar dio. Ze beharra dute “burkini” erosten dute emakumeek? Beharbada espacio publikoetan ere bizi ahal izateko premia, etxean baztertuta egon ordez. Bere modura, ez bakarrik lekukoak, partehartzaileak baizik.

    Kultura ondare biziduna da. Horren ondorioz, gure eta haien ohiturak etengabe aldatzen dira erabileraren poderioz eta beste pertsona batzuekiko harremanaren ondorioz. Nik ez nituen inoiz nire amonak bainujantziaz jantzita. “Baziren beste garaiak”-esango lukete askok. Gertatzen dena da ahaztu zaigula zenbat denbora daramagun borrokatzen norberak erabaki ahal izateko. Agian burkini eramatea ez da urrats txikia. Emakume musulmanei bere bidea egitea utz diezaiegun, eskoletan edo hondartzetan egoteko aukera ukatu gabe. Begirunez pauso handienak gertatzen dira…nire ustez.

  2. argia-k dio:

    Nire iritzia azaldu baino lehen, esan nahiko nuke burkiniaren gaia modan dagoela eta gutxi gorabehera guztiok zer edo zer entzun dugula gai horri buruz. Hori esanda, nik uste dut gaur egun askatasuna oinarrisko eskubidea dela, eta denok aske izan behar dugula gure bizitza nahi dugun bezala bizitzeko. Alabaina, zergatik dago hainbeste arazo burkiniarekin??

    Burkini bainujantzi bezala erabiltzen den arropa bat da, baina horrek gorputza oso estaltzen du, burutik oinetarain. Hori kontuan hartuta, lege batzuek esaten duten bezala, leku batzuetan ezinezkoa da arroparekin sartzea, igerilekuetan bestak beste, hondartzan ,ordea, nahi dugun moduan uretara joan gaitezen, bai kamisetarekin, bai txanoarekin….zergatik burkiniarekin ez?

    Gehienok pentsatzen dugu, emakueen arabiarrak askatasuna galtzen dutelako eta matxismoaren betebeharra delako. Alabaina, zer uste dute haiek? libreak sentitzen dira? Dudarik gabe, haien iritzia gurea baino garrantzitsuena da, azkenean haiek daramate burkinia.

  3. Urtxintxa-k dio:

    BURKINIA DEBEKATU ALA EZ?

    Aurtengo udan asko eztabaidatu da garai honekin zerikusi handia duen gai bati buruz, bainujantziari buruz, hain zuzen ere. Hala ere, bainujantzi hauek ez dira arruntak; hauek gorputz osoa estaltzen baitute, burua eta guzti eta burkini izenez ezagunak dira. Frantziako zenbait hondartzetan haien erabilera debekatu da eta hori izan da iskanbila sutsu hau hasteko abiapuntua. Batzuen ustez, burkiniak emakume musulmanak hondartzara joatea ahalbidetuko du, baina beste batzuk uste dute bainujantzi arruntak jantzi beharko lituzketela.

    Nik ondo deritzot emakumeek hondartzan burkinia eramateari. Izan ere, burkinia jantzi ezean, emakume hauen senarrek edo haien inguruko gizonek ez diete hondartzara joaten utziko eta etxean geratu beharko dira olatuez disfrutatu ezinik. Batzuk burkiniaren kontrakoak dira jantzi hauek higienikoak ez direla uste dutelako. Hala ere, nire iritziz, bainujantzi hauek ez dira oso desberdinak surflarien neoprenoekin alderatzen baldin baditugu. Egia da gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea izan behar dela gizartearen helburua eta honekin helburu hori ez dela lortzen, baina bai aurrerapauso txiki bat, bederen.

    Hortaz, ni burkiniaren aldekoa naiz, nahiz eta emakumeen eskubideen aldekoa ere izan eta jantzi hauek eskubide horien isla ez izan. Gainera, gure gizartean ere orain dela zenbait urte erabiltzen ziren bainujantziek gaur egungokoek baino askoz gehiago estaltzen zuten eta egoera aldatzea lortu da; beraz, espero dut burkiniarekin ere antzeko zerbait gertatzea.

  4. Tximeleta-k dio:

    BURKINAREN ERABILERA, NOREN ERABAKIA?

    Azken denboraldi honetan, uda dela eta, burkina guztion ahoan egon den gai bat izan da. Noski, beti bezala, ikuspuntuak eta haien arrazonamenduak oso ezberdinak izan dira. Beraz, nire ikuspuntua, ahal dudan moduan saiatuko naiz azaltzen, gai sakona eta zaila izan arren.

    Nire ustez, burkinaren gaia ez gaude behar den moduan ikusten. Argi dago emakumeak horrelako janzkera eramatera behartuta egonez gero, jasan ezina dela. Baina, Europarrak pentsatzen dugun beste azke gara? Ez dugu beste modu batean begiratzen neska bat bikinia eraman ordez bainujantzia eramaten dutenean? Edo bikiniaren tamaina guk uste duguna baino eskasagoa denean? Agian batzuei berdin zaie. Baina nire ustez, esaten duguna baino eskatasun gutxiago daukagu. Beraz, nork gara gu besteei askatasun eredua emateko? Egia da eremu batzuetan aurreratu dugula, baina horaindik lana daukagula ez da inongo sekreturik.

    Beraz, nire ustez burkinaren gakoa bai ala ez izan baino, burkina askatasunez edo behartuta erabiltzen duten emakume horiek ezagutzea izan beharko zen. Horretarako, bai emakume musulmanei zein gizon musulmanei, bere bikotearen, lagunaren edo arrebaren ikuspuntua errespetatzen irakatsi beharko genuke. Bestalde, Europarrok, eta agian europarrak ez direnak ere, etxekolanak ditugu. Pertsona bat gure ustez ondo dagoena egiten behartzea, hain zuzen ere, askatasun adibidea ez delako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s