Hozkailuak gara

Anjel-LertxundiZer egin, ordea?

http://www.berria.eus/paperekoa/1740/019/001/2016-10-15/hozkailuak_gara.htm

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Hozkailuak gara -ri

  1. Reich-k dio:

    Duela urte batzuetatik hona, txitean-pitean aurkitzen ditugu berriak zahar jendea gero eta gehiago bizi delari buruzkoak. Esanak esan, gure ingurura gainbegiratu behar baino ez dugu kontura dezagun. Nire aitona, alegia, 99 urte hil zen, duela ez asko. Zahar-egoitza publiko batean bizi zen eta, nahiz eta bera nahiko dezente moldatzen zen hil arte, hango pertsonala ezinbestekoa zen nire aitona eta beste egoitzaren zaharrak zaintzeko. Erizainak, sukaldariak, garbitzaileak, denok beharrezkoak ziren. Orduan, gero eta zahar gehiago baldin badaude, ez lirateke beharrezkoa izango gero eta pertsonal gehiago edukitzea etxe horietan? Bai, noski!
    Hala eta guztiz ere, errealitateak ez dauka zer ikusirik. Are gehiago, justu kontrakoa da: gero eta langile gutxiago, gero eta soldata txikiagoak, baldintzak gero eta okerragoak, … Horiek bai direla ekonomia globala arriskuan jartzen dutenak eta ez nire aitona, gizajoa!

  2. aberast-k dio:

    Gaur egun, bizi garen gizartean material guztiek iraupen data zehaztua izan dezaten ohituta gaude.Adibidez, hozkailuak 10 urtetan , autoak 15 urte gutxi gora behera. …. Hala ere, pertsonen kasuan aldatzen da.Aipatutako datuen arabera bizitza itxaronaldiak zaharren artean igo du, bai pilulak hartzeagatik, bai gehiago zaintzeagatik.
    Nire ustez , bien artean nahastuta.Dena den ni ez nago batere ados Cristine Lagardearekin iritzia. Alde batetik,” zaharren koletiboari “esker jende pila batek diru asko irabazten du. Esate baterako egoitzak, nahiz publikoa nahiz pribatua, farmaceutiko empresek , izan ere, zaharrek ia-ia egunero pilulak hartu behar izaten dituzte. Beste aldetik, zaharrek oso aktiboak edozer gauza egiteko erabiltzen dugulako.Adibidez, eskolen patioetan aiton- amonaz beteta daude bere ilobaren zein.
    Amaitzeko, galdetxo bat egin nahiko nuke zer egingo dugun zaharrik gane. Eskerrak pertson horiek han egoten diren!!!

  3. Atrebentzia ez bada-k dio:

    Anjel Lertxundiren artikulua irakurri bezain pronto, honi buruz nire iritzia eman nahi nizueke. Gaur egun, badirudi ekonomia ondo ibil dadila, gauzek iraupen zehaztua eduki behar izatea, baina pertsonak ez gara gauzak, eta hau Christine Legardek ez du ulertzen (edo, hobeto esanda, ez du ulertu nahi).
    Nolanahi ere, emakume hau gauza bat esatean eta beste bat egitean trebea da. Ezin dugu ahaztu esan zuela langileek soldata gutxiagoak eduki behar izan zituztela, baina Legardek izugarrizko soldata dauka. Eta orain, gauza bera: esan du ez dela komenigarria hainbeste zaharrak izatea (ekonomia aitzakiarekin, bai noski!), baina hura bera zaharra da (nahiz eta ez nahi uste…)

  4. Gaueko kilkerra-k dio:

    Gaur egun, Estatuan jendearen bizi-itxaropena luzeagoa denez, pertsonak gero eta gehiago bizi dira. Badakigu, umeak askoz ere gutxiago jaiotzen direla, baina,gaudenok, oro har, gehiago iraunduko dugu.

    Batez ere, bi arrazoirengatik: lehenik, teknologiari esker aurrerapen handiak lortu direlako. Horrela, medikuarenera joaten garen bakoitzean, mediku horrek gaixotasun bakoitzarentzat botikaren bat dauka. Beraz, lasai egon! Bigarrenik, sendagileak edozein gaixotasunari aurre egiteko prest daudenez, gaixoak medikuengan konfiantza handia dugu, oso jantzita daudelako, eta edozein gauza egiteko gertu gaude mina kentzeko eta bizitza luzatzeko.

    Hala eta guztiz ere, zahartzaroan buruko gaixotasunak zein mugimendukoak handituz doaz: alzheimerren, artrosisen, parkinsonen kasuak, besteak beste, zaharrek harrapatzeko aukera gehiago dauzkatelako.

    Beraz, bizi-kalitateari, bizi-itxaropenari baino gehiago erreparatu beharko genioke, horrela, fisikoki, mentalki eta sentikor, irakurriz, kirola eginez, musika entzunez sasoian egoten saiatu beharko genuke, eta ez ditugu ahaztu behar, bakoitzaren zaletasunak (margotu, igeri egin, idatzi), adibidez. Hiltzeko momentuan esan ahal izateko, bene-benetan emandako bizitza aprobetxatu dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s