Hilda gero, salda bero

Anjel-LertxundiErrautsen aldekoa al zaitugu? Zer iruditzen Vaticanok honen inguruan agindutakoari buruz?

http://www.berria.eus/paperekoa/1740/016/001/2016-10-27/zizareen_erresuma.htm

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Hilda gero, salda bero -ri

  1. lázcoz-k dio:

    Egia esan, ez dakit heriotzaren ostean beste bizitza bat izango denik a la ez. Agian, gogoeta hau egitea nire heziketagatik izan daiteke; izan ere, hamar urte eman nituen colegio erlijioso batean, eta nahi edo ez, subkontzientean zerbait beti geratzen da . Dena dela, nire gorputza erraustea nahiko nuke, ez dut pentsatu nahi, ezta ere une batean, zizareen artean hilda egotea . Hortaz, berdin zait nire errautsekin zer egingo dituzten, hain zuzen ere, ez daukat leku zehatzik egoteko. Badakit, batzuentzat bere arbasoak leku finko batean egotea ezinbestekoa dela, nik, aitzitik, guztiz deserrotuta ikusten dut nire burua. Edonola ere, eliza ez da gure gorpuzkiaren arduraduna; kristauen arimen agian bai. Horregatik, ez dute kontu honekin bere erabakia zertan ezarri. Dena dela, erakundeek zer egin litekeen errautsekin kudeatu beharko lukete; batez ere, gure ingurune natural babesteko eta gizaki zabortegi batean bihurtu ez dezan.

  2. bretel-k dio:

    Aita Santuak, edo Vaticanoak gogorarazi digun bezala hila katolikoen betiko atsedena hartzeko lekua hilerriak dira, eta ez hortik kanpo gaur egun puri-purian dagoen bezala. Nahiz eta oso Aita Santua aurrerakoia egon, Vatikanoa, ordea, ez da horrelakoa; beraz, noizean behin hauetako berriak azaltzen dira. Nik ez dakit gure gorputzak non bukatuko diren, lurpean, nitxo batean edo lau haizetara. Egia esateko, eta galdetuko balidate nirea non bukatu, inolako dudarik gabe erantzugo nieke inoiz ez lau haizetara!!!! Lau poluziotara esan bezala izango litzatekeelako, izan ere, nahiago izango nuke zizareen janaria izan, kutsadura neurtzeko tramankulu baten janaria baino…. Halaber kanposantuan geratzen bazara, bai gorputzean bai errautsean, zizareen janaria izan ez ezik, agian zerua (ez kutsatuta of course) irabazteko aukera ikaragarria ere edukiko zenuke (purgatoriotik pasau ondoren), eta hori gutxi bezala, hilerriek lanpostuak mantentzen jarraituko lukete. Argudio haukein guztiekin bere betiko atsedena hartzera hilerrietara joan ez dadin, elkartasun edo irizpideren falta ulertezina badu….

  3. aberast-k dio:

    Egia esan, berri hau es da berria. Dirudienez, 2012an gai honi buruzko hainbat berri argitaratu zen.DEna den, aurten berri honek eztabaida handia sortu du bai kristauen artean, bai beste erlijio baten sinesten dutenaren artean.
    Argi eta garbi daukat nik ez dudala nahi nitxo batean”bizi” . Alde batetik, “etxe”(nitxo) erosi behar dudalako. Beste aldetik, urtero zerga ordaindu behar izaten diodalako udalari etxe hori erosteagatik. Negozio hutsa delakoan nago.
    Beraz, beti pentsatzen dut hobeto izango litzatekeela nire gorputza erraustea. Nahiz eta, hasieran gehiago ordaindu behar, azkenean merkeagoa izango litzateke.

  4. Atrebentzia ez bada-k dio:

    Gauza bat argi dago: ezinezkoa dela mundu guztiak errautsak atsegin dion tokian barreiatzea. Horregatik, Lazcoz-ek esanetan ados nago: gai hau arautu behar dute. Beste kontu bat da Eliza izatea nor agintzen duen zer egin beharko genituzkeen gure errautsekin. Gurea bezalako herri laikoan Elizak ez luke autoritateen lana egin behar izango. Azkenean, beti bezala, diru-gaia da, nola ez! Lurperatze gutxiago eta errausketa gehiago krisi-garaietan egotea ez da kasualitatea. Negozioa aldatzen ari da, eta denbora berrietan moldatu behar da, ezta?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s