Galdera

 

Anjel-Lertxundi

“Durangoko Azokaren hurbilak galdera betikoak dakartza; neguak hotza bezalatsu. Paperezko liburuak etorkizuna du?, galdetu didate enegarren aldiz. Orain hogei urte, Internet oraindik fardelarekin zebilenean, liburuaren beraren etorkizuna zen kezka. Orain paperezkoarenak kezkatzen gaitu nonbait. Beti zerbaiten deskalabrua iragartzen jardun behar tristea! Hogei urteotan mundua erabat aldatu da, horixe egia. Internetik gabe, galduko ginateke, galduko litzateke mundua. Benetan ohartzen gara gizartea, kultura, gure ohiturak, mundua zenbat aldatu diren sarea gure etxe gehienetan sartu zenetik?

Paradigma kultural berri batean gaude, erabat irauli da guztia. Baina, hala ere, liburuak iraun egiten du bere formato tradizionalean. Eta paperezko liburuaren etorkizunaz galdetu didan kazetariari erantzun ordez, galdetu egin diot zergatik ez duen galdetzen paperezko liburuak zer misterio daukan bertan goxo egiteko paradigma berrian ere.”

Zer deritzozu gaiari?

 

 

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Galdera -ri

  1. aberast-k dio:

    Errealitatea da , gaur egun, teknologiaren erruz liburu tradizionalak, hau da, paperezko liburuak jende gutxiagok erosten dituela. Pena ematen diT! !!.Hala ere; teknologiak ere gauza onak ekartzen ditu gure bizitzan. Adibidez ibooka. Ibookari esker, liburu asko gorde ahal dugu Aldi berean.Paperezko liburuak, berriz, deserosoak dira. Horretaz gain, merkeagoak dira paperezko liburuekin konparatuz.
    DEna den, paperezko liburuak abantailak ere badauzka, nire kasuan, adibidez ibookaren aurrean denbora handia pasatuz gero, begietan mina nabaritzen dut, izan ere, ibooka ordenagailu bezala da.
    Bukatzeko, aitortu Behar dut Durangoko azoka ondo Dagoela, batez ere idazleek berain eleberriak promozionatzeko eta jendeari irakurtzea bultzatzeko.

  2. bretel-k dio:

    Argi eta garbi dago paperezko liburuen etorkizuna zein den, formato horretan gero eta liburu gutxiago, ez dakidadana da liburudendeena, auskalo. Mementu oso erabakigarria gaude liburuekin zerikusirik duenarekin, gazteriak liburu elektronikoak irakurtzen dituelako maiztasun handiz, eta paperezkoa askoz gutxiago edo ez du erabiltzen gaur egun. Jakin badakit egoera honek ez duela esan nahi papera desagertuko denik, baina erabilpena behera joango, edo joaten omen da argi dago. Niretzat liburu elktronikoen abantialiak oso handiak dira, besteak beste: irakurmen azkarrago onartzen dizute eta bidai asko eginez gero makina bat liburu ere eraman dezakezu. Horrenbeztez eta edozein ikuspuntutik liburu elektronikoa aurrera pauso ikaragarria izan dela ez daukat zalantzarik.
    Etrokizuna hau jakinda, mundo horretako aktore guztiek adi egon beharko lukete, hau da, haien jarrera eta portaerak berritu eta eguneratu beharko lituzketeela, erronka honi arrakastatsu osoz aurre egiteko, Durangoko azoka sartuta. Amaitzeko nik Anjel Lertxundiri lasai egoteko esango nioke gizartea moldatuko delako

  3. Reich-k dio:

    Anjelek esaten duen bezala, mundua erabat aldatuta dagoela kontura dezagun ez dugu oso urrun begiratzerik. Duela ez hainbeste, teknologia digital gabeko munduan bizi izaten gara. Orain gutxi arte, ez zegoen ordenagailurik, ez zegoen tabletarik, ezta mugikorrik! Nola gintezkeen? Kapaz egin ginen? Bada, gaur egun oraindik sinestea kostatzen bazaigu ere, batik bat nerabeei, mundu fisiko bat bazegoen. Duela 20 urte paperezko egunkariak, telebistak edo kablezko telefonoak informatuta edo komunikatuta egon gintezen garraio bakarrak baino ez ziren. Hala ere, ia-ia tupustean, internet agertu zen gure bizitzetan. Internet berriak irakurtzeko internet hitz egitekeo, internet bidaiak antolatzeko, internet arropa erosteko, hau da gailuren bat darama poltsan. Are gehiago, edonori itaunduko bagenio ea zertarako erabiltzen duen,, internet edozertarako. Hori dela eta, zergatik ez internet ere liburuak irakurtzeko? Nahiz eta gustatu ez, aro digitalean bizi gara eta onartu behar dugu. Horren ondorioz, berari egokitzera denok behartuta gaude. Liburuak ere bai, noski! Gaur egunean, edonork digital askok gauza bila bat egiteko, besteak beste, irakurtzeko, ihardetsiko liguketela argi eta garbi daukat. Horrela baldin bada, ez litzateke hobea izango liburu digitalak irakurtzea ezer ez irakurtzea baino?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s