Ke arteko gogoetak

descarga-1Beste Putinkeria bat ote da?… Ez dakit, baina Errusiako osasungintzak 2014 urteaz geroztik jaiotako edonori debekatu nahi omen dio tabakoa erostea, baita erretzeko behar den adina edukitakoan ere.

Zer deritzozu neurriari? Edonork pentsa lezake gurean ere gutxi barru horrelakorik burura dakiekeela batzuei… Tabakismoa errotik kentzeko plan egokia ote?

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=285553

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Ke arteko gogoetak -ri erantzun bat

  1. bretel-k dio:

    Askatasunaren falta edo gure eskubideak bermatu…
    Egia esateko ni erabat ados nago honi buruzko legearekin, hau da, tabakoaren kontrako arauak, eta arautzeko ere bai, beraz, idazleak egiten duen gogoetarekin ez naiz ados. Gure gizartea nola antolatu behar dugun galderari aurre egiten diogunean argi eta garbi izan beharko genuke babesteko printzipiorik garrantzitsuenetariko bat osasuna izan beharko litzatekeela. Hortik aurrera, ez daukat inolako arazorik egileak azaltzen duen errealitateari buruz eztabaidatzeko. Azken urteetan gure bizitzako aspektu guztiak legeztatu omen dituzte gure politikariek, hau erdi-egia izanda, geure buruari ere galdetu beharko geniokeen itauna “zergatik” izan beharko litzakeela uste dut. Nire iritzian gure agintariak gizarte moduan edo gure kabuz kontrolatu ezin dugunari buruzko arlotan legeztatzen ari direla, horrenbestez, honek esan nahi du gizarte bezala, adingabekoak izaten jarraitzen dugula, besteak errespetatzen ez ditugulako. Aurreko guztia esanda, non erre daitekeen gunetan arautzea inoiz baino garrantzitsuagoa eta beharrezkoa zen, gure gizarteak, eta erretzaileek bereziki, ez-erretzaileak errespetatzen ez zituztelako, ez tabernatan ez inon lekutan.
    Gibel solas bezala, egileak aldarrikatzen dituen askatasuneko esparruak, hau da, araurik gabekoak gero eta gutxiago direla ados egon ninteke, baina jarri duen adibidearekin inola ere ez!!! Eta beste gauza bat, nik ez dakit arauaren eta askatasunaren faltaren artean egin ohi dugun lotura zuzen dagoen ala ez, agian hausnarketak justu kontrakoa izan beharko luke, hau da, legeak eta arauak gure askatasuna bermatzen eta babesten dutela…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s