Estereotipoak barra-barra

yang-liu-6  Askotan entzun dugu gizonek ez dutela negar egin behar, eta emakumeak oso berbatiak direla. Emakumeak ez direla futbolzaleak eta gizon guztiak berdinak direla ere oso estereotipo arruntak dira. Jaso dugun heziketan horrelako ideiak oso zabalduta daude, eta, askotan, kalte handia egin digute. Estereotipoak eta errealitatea bat datoz? Nolako eragina dute pertsonengan? Emakumeen eta gizonen arteko aldeak berdin jarraitzen du ala aldaketarik egon da?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

27 erantzun Estereotipoak barra-barra -ri

  1. Ina May Gaskin-k dio:

    Egia esan, gizarteak jaiotzen garenetik etiketak jartzen dizkigu, beraz, helduak bihurtzen garenean etiketa horiek defendatzen jarraitzen dugu “Zer esango dute” saihesteko. Adibidez, komunikabideetan fenomeno hau ikus daiteke. Gizonak eta emakumeak jarrera zuzenekin, estereotipoekin, azkenean. Iragarkirik hoberenean estereotipo hauek ikusten dira Almironarena da (Almiron esne aldatuta da haurrentzat). Iragarki honetan haurtxo bat ikusten da, neskatxoa eta neskatxo hori altxatzen saiatzean, dantzatzen ari dela dirudi, beraz, helduzaroan ziur aski (edo hau pentsatzen du amak), ballet dantzari izango da. Bestalde, beste haur bat agertzen da baina, aldiz, mutiltxoa da eta hark abako batekin jokatzen agertzen da. Ondoren, aitak pensatzen duenez, ingeniaria edo matematikaria izango da bere semea. Esneak, hain zuzen, gurasoen helburua lortzeko balio du (tontakeria handi bat).
    Beste estereotipoen adibide bat Gabonzaharreko Antena 3ko saria izan zen. Emakume bat oso polita eta ia biluzik, soinekoa tulezko zati bat zelako (Cristina Pedroche) eta gizon bat loditxoa eta zatarra (Chicote). Benetan, batzuetan Paco Martinez Soria eta bere suediarren aroan bizitzen ari garela dirudi!

    Ondorioz, hau telebita ikusten duen jendeari iristen da eta gure pertsonaian eragiten du, hain zuzen, aro zailan dauden pertsonengan, nerabeengan. Neskei edertasuna garrantziena iruditzen zaie eta mutilei, berriz, indar fisikoa eta ausartasuna.

    Baina gaur egun badaude desberdinak estereotipoetan. Lehen gizonak oso iletsuak izaten ziren baina orain, bekainak depilatzen dituzte. Emakumeek lehen, bakarrik lan egiten zuten etxe barruan eta orain badaude presidenteak diren emakumeak. Behintzat dena ez da zaila!!

  2. Ibiltari-k dio:

    Nik estereotipoak eta errelitatea bat ez datozela uste dut. Estereotipoak, gehienetan kalte handia egiten digute. Gure begiekin gauzak ikustea
    oztopatzen digutelako eta horrela batzuetan ideia okerrak egin ditugu. Nahiz eta mota denetako estereotipoak egon, zorionez, gaur egun gizartean aldaketak ikusten da eta estereotipo batzuk atzean geratu da…

  3. Eskalmendikoa-k dio:

    Munduko jendea, ezaugarri oso ezberdinak ditugu, berdin da emakumea ala gizona izan.

    Nik, ezagutzen ditut gizon negartiak eta emakume isilak, gizon sukaldarizaleak eta emakume futbolzaleak ere.

    Esteorotipoak sortzen zituzten arazoak, kalte egiten ziguten, baina orain, denok ohitutak gaude txorakeri hauek entzuteko. Emakumeen eta gizonen arteko aldeak, parekatzen ari direla nabaritzen da, nahiz eta oraindik, lan arloan, aukerak ez izan berdinak.

  4. Ilargi-k dio:

    Nire ustez, edozein bizitzaren aspektutan orokortzea ez da ona. Hala ere, estereotipoak errealitatetik jaiotzen direla uste dut. Zenbat aldiz entzun dugu: “neskak – arrosa eta panpinak”, “mutilak – urdina eta baloia”. Ziur aski mila aldiz. Estereotipoak gizarteko adierazgarri bat dira, hau da, kulturalak dira. Horregatik, gizarte batek pentsatzen duena aldatzeko, hainbat belaunaldi eta heziketa-lan handia beharrezkoak direla uste dut. Oraindik, zoritxarrez, gure gizartean asko falta da estereotipo batzuk desagertzeko.

  5. Mafalda-k dio:

    Oraindik estereotipo asko dagoela uste dut esta desagertzeko debora luzea behar da. Hala ere, kulturaren arabera, inoiz ez dirá erabat desagertuko. Nire ustez, estereotipoak es digute eboluzionatzen usten. Zorionez, poliki poliki , aldaketak ikusten dirá.

  6. Lehenengo erlea-k dio:

    Nire ustez esteriotipo gehienak eta errealitatea ez datoz bat. Estereotipo gehiegienak, orokortzen dute bakarrik batzuk egiten dutena . Esteriotipoak pertsonen izaera aldatu dezakete. Gauza gehienak ez dira aldatu, baina beste gauza batzuk poliki-poliki aldatzen ari dira. Beraz, esteriotiak hausteko, oraindik lan asko egin behar dugu.

  7. Ablax-k dio:

    Nire ustez, estereotipok eta etiketak apurtu behar dira.
    Ez zait gustatzen ezertarako, nahiz eta, ezta ere gizon guztiak dira berdinak, ezta ere emakume guztiak ere ez. XXI mendean gaude eta burua ireki behar da.
    Uste dut, gai hau oso arriskutzua dela tratatzeko edo hitz egiteko, normalean gatazka dago eta.
    Zorionez, aldaketak nabaritzen dira eta pizkanaka pizkanaka, etiketak gutxiago ipiniko ditugu.
    Espero dut, pertsonak plural gehiago itzuliko gaudela eta gutxiago epaituko dugula.

  8. Zuhaitz-k dio:

    Estereotipoak, batez ere, publizitate eta zinema bidez ugaltzen direla uste dut. Gaur egun, publizitatea matxista da eta egunero kotxeak gizoneentzat direla eta kremak emakumeentzat direla ikusten dugu. Horrela, emakumeen irudia norbait heterosexuala, etxeko eraginak egiten dituztela eta seme-alabek zaintzen dituztela aurkezten da. Eta alderantziz, gizona sendoa da, orekatuta, babeslea…
    Estereotipo hauek gizartea banatzen dute. Alde batetik, gizonak, beste aldetik, emakumeak, zaharrak, umeak, hiriko pertsona, herriko pertsona eta abar…
    Gaur egun, irudia bat zabalagoa ematea saiatzen da, baina, nire ustez, hori ez da horrela, telebista piztu behar dugu bakarrik, konturatzeko.

  9. muzungu-k dio:

    Uste dut orain ez dagoela lehen adina estereotipoa. Normala ikustera hasi da.
    Duela hamabost urte ikusteak nezka bati futbola jolastea oso arraroa zen, edo mutil bat dantza egitea.
    Orain gauzak aldatu izan dute baina oraindik egiteagatik falta da.

  10. Ramuntxo-k dio:

    Gure gizartearen historiak genero esteretipo desbendinetako esklabo egin gaitu. Haietako asko sexu bakoitzaren biologiaz justifikatutak daude; beste batzuk kapitalismoaren eta patriarkatuaren inposatzearen produktua izan dira.

    Batez ere, publizitatean erabiltzen diren genero estereotipo multzo bat dago: gizonok emozionalki egonkorrak gara, dinamikoak, menderatzaileak, ausartak eta abar. Emakumeak, ordea, etxekoandreak eta gainera bakarrik idazkariak, erizainak edo irakasleak izan behar dira; emakume-objetuak gizonaren menpean; ahulak; beti ederrak egoteko beharrean eta abar.

    Eta zer esadik ez beste topikoei buruz: Kirolaz, informatikaz edota autoa gidatzen ez dakitela. Are gehiago, inoiz bakarrik oporretako ez doazela eta erramietekin etxeko lanak egiteko desastre hutsa direla.

    Horregatik, eredu sozial berri bat eraikitzea izango da erronka. Batez ere, maskulinotasun eredu tradizionala zalantzan jartzen eta sistema patrialkalaren pribilegioak uko egiten. Honekin, emakume guztientzako mundu hobeagoa lortuko genuke.

  11. Iraila-k dio:

    Nik uste dut genero estereotipoak eta errealitatea ez daukatela zerikusirik gehienetan. Hala ere, gaur egun oraindik oso zabalduta daude. Jaio eta gero, estereotipoak jasotzen ditugu familiarengan, gizartearengan , etabarengan konturatu gabe eta horregatik nahiz eta lan handia egin, badirudi inoiz bukatuko dugula dena etiketatzeko ohiturarekin. Gizarte honetan egin ahal dugun aldaketa bakarra heziketaren bidez izan behar da. Hau egingo bagenu emakumeen eta gizonen arteko aldeak hobetuko lirateke.

  12. Coeur-k dio:

    Zoritxarrez, estereotipo asko daude gizartean. Oso zaila da dena aldatzea bat-batean, pixkana pixkana laster aldatzea espero dut. Gurasoek erresponsabilitatea daukagu gure seme-alabak estereotiporik gabe hezteko, Gaur egun, umeak jolas daitezke sexu-kezkarik gabeko edozein jostailuz eta jarraitu behar du, baina oraindik asko falta da dena aldateagatik.

  13. ZU-k dio:

    Nire iritzia da, gaur egun zoritxarrez esteriotipoak badaude, argi eta garbi batzuetan hobeto gara baina oraindik dugu. Hipokrisia asko dago. Adibidez oraindik jendea dago sukaldea emakumeentzat soilik dela pentsatzen dute, baina akatsa bat da, oso onak diren gizonak sukaldean daude.Horrela iruzkinegatik esteriotipoa dagoela pentsatzen dut

  14. elendash-k dio:

    Kaixo guztioi!!!
    Ez dut ulertu gaurko ikazkizuaren gaia. Ironia al da, agian? Nik uste dut ez dagoela esteriotiporik, egiamesan jaio gara ezberdinak. Horrela nahi du Jainkoak!!!!
    Esate baterako, oraintxe bertan nire senarra futbolean daukat, lagunekin joan da Alavesera ikustera- hori esan dit, behintzat-, eta ziur oso nekatuta itzuliko da. Nik gure seme-alabekin etxeko- lanak egiten ari naiz eta beraz, afaria prestatuko diot eta apainduko naiz, haren gustukoa.
    Lehen hiltzea nahiago dut, ez dut ulertzen gaia, hogeita bat mendean gaude eta mutilei balleta gustatzen zaie eta niri gidatzea gustatzen zait.
    Aurrera egin behar dugu.

  15. bizipoza-k dio:

    Umeengandik estereotipoetako ingurututa bizi gara ,hortaz, konturatu gabe erduei jarraitzen zaizkigu. Kontuan izanik, estereotipo horiek sexu-mota, arraza-mota, gizarte-mota, eta abar …. izan daiteke, eta horretaz gain, jedea baztertzeko eta jotzeko besterik ez du balio.
    zorionez, poliki-poliki jendeak gero eta gutxiago jaramon egiten ditu esteriotipo madarikak.

  16. goratu-k dio:

    Gure gurasoak txikiak zirenean estereotipoek errealitatea hobeto erakutsi zutela uste dut, gaur egungo gizartean gizonok eta emakumeok ez garelako hain ezberdinak. Horregatik, une hauetan hedatzea egokia ez dela pentsatzen dut.
    Nire ustez, gure hizkuntzatik kanporatu ahal izango bagenu, denontzat hobe izango litzateke. Hori dela eta, umeekin eta guztiekin estereotiporik gabe hitz egiten saiatu behar dugu. Eta zaila dela jakin arren, pena balio duela uste dut.

  17. erlea-k dio:

    Nik ez dut uste estereotipoak eta errealitatea bat datoztelik.
    Estereotipo batzuk leku guztietan eta askotan entzuten dira. Horrexegatik konturatu gabe eragiten dizkigute. Adibidez; kalean esaldi edo hitz sexista entzutean, paso egiten dugu. Ohitura gaudelako.
    Emakume eta gizonen artean aldaketa batzuk izan dira eta jarraitzen gara aldatzen. Naiz eta aurkakitza egotea.

  18. Eguzkilore-k dio:

    Nire ustez, esterotipoak errealitate bat jaiotzen dira. Lehen estereotipo asko zeuden, gaur egunean, ordea, ez daude hainbeste. Gure gizartean estereotipoek oso mina egin digute, eta horregatik gaur egunean , nahiz eta gauza asko aldatu, falta duenak asko aldatzea kostatuko du.

  19. nuhem-k dio:

    Gaur egun mundua aldatzen ari da eta horregatik, orain ez dago lehenago beste estereotipoak. Dena dela, guk lan handia daukagu gure umeak ongi hezi behar dugulako. Nahiz eta ez daudela desberdintasunak erakusten saiatu, bere inguruan beti entzun ahal izan dute. Hori dela eta, jendea ez dela desberdina bere sexuagatik edo bere arrazagatik, txikietatik erakutsi behar diegu. Estereotipoekin denborarekin eta heziketarekin bukatuko ditugu

  20. ohol-k dio:

    Nik uste dut estereotipoek gaur egun jarraitzen dutela.Alegia,haurtxo arra jaiotzen denean,gehienetan gauza urdinak oparitzen dizkiogu,eta eme bat izango balitz,arrosa izango da kolorerik gogokoena.Oro har,gero eta estereotipo gutxiagorekin bizi gara,baina emakumeen eta gizonen arteko aldeak ez dira inoiz desagertuko.

  21. Arrosa-k dio:

    Argi dago estereotipoek kalte handia eragiten diotela jendeari. Nahiz eta gaur egun lehen baino estereotipo gutxiago egon, bide luze bat ibili beharko genuke guztiz kentzeko. Gainera, bizi garen gizartean heziketaren eta errespetoaren falta handia dagoenez, gero eta estereotipo gehiago daude, batez ere, gazteen artean. Horrexegatik pentsatzen dut heziketaren eta errespetoaren manera aldatzen ez badugu ez dugula inoiz aldaketarik lortuko.

  22. izarra-k dio:

    Estereotipoak sinesmen faltsuak dira.Gizarte harremanak ulertzeko eta jokaera batzuk justifikatzeko erabiltzen dira, baina zientifiko oinarririk gabe. Gainera, orokortasunak kontrastatu barik dira, hortaz, kalte baino ez digu egiten. Zorionez gizartearen mentalitatea aldatzen ari da eta honekin batera, nahiz eta astiro izan aldaketarik egongo dira.

  23. Inuga-k dio:

    Beltz guztiak ez dira beleak baina beleak, bai guztiak beltzak direla, ezta? Honekin, estereotipoetan normalean errelitatearen edo egiaren zati bat dagoela esan nahi dut. Hala ere, nahiz eta estereotipo batzuk indarrean egon, beste batzuk desfasatutak daude eguneroko egoera guztiz aldatu delako eta orain, adibidez, emakumeek ez dutela ondo gidatzen, ez du inolako sinesgarritasunik. Dena den, eragina handia izan ahal dute pertsonengan eta agian horregatik ez dugu arrosaz jantzitako nahi beste gizon ikusten.

  24. Gatzagunea-k dio:

    Nik uste dut, mende honetan, estereotipoak aldatzen ari direla. Adibide bat:
    Betiko emakumeak oso azkarrak izaten ziren. Sei emakumeko talde batean bakoitzak bere gairi buruz hitz egiten zuen batera eta guztiek hizketak jarraitzen zituzten, xehetasunak eta guztiz. Etxean berdin, emakumeek guzti kontrolatzen zuten, dirua, mugimenduak, usainak, eta abar .
    Orain ez. Maitasunaren menpe daudenean kontrola galtzen dute, itsuak bihurtzen dira, eta leloak ere bai. Beti bere senarraren atzean dabiltza. Ez dute Lamborguinirik ikusi garajean. Edozein papera sinatzen dute begiratzerik gabe. Poltsak diruz beteta erameten dituzte kontrolik gabe… Zelako ezbehar!!.
    Eta gizonak gero eta azkarragoak.
    Denborak aldatzen ari dira, eta estereotipoak ere.

  25. Zintzo😇-k dio:

    Nik uste dut gero eta gutxiago estereotipoek eta errealitateak ez datozela bat, jendea aldatzen ari delako eta bere ohiturak, horrekin erlazionatuta, ez dira lehen bezalakoa. Orain, jendea irekiagoa da eta libreagoa da. Batzuetan, pertsonak bere kabuz bizi izaten direlako eta nahi dutenak egiten dutelako nahiz eta gizartean bizi, ez dute pentsatzen besteengan. Gainera, rolak ez dira hain zorrotzak eta itxiak. Oro har, feminismoa garrantzi haundia izan da eta izaten da urteetan zehar, eta aurreratzeko nabaritzen da.

  26. Txori-k dio:

    Nire ustez , horiek gizarteko estereotipoak direla. Nire ingurunean gizoni negar egiten ikusi diet eta emakumeri ere futbolei buruz hitz egiten ikusi diet.
    Egia da, gure eguneko bizitza, zerbait aldatzen ari dela, baina oraindik ez gara berdintasun erreal bat lortzeko gai izan, ohiturak oso finkatuta ditugulako.
    Estereotipoak asko eragin dute pertsonengan, gaur, oraindik gizon batek jendearen aurrean negar egiten lotsa eman duen eguna da.

  27. Tximeleta-k dio:

    Nire ustez gauzak aldatzen ari dira, baina oraindik ez da nahikoa. Gai hau pil-pilean dago, eta iritzi asko daude.
    Nik uste dut heziketa hau txikitatik jasotzen dugula. Neskentzat beti arrosa , dena arrosa ; mutilentzat, ordea, dena urdina. Panpinak neskentzat, autoak mutilentzat . Horretaz gain, kalean entzute da ” nire senarrak asko laguntzen dit etxean” hau entzutea oso arrunta da.
    Laburbilduz, gure gizartea aldatu da , baina oraindik ez da nahikoa. Garrantzia bera lortu behar dugu, eta topikoek gai honi buruz desagertu behar dute. Poliki- poliki lortuko dugu!

Eman erantzun bat Ilargi-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s