Touraine legea

images

150.000 pertsonak eman omen dute izena dagoeneko Ezezkoen erregistroan. Gaztejende askok ere muzin egiten omen dio maiz kontu honi. Zer deritzozu gaiari? Nola urreratu jendea denok izan gaitezen emaile?

http://euskalirratiak.eus/urte-berriarekin-denak-organo-emaile-bilakatzen-gira.html

 

 

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Touraine legea -ri

  1. bretel-k dio:

    Egia esateko Touraine legea delakoa oso ausarta iruditzen zait, horregatik honi buruzko iritzi bat azaltzea ez da batere erreza, oso konplikatua baizik. Lehenik eta behin lege honekin frantses guztiak organo emaileak bihurtu omen dira, kontrakoa ziurtatzen ez badute. Ulertzekoa da hartutako neurria egoera larri bati aurre egiteko legeztatu duela Ministroak, ez dut uste zentzugabekoa denik. Nahiz eta egoera hori onartu dezagun, heriotzaz legeztatzen dugunean oso arlo labainkorrean ere sartzen gara, hau da, heriotzak, eta gerokoa zer dagoen, oso lotura handia du erlijioarekin eta sinesmenarekin. Datu konkretuak ez baditut ere, nik esango nuke zenbat eta fededunagoak orduan eta kontserbadoreagoak, eta horrek esan nahiko luke Frantziako ministroak hartutako legearen kontra egongo liratekeela fededunak, nahiz eta Elizak kontrakoa aipatu duen. Era berean, lege hori uler liteke gorputzen jabea estatua dela eta ez senideak, halaber, ez dakiguna da erabaki honek kolapso handia eragin lezakeen Frantziako osasun zerbitzuan, demagun bat batean sistema gorputz makina bat jasotzen hasten da, nola aurre egingo lioke gobernuak egoera horri? Baina aurreko guztia esanda, ba al dago zerbait politagorik beste pertsona bati bizitza ematea. Horregatik guztiagatik, hobe da horri buruz legeztatu beharrik ez edukitzea, egoera oso ona daukagula esan nahi duelako horrek, eta hala dirudi Hegoaldeko Euskal Herrian…

  2. lazcoz-k dio:

    Maiz, lagunekin batez ere, gai hau aipatu dugu; izan ere, hizpidea ematen du gure azken borondateei buruz mintzatzen ari garenean. Gehienek iritzi berbera adierazten dugu: nik hil eta gero nire organoak eman nahiko nituzke norbaitek bere bizitza hobera egin dezala; azken finean, nik dagoeneko ez dut behar izango. Eta egia da, nahiz eta publizitatearen iragarpenetan animatzen diguten organo emaileak izatera, ez da beharrezkoa, kontrakoa esaten ez badugu emaileak baikara.

    Baina, erraza izaten da gai honi buruz hitz egitea heriotza urrun dugulakoan; berriz, askoz zailagoa izaten da familiarentzat erabakia hartzea senide bat galdu berri duenean eta zeharo hunkituta daudenean egoera onartzeko. Une honetan, nire aburuz, ez gara gai elkartasunik adierazteko. Beste egoera erabat desberdina izaten dira organo bat haien senide batentzat itxaroten ari diren senideak . Haiek, bai ondo elkartasuna ulertzen dutela!; hain zuzen ere, beraien senidearen bizitza guztiz pertsona ezezagunaren mendean baitago.

    Horregatik, neurria ez zait batere gaizki iruditzen. Azken finean elkartasunari esker arazo asko irtenbidea izan lezakete gure gaurko munduan, gizatasunaren balioa berreskuratzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s