Euskalduna naiz eta harro nago!!

onintzaKokoteraino “zer nahiago duzu: mediku ona ala esukalduna” galderarekin!! Errepetua merezi dugu!!

Zer deritzozu?

http://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2017-03-03/errua.htm

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Euskalduna naiz eta harro nago!! -ri erantzun bat

  1. bretel-k dio:

    Onaintza Enbetiak planteatzen duenak euskalduntze prozesura eramaten gaitu, nola burutu zen, zer denboratan eta gure hizkuntza-politikak eragin zituen ondorioetara, batez ere, egoera horretan bizi ziren belaunaldientzat. Ikuspegi horretatik nik ez daukat inolako zalantzarik gure hizkuntza-politikak euskara berreskuratzeko ez ezik erabiltzeko ere “hil” batzuk utzi zituela. Egoera horren ondorioz sortu zen oso espresio esanguratsua, “no puede trabajar por el euskera” delakoa, eta horren harira zabaltzen hasi zen zurrumurru bat, tentela izan arren baina EGArekin, administrazio publikotan lana lortzeko aukera gehiago izango zenukeen, eta jakintsuenek, EGA ez dutenek noski, aberria utziko luketela. Hausnarketa hori premisa oso eztabaidagarritik abiatzen zen, hots, jankintsua edo jakintsuena eta euskalduna izatea ezinezkoa edo kontraesana dela, bata ala bestea, biak batera ez, ordea.
    Aurreko guztia esanda, zentzuzkoa da premisa hori ez dela egia, gaur egun, gutxiago. Ildo horretan ezin da esan euskararen kulpaz gure giza kapitalak alde egiten duela, inola ere ez. Azalpen hau esplikatzeko adibide bat jarriko dut. Euskal Herriko Unibertsitatean plaza bat lortzeko, elebiduna noski, bi betekizun bete behar dituzu; alde batetik C1 egiaztatzea, beste aldetik plaza horretarako egiaztapena bermatzea. Eta azken kontzeptu honi erreparatu nahiko nioke, egiaztapen hori lortzeko zure ikerkuntza eta lana kontuan hartzen da, eta horren ondorioz behar duzun egiaztapena lortzen duzu ala ez. Honekin azaldu nahi dudana da, Unibertsitatean behintzat, C1 edukitzea ez da batere nahikoa, jakintsua ere izan behar duzulako. Horregatik esan genezake gure arloan, biak, hau da, bai jakintsua izatea bai euskara menperatzea posiblea ez bakarrik derrigorrezkoa ere bada. Eta imajina dezakegunez, hainbat eta hainbat arlotan gauza bera gertatuko da. Ildo horretan oso harro egon beharrean egongo ginateke euskalduna izateagatik, beraz, gure giza kapitala hemen geratzen da, edo euskaren erruz ez dute aberria utzi behar behintzat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s