Jokoa ez da errenta!!

images Gure gazteak on-line egiten diren apustuekiko menpekotasunak jota omen daude. Benetan al deritzozu kezkagarria gaiari? Zer egin?

http://www.onlinezurekin.net/archivos/revista/revista16_eus.pdf  (5.orrialdeko artikulua)

 

 

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Jokoa ez da errenta!! -ri

  1. bretel-k dio:

    Gai honi buruz iritzia ematea oso erraza da, jokoak debekatuta egon beharko luke gure gazteak menpekotasun horretan ez erortzea nahiko bagenu. Imajina dezakegunez, horrek fiskalitatearen ikuspegitik ondorio handiak ekarriko lituzke, jokoei esker datozen zergak desagertuko liratekeelako, eta “el horno no está para bollos”. Premisa horretatik abiatuta, eta aldi berean oso errealista izanda, gure erakundeek egin dezaketen gauza bakarra da menpekotasunaren kontrako politikak garatzea, gure gazteen artean bereziki,.
    Horren harira beste arazoa azaltzen da, zera da; egun, jokoa egiteko gune erabilgarriena sarea da, eta nik ez dakit zein izan beharko litzatekeen portaera horren kontrako politikak, hau da, nola kontrolatzen den nerabe batek joka ez dezan Interneten bidez. Imajinatzen jarraitzen dugunez, adituen gomendioa izango litzateke gurasoek ordenagailuak kontrolatu behar lituzketela, hots, segurtasun filtroarekin ipintzen eta abar, eta gauza bera noski, seme-alaben sakelekin. Nahiz eta lehenengo neurria oso erakargarria iruditzen zaidan, aldiz, zalantza handiak ditut bigarrenarekin duenarekin zerikusirik, nola kontrolatu seme-alaben sega-potoa? Agian Internetik gabe? Hori benetako irtenbidea al da?
    Tamalez edo zorionez, mugikorrak kontrolatzea ezin daitekeela izan har dezagun jarrera uste dut, beraz, daukagun irtenbide bakarra, gure erakundeekin batera noski, prebentzioa da, eta gero mezetara joan, jaungoikoari eskatzera gure seme-alabek irizpide ona eduki dezaten gauza horietan ez erortzeko. Azalpen hau egin ondoren, inoiz baino garrantzitsuagoak eta beharrezkoak iruditzen zaizkit gure erakundeek egiten dituzten politikak menpekotasun horri aurre egiteko, horrela, eta neurri horien ondorioz gure gazteen menpekotasuna txikiagoa izan dadila, tamalez, guztiz ezabatzea ezinezkoa da eta.

  2. eguzkilore-k dio:

    Ez dut ia ezerez jolasten. Noizean behin, ONCE txartel bat erosten dut.

    Bi joko ereduren artean bereizi behar da: lehenengo, errenta berehalakoak dauzkan jokoa (bingo, kirol apustuak, tragaperras…..) Debekatuta egon beharko litzateke, gazteak joko eredu honen menpekotasunean erori ahal izango lirakete eta. Batez ere, gaur egun, edozein lekutan eta edozein ordutan apustu ahal baita. Gainera, Interneten zein Telebistan, etengabe, iragarpenak agertzen dira. Jokozaletasuna drogazaletasuna baino kaltegarriagoa dela, omen da. Baina, ez da inoiz debekatuko, Estaturentzat negozio birilli bat baita.

    Bestalde, errenta berehalakoak ez dauzkan jokoa dago (Kiniela, loto, Once…). Nire ustez, ez da aurrekoa bezain kaltegarria.

  3. Reich-k dio:

    Pasa den astean (urrutira joan gabe) Berria egunkariko berri batek zur eta lur utzi ninduen. Albiste honen arabera, gazteen aisialdirako ohitura bat jokoa bilakatzen ari da. Besterik jakin gabe, pentsa dezakegun ohiturak aldetzen direla egunak joan eta egunak etorri. Dena den, badirudi ohitura berri hori 13 urteko gazteak baino ez direla hasten egiten. Bai, 13 urtekoak!. Nola liteke?. Bada, teknologiek berriek honetan asko zerikusirik daukate. Denok dakigunez, gaur edonork sakelako bat darama poltsikoetan. Baita nerabeek ere!.
    Gailu horiek jokoa hastera laguntzen dietela gazte horiei argi eta garbi dago. Gaur egun, Interneten auki dezakegu edozein gauza, apustu web-orriak ere, noski. Eta kuadrillakoekin elkartzen direnean, aisialdia betetzeko sartzen omen dira. Eta hori gutxi ez eta apustuak ere egiten dituzte, behin eta berriro. “Baina, nondik ateratzen dute dirua hori egiteko?” galdetzen diot neuri buruari. 13 urte baino ez daukate! Hala nola, joko moduan hasten dena menpekotasun bihur daiteke. Are gehiago, ikerketa batzuk diote gero eta jokoak eragiten duen menpekotasunaren aurkako menpeko gehiago daudela, batez ere, 13 eta 21 urte arteko gazteengan. Izugarria!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s