Kuota garestia

parekidetasuna_5 Dagoeneko martxoaren 23a den honetan, emakumearen eguna urrutitxo geratzen hasi zaigun honetan, zure begiek zer ikusten dute lehen kolpean?

http://www.berria.eus/paperekoa/1740/022/001/2017-03-01/kuota_garestia.htm

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Kuota garestia -ri

  1. bretel-k dio:

    Anjel Lertxundik adierazten duena oso adibide esanguratsua da jakiteko emakumeen presentzia publikoaren errealitatea azaltzeko. Lerro hauek irakurri ahala, nire burura datorkidan galdera/gogoeta honako hau da, nola da posible kuotaren kontra egotea gertaera mota horiei aurre egiteko modurik eraginkorrenetariko bat bezala? Batzuek pentsatzen dute kuoten politikak ezartzeak emakumeei kalte egiten diela batez ere, edonork aprobetxa lezakeelako aukera hau. Azalpen honen atzetik matxismo hutsa dagoela uste dut, hausnarketa hau aurreiritzi matxista batetik abiatzen delako, zera da: modu horren bidez edozein emakume traketsek lor dezakeela postu bat edo, eta hori noski, posible da bakarrik emakumeen artean, inoiz ez gizonen artean, traketsak ez daude eta.
    Hori dela eta, Lertxundik bere artikuluari izenburu hori jartzen diola iruditzen zait, kuotak oso garestiak direla emakumeentzat, genero berdintasunaren diskurtso ofizialaren atzetik, emakumeak beren lekuetan egoteak, hau da zerbitzu sozialei eutsita, eguneroko errealitatea izaten jarraitzen duelako, eta gizonak betiko gizonentzako tokietan, hau da boterean, bai ekonomikoan bai politikoan. Kuotak badaude noski, baina bakoitza bere arloan eta bere tokian(ez edozein arlotan ez edozein tokitan) egoteko noski…

  2. lazcoz-k dio:

    PAREKOTASUNA EZARRI DAITEKE?

    Idazten hasi baino lehen, googlen bilaketa bat egin dut ea artikuluan hitz egiten dituzten argazkiez aurkitzen nituen. Hitzaz “Foro de expectativas económicas”jartzean argazki ugari agertu dira nire pantaian eta harritu ez arren, gehienetan gizon trajedun eta gorbatadun dezente bistan geratu dira eta emakume gutxi. Agian, emakumeok itxaropen ekonomiak ez dauzkagulako izango da edo gizonak hobe prestatuta daude gure etorkizuna antolatzeko.
    Gauza da, kuotarekin edo kuotarik gabe ezpazio publikoa, arlo gehienetan, guztiz muskulinoa dela. Dena den, niri ez dit eragitzen kezka bera desberdintasuna erabat agerian nabaritzen denean. Adibidez, aurreko egunean kuadrilarekin nintzela, hizpide bat Azkena Rock jaialdiari buruz sortu zen, hain zuzen ere, aurtengo kartelean, aurreko edizioetan bezala, emakumezko taldeak ordezkaritza eskasa izango omen dira.
    Dudarik gabe, gaiak kezkatzen nau, ukaezina delako rocka ere izen maskulino daukala baina ezin dugu, nire ustez, denbora huskerietan galdu, albiste hauek arazo erreala gaiztotzen baino ez dute egiten; izan ere, emakumeok parekotasuna lortzeko ez genituzke kuotarik beharko gure soldatak txikiagoak ez balira izango eta botere handiagoa izango bagenu munduko erabaki ekonomikoetan eta sozialetan parte hartzeko; azken finean ezinezkoa da parekotasunaren bila joatea oinarrizko desberdintasun hain nabarmengarri izaten. Horrenbestez, egoera aldatzeko denok feministak izan beharko genuke; batzuek, oraindik, hitz honen esanahia zuzen ulertu ez dezaten.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s