DSBE

Jakes-Goikoetxea Konpontzen al dugu ezer estimatizatuak kriminalizatzen? Gusta al lekiguke laguntzetatik bizitzea? Simplyko kutxan, ordaintzekotan gabiltzala, laguntza txartel berezi hori lau haizetara erakustea, errenkadan daudenen begirada, gaur errukiorra, atzo gaitzesgarria… gereureganatzeko? Noiz arte hatzarekin markatzen?

http://www.berria.eus/paperekoa/2063/023/003/2017-03-23/hatzarekin_markatzen.htm

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun DSBE -ri

  1. bretel-k dio:

    Berriemailearen artikulua aitzakiatzat hartuta, esan liteke iruzurrean ere, mailak daudela, hau da, zenbat eta aberatsagoa orduan eta iruzurra egiteko aukera gehiago dauden, modu sofistikatuan burutzeko ez ezik, ezkutatzeko eta ia frogaezina egiteko ere, ingeniaritza finantzarioa delakoari esker. Hori dela eta, estratu sozialeko baxuetan egiten den izurra askoz errazago detektatzen da. Horrek, halere, ez du esan nahi maila horretan iruzurrik ez dagoenik, Gasteizen gertatu zen bezala, non pakistandar batek laguntzak jasotzeko sari bat muntatu zuen, beste lagunekin erabiliz eta esplotatuz. Esan beharrekoa da izurra existitzen dela, beraz, ekintza horietako kontrako neurriak ezarri behar dituzte erakundeek,.
    Gertaera horiek saihesteko zer nolako neurriak hartu behar diren, hortxe dago koska. Alde batetik DSBE laguntzen erabilpen txarra gerta ez dadin bermatzeko dago administrazio publikoa, bestetik, kontrol hori estigmatizatzeko beste modu berri bat ez bihurtzea derrigorrezkoa izan beharko litzatekeela uste dut. Bi printzipio horiek guztiz errespetatzea ez dirudi gauza erraza denik, eta testuinguru horretan, diru-iturri publikoaren erabilpen zuzenak du lehentasuna, eta imajina dezakegunez, gero gerokoak, nahiz eta, nire iritzian behintzat, izurri hori, oso diru-kopuru gutxi izan, batez ere, zuriz eskularruko izurra/lapurketak direlakoak delituekin konparatzen baditugu.

  2. Reich-k dio:

    Nire antzinako lanean den-dena kontrolatuta zegoen, bai lanari dagokiona, bai langileei dagokiena. Zenbat denbora generaman proiektu bat egiten, zenbat proiektu egiten genuen astean zehar, baita zenbat ordu pasatzen ginen bulegoan ere. Azken horretarako, sarreren eta irteeren orduak paper batean baino ez genituen ipini behar izaten. Hala ere, teknologia berria gure lanera ere heldu zen. Egun batean, tramankulu berri eta txiki bat kokatu zuten atearen ondoan. Bertan behera, esan ziguten zertarako balio zuen: fitxatzeko hatzamarrekin! Hasieran, batzuok idea ona zela pentsatu genuen, lankide batzuk orrietan ordu faltsuak idazten baitzituzten eta gailu horrekin ezin izango zuten iruzurtu. Bada, horrelakoak egiten jarraitu zuten. Esate baterako, bazkaltzera ateratzen ziren bakoitzean hatzamarra ez zuten tramankulutxotik pasatzen. Bueltan, noski, ezta ere. Hori dela eta, lan egin zituzten orduak baino gehiago agertzen ziren. Denok bagenekien ere, nagusiak ez ziren konturatzen, edo, behinik behin, ez zieten ezer esan. Are gehiago, besteok baino askoz estimatuak ziren, noski! Horrengatik guztiagatik, tramankulu horiek momentuz ez dutela ezertarako balio izango nik argi eta garbi daukat, norbaitek emango dituzten datuak kontrolatzen ez baldin baditu. Horregatik, gaur egun, iruzurgileek lasai ibiltzen jarrai dezakete.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s