Futbolaren basapiztiak

Jokin-LabaienBeste behin hedabideen muinean betiko futbolak hartu zituen minutu gehienak, baina oraingoan zertatarako eta helduok haurrei ematen dizkiegun eredu eskasak agerian uzteko. Zergatik horrelakoak? Zer deritzezu horrelakoei? Nola aldatu giroa?

http://www.berria.eus/paperekoa/2064/028/001/2017-03-24/helduon_konplexuak.htm

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Futbolaren basapiztiak -ri

  1. bretel-k dio:

    Oso ohiko bihurtu dira gurasoen arteko borroken irudiak ikustea telebistan, gainera, emankizun horiek leku berean gertatu ohi dira, futbol partiduetan hain zuzen ere. Nahiz eta oso adibide eta eredu txarra eta kaltegarria izan, gehien atentzio ematen didan gauzetariko bat da, zer pentsatuko ote duten haien semeek, horrelako espektakuluak sortzen direnean. Baina hori jakitea edo horri buruzko hausnarketa bat egitea beste post baterako izango litzatekeela uste dut.
    Erabat ados nago egileak esaten duenarekin, hots, portaera horren atzetik gurasoak ez ezik, klubak ere badaudela. Nola futboleko klubek haurrak helduetan eraldatzen dituzten inoiz ez dira azaltzen berri horien ondorioz egindako gogoetak; izan ere, gurasoengana joan ohi dira kritikak eta ardura guztiak, baita isunak ere noski. Haurren babesteko legediek horri buruzko zerbait esan beharko lukete, zera da: zer-nolako portaerak izan behar dituzten futboleko klubek haurrak heldu ez bihurtzeko. Zer egin beharko luketen klubek lehiakortasun kaltegarri hori haurrei ez transmititzeko, beste modu bat esateko, zer egin beharko ote luketen futbolen klubeko arduradunek, umeek umeak izaten jarraitzeko, eta ez proto-profesionalak. Horrela, hori legeztatu ondoren, haien atzetik gurasoek joan beharko lukete eta bukaeran, hedabideek ere egon beharko lukete. Neurri horiekin guztiekin batera, agian ez lirateke lotsen irudiak desagertuko, baina ziur aski, gutxituko lirateke, eta horrek horrelako gertaerak ia ezabatuta egongo liratekeela esan nahiko luke.

  2. Ilargigorri-k dio:

    Atzo goizean, gozaltzerakoan, futbolaren basapiztiak artikulua irakurri nuen,ez neukan sare sozialen “bideo famatuen” berri, eta harritu eta lotsatu naiz aldi berean. Honen ildotik, eta irakaslea naizenez, neure buruari galdera batzuk egiten dizkiot: nola da posible helduen jarrera horrelakoa izatea? eta ez bakarrik helduen jarrera baizik eta gurasoen ugariena,? Zeintzuk dira hor kolokan dauden baloreak: irabaztea helburu bakarra dela, kosta hala kosta naiz eta besteen eskubideak zapaldu behar. Artikuku honen bidez, gai honen inguruan hausnarketa partekatu nahiko nuke zuekin.

    Lehengo eta behin, esan beharra daukat zerk harritzen nauela, sinestezina da guraso hauen jarrera,zer izango ote duten hain buruetan?Agian, pentsatzen omen dute haien umeek futbol izarrak izango direla eta fama eta dirutza barra-barra eskuratuko dituztela. Bere ametsetan haien lan gogorrak eta aspergarriak utziko dituzte eta semeen managerak bihurtuko direla, beraz, auto garestiak izango dituzte etxe dotoreak, eta bat. Horrelako karrera bideratzeko ekonomiari buruz ikasten hasi beharko lukete, jakiteko non eta nola bideratzen da dirua zerga ahalik eta gutxien ordaintzeko. Hau gutxi ez eta bere buruan helburu argi omen dago: hain semeei erakutsi beharko diete hoberenak direla, beteak baino gehiago, hau da eredua.

    Adibide gisa, aipa dezaket zer nolako sesioak ematen dira eskola gehienetan guraso eta irakasleen artea, hor gurasoak joaten dira euren semeen jarrerak defendatzera, kosta ala kosta. Gaur egungo ume gehienak edo seme-alaba bakarrak dira edo asko jota anai-arreba edo neba-ahizpa bakarren bat dauzkate,gainera, guraso gehienak heldu samar dira umeak izaten dutenenan, batezbestekoa berrogei urte inguruan dago. Beraz egoera honengatik guraso ugariek ikuspegi galtzen dute eta euren seme-alaben irudia errealitatearekin zer ikusirik ez daukaten sinesten dute, ez dute kolokan jartzen ez hain jarrerak ez haien hitza, beraz itxu-itxututa daude.
    Fenomeno honek izena badauka, “sindrome del emperador”, eta kasu larrienetan etxeko jaun ta jabeak seme-alabak dira, beraz naturaren ordena eraldatzen da, eta gurasoak euren seme-alaben menpe bizi dira, egoera larriak izan ondoren psikologoarenetara jotzen dute laguntza eske.

    Bukatzeko, gure gizarteko umeak balore onak ikasteko, hasieran euren gurasoek izan beharko lituzkete, Azken finean, ezaerak dioen bezala”Umearen zentzuna, etxean entzuna”. Beraz, alde batetik gurasoen jarrera penagarria bada ezin diogu gazteei ganoraz jokatzea, eta beste aldetik, zer arraio gertatzen gure gizartean hainbesteko bortizkeria izatea?, ez da ote izango gure sistema ustel ekonomikoaren ondorio bat? Denok dakigun bezala, kapitalimoaren sustrai bat konpetizioa da, baina noraino? besteen eskubideak zapalduraino?. Gatazka lotsagarri gehiago ez izateko, bai eskolatik bai etxetik, eta edabideetatik suspertu beharko genituzke elkarlana eta besteekiko errespetua, lehiakortasunaren aurrean, besteka ez gara aterako gurpil zoro honetatik.

  3. reich-k dio:

    Akzioi eta amodio filmak

    Azken bolada honetan, txitean-pitean, hedabideek kirolaren albiste pila bat jakinarazten digute. Baina ez talde baten edo beste baten garaipenagatik, baizik eta partiduaren bitartean sortzen diren iskanbilagatik. Jokalarien borrokak, arbitroaren aurkako irainak, ikusleen errietak. Irudiak hainbeste aldiz ikusi ditugu, non arruntak iruditzen baitzaizkigu. Hori gutxi ez eta jokaera horiek telebistan beste inon ez direla gertatzen uste dugu.

    Nola liteke? Akzioi film bat ikusten ari garela uste dugu? Edo itzu eta sor bihurtzen gara tupustean? Bada, azkotan, hori dirudi. Alta, gure inguruan ere (hau da benetako errealitatean) esandako txalapartak jazotzen dira, egunak joan eta egunak etorri, eta ez gara konturatzen. Nolanahi ere, halakoak ikusteko gure umeen eskoletara baino ez dugu joan behar. Klaseak bukatzen dituztenean, astean zehar, gure umeek kirol batean entrenatzen dute, gerorako, asteburuan eskuarki, beste ikastolako talde baten kontra jokatzeko. Helduok, zalantzarik gabe, ekintza horiek taldeko lana eta gainditzea hobetzera lagunduko dietela pentsatzen dugu. Eta horrela irakurrita, edonork horrelakoa izan beharko lukeela pentsa dezake, argi eta garbi dago. Dena dela, gaurko egoerak, tamalez, ez dauka horrekin zer ikusirik.

    Partiduak normaltasunez hasten dira. Umeak zelaira ateratzen dira. Beste taldekoei eskuak ematen dizkieten eta jokatzeari ekiten diote. Hemendik gol bat, hortik beste gol bat. Hasieran dena ondo. Dena dela, inor konturatu gabe, harmailetan dagoen aita batek (edo ama batek, zergatik ez?) ozenki irain bat botatzen du. Nori? Batek daki! Arbitroari, beste heldu bati, jokatzen ari den ume bati. Berdin da. Are gehiago, beste gurasoei berdin zaie eta beste norbaitek, besterik gabe, lehengoari beste hitz “polit” bat esaten dio. Egoera, noski, berotzen hasten da, eta partiduan dauden gurasoak borrokan hasten dira, ziorik gabe, printzipioz.

    Haien artean norgehiagora joan dira, akaso? Bai, ezbairik barik (edo hori deritzot nik, bederen). Gaur egun, gurasoak ez dira kirol partiduak ikustera joaten, haien frustrazioak ateratzera baino, nire ustez. Haien beldurrak, eguneroko estresa, den-dena kanporatu behar dute eta kirol partiduak horretarako txit aproposak direla dirudite. Alabaina, ez dute kontuan hartzen umeak belaki hutsak direla eta gurasoek egiten dutena haiek egingo dute noiz edo noiz.

    Horrengatik guztiagatik, nik aipatutako guraso horiei amodio film gehiago ikusteko proposatuko nieke; izan ere, hainbeste borrokak ikusi ordez, musu gehiago ikusiko balute, beste kuku batek joko liguke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s