Gentrifikazioa

descarga (3) Horrenbesteko turista oldea irudikaezina suertatzen zait Gasteizko Alde Zaharrean, eta jakina, bertako bizilagunak bagina, ez litzateke dibetigarria, inondik inora. Zer deritzozu?

http://www.berria.eus/paperekoa/2564/017/003/2017-04-26/bizilagunak_kanporatuz_negozioa_egitea_turismoa_eta_airbnb_donostian.htm

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Gentrifikazioa -ri erantzun bat

  1. tximeleta-k dio:

    Lan egiten ditugu oporrak hartzeko, eta hala da, urte osoa oporren zain gaude. Ametserik amets heltzen gara oporretara. Urtero poz-pozik joaten gara oporretara, jende guztia leku berbera joanik ere, pil-pilean dagoen hirira, herrira… munduko beste lekurik ez dagoen bezala. Hori egiteagatik fenomenoa gertatzen da; gentrifikazioa.
    Gentrifikazio hitza lehenengo aldiz entzun genuenean aho bete hortz geratu nintzen. Genozidio berbak Auschwitzen ematen du, uste dut hitzik bezain itsusia ez dagoenik. Eta nire ustez, gentrifikazio fenomenoa konpara dezakegu genozidioa oinarriarekin. Gentrifikazioa hiri turistiko batean turista uholdea da, masifikazioa eta horren ondorioz, auzokideen xarma apurtzen da, auzokideen bizimodua osten du. Auzokideentzat masa turismoa larritasun arazotzat hartzen da. Airbnb enpresa sortu zenetik, turistak gheto bezala biltzen dira, alegia, turistak auzo berbera pasatzen dira oporrak, eta hori dela eta hoteleko ingurutik ez dagoen turistak, auzoko jendearen lasaitasuna eta ohiturak apurtzen dituzte eta horrek, batez ere, bai haserreak, bai iskanbilak erakartzen dira.
    Turismo uholdearen ondorioz, hamaika lan sortzen dira, udan, batez ere. Zoritxarrez, lanak ez dauzka lan baldintzak onak lan prekarioak direlako. Halaber, hiri horietan bizitzaren bizimodua garestiak dira. Honen guztiaren ildotik, orain dela hilabete batzuk, berrietan entzun nuen Venezian hain garestiak dauden alokairuak, non herritarrek ezin dituzten gastuei aurre egin. Hauxe ez da okerragoa, nire aburuz okerragoa da zeure hirian bertan kanpotar sentitzea eta zure hiritik bota zaitzatela. Tamalez, ez da beharrezkoa hain urrun joan hori ikusteko, hemen ere gauza bera gertatzen da, Donostian, hain zuzen ere.
    Duela urte batzuk hona, Donostian turistak gehiegi daude, nahiz eta hotelak ez diren betetzen. Harrigarria da, baina Airbnbren erruz, diru truke etxe partikularrak alokatzen dira, eta aldi berean, oporrak pasatzeko hiriko leku onenean finkatzen dira, auzoren bizimodua aldatuz. Udaletxeak, turismo etekinak behin ikusita, ez du tutik esan eta niri horrek amorrua ematen dit. Udalak egiten du nahi duena, azkenean esaera zahar hau arrazoia dauka; kanpotik etorriko dira eta etxetik botako zaituztela. Bukatzeko, esan nahiko nuke, egoera ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula. Gentrifikazioa hiritarrentzat ez ezik, hirirako ere ez dela ona, kalterik baino ez dutelako egiten.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s