Lanak ematen digu lana!!

Inigo-AranbarriMaiatzak 1eko biharamoneko egunkarian topatutako artikulotxoa duzue hau. Izenburuak atentzioa emanda, irakurri eta hausnarrean hasi naiz. Zuri ere zer pentsatua eman al dizu?

http://www.berria.eus/paperekoa/2496/024/002/2017-04-30/lanak_aske_egingo_zaituzte.htm

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Lanak ematen digu lana!! -ri

  1. Bretel-k dio:

    “Lanak aske egingo zaituzte” eta “lanak ematen digu lana” ezaldien arteko lotura ez dut argi ikusten. Nolanahi ere, pentsatzekoa da, lanak inoiz ez dizula behar duzun dirua ematen, esanahiari erreferentzia egiten diola proposamen honen izenburuak. Nik behintzat, ildo horretan hartuko dut. Zoritxarrez, egun, ez da nahikoa lan bat eta soldata bat edukitzea pobreziatik ateratzeko, soldatak oso baxuak -inoiz baino gehiago esango nuke nik- direlako. Zerikusi du azalpen honek Iñigo Aranbarrik idatzitako artikuluarekin? edozein garaitan, enpresek, multinazionalek batez ere, mozkinak irabazteko aukerak aprobetxatzen dituztela.
    Nazien garaian, Hitlerren sistema politikoari eta ekonomia beharrei esker, Alemaniako enpresa nagusiek bere abuztua egin zuten euren mozkinak lortzen jarraitzeko. Izan ere, enpresa horiek ez zuten inolako arazorik izan, naziek ematen zizkieten preso politikoak edo juduak erabiltzeko bi helburu lortzeko. Alde batetik, Hitelerren beharrak, bai ekonomikoak bai militarrak betetzeko, bestetik, enpresen mozkinak mantentzeko. Horrela, esan liteke garai hartako enpresek eta sistema politikoak, nazikoek, ia helburu berdinak izan zituztela. Haatik, Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, sortez, bizi izaten jarraitu zuten bakarrak, enpresak izan ziren, nahiz eta isun handiak ordaindu behar izan zituzten.
    Gaur egun, hala ere, esan beharrekoa da sistema politiko erabat desberdinean bizi garela, demokrazian hain zuzen ere. Horregatik, gaurko egoera nazien garaiarekin ezin konparatuzkoa dela uste dut. Aurrekoa egia izanda, harritzen (edo agian ez) nauena da enpresen portaerak bera izaten jarraitzen duela, hau da, aukera guztiak aprobetxatzen dituztela irabaziak lortzeko, noski. Adibidez, nazien garaiko aukerarik garrantzitsuenetariko bat langile merkeak edo doanak edukitzea izan zen, egun, abantaila hori, ez da hain “ona” multinazionalentzat, langile doanak ez egoteagatik, legearen arabera behintzat. Gure garaian dagoena dira langile merkeak, eta horretaz konturatu dira enpresak bere “abuztua” berriro egiteko. Soldatak oso baxuak direla eta, horrek bigarren edo hirugarren lan bat edukitzera behartzen du makina bat jende. Horri buruzkoa dela, pentsatzen dut, gure irakasleak proposatu digun gaia, “lanak ematen digu lana”, hots, lan bakar batekin ez dela nahikoa bizitzeko, eskastasunaren uretan zehar nabigatzen dutenentzat batez ere. Amaitzeko, eta neure burua baikortzat hartuta, egoera hau aldatzeko itxaropena ez dut galtzen, hobera esan nahi dut, noski.

  2. Ilargigorri-k dio:

    “Arbeit macht frei” irakurtzen duzunean, eta sartzen zarenean konzentrazioa eremu batean hotzikara bat sentitzen duzu, berdin da, eguzkia baldin badago, oporretan bazaude…galderak eten babe zure burua joaten dira: Nola izan zen posible horrelako basakeria?Europan, nola gertatu zen? Historiak dion, guztiok dakigu: bigarren guda mundiala zen eta gizarte zibilaren gehienak nahikoa zeukan eguneroko janaria lortzeko. Baina Artikulo honek lorura zuzena egiten du Nazien ideiak eta basakeria sistema ekonomikoa daukagunarekin, kapitalismo basatia hain zuzen ere. Egia da eremu konzentrazio kasuak muturrekoak direla, baina, benetan bakarrik gertatu zen hor?
    Bigarren guda mundiala bukatu ondoren, Europa hasi zen burua altxatzen, lana eginez, eta hurrengo hamarkadetan Europa Batasuna sortu zen. Urteen poderioz, Europa Batasunean gero eta herrialde gehiago daude. Herrialde hauetan lanerako arauak daude, eta arau hauek enpresarioek eta sindikatuek adosten dute. Honi esker “lan baldintzak duinak daukagu”, baina guztiok dakigun bezala errealitate hau ez da bakarra ezta benetakoa ere ez. Baizik eta errealitate desberdinak ditugu,
    Nazien garain bezala gaur egun enpresa handi batzuk gatibuak erabiltzen dituzte bere lantokietako lana aurrera ateratzeko oso modu merke batean, ia-ia doainik. Adibide gisa ezin aproposa Indetex da, Amancio Ortega, bere jabea, jakinda hemen gutxieneko lan baldintzak errespetatu beharko ditu, bere lantegiak beste herrialde batean eraman zituen. Herrialde horiek
    bigarren edo hirugarren mundua deitzen diegu, eta han lantegi horietako langileek sosa miserable gutxi batzuen truke bizitza esklabu parekoa eramaten dute. Gu bitartean, konplizeak gara, Zarara joaten garenean, arropa merke erostera, Alemaniako Nazien garaiko gizarte zibila bezala begiak ixten ditugu eta gure arropa merkearekin etxera joaten gara.
    Hau gutxi ez, eta Hitlerrek egin zuen bezala, lege batzuk aurrera eraman “lege barruan egoteko” bere barrabasakerian, gaur egun munduan sare finanziero batzuk daude, eta honi esker gero eta pobre gehio daude, guk langileok gero eta eskubide eta ongisate gune gehiago galtzen ditugu, eta aberats talde txiki gero eta aberatsa bihurtzen da besteen lepotik bizitzen.
    Egoera honi buelta eman nahi badiogu, gure eguneroko bizitzako joera ugariri aldatu beharko genituzke, esate baterako, ezin dugu hainbeste gausak materialak eduki prezio erredikuloren truke. Gure lehentasunak aldatu beharko genituzke, eta beste modu batean bizi, daukaguna ez da krisi ekonomikoa baizik eta balore krisia.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s