Autoaren mende

Ainhoa-Oiartzabal-AzketaLaster izango ditugu gure artean ere honelako neurriak, baina…autoen presentziaren gutxitzea haiei mugak jarrita soilik etorriko al da?

http://www.berria.eus/paperekoa/2063/016/001/2017-04-20/autoaren_mende.htm

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Autoaren mende -ri erantzun bat

  1. Ilargigorri-k dio:

    Gaur egun gure gizartean daukagun antolamenduarekin ezinbestekoa da kotxea izatea. Nire inguruko bakarrik bi pertsonak autorik gabe bizi dira,eta haietako batek enpresako kotxea dauka beraz, benetan kotxerik gabeko bakarrik bat dago. Horregatik esan dezakeguna da hiri txikietan Gasteizen kasu, ia-ia gehienok autoa daukagula. Hirian agian erosotasun kontu bat da baina herrietan ezinbestekoa da autoa izatea, bai lanera joateko, bai ikasketak egitera, hor askoz zailagoa delako autorik gabe moldatzea . Hirian zergatik ote dago hain gazki antolatuta garraio publikoa?Gasteizen esaterako, garraio publikoraren iguruko erabaki batzuk ulertezinak dira, esaterako tranbiaren zabalkundea unibertsitatearen arloan, Zertarako? Azken finean Angulema geldialdia unibertsitatetik oso hurbil dago. Zentsuzkoa izango litzatekeena tranbia zabaltzea bai Salburuaraino bai Zabalganaraino. Azken finean auzo horiek erdigunetik nahiko urrun gelditzen dira, eta erosketetako poltsak eraman beharko baditugu, kotxea erabiltzen dugu. Badirudi hiri barruko autoen erabilera murrizteko ezinbestekoa dela neurriak hartzea, adibidez, arauak aldatzea eta honekin batera zigor ekonomikoak jartzea. Antza denenz, autoen abiduraren murrizketa neurri oso eraginkorra da, azken finean neurri honi esker bizitzak salbatzen dira. Dena den ondo legoke, neurri honen batera beste batzuk aurrera eramatea helburua lortzeko. Alde batetik, garraio publikoa hobeto antolatu eta merkatu beharko lituzkete, eta beste aldetik, herritarrok kontzientzia hartu behako genituzke eguneroko ibilbideak beste modu batean egin ditzakegu. Orain, badirudi oso zaila dela, baina erretzearen legearekin gertatu zaigu bezala, askotan zailagoa da pentsatzea egitea baino, asaerak dioen bezala” ezina ekinez egina”. Beraz, piskanaka-pixkanaka edozein erronka lor dezakegu, has gaitezen lanera!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s