Momentuaz gozatu ala argazkiak egin?

selfia 2Argazkiak atera, argazkiak partekatu, argazkiak erakutsi…  Gaur egun ematen du ez dakigula ibiltzen argazkirik atera gabe. Oporretara joaten garenean, askotan, garrantzitsuena bueltan ekarritako argazkiak erakustea izaten da, eta ez bertan bizitakoa edo sentitutakoa kontatzea. Egun, “selfiak” egitea ere modan dago, eta horretarako makil bat ere asmatu dute.

Zuk, argazki asko ateratzen dituzu? Argazkiak lagunekin partekatzen dituzu? Inork kalean baimenik eskatu gabe argazki bat aterako balizu, zer egingo zenuke?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

38 erantzun Momentuaz gozatu ala argazkiak egin? -ri

  1. Eskalmendikoa-k dio:

    Nahiz eta bidaietara argazki-makina beti eraman, une bertan ikusten dudan guztia bizitzea zein gozatzea gustatzen zait, gainera nire seme-alabek ez dute nahi argazki-makina aurrean jartzea, betiko eztabaida.
    Dena den, argazkiak ateratzen ditudanean, urtean behin ikusteko eta oroipenak berriro gogoan izateko dira, jende gutxirekin partekatzen ditut argazkiak, senideekin batez ere.
    Bestalde, ez dut inoiz selfirik atera ezta makilarik erosi ere.
    Bukatzeko, norbaitek kalean argazki bat aterako balitzait, zertarako nahi duen argazkia galdetuko nioke eta erantzunaren arabera, ez dakit zein aukera hartuko nuke. Nire aurrean ezabatzeko esate baterako ????

  2. ARGIA-k dio:

    Lehenengoa ni ez naiz argazkizalea. Ez zait ateratzea gehiegi gustatzen, eta askoz gutxiago haietan ateratzea.
    Nire ustez, gaur egun, edozein gauza nahiz edozein momentuan mugikorrez bidez argazkiak egiten ditugu, eta, ziztu bizian, lagunekin partekatzen ditugu, batez ere sare sozialetan. Horren ondorioa denok denaren dena dakigula da.
    Bestalde, inork kalean argazki bat aterako balit, harengana hurbilduko nintzateke hori zergatik egiten ari den galdetzeko.

  3. neu-k dio:

    Egunaren araberakoa da.

  4. Ablax-k dio:

    Egia esan, orain denei argazkiak ateratzea oso erraza da eskuko telefonoen bidez, eta gainera, beti gure artean bat daukagu. Nire ustez, pasaiak edo bidaiak hitz eginez, buruan geratzen den argazkia onena dela, eta irudi hori lortzen da ikusi duguna gozatzera gelditu garenean. Nahiz eta argazkiak gustatzen zaizkidan, denbora gehiegi galtzen garela ateratzean, horregatik ez egitea nahiago dut.
    Bestalde, lagunen edo musikalarien artean nagoenean, momentua irudikatzea gustatzen zaidala urte batzuen ondoren ikusteko eta barre egiteko.
    Bukatzeko, normalean kontzertuetan edo elkarrizketetan, argazkiak ateratzen dizkidate eskatu gabe, orduan, ez dut ezer egiten, azkenean, ezin da ezer egin.

  5. Iraila-k dio:

    Aitortu behar dut nire alabak gazteagoak zirenean, gaur egun baino argazki gehiago ateratzen nituela, momentu haiek azkarregi pasatzen zirelako eta betiko gordetzen nahi nituelako, bai buruan bai argazkietan.
    Normalean, ez ditut argazkiak interneten bidez partekatzen, ez zaidalako gustatzen pribatutasuna galtzea. Gorrotatzen dut jendearen whatsappeko perfiletan bere seme-alaben argazkiak ikustea,ez delako konturatzen norbaitek kopiatu ahal dituela.Eta zer esan selfie-makilari buruz!!! munduko gauzarik tontoena dela iruditzen zait.
    Bestalde,inork kalean baimenik gabe argazki bat aterako balit, gustatu ez arren, ezin izango nuke ezer esan leku publikoa delako.

  6. izarre-k dio:

    Honek ez du balio, aprobak egiten ari gara. Zein ondo idazten duzuen guztiok! Eutsi eta segi gogotsu!

  7. Coeur-k dio:

    Normalean oporretara joaten naizenean argazkiak asko ateratzen ditu gero gogoratzeko eta disfrutatzeko, baina niretzat uneaz gozatzea garrantzitsuagoa da. Horregatik argazkiez ez naiz zoratzen. Egia da, gero itzultzen naizenean nire lagunei argazkiak erakusten dizkiedala baina whatsappen taldean edo sareetan inoiz igotzen ditut. Bestalde, inork kalean baimenik gabe argazkia aterako balit, bueno ez dakit zer egingo nuke, egoeraren arabera.

  8. ramuntxo-k dio:

    Niri argazkiak ateratzea gustatzen zaidala aitortu behar dut, batez ere naturan, mendian edota operretako nagoenean. Sakelako telefonoa heldu zen argazkiak erraz eta ugariz ateratzeko eta hori aurrerapena izan da.

    Nik normalki, bai talde txiki batean bai oporretan ere, argazki gutxi ateratzen ditut eta, gainera, aukeratutako lekutan. Esate baterako, plaza, eliza edo monumentu ezagunen ondoan, egonaldia oroipenean gordetzeko argazkigailua erabiltzen dut.

    Baina nire mendi talde batekin irteten banaiz, argazki multzo bat egiten dut gero gure web orrian jartzeko (baita facebook ere), bidaiako kronika osatzeko. Eta ez dira argazki asko, soilik haien artean (ateratakoak) hogeita hamar edo aukeratzeko.

    Mendian egotenean argazkiak ateratzea naturari ez diot begirarazi? Ez pentsa. Argazki bat edo bi ateratzeko, hamar segundu bakarrik beharrezkoa da. Soilik leku zehatzetan gelditzea behar da eta ez pausoz pauso.

    Horrexegatik, sakelako telefonoz argazkiak ateratzen alde nago baina lasaitasunez, uneak aprobetxatuz, lehen argazkia ongi aterako duela jakinez, eta inguruko bista gozatuz.

  9. Toruk-k dio:

    Oporretara joan naizenean argazkiak ateratzen ditut leku berezi baten oroitzapenak edukitzeko, baina gehiegi ateratzea es zait gustatzen, gero aukeraketa egin behar delako.
    Orain facebookera edo instagramera argazkiak igotzen ez badituzu, ez zaude modan. Nik argazkiak partekatzen ditut baina momentu puntualetan, oporretako argazkiak, afariko argazkiak,… Nire facebook ez da neskeen bezalakoa, argazki piloak igotzen dituela edozein momentutan.

  10. ZU-k dio:

    Nik uste dut argazkiak ona dela uneak edo leku batzuk gogoratzeko.Nik ez naiz argazkizaleak eta argazkiak gutxi ateratzen ditut baina batzuk bai.Garratzitsua da oporretako gozatzera joatea eta atseden hartzea.normalean , ez ditut nire azgazkiak inteneten bidez jartzen, nire bizitza erakustea ez zait gustatzen.

  11. Zas-k dio:

    Lagunekin bidaiatzen dudanean, haiek argazkiak ateratzen dituztenak dira, argazkiak ateratzea ez zaidalako gustatzen eta unean bizi izatea nahiago dudalako. Nahiz eta aitortu behar dudan, argazgiak eskatzen dizkiedala oroipenak edukitzeko. Dena den, taldean argazkiak ateratzea asko gustatzen zaion lagun bat dugu. Nik “National Geographic” deitzen diot.
    Bukatzeko, norbaitek kalean baimenik eskatu gabe argazki bat aterako balit, oso atsegin esango nioke hurrengo aldian argazki bat ateratzeko bere itzalari.

  12. Mafalda-k dio:

    Nik ez ditut argazki gehiegi ateratzen, baina, argazkiak ateratzen badut, album batean gordetzea gustatzen zait. Batzuetan, hainbat argazki partekatzen ditut lagunekin, facebooken dauzkadan lagunak oso hurbilak dira eta; bestela ez nuke egingo.
    Kalean argazki batek aterako balit, pertsonarekin hitz egingo nuke ezabatzeko.
    Oporretan joaten naizenean, argazkiak ateratzeaz gain, momentuz gosatzea ere gustatzen zait, gauza bakoitza bere momentuan.

  13. ibiltari-k dio:

    Ni, normalean oporretara joaten naizenean, ez ditut argazki asko ateratzen, baina, ateratzen ditudan argazkiak, lagunekin partekatu gustatzen zaizkit .Niretzat, Oporretara bueltan ekarritako argazkiak erakustea ez da garrantzitsuena, eskarmentuak partekatu baizik eta zirrarak erantsi. Inork kalean baimenik eskatu gabe argazki bat aterako balit, ez dakit zer egingo nuke, argazkiaren arabera eta harekin egingo zela usadioaren arabera ere bai. Nahiz eta pribatutasuna errespetatzea komeni izan, askotan ,argazki bat egindako jendaurrean edo kalean ez da arrazoia ikaratzeko . Beste gauza bat da persona babesgabeei egindakoak argazkiak, adibidez: Adinekoak eta haurrak…

  14. Txokolatezale-k dio:

    Kaixo, lagunok:
    Hasteko, esan nahiko nuke lehenago orain baino gehiago pentsatu genuela zein argazkiak atera behar genuen ordaindu genuelako, berriz, gaur egun, “dohainik” dira .Nahiz eta gauzak oso normalak diren,une guztietan argazkiak ateratzen ditugu, esaterako, gure janaria. Nabaritzen dugu urrun dagoen lagunarekin gure ondoan dagoen lagunarekin baina garrantziuagoa dela.

    Bestalde, gure erretina munduko kamerarik onena da (biologiak esaten du) eta gure burmuinak irudiak oso ondo gordetzen ditu, smarthphone edo Iphone baino hobeto. Hori dela eta, nik uste dut momentuz gozatu behar dugula. Egia da ondo dagoela argazki batzuk ateratzea etorkizunean gogoratzeko, baina argazkiak bere magia galtzen ari direla.
    Besterik gabe, agur:

  15. bidea-k dio:

    Gai honetan patxada hutsa naizela esango nuke edo hobeto esanda, argazki ateratzeak alferkeria handia sortzen dit kamaraz bai mgikorraz. Nigatik izango balitz , etxean bidaietako argazki gutxi izango zatekeen. Ospakisunetan, ordea, askoz gehiago gustatzen zait. Gai hori buruz, esango nuke agertzeak facebooken edo halakoan haserretzen nauela, nire iritzia eskatu ez barik,. Eskerrak, hori gutxitan gertatu zait , baina pasatu denean sutan jarri naiz.
    Beraz, kalean norbaitek argazki bat egingo balit, bi hitz baino gehiago edukiko genuke. Kalean egon arren, niri bizitza nirea da.

  16. ERLEA (imi)-k dio:

    Ni argazkizalea naiz,Txikitan, aita kamara bat zeukan eta niri kentzea gustatzen zitzaidan .
    Duela urte asko kamara bat daukat eta argazki pila bat egiten ditut. Baina, gehien gustatzen zaidana familiarekin eta lagunekin argazkiak ikustea da ,guztiok festa berezi bat egiten dugulako argazkiak ikustean .Beraz, norbait argazki bat aterako balidake,barre egingo nuke.

  17. Kirolzale-k dio:

    Nahiz eta argazkizalea ez naizen, oporretara joaten naizenean, argazki asko egiten ditut momentua gogoratzeko. Egia da, teknologia berriei esker, argazki asko ateratzen ditugula. Oso erreza da mugikorra poltsikotik ateratzea, eta gainera, denboraren poderioz, argazkiak gero eta hobeak dira.
    Gaur egun, edozein momentu ona da argazki bat ateratzeko. Nire ustez, lehen ez ziren hainbeste argazki ateratzen,eta egiten genituenak inprimatzen genituen. Gaur egun, ordea, oso gutxitan inprimatzen ditugu. Hori dela eta, ustekabearen plazerra galdu da.

  18. Egia esan, ni ez naiz oso argazkizalea, beti aurpegi leloarekin ateratzen naizela iruditzen baitzait. Beste aldetik, “selfie” egiteko moda izugarrizko tontakeria dela pentzatzen dut. Izan ere, asmatu ez balitz hobeto biziko ginatekeen. Nire iritziz, jendearekin ondo pasatzea bere buruari argazki pilo bat ateratzea baino garrantsitsuagoa da. Gainera, nik ez ditut neure buruaren argazkiak partekatzen, nire katuarenak izan ezik. Bukatzeko, inork kalean niri argazkiak ateratzen ikusiko banu, aurpegia apurtuko nioke. Behin, gertatu zitzaidan hondartza nudista batean eta korrika egin nuen argazkilariarengana baina, tamalez, ez nuen heltzea lortu.

  19. eguzkilore-k dio:

    Gai honi buruz, kontraesanak dauzkat. Alde batetik, une garrantsitsuenak bizi nahi ditut.. Bestetik, geroxago gozatzea gustatzen zaizkit, eta, hori, bakarrik bideo edo argazkien bidez lortzen da. Gaur egun, denok, mugikorrarekin, argazkiak eta bideoak egiten ditugu. Baina uste dut ateratakoak ordenagiluan edo mugikorran geratzen direla. Hori dela eta, azkenean, ez daukagu gozatzearik.

    Ez zait ez selfies egitea ez nitaz argazkiak partekatzea gustatzen. Argazki gutxi egitea, inprimitzea, eta etxean jartzea, nahiago dut.

  20. MAYI-k dio:

    Ohitura denez, oporretan gaudenean, beti atentzioa ematen dugun paisaietako argazkiren batzuk egin nahi izaten ditugu oroitzapena bezalakoa izateko. Gainera, uste dut, askotan argazkia ateratzean momentuz ere gozatzen dugula. Beste gauza bat da zure gustukoa ez izatea, une hartan inork argaki bat aterarazi zizun eta.
    Niri neuri lagunekin edo familarekin oporretako argazkiak partekatzea gustatzen zait.
    Pertsona ezezagunak argazki bat egingo balit baimena eskatu gabe, nahiko haserretuko nintzateke pertsona horrekin, bere jokabidearekin ados egongo ez nintzatekeelako.

  21. Izki-k dio:

    Ni argazkizalea naiz. Reflex kamera bat daukat, eta bidaiatzen dudanean edo leku berri bat ezagutzen dudanean beti eramaten dut. Argazkiak egitea gustatzen zait, baina merezi dituzten gauzetako soilik. Ez dut denetarik argazkia ateratzen gero sare sozialetara igotzeko, are gehiago, ez daukat sare sozialik, horregatik partekatzen behar ditudan argazki guztiak USB baten bidez partekatzen ditut.
    Bestalde, inork kalean baimenik gabe argazki bat aterako balit, ez dakit zer egingo nukeen, baina, ziur aski, zertarako nahi duen argazkia galdetuko nioke.

  22. elendash-k dio:

    Ni ez naiz argazkizalea eta gainera, argazkiak ez zaizkit batere gustatzen. Kamara ona daukat, badaezpada, baina oporretan joaten naizenean beti etxean ahazten zait, eta azkenaldian, uste dut telefono mugikorroarekin nahikoa dela, behintazt niretzat.

    Hondartzan nagoenean kamarak ikustea guutxiago gustatzen zait, ez dut nahi atera facebook guztietan, eta uste dut jendeak ez duela pentsatzen jendearen pribatutasunean, zuk ezin duzu atera nahi duzuena. Baimenik gabe zuk ezin duzu atera argazkiak eta umeei txarrago iruditzen zait. Nire ikasleei beti esaten diet sare sozialetarekin kontuz eduki behar duela. Gero zuk ez dakizu zer egin ahal duen jendeak argazki horiek…

  23. Rob-k dio:

    Oso dibertigarriak, barregarriak edo biziak diren une batzuk gordetzea gustatuko litzaizkiguke. Hala ere, hori egingo badugu, batzuetan momentuan galduko genuke. Kasu hauetan gozatu eta argazkiak ateratzearen artean aukeratu behar da.

    Nire aukera gozatzea izango litzateke. Gainera, une horiek azkar pasatzen dira, normalean oso dinamikoak dira eta. Hau da, kamera prestatzen dugun bitartean, momentu interesgarria bukatu dezake eta ondorioz momentua ez gozatzea, ezta argazki ateratzea gertatu ahal zaigu.

    Zorionez, lasaiagoak edo geldirik dagoen momentuek bi gauzak egiteko aukera ematen digute: momentuan gozatu eta argazki batzuk atera. Adibidez, pasaia ederra miretsi bitartean.

  24. Zuhaitz-k dio:

    Niretzat, argi dago, momentuaz gozatu nahiago dut. Baina argazkiak ere egitea gustatzen zait. Oroigarri bat edukitzea gustatzen baitzait, eta, batez ere, lagunekin partekatzen ditut.
    Bestalde, inork kalean baimenik eskatu gabe argazki bat aterako balit, beranrengana joango nintzateke eta ezabatzeko eskatuko nion.

  25. zerua-k dio:

    Gaur egun, nire ustez, mugikorrak dauzkagunetik, argazki gehiegi ateratzen dira.
    Alde batetik, badirudi leku batera edo jatetxe berri batera joan bazarela, argazki bat atera eta bidali behar duzula, whatssapen bidez edo sare sozialen bidez . Jende asko ez da konturatzen pertsona batzuk ez dutela nahi argazki batean ateratzea. Nire buruari gertatuko balitzait, pertsonari esango nioke errespetatzeko. Bestetik, kasu batzuetan, urrun bizi diren familiari edo lagunei , nola dauden edo non bizi diren jakinarazteko , argazkien bidez, oso erosoa dela iruditzen zait.
    Nire kasuan, leku berri batera bisitzera joaten naizenean edo momentu berezi batzuetan, hainbat argazki ateratzea gustatzen zait. Nire ustez, polita da etorkizunean argazkiak ikustea bizitako momentuak gogoratzeko, gure lagunak edo familia ikusteko, etab. Baina, momentuak gozatzea argazki batzuk ateratzea baino askoz garrantzitsuagoa dela argi daukat

  26. Bizipoza-k dio:

    Esango nuke argazkizale izatea izugarri gustatuko litzaidakela, baina nire izaera justu-justo kontrakoa da, oso gutxi ateratzen ditudalako. Betidanik horrela izan arren, gero pena handia ematen dit oporretako argazkirik ez edukitzeak. Alde batetik oroipen ederrak dira argazkiak . Beste aldetik, nire ustez, jendea oso astuna da bere argazkiekin eta biedoekin erakutzen. Ez dira konturatzen,besteoi ez zaizkigula importa beraien pasadizoak, behintzat ez pasadizo osoak.
    Azken bolada honetan gero eta jende gehiagok mugikorrez bidez argazkiak atera ohi ditu, behin eta berriro, ez dutelako ezer galdu nahi . Baina dena galtzen ari dira, ez daukate denborarik momentuaz gozatzeko, ezperientizak bizitzeko, eta abar………….. Tamal ematen dit bizitza bizitzeak pantaila baten zehar, horrexegatik , aukeratzen dut momentuaz gozatu.

  27. Eguzkilorenac-k dio:

    Hasteko, ez zait argazkiak egitea ez argazkietan ateratzea gustatzen. Beraz, nire etxean argazkiak badauzkat, nire senarrari esker da. Berak, ordea, asko gustatzen zaio eta edonora joaten garenean bere argazki-makina eramaten du.
    Nire ustez, edozein lekutara joaten naizenean, bizpahiru argazki atera ditzaket baina nire senarrak argazkiak denetarik egiten ditu. Gehienetan, nire alaba eta biok bakarrik gaude eta itxaron behar diogu. Horrexegatik daukat mania handia argazkiak egiteko.
    Bestalde, nik ez dut nire lagunekin argazkiak partekatu. Gaur, selfie egiteko eta whassapearen perfila jatzeko modan dago. Nik ere egiten dut, baina beti argazkietan nire konplexuak ikusten ditut, hau da, txitxiak , nire txarrako keinuak…. Badakit konplexu asko dauzkadala baina horrela naiz.

  28. Lele-k dio:

    Niri ez zait batere gustatzen argazkiak egitea, ez ateratzea, ez agertzea. Horregatik, normalean ez dut argazkirik egiten; gainera, argazkiak egiten baditut, gero ez dakit zein ezabatu. Hala ere, Facebook-en lagunen argazkiak ikusteak, inbidia ematen dit… Hortaz, oraindik zalantzan nago 🙂

  29. Arrosa-k dio:

    Ezer baino lehen, argazkiak ateratzea asko gustatzen zaidala aitortu behar dut, izan ere, argazkietan bizitzako une garrantzitsuenak (jaiotzak, ezkontzak, bidaiak…) islatzen dira; eta hori gutxi balitz, oroimenean gordetzen ez diren oroitzapenak paper edo ordenagailu batean edozein mementotan ikus daitezke.
    Modu berean, ez ditut argazkiak lagunekin partekatzen, familiarekin baizik; eta gainera ez zait batere gustatzen sare sozialetan argazkirik jartzea, intimitatea galtzen delako.
    Zentzu horretan, inork kalean baimenik eskatu gabe argazki bat aterako balit, ez nuke ezer egingo; zoritxarrez, gai horri buruzko legeak ez dira oso argiak eta.

  30. nuhem-k dio:

    Nahiz eta argazkiak asko gustatu, ez dut nahi argazkietan irten, ez naizelako gehiegi ondo ateratzen. Argazkiak ateratzea nahiago dut.
    Nire ustez, momentuaz gozatu behar dugu, baina bestealde, argazkiei esker gozatzea geroago garrantsitsua da. Momentu bat pasatu denean, argazki bat ikusiz bakarrik gogoratu dezakegu.

  31. Izarra-k dio:

    Argazkiak ateratzea gustatzen zaien horietako bat naiz., aitortzen dut.. Oporretara joaten naizen bakoitzean argazki asko egiten ditut, eta whatsaparen bitartez argazkiren bat parteka dezaket lagunekin . Baina, oporretatik itzultzen naizenean inorri erakusten dizkiot; izan ere, niretzat bakarrik garrantzitsuak dira, bizitako uneak gogorarazten dizkidate eta.
    Kalean inork baimenik gabe argazki bat aterako balit, ezabatu dezala esango nioke, nik ez baitaukat zertan egon bere argazki- bilduman.

  32. Inuga-k dio:

    Argazkilaritza, lehen asko gustatzen zitzaidan, digitala ez zenean. Kurtsoak egin nituen eta errebelatua egiten nuen gela ilun batean. Garai horretan bi aldiz pentsatzen nuen argazki bat atera baino lehen, garestia zelako eta horregatik ez nion edozein gauzari argazkirik botatzen.
    Egun, digital arloan, ez da jadanik garestia, baina jarrera berdinarekin jarraitzen dut. Beraz, oporretan joaten naizenean ez dut hainbeste argazkirik ateratzen. Horrez gain, etxera bueltatzen naizenean asko ezabatzen ditut eta benetan politak direnekin geratzen naiz. Egia da lehen bidaiako argazki batzuk partekatzen nituela facebook-en baina azken aldi honetan nagia ematen dit eta ez dut sarri partekatzen, agian nire ahizpari edo amari argazki pare bat bidaltzen dizkiet. Konturatuko banintz norbaitek kalean argazki bat egiten didala, zertarako nahi duen galdetuko niola suposatzen dut eta bere erantzunaren arabera ez nioke ezer eskatuko edo ezabatzeko eskatuko nioke. Dena dela, errespetu falta da eta beti baimena eskatu behar da. Oro har, jende mordoa zoratzen da hamaika argazki egiten eta bizitza pantaila zehar begiratzeagatik, askotan momentuko edertasuna galtzen dute.

  33. Inuga-k dio:

    komak!!!!! kar kar

  34. izka-k dio:

    Ez naiz argazkizalea eta partekatzea ez zait gustatzen, baina oporretan nagoenean argazki gehiago ateratzen ditut oroipen batzuk edukitzeko. Orain ordenagailuan gordetzen ditugunez eta ez dutenez lekurik betetzen gero eta gehiago ditugu.
    Egia da gaur egun mugikorreei esker oso erraza dela argazkiak ateratzea, baina batzuetan argazkiak arretaz egoteagatik momentzu ez dugula disfrutatzen.
    Iñork kalean argazki bat aterako balitz galdetuko nioke zertarako nahi zuen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s