Erdialdea oinezkoentzako kale bihurtu?

El-centro-peatonal-de-Vitoria-complica-la-coexistencia-de-los-diferentes-usos-del-espacio-urbano-e1342687595198

Hiri erdialdeko zenbait kale oinezkoentzako ibilbide bihurtu dituzte hainbat hiritan. Gasteiz horietariko bat da. Zure ustez, nahikoa al da kale batzuk bakarrik izatearekin ala erdialdea osorik aldatu beharko litzateke? Bestalde, nortzuk izaten dira kaltetuak? Eta onuradunak?

 

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

15 erantzun Erdialdea oinezkoentzako kale bihurtu? -ri

  1. Txokolatezale-k dio:

    Kaixo, lagunok:
    Hasteko, esan nahiko nuke ditugun oinezkoentzako kaleak nahikoak direla, arrazoia da garraio publikoa ez dela hain ona eta adibidez gauean arazoak edukiko genukela zentrora iristeko. Horretaz gain, aparkaleku dohanik gutxi daukagu,eta zaila da leku bat aurkitzea.
    Gainera, goizero kale horretan auto asko dago dendek eta tabernek merkantzia asko jaso behar dutelako, horregatik, ez da hain eroso.
    Egia da, abantailak ere badaude, adibidez, hiria gozatu ahal duzu autoaren zarata gabe, eta lasaiagoa ibili dezakegu.

  2. Ablax-k dio:

    Uste dut, Gasteizen, hirigune guztia oinezkoentzat dela eta oinezkoen kale nahikoak daudela. Egia esan, kale asko tranbiak erabilita daude eta horiek ez dira oinezkoenak, baina azken finean, ez dira erabiltzen autoetarako, nahiz eta furgonetak erabiltzen diren dendetan edo tabernetan banatzeko.
    Alde batetik, gauza ona da erdiko auzotarrek ez daukatela auto zaratarik gauean, eta beste aldetik, galtzen direnak aparkaleku asko dira eta orduan arabera bizikletaz ezta ere ezin da ibili.

  3. goratu-k dio:

    Nire ustez, Gasteizen ez dakagu oinezkoentzako kale gehiago egin beharra. Nahiz eta abantaila asko dutela egia den, ezin dugu ahaztu arazo batzuk sortzen dituztela.
    Esango nuke, onuradun nagusiak auzoko tabernak eta dendak direla. Alde batetik, kale hauetan autoak ez daudenez, terraza handiagoak izan ahal dituzte, eta normalean terraza ederra daukanak jende gehiago erakartzen ditu. Bestetik, jendeok oinezkoentzako kaletan ibiltzea nahiago dugu, eta argi dago denda bat aurretik zenbat eta jende gehiago pasatu, orduan eta jende gehiago erosiko dutela denda horretan.
    Hala ere, garaje-leku ez daukateen auzokoak kaltetu nagusiak direla uste dut, haien etxetik hurbil ezin izaten dutelako aparkatu

  4. Coeur-k dio:

    Gasteizen oinezkoentzako kale nahikoak daude, zentroetan kale gutxi geratzen dira aldatu gabe. Ondo antolatuta dagoela uste dut. Garraio publikoa elektrikoa ipintzea soilik falta da ez kontaminatzeko tranbia bezala. Gasteiz txikia da eta ez ditugu hainbeste trafiko-arazo eta ez ditugu ere hainbeste kutsadura. Niretzat dena dira abantailak. Horregatik, Europan Green capital izan da eta orain erreferentea gara, zerbaitegatik izango da.

  5. Zas-k dio:

    Ikuspuntuaren arabera.
    Alde batetik, oinezkoentzat kaleetan bizi diren pertsona batzuk kexatzen dira egoera honetaz. Nire kasuan, urte askotan Alde Zaharrean bizi izan naiz, eta autoz etxera joaten nintzen gehienetan, arazoak nituen Udaltzaingoarekin, azkenean, poltsak itota etxera joatea erabakitzen nuen.
    Beste alde batetik, oinezko bezala hitz egiten badut, erantzuna argi daukat. Trafikorik gabeko kaleetatik ibili nahiago dut, zarata eta poluzio gutxiago daudelako.Eta dendaria izango balitz eta kale horietako batean denda bat izango banu, nire iritzia bera izango litzateke, lehenago baino bezero gehiago izango nituzkeen eta.
    Dena den, ez nituzke oinezkoen kale gehiago gehituko, jada nahiko dagoela uste dudalako.

  6. ramuntxo-k dio:

    Epa, ikaskideok.

    Nantes, Estokolmo, Hanburgo edo Gasteiz Europako Hiriburu Berdearen saria dute, baina oraindik ez da nahikoa.

    Nik uste dut hiri modernoetan pertsonak makinak aurretik egon behar direla eta hiriguneko kaleak oinezkoen leku publiko bihurtu behar dutela. Gero eta oinezkoen kale gehiago egon daitezela lortu behar da eta erdi-oinezkoentzako kaleetan ibilgailuak igarotzea murriztea ere bai.

    Gasteiz oso populazio-nukleo trinkoa da eta hiri zentrotik kilometro batera, borobil bat eginez, oinezkoena izan beharko lukeen. Garraio publikoak (autobusa, taxia edo tranbia) beren kale radialak edukiko lituzke hiria zeharkatu eta gelditzeko.

    Zamalaneratako zebitzuek eguerdi arte bakarrik funtzionatu litzateke. Hiri erdiko biztanleek bere ibilgailuak aparkatzeko lurpeko garaje bat izan beharko lukete. Gainera, kaleetan aparkamendua kentzea beharrezkoa izango zen eta horren ondorioz, gero eta hobeto aparkaleku publiko hobeak eta kostu txikian sortzea.

    Azken finean, ibiltzeko hiri bat eraikitzea. Horretarako oinez edo bizikletaz leku batetik bestera joatea irtenbidea da. Eta jakina, txirrindak aparkatzeko leku egokiak, lapurretak galarazteko zainketa handianarekin.

  7. Mafalda-k dio:

    Nire ustez, Gasteizen , oinezkoen nahiko kale daude. Erdialdea osorik oinezkoentzat egingo balute, ez litzateke bideragarri izango. Nahiz eta Gasteiz hiri txikia den, jende batzuk kotxea erabili behar dut, adibidez, egunkari banatzaileak, beste batzuen artean. Onuraduenak oinezkoak izango lirateke, agian dendak ere bai. Lan egiteko autoa behar duen jendeak kaltetuena izango litzateke, dudarik gabe.

  8. eguzkilore-k dio:

    Hiriko erdialdea oinezkoentzat izatea nahiago dut. Hiriko erdialdea oinezkoentzat jarri zutenetik, hiriak asko hobetu du. Baina, soluzioak bai aparkalekurako bai trafikorako beharrezkoak direlakoan nago. Ez da nahikoa hiria polita jartzea. Hori errazagoa izango litzateke. Horrez gain, hiri eroso bat izatea lortu beharko litzateke. Edozein hiritan, trafikoa errelitatea da, eta gidalariek, ere, hiri eroso bat nahi dute haientzat.

  9. Iraila-k dio:

    Nire ustez, nahikoa da kale batzuk bakarrik izatearekin. Erdialdea osorik oinezkoentzako ibilbide bihurtuko balute, kaltegarria izango litzateke auzokoentzat baita dendetakoentzat. Furgonetaz banatzen dituzten pertsonak ezin izango dira dendetaraino heldu eta auzokoak ,adibidez, ezin izango dira erositako gauzak kotxez hurbildu. Bestalde, oinez joaten direnentzat agian erosoagoa izango litzateke. Argi dago, iritzi desberdinak egongo direla erdialdean bizi direnen edo lan egiten dutenen eta bakarrik paseo bat ematera joaten direnen artean.

  10. Eskalmendikoa-k dio:

    Gasteizen oinezkoentzat kale gehiago egin behar dituztela pentsatzen dut. Honekin, kotxeak hiri kanpoaldean utzita hobe izango da. Gure hiria txikia denez, ez dugu arazorik edukiko erosketak zein besta enkargu egiteko.
    Hala ere, kotxeen kontua konpondu behar da, aparkaleku gehienak publikoak izango balira errazago izango ginateke zentrora heltzeko eta dena abantailak izango dira.

  11. Izki-k dio:

    Uste dut hiriko erdialdea oinezkoen alderdia izatea ideia ona dela, batez ere turistiko ikuspuntutik. Normalean, hiri batean ikusi behar diren gauza asko erdialdean daude, beraz, oinezkoentzako ibilbideak badira askoz erosoagoa da hiria bizitatzea.
    Bestalde, errepide batzuk beharrezkoak direla pentsatzen dut, adibidez, auzotarrentzat eta erdialdeko dendak hornitzeko. Beti bezala, denok ados egotea ezinezkoa da ikuspuntu desberdinak daudelako, baina Gasteizen kasuan nik oinezkoen erdialdea nahiago dut. Nahiz eta hiri txikia izan, trafiko handia dauka eta bai ibilera bai garraio publikoaren erabilera sustatu behar izango genituzkeela iruditzen zait.

  12. MAYI-k dio:

    Gai honi dagokionez, esango nuke Gasteizen oinezkoentzako kale batzuk daudela gaur egun. Hiri hain txikia izatea leku gutxi dago oinezkoen ibilbide gehiago eraikitzen jarraitzeko.
    Gainera, Gasteizko biztanle gehienek autoa erabiltzen dute alde batetik bestera garraiatzek; beraz, oinezkoentzako kale gehiago izango balitz, batez ere, heriko edialdean, sekulako nahaspila izango litzateke.

  13. ibiltari-k dio:

    Nik uste dut,egun, kale batzuk bakarrik oinezkoentzako bihurtzea nahikoa dela. Oinezkoen alderdian erdialdea osorik bihurtuko balitz, dendakoak banatzaileentzako kaltegarria izango litzateke eta dudarik gabe, bere lan egitea zailagoa izango zitzaien . Bestalde, onuradunak oinezkoak izango gara, erdialdetik mugitzen gara autoen kezkatu gabe…

  14. Zuhaitz-k dio:

    Erdialdea osoa aldatzea gustatuko litzaidake. Egia da, kale batzuk oinezkoentzako ibilbide bihurtu dituztela, baina ez da nahikoa. Guztiok onuradunak izango ginateke kutsadura gutxiago izango litzateke eta. Baita zarata gutxiago ere.
    Gasteiz hiri txikia da, eta, ez da beharrezkoa autoa erabiltzea. Gainera, erdialdea oinezkoentzako kale bihurtuz garraio publikoek hobeto behar izango luketela uste dut.

  15. Bizipoza-k dio:

    Zorionez, Gasteizen kale nahiko oinezkoentzakoak dauzkagulakoan nago. Hori dela eta trafikoaren eragozpenik gabe erdialdetik ibil dezakegu. Alde batetik horrek onuradun handiak dakartza, esate baterako kutzadura gutxi, bizikletaz eta garai plublikoz gehiago ibili ,eta abar… Beste aldetik kalteluak ere ekarri ohi ditu, erdialdearen auzokoek ezin dute aparkatu etxetik hurbil, ezta dendariek eta ostalariek ere.Hau guztia kontutan izanik, Gasteizen , erdialdearten kanpo ere kale oinezkoentzakoak gehiago behar dugula deritzot. Hau da bizi-kalitatea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s