TRANBIAREN LUZAPENA EZBAIAN

Jakin badakigu  Gasteizko Udalak tranbiaren ibilbidea luzatzeko asmoa duela. Dena den, herritar guztiak ez omen daude ados: Adurtzan luzapenaren aurkako plataforma sortu dute, beste zenbaitek herri-galdeketa eskatu dute… Benetan beharrezkoa al da tranbia? Eta herri-galdeketa? Ez al dago bestelako lehentasunik?

  1. https://alea.eus/araba/1452259507390-tranbiaren-ordez-autobus-azkarrak-salburua-lotzeko
  2. https://alea.eus/gasteiz/1506524202387-gasteiz-unibertsitate-campusa-tranbia-lanak-esleipena
  3. https://alea.eus/gasteiz/1493202322253-tranbiaren-kontra-babes-zabala-lortu-dute-adurtzan

Tranvia-Vitoria

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

20 erantzun TRANBIAREN LUZAPENA EZBAIAN -ri

  1. Mafalda-k dio:

    Nire ustez, Gasteizen ez zen beharrezkoa tranbia, hiri txikia delako eta oraindik badaude ondo funzionatzen dituen autobusak.
    Hala ere, jende batzuk beharrezkoa dela esaten dute eta beste batzuk kontrakoa, ezetz. Nahiz eta ez izan beharrezkoa, uste dut alde onak eta alde txarrak dauzkala. Alde batetik,, garraibide ekologikoa dela,autobusa baino azkarragoa da, gainera maiztasuna handia du.
    Bestetik, alde txarrak daukadala uste dut. Es da heltzen edonori auzoetara, nonbait bakarrik.
    Horrez gain, obra gehiegi egiten behar dute , aparkaleku asko desagertzen dira eta, bestalde,
    tranbia autobusa baino garestiagoa da; prezioak jaitsi behar izango lirateke.
    Laburbilduz, nire ustez beste alternatibak batzuk daude, agian merkeagoak, eta une honetan , autobusekin nahikoa dela uste dut.

  2. Zas-k dio:

    Blogean ipini dituzuen artikuluak irakurri eta gero, tranbiaren ibilbideari buruz iritzi argia izan gabe jarraitzen dut.
    Alde batetik, Adurtza eta Cristobaleko auzokideek esaten dutenarekin ados nago, ez dela beharrezkoa tranbia ipintzea, oinez 7 minutuan egiten delako Angulemako geltokitik Martinez de Aragon bitartekoa, eta tranbia pentsatua dagoelako distantzia luzeetarako ez hain motzak.
    Beste alde batetik, Gasteizko Alkateak daukan asmoa dago hegoaldeko eta iparraldeko auzoak lotzeko. Uste dut beharrezkoa dela baina ez hiriaren erditik kanpoaldetik baizik.
    Argi dudan bakarra da ez zaidala batere gustatzen nola gidatzen gaituzten politikoek, hau da, adituei kontsulta egin ondoren, bere amaierei buruz informatu beharko lizkiguke eta azkenik informazio hori izanez, hiritarrok erabaki behar izango genuke erreferendum edo kontsulta bidez, hiriko protagonista handiak gara eta.

  3. Izki-k dio:

    Gasteizen egiten diren proiektu handi guztiak bezala, adibidez: autobus-geltokia, auditorioa, Andre Maria Zuriaren enparantzaren berrikuntza… tranbia beti izan da eztabaida handia sortu duen gaia Gasteizko herritarren artean.
    Tranbiaren lehen proiektua oso kritikatua izan zen, persona batzuk Gasteiz ez zela hiri hain handia tranbia edukitzeko pentsatzen zutelako. Baina, errealitatea da, gaur egun jende-pilo batek erabiltzen duela tranbia egunero. Orduan, zergatik kexatzen ari gara beti? Nire ustez, bakoitzeko beharrak eta lehentasunak desberdinak direlako. Ni, kasu zehatz honetan, Adurtzako auzotarrekin ados nago. Tranbiak Salburuara edo Zabalganara heldu behar izango lukeela pentzatezen dut, azken finean, hirigunetik Unibertsitatera zazpi minutu bakarrik dira, eta nire ustez, luzapena egitea ez du merezi. Baina, ziur aski, lanak bukatu eta gero jendea pozik egongo da, batez ere, egunero Lakuatik etortzen diren unibertsitateko ikasleak.
    Gainera, politikariek herritarren beharrak gehiago entzun behar izango lituzketeela uste dut, horregatik, proiektu garrantsitzuei buruzko herri-galdeketa egitea ondo iruditzen zait. Baina, bestalde, gauza bat oso argi daukat; herri-galdeketak egin arren, denok ados egotea ezinezkoa da.

  4. Eskalmendikoa-k dio:

    Gasteizko auzo berrietara tranbia eramatea ondo iruditzen zait. Horrela auzoak erdigunearekin lotutak egongo dira; Salburua nahiz Zabalgana lotuz jendea erosoago mugituko da hiritik.
    Beste kontu bat da Gasteizko hegoaldean egin nahi dituzte luzerarekin. Angulema kaletik unibertsitate inguruetara ibiltzen tarte txikia dago, zazpi minututan edonor iritsi daiteke.Benetan beharrezkoa da ? Tarte hau egiteko autobus batekin egin litzateke, bakarrik zirkuitu txiki hori egiten.
    Gainera, auzo zahar hauetan arazo gehiago agertuko dira; kale estuegiak, parkeak, zein aparkalekuak desagertuko dira. Proiektuak nahiz eta onuragarriak izan, aldi berean kaltegarriak izaten dira ingurumenari dagokionez.
    Azkenean, aukera guztiak , bai Eusko Jaurlaritzak , bai Forum Aldundiak, bai Gasteizko udalak negoziatuko dituzte, Beti aurrean diru kontu zein politiko egonez, erabaki tzen dituztenoei , beste pertsonei eragozten dizkieten kalteak berdin zaizkie.
    Bukatzeko, hiriari emandako erraztasunak onak dira, baina beste lehentasunak ere badaude hainbeste diru ez gastatzeko. Nik adibidez herri batean bizi naizenez, ikusten dut Arabako herriak Gasteizekin dituzten loturak ez direla onak, soingaineko autobusen ordutegiak direla eta. Ez dut uste tranbia adina diru kopuru gastatuko zenik.

  5. pocahontas-k dio:

    Nire ustez, gasteizen es da garrantzitzua tranbia gehiago luzatzea. Gasteiz giro txikia da baino egia esanda, tranbia bidaiak errastu ditu.
    Tranbia ekonomikoa da eta ez du hainbeste kontaminatzen, autobusak leku gehiagotara iristen dira baino kontaminazio gehiago eta ez da tranbia bezain ekologikoa.
    Baino aldea onak ditu eta lekuetara azkarrago iritzi ahal zara eta komodoago da. Baino aldea txarrak era baditu, eta etxeei grietak sortu dute, soinua asko entzuten da.
    Nire ustez es da derrigorrezkoa tranbía gehiago lusatzea, kontaminazio gehiago sortuko zen, diru gehiago jarri beharko zen era uzte dut diru hori beste gauza garrantzitzuetan jarri beharko zela.

  6. Ina May Gaskin-k dio:

    Nik esan dezakedana da tranbia luzatzeak ez dirudiela ideia ona. Adurtza auzoan bizi naiz eta Maria de Maeztu parkeko zuhaitzak kenduko balituzte, pena handia emango lidakete hiriaren baliabide naturala direlako. Horrez gain, Zabalganan eta Salburuan Adurtzan baino jende gehiago dago, egunero zentrora joan behar duen jendea. Hiria auzo berri horietan hazten ari da, horregatik ez da zentzurik garraiobidea zabaltzea auzo zahar batean.

    Bestalde, proiektuak gastu gehiegizkoak ekarriko lituzke eta dirua hain baliagarri honekin beste proiektu batzuk tranbia baino lehentasungarriagoak egin ditzakete, bai bidegorriak txukuntzea, bai alde zaharra berreskuratzea.

    Tranbiak geltoki gehiago edukiagatik jedeak ez du tranbia gehiago zertan erabili eta hau gertatuz gero, inbertzioa alferrik izango litzateke.

  7. eguzkilore-k dio:

    Uste dut, Adurtza eta San Cristobal auzoetara tranbia ez dela garraiobide egokiena.
    Alde batetik, tranbia etorbide zabal eta distantzia luzeetarako pentsatuta dago, eta auzo hauek ez dituzte baldintza hauek betetzen, auzo berriek baizik. Adibidez, Zabalgana edo Salburua.
    Berri auzo honetan distantziak luzeagoak dira eta kale zabalagoak ere bai, zarata arazoak eta istripu gehiago ez eragiteko.
    Beste aldetik, auzo berrietan jende pilo bat bizi dira eta han bertan bizi direnek egunero mugitzen behar dute. San Cristobal edo Adurtzakoek, ordea, jende gutxi daukate. Gainera, oinez 7 minututan hiri erdian daude. Egunero distantzia hau egitea ez da hainbesterako.
    Nahiz eta, Salburaino tranbia proieztua Adurtzaraio baino garestiagoa izango den, azkenean ekonomikoagoa izango da.
    Salburukoek egoera hau argi daukagu, ez dugu nahi “Bus Rapid Transit” (BRT) tranbia baizik. Gustatuko litzaiguke garraiobide hau egotea, guretzat egokiena delako.

  8. MAYI-k dio:

    Nire ustez, beti pentsatu dut tranbia sobera dagoela Gasteizen, hiri txikia baita, Euskal herriko beste hiri besteen aldean. Izan ere, lehen autobús-lineekin oso ondo moldatzen ginen batetik bestera joateko.
    Udalak tranbia ipini zuenean gure hirian, pentsatu nuen ez beharrezko gastua zela, beste behar besteak hau baino garrantzitsuago zeundelako; esate baterako, erretirodunen pentsioa handitzea, osasunean aurrekontuaren murrizketa ez izatea eta abar.

    Baina, gaur egun tranbia daukagunez gure hirian, baliabide hau ahalik eta ondoen aprobetxatu behar dugu, nahiz bere konexioak egokiagoak ez diren, orain arte, garraio hau auzo guztietaraino heltzen ez delako.

    Udalak tranbiaren ibilbidea luzatzeko asmoa izateari dagokionez, gauza bera esango dut, ez beharrezko gastua dela. Alde batetik, espero dut, Arduzan luzapenaren kontrako plataforma zerbait lortzea, bestetik, herri-galdeketak aukera ona hartzen laguntzea guztioi.

  9. eguzkilore-k dio:

    Orain dela 10 urte edo, erabaki berea eduki genuen Gasteizen. Herritar gehienek ez genuen tranbia nahi. Ordea, gaur egun, tranbia errelitatea da gure artean, eta erabitzaileek oso pozik daude. Garai hartan herri-galdeka egin balitz, gaur ez genukeen tranbirik edukiko. Nahiz eta oso gutxi tranbia erabili, hartzen dudan bakoitzean, Gasteizerako garrai egokituta dela irtuditzen zait: azkarra ez ezik, gutxi kutsatzailea ere.

    Hala ere, tranbiak alde txarra ere dauka. Esaterako, tranbia egiteko aparkaleku asko kendu behar dira. Horrez gain, tranbia jartzeko lanak denbora luzea irauten dira. Hori dela eta, lanen inguruan dauden dendei kalte egin ahal dira.

    Tranbia hiri guztira heltzea gustatuko litzaidake. Baina, aldi berean, bere instalazioagatik lortzen duten arazoak konpontzea gustatuko litzaidake: aparkalekuetarako alternatibak, kotxez zirkulaziorako alternatibak, dendetarako laguntzak…

    Etorkizunean Adurtzako auzotarrak tranbiarenkin pozik egongo direla ziur nago.
    Baina, politikoek kontuan hartu behar dute, tranbia ona izango bada ere, arazoak lortuko direla. Egin ezin dena gauza bat hondatzea beste bat konpontzeko da.

  10. urtxakur-k dio:

    Nahiz eta tranbia ekologikoagoa eta garbiagoa den, ez dut uste beharrezkoa denik Gasteizen. Hasteko, hiria ez delako behar bezain handia dirudit eta, bestalde, trafikoa asko okerratu egin da tranbiagatik. Adibidez, “America latina”-ren errotonda infernu bat da tranbia zeharkatzen denean.
    Gainera, ziur nago diru asko balioko lukeela.
    Horregatik, beharrezkoa den badirudite hiribus gehiago jarri hobeto izango litzatekeela uste dut.

  11. Ibiltari-k dio:

    Nire ustez, tranbia oso ideia ona da hiriz mugitzeko, baina pentsatzen dut alde -kontrakoak baloratzea beharrezkoa dela eman baino lehen lehenengo pausuak tranbia jartzeko.
    Bere instalazioa eta mantentze-lana aurrekontu bat da hirietarako eta dudarik Gabe, guk hiritarrek gastuak jasatuko ditugu egunez-egun gure zergekin.
    Aldetik; hemen, Gasteizen gaur egun, auzo batzuek tranbiariz lotuta daude, nahigabea duen jende dago egoera honetatik eta ez du ulertzen zergatik tranbia, auzo batean jarri da eta ez beste batean. Nik pertsona hauei ulertzen dut eta bere frustazioa, lehen esan dizudanez, tranbia mantentzen dituztenak gure zergak dira eta horregatik, ez da justo, gutxi batzuk bakarrik onura ateratzea.
    Beste aldetik; tranbia luzapenaren aurkako dagoen jendea ere ulertzen dut. Ziur nago bere arrazoiak edukiko dituela eta, ziur aski ez du beharrezkoa ikusi auzorako edo hirirako.
    Nahiz eta eusko jaularitza gasteizen tranbia jartzea erabaki, nire ikuspegitik herri-galdeketa egin behar izango da hiritarren iritzia jakiteko garraio publiko-garraioei buruz.
    Ahaztu barik, hiriak, momentu bakoitzean behar desberdinak dauzka eta ez bakarrik político interesak…

  12. ARGIA-k dio:

    Ia ia 10 urte dira tranbia Gasteizen dabilela. Jarri aurretik, hemen bizi ginenek pentsatzen genuen hiria hain handia garrai publiko berria jartzeko.
    Urteak pasatu ahala, erabakia ona izan zela dirudi, erosoa ez ezik azkarra ere bada.
    Gaur egun, hiri erditik bi auzotara iristen da, horregatik, beste leku batzuetara luzatu nahi da.
    San Cristobal eta Adurtza auzokoak aukeratu dira, baina eztabaida sortu da aukerarik onena den ala ez.
    Alde batetik, mapa ikusiz gero, hiri erdiko gunetik hurbilduta daude, lehenengo tranbia geltokia 7 minutu oinez dago eta.
    Beste alde batetik, adituenez, tranbia ibiliko den kaleetan etxeak zaharrenak dira, beraz, hau pasatuko balitz kalte egin ahalko lieke.
    Berriro hiriko mapetan erreparatuz gero, ikusi ahal dut, hiri erdigunetik urrunago dauden beste auzo batzuei ondo etorriko zaiela. Nire ustez, hauek izango dira, Salburua eta Zabalgana auzokoak,
    Badrirudit, auzo horietan bizi den jendeak gehiago erabiliko duela.

  13. Iraila-k dio:

    Nire ustez, tranbia luzatzea unibertsitate campusera iristeko asmoz ez da beharrezkoa.
    Alde batetik, erdigunetik unibertsitate guneraino joateko ez da hainbeste denbora behar.Beste aldetik, badirudi ,jendeari ez zaiola gehiegi gustatzen dirua gastatzea beharrezkoa ez den proiektu batean (17 milioi euro edo kostatuko du). Ados nago. Batez ere, beste aukera batzuk daudelako; esate baterako,autobus gehiago jartzea.
    Adurtza auzoko ezaugarriak kontuan hartuta, ulertu dezakegu zeintzuk izango diren inguruneko kalteak:150 zuhaitz kenduko dituzte ,aparkaleku asko desagertuko dira, luzapen- lanak kalte egingo diete etxebizitzei, batez ere, bibrazioarengatik, etab… Gainera, lana behin bukatuta, tranbiaren zarata (katenariekin lotuta) handiegia izango da kale estuetan.
    Horregatik, batzuek herri galdeketa bat eskatu dute ,auzokoek daukaten tranbiaren luzapenari buruzko iritzia jakiteko .
    Dena den, ez dut uste udalak galdeketarik egingo duenik. Kontu hori dagokionez,nahi duena egingo duela iruditzen zait.

  14. elendash-k dio:

    Ni hiri erdian bizi naiz, Independentzian kalean eta noski ez nago ados tranbiarekin. Baina, zergatik ez nago ados azaldu nahiko nuke, ez zait batere gustatzen tranbia ez delako ondo ipinita eta hiri erdian bizi garen jendeak ondo dakigu. Azkenaldian, zaratak izugarriak dira eta egiten duen zaratagatik lo egitea ezinezkoa da. Nik, lehen, oso ondo lo egin nuen eta orain ez, nire auzotarrek gauza berbera esaten dute.

    Gainera, jendeak ordutegi gehiago nahi du, adibidez, asteburu guztian zehar…Udalak diru gehiago gastatuko balu, tranbia ondo ipintzeko, beste gauza bat izango litzateke, baina gaur egun, auzotarrentzat tranbia ez da gauza ona, eta horregatik San Kristobalen ez dute nahi, agian, udalak ipini beharko luke eta horrela guztiek (auzotarrek) gauza txarrak ikusiko lituzkete… Eta, zihur, gauza desberdinak ikusiko lituzkete.

    Bukatzeko, nik uste dut Gasteizen ez dela beharrezkoa, autobus gehiago baizik, auzoen artean, nahikoa izango litzateke, baina noski, hau da nire iritsia, oraingoz, tapoiez lo egiten jarraituko dut.

  15. Txokolatezale-k dio:

    Kaixo, irakurleok:
    Asken aldi honetan tranbiari buruz asko hitz egiten da. Hori dela eta, gai honen inguruko hausnarketa egitea gustatuko litzaidake ondorengo lerroetan.

    Hasteko, aipatu nahiko nuke ados nagoela nire ikaskideekin. Nik uste dut ez dela derrigorrezkoa tranbia luzatzea. Gainera, nire ustez garrantsitzuagoa da Salburua edo Zabalgana hobeto konektatzea San Cristobal baino; San Cristobal auzoa Angulemako geltokiaren ondoan dago eta. Izan ere, autobus gehiago ipintzen badituzte, arazo hori konpondu beharko dute. Bestalde, San Cristobalak eta Adurzak beste behar beharrezko gauza batzuk behar dituzte, auzoak oso zaharrak direlako. Esaterako, komertzio bultzatu behar dute, edo eraikinak berritu behar dituzte.

    Bukatzeko, azpimarratu nahiko nuke zein den nire iritzia. Argi dago auzotarrak ez daudela ados egitasmo honekin, eta bere iritizia kontuan hartu behar dute. Oso desorosoa izango dira, lanak, zaratak etabar. Horregatik, alkatekak ulertu beharko luke ezinezkoa dela proiektu hori egitea.

  16. Kirolzale-k dio:

    Badira bederatzi urte tranbia Gasteizera heldu zela. Egia esan, jendearen erantzuna bikaina da, tranbia gero eta jende gehiagok erabiltzen du eta. Hasieran, ordea, jendeak zalantzak zituen.
    Gaur egun tranbia azkarra eta erosoa da eta, gainera, oso gutxi kutsatzen du. Hori dela eta, Gasteizko tranbia hedatu egingo da, baina gasteiztarrok luzapen hori behar dugu?, edo hobe da diru hori beste ekimen batean inbertitzea?. Nire iritziz, tranbia luzatzen bada, aparkatzeko lekuak eta zuhaitzak kenduko dituzte. Horrez gain, obrek iraun duten bitartean, arazoak kaleetan sortuko dira, esate baterako, zarata, istripuak…
    Ondorioz, Gasteizko tranbia luzatzeko proiektu horren kontra dauden pertsonek plataformak sortu dituzte. Udaletik pazientzia handia eskatu diete baina haiek ez dute tranbia nahi haien auzorako. Era berean, nik uste dut garraiobide guztiak ez direla aproposak leku guztietarako. Adurtza auzoan, adibidez, kaleak estuegiak dira; beraz, ez da komeni kale horietan tranbia igarotzea.
    Bestalde, nahiz eta kexa ugari egon, tranbia Adurtzarantz eta unibertsitaterantz eramateko lanak aurrera egingo du eta azaroan hasiko dira. Zergatik ez dute herri-galdeketarik egin nahi?. Ni, behintzat, herri-galdeketaren aldekoa naiz.

  17. Zuhaitz-k dio:

    Nire ustez, Gasteizen tranbia luzatzea beharrezkoa da. Baina Zabalgana eta Salburua auzoetarantz. Nahiz eta autobusa eduki, tranbia hobeto izango litzatekeela uste dut. Zeren eta garraio ekologikoagoa da autobusa baino.
    Denok dakigu Adurza eta San Kristobal auzoak zentrotik hurbil daude, eta, horregatik, ez dela lehentasuna uste dut. Esaten dutenez, zuhaitz eta aparkaleku asko desagertuko lirateke. Eta, gehien garrantzi daukana, jende asko ez dago ados egistasmoarekin.
    Bestalde, esan nahi izango nuke beste konponbide batzuk dauela. Estate baterako, akateak bidegorri gehiago sustatu behar izango luke. Ekimen hau, aldi berean merkea eta ekologikoa da. Guztiontzat apustu ona izango litzatekeela dirudit.

  18. Coeur-k dio:

    Hasieran, pentsatu nuen Gasteizen oso txikia zela tranbia ipintzea eta garraioaren arazoak konpontzeko udalak lineak zabaldu behar zituela eta ezer gehiago. Baina denbora pasatu eta gero, konturatu nintzen tranbia erosoa eta azkarra dela, eta garrantzitsuenak tranbiak autobusa baino gutxiago kutsatzen du. Hau oso inportantea da osasunerako.
    Gaur egun, denbora gero eta gutxiago daukagu eta tranbia alternativa bat da autoa ez jartzeko ez kontaminatzeko eta denbora ez galtzeko. Egia da autobusak asko dauzkagula baina konbinazioak ez dira hain onak eta denbora asko pasatzen dugu iristeko. Nahiz eta niretzat oso praktikoa izan, ulertzen dut guztiak bera ez dugula pentsatzen.
    Bukatzeko, uste dut hasi baino lehen udalak Adurtzan luzapenaren aurkako plataformarekin hitz egin behar izango lukeela bere kexak kontuan hartzeko eta ezinegona saihesteko.

  19. Ramontxu-k dio:

    Gasteizek beti arazoa izan du proiektu handiak gauzatzeko: kaleal oinezko egiteko, tranbia jartzeko eta luzatzeko, biltzar, erakusketa eta arte eszenikoen nazioarteko zentro berrian eraikitzeko, Amerika Latindarreko biribilgunea lurperatzeko, Arakamendi legua birmoldatzeko, Betoñoko industrialdea berriztatzeko, etab. l

    Behin errudunak udal-taldeak izan dira, bere borroka politikoan, oposizioaren edozein proiektu ukatzeagatik; beste aldi batzuetan errua izan da gasteiztarrek lehenik eta behin ezetz diotelako eta proiektua egin ondoren oso ondo dagoela esan ohi dute.

    Denboraz tranbiaren hedadura hirigunetik auzo guztietara egingo da, baina beti bezala udaleko talde politiko eta herritar askoren oposizioarekin. Eta orain, auzokide batzuk ere mahia gainean aitzakiak jartzen dituzte: aparkaleku|plazak kentzen dituela, zuhaitzak botatzen dituela, zarata gehiago izango dela, etab.

    Gogora dezagun Eusko Jaurlaritzak tranbiako 1.300 metro berriak ordainduko dituela. Halaber, ibilbide berriak batez ere Las Trianas zubia eta unibertsitateko guneari eragingo die, eta ia ez da San Cristobal eta Adurtzako guneetan nabarituko. Gainera, katenari berriak kilometro batean jartzeko herriko kontsulta egitea ergelkeria iruditzen zait. Nire iritziz hiriari galderak egiteko gai garrantzitsuagoak daude.

    Edozein hiri proiektu garrantzitsuaren alde nago eta, oraingo honetan, nire bultzada tranbiako ibilbide berriari emateko. Eta Salburuarako luzapena laster onartzea ere gustukoa dut.

  20. Rockera-k dio:

    Duela asko… 10 urte gutxi gorabehera, gure hirian tranbia bat jarri nahi zutela entzun genuen. Ipuina balitz bezala. Bestalde, ez genuen autobus geltoki berririk eta tranbia izango genuen?. Ezin genuene sinetsi. Orain, gure bizitza honen partaide da.

    Gasteizko hirian, politikoak beti proiektu erraldoiak pentzatzen ari dira. Momentu honetan, oraizgoz dakigun azkena, tranbia luzatzeko asmotan daukate. 1,4 kilometro gehiago izango ditu, Angulematik Adurtzara arte. Baina… auzoen artean ez duten behar.

    Lehenengo eta behin, pertsona batzuk tranbia beharrezkoa ez zela pentzatzen zuten, baina errealitatea oraintxe bertan beste bat da. Batzuetarako oso erabilitako garraio publikoa da, nahiz azkar, nahiz garbia ingurumenekin. Hala eta gustiz, beste batzutarako ezin dute erabiltzen eta ordaindu behar dute.

    Alde batetik, Adurtzako eta San Kristobaleko auzotarrek ez dute nahi eta kexatzen ari dira. Plataforma bat luzatzearen kontra dute. Uste dute ez dela merezi zati hori luzatzen; zuhaitzak kendu beharko dituztelako, garestiagoa izango delako. Horrez gain, 7 minutu erdigunetik daudelako, eta autobus asko dituzte.

    Bestetik, beste auzoen artean elkartzen ez litzateke obe izango?, esate baterako, Salburua Zabalganarekin?.

    Ez dela beharrezkoa hainbeste autobusa, baizik, tranbiarekin auzorik urrunenak hobeto elkartzeak iruditzen zait.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s