A zer kuxidadea!

Santa Isabel hilerria garbitzeko eskatu dute duela egun gutxi; izan ere, azkenaldian, zaborrez josita omen dago.

2016an duen historiagatik sari bat jaso arren, gaur egun zikinkeria eta kalteak dira nagusi bertan.

Normalean, hilerriak ez dira aisialdirako bilgune izaten, baina, dirudienez, gazte gasteiztarrek egoki ikusi dute aisialdiaz han bertan gozatzea, erdigunetik hurbil baitago. Eta zenbaitek berehala leporatu diete guztiaren errua.

Ondo deritzozu  gazteei leporatzea errua? Garbitze eta zaharberritze lanak ere haien ardura al dira? Zer neurri hartu beharko lirateke hau gerta ez dadin?

24208042868_26a9323d01_n38007137026_80a973181e_n 38060551521_5edda87b41_c.jpg38029577762_e729afdcb4_n

 

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

14 erantzun A zer kuxidadea! -ri

  1. Eskalmendikoa-k dio:

    Santa Isabel hilerria historiagatik, zein jaso zuen sariagatik; ez du merezi jasan ari duen kalteak.Kalte hauek gazteei bakarrik leporatzea ez da zuzena; noren ardura da hilerriaren zaintza? zergaitik ez dute irekitzeko ordutegi bat ezartzen?
    Orduan, hau dena konpontzeko, Udalak zerbait egin beharrean dagoela argi dago, errezena zaintza enpresa bat aukeratzea izango zela, arazo larri hau betiko bukatzeko.
    Dena den, gazteek kaletatik uzten edo botatzen dituzten zaborraren arabera errudunak dira, baina eman dieten heziketa ona izan ez delako edo beraien gurasoek egiten dituztelako.
    Bai, penagarria da oraindik honelako jendea ikustea, nik norbaiti zerbait lurrera botatzen ikusten badiot, mesedez jasotzeko esaten diot. Denok arau onak barneratuko bagenu, gure ingurunea garbiago zein txukunago edukiko genuke.
    Hala eta guztiz ere; horrela ez bada konpontzen, jendea salakatuz denok garbiagoak izango gara.
    Bai ibiltzen, bai gidatzen, ez digute izunak jartzen semaforo gorria pasatu egiten dugunean? Orduan, hiritar bakoitzeei zaborra kaletatik botatzeagatik isun bat jarriko balizkie, zabor kopurua nabarmenki gutxituko zen.

  2. urtxakur-k dio:

    Lehenik eta behin hildakok nahiz hildakotaren familiak errespetua falta iruditzen zait. Egoera nahiko gogorra da jada eta gutxien gustatuko litzaizukena hilobiak apurtuta edo hilerria zikina daudela ikustea da. Horiez gain, leku publikoa da eta gure etxetzat zaindu beharko genuke.
    Bestalde, ez nago ados beti gazteoi errua botarekin. Nahiz eta gazteok izan ahalko ginateken errudunak, beste pertsona batzuek hondamen hau egin ahalko lukete. Berehala, hilerria garbitzea gure erantzukizuna izatea ez dut ondo ikusten ere.
    Ez dakit zer neurri hartu beharko lirateken hau gerta ez dadin. Agian nork edo nortzuk egiten ari duten jakitzeko, zaintzailek jartzea lagundu ahalko luke. Gainera, persona hauek arrapatu eta gero, hilobia garbitu eta konpondu egin ahalko lukete eta, horrela, egoera hau jarraitzea sahiestuko litzatekela.

  3. Izki-k dio:

    Gasteiz gure hiriaren historia kontatzen duten lekuz beteta dago. Leku horietako bat Santa Isabel hilerria da. Gasteizko eta gasteiztar guztietako ondarea da, eta, horregatik, denon artean zaindu eta babestu behar dugula uste dut. Gainera, ez da edozein leku; hilerria da, beraz, leku publikoa izan arren, bai han lurpetuta dauden pertsonak, bai familiak errespetua merezi dute.
    Pena handia ematen dit zikinkeria eta kalteak ikustea eta ez daukat garbi zein izango litzatekeen konponbiderik onena gauza hauek ez gertatzeko. Zaintza jartzea, beharbada? Isunak? Ez dut uste. Jendea ez du ikasten isunekin. Orduan, zer egin? Nire ustez, erantzuna heziketan dago. Ez da bidezkoa gazteei erru guztia leporatzea. Helduok ere gure erru-parte daukagu, umeek guregandik ikasten dute eta. Denok pentsatu behar dugula txikitatik zenbat eta heziketa eta errespetu gehiago ikasi, orduan eta heldu hobeak izango dira. Azken finean, atsotitzak dioen bezala: “nolako zura, halako ezpala”.

  4. ibiltari-k dio:

    Hasteko, hilerriak biltegiak ez direla pentsatzen dut. Hirian leku pila bat daudela uste dut bildu ahal dugunentzat, eta nola ez, leku aproposagoak hilerriak baino.
    Hilerriaren argazkietan dudarik gabe zikinkeria eta kalteak ikusi ditugu. Egia, pena bat da irudimen hau ematea batez ere, leku hauek errespetzeko eta kultzeko direlako.
    Nahiz eta gustatu ez , gure inguru ez zaintzeko onartu behar dugu. Ziur nago, denok noizean behin esaldi hau entzun dugu: ” Irudimen bat baino mila hitzagoak balio izaten du” Zoritzarrez ,argazki honetan froga daukagu eta oraintxe bertan, ez zaigu kanpoan irudimen hauek erakustea gustatuko,gaizki ez sentitzeko eta egoeraren errudunak.
    2016an hilerria saria jaso zuen historiagatik, berriz, gaur egun lotsa izango da edozein txapelketan aurkeztzea bere egoera zela kausa.
    Ingurua zaintzeko zerbait egin behar izaten dugu, azken finean , gure ondarea da eta gure erakusleiho hoberena.
    Nire iritziz, gasteek ez daukate erru osoa egoera honi dagokionez eta ,nola ez, garbitze eta zaharberritze lanak udalaren ardura dira.
    Ez dakit zer neurri hartu beharko liratekeen hau gerta ez dadin,baina adibidez , zaintzaileak jartzen du neurri bat izan ahalko luke. Zaintzaileak, ekintzak eta gaiztakeria desegokiak begiratu ahalko lituzkete eta aldi berean, ekintzaren arabera izuna jarrri ahalko luke.
    Niretzat, arazo hauek saihesteko neurri garrantzitsuena jendeari kontzientziatzea da, dudarik gabe lana zaila da…

  5. eguzkilore-k dio:

    Hasteko, ez dut ulertzen gazteei hilerrian jai egiteko baimena ematen dienik. Nahiz eta gazteak izan, urrunegi joatea dela uste dut. Nire iritsiz, errespetua galdu da. Boteloia edo jaia nire arbasoen hilobian egingo balute, egia esan, txarto etorriko zitzaidake.

    Hori dela eta, Udaltzainak jai hauek ezagutzen baditu, ez ditu toleratuko. Horregatik, garbitze eta zaharberritze lanak haien ardura direnekin nator. Horrez gain, errespetuari buruzko hitzaldietara joatera behartuko nieke.

    Hala ere, Santa Isabel hilerria Gasteizko patrimonioa izatean, Udalak panteoien jabeekin batera mantentzen lanak arduratuko lituzkelakoan nago. Normala da, ez udalak, ez jabeek ez badute zaintzen, bai gazteek, bai beste pertsona batzuek ez dutela errespeturik izango.

  6. Normalean, ez dut gizarte-talde bat froga gabe leporatzen dutela onartzen. Haatik, kasu honetan aitortu behar dut ziurrenik gazteek egin dutela.

    Edozein modutan ere, ez dago jokaera hauek barkatzerik, gure hildakoen ohorea zikintzen dutelako, baita ingurumena ere.

    Bestalde, hirian gazteentzat leku egokiagoak egonda hilerria baino, ez dute zertan hilerria elkartzeko lekua bezala erabili.

    Horrelakoetan gertatu ohi denez, konponbide merkea zein eraginkorra aurkitzea behar dugu. Zorionez, burutatu zaidanak arazoa konpontzeko erabili ahalko lukete. Hau da, gazteentzat whatsappa ezinbestekoa izanda, maiztasun-inibitzailea instalatuko bagenu, gazteek sakelako telefonoak erabili ezingo lituzkete. Ondorioz, wifi bilatzera hilerritik alde egingo lukete.

    Hitz gutxitan, bere puntu ahula erasotzea komenigarria izango litzateke.

  7. gator-k dio:

    Santa Isabel hilerria bitxikeria bat da gure hirian. Gaur egun ez da normala hilerriak hiri barruan edukitzea, horrexegatik Gasteizkoa bitxikeria da. Orokorrean, eraikuntza hauek hiri kanpoan daude eta gauza bera gertatzen zen Santa Isabel hilerriaz, baina poliki-poliki hiria hazi zen eta hilerria barruan geratu zen. Beste aldetik, orain dela gutxi panteoiak oraindik erabiltzen zituzten, eta agian ha da arrazoi bat mantentzeko hiri barruan nahiz eta beste hilerri bat Gastizen ondoan erakitzen zuten.
    Gaur egun ez da erabiltzen baina leku berezi batean bihurtu da, bere hilobien artean isiltasunak eta lasaitasunak gonbidatzen digute haien artean iblitzea eta bidetik ikusiko dugu hiriaren historia zati bat.
    Berezitasun hau saindu behar dugu eta noski garbitu eta mantendu. Orduan erabiltzen duen gendeak ez du zikindu behar eta egiten badu garbitu, noski, bai gazteak bai helduek eta posible al da zikinkeriaren ardura jakitea garbituko balute haiek izan beharko lukete. Baina agian hau ez da arazoa baizik eta erakundak ez baitute egiten bere lana, hau da, leku guztiek behar dute mantenua, garbitu eta lan batzuk zerbait ondatzen ba da, eta hau ez dute egiten orokorrean, azkenean leku berezi hau zabor-biltegi eta hondatutako leku bihurtuko da.

  8. Zas-k dio:

    Hasteko, ez zait ondo iruditzen gazteei bakarrik leporatzea, baina egin dutenaz arduratu behar dutela ere uste dut, bestela gauza bera egiten jarraituko dute behin eta berriro. Esate baterako, garbitzera eta hondatu dutena konpontzera behartuko nituzke, baina kasu honetan ez bakarrik, baizik eta modu berean jokatzen duten guztietan.
    Orain arte, horrelako arazoak gertatu direnean, gurasoei isunak ordaintzera behartu dizkiete,eta horrela, lortu duen bakarra da udaletxearen kutxak betetzea; izan ere, hau eginez, gazteek ez dute ezertako kontzientzarik hartzen eta gauza bera egingo dute berriro.
    Gizarte honetan, diruaz dena konpontzen ohituta gaude, hau da, isunez. Nik uste dut akats bat dela. Nire ustez, eranginkorragoa da gizarte-lan egitea, hezteko tresna bat bezala gizarte lana ulertuz.

  9. Kirolzale-k dio:

    Jakin badakigu hilerria ez dela lekurik aproposena aisaldian elkartzeko; hala ere, gazte gasteiztarrak azken boladan Santa Isabel hilerrian biltzen dira. Nire iritziz, leku hori modan dago, baina laster moda pasatuko da. Horren ondorioz, gazteek beste leku bat aukeratuko dute aisaldiaz gozatzeko. Momentuz, komenigarria izango litzateke garbitze-lanak handitzea; izan ere, zikinkeria handia baino handiagoa da. Bestela, zikinkeria honek etorkizunean animaliak erakarriko ditu. Nire ustez, nahiz gazteei nahiz udal-kudeaketari, leporatu behar da errua.
    Horri guztiari interbide bat lortzeko, zaintza-zerbitzua indartu behar izango litzateke eta, horrez gain, isunak ipini behar izango lirateke arauak errespetatzen ez dituztenentzat.
    Horrenbestez, ez daukat zalantzarik; aipatutako neurriak lehenbailehen jarriko nituzke martxan, arazoa gero eta handiagoa izango da eta.

  10. ARGIA-k dio:

    Ezer baino lehen, gazteak bere aisialdia emateko Santa Isabel hilerrira joaten direla jakiteak harri eta zur geratu nau.
    Ez daude beste leku batzuetan horretan baino hobeto denbora pasatzeko?
    Leku honi errespeturik galdu beharko ez geniokeela iruditzen zait, leku horrek errespetua merezi du eta.
    Esaten ditoenez, horra hurbiltzen diren gazteak dira. Hauek eskarmentu berriak ezagutzeko grina dituztela onartzen dut, baina, asteburuero, hilen inguruan edateak ez dauka zentzurik.
    Horren ondorioz, azken bolada honetan, hauek egon eta gero, hilarria zikinkeriarekin eta kalteekin agertzen da. Egoera hori, nola konpondu ahal izango litzatekeen mahaiaren gainean dago.
    Interbide bat proposatuko nuke: hori egiten han harrapatzen duten neska-mutileei auzolanak eginaraziko lizkieketela, adibidez, hilerria garbitzea.
    Ea grazia egiten dien!

  11. Coeur-k dio:

    Uste dut guztiak erru dugu; gazteak egiteagatik gurasoak baimentzeagatik eta udaletxea dirua aurrezteagatik.
    Hasteko, udaletxeak hilerriko zainketa-zerbitzu bat (baina serioa) eta beste bat garbiketako kontratatuko balitu, hau ez litzateke pasatuko, ziur nago, baina dirua balio du eta ez du egiten.
    Jarraitzeko, poliziek isun gehiago ipiniko balituzte bai gazteak bai gurasoak pilak jantziko genituzke.
    Argi dago gero eta gehiago balio etikoak galtzen ari direla. Gaur egun, zoritxarrez, guztiak balio du, eta ez da horrela. Txikitatik umeei hiria zaintzea, zaborra ez botatzea, ingurumena errespetatzea hezi behar dizkiegu.
    Hau esanda, ez dugu ahaztu behar ondo moldatzeko guztiak arauak jarraitu behar ditugu, eta hori errealitatea da.

  12. Iraila-k dio:

    Egia esan, hori egiten dutenak errudunak dira. Baina errua ez da beraiena bakarrik eta gazteei oro har errua leporatzea ez dela zuzena uste dut.

    Alde batetik, Udalak bere errua dauka, agian ,hilerria edozein ordutan irekita uzteagatik edo zaintzarik gabe egoteagatik. Azken finean ,xergak denon artean ordaintzen ditugu eta gure hiriaren izena goiko mailan izatea nahi badugu, Udalak egoera hau kontuan hartu behar du soluzioa emateko.

    Beste aldetik,betikoa: heziketa. Heziketaren bidez, errespetu ikasten da, bai eskolan bai etxean; batez ere etxean. Nire ustez hemen dago kontua.

    Badakigunez, horietako lekuak sentimenduz beteta daude eta zikin edo hondatuta ikusteak mina ematen digu bizirik ez dagoen gunea ez errespetatzeagatik.

    Gasteizek leku asko dauzka elkartzeko, topaketa gune moduan, eta ez da beharrezkoa hilerriak horretarako erabiltzea.

    Nolanahi ere,poliziek gazteak edo helduak gauza txar horiek egiten harrapatzen balituzte, ondo izango litzateke isunik jarri ordea, haiek garbiketa egitea etxean edo eskolan ikasi ez dutena ikasteko.

  13. Ramontxu-k dio:

    Santa Isabelen hilerriko zikinkeriaren salaketa ez da berria. Azken urteetan ohikoa da nerabe taldeek kanposantuan denbora pasatzen dutela hiriko parke bat izango balitz bezala. Eta kanposantuko ipar aldean hondarrak eta beirazko botilak uztea ohitura da ere.

    Jakin behar da panteoiak eta hilobiak mantentzeko eta garbitzeko erantzukizuna bere jabeen dela, baina gainerako lekuak publikoak direla eta Gasteizko udalaren jabetza. Arrazoi honengatik, hilerriko kaleetako eta hesietako garbiketa ohizkoa izaten da.

    Oraingo honetan, Santu Guztien egunaren bezperan kanposantuaren garbiketa berria egiteko opozioaren udal talde baten salaketa gertatu da
    eta Udalak egin du, partikularren kexen ondoren egiten duen bezala.

    Nire iritziz, hilerrira biltzeko eta ‘botilioa’ egiteko doazen nerabeen errua da, lehengo eta behin heziketa egokia edo gizalegea ez dutelako. Besterik,
    leku aproposa jaia egiteko ez da, hildako pertsonetarako bisitarien mina errespetatu berhar du eta. Eta gainera, oso hurbil hondarrak eramateko zabor-edukiontzi daudelako.

    Bukatzeko, ederki izango litzateke noizean behin udaltzaingoak (udal poliziak) han ager zitezela nerabeek portaera desegokikoa dutela ohartarazteko.

  14. Azaroa-k dio:

    Nire ustez hilerria ez da leku egokiena han denbora pasatzeko. Gasteizen leku pila dauzkagu aisialdia gozatzeko. Hilerrietan beharrezkoa da errespetua eta ixiltasuna, ez da leku bat hitz egiten geratzeko.

    Gaurko gazteak gero eta okerrago hezitakoak dira. Normalean denbora pasatzen diren kaleetan oso zikinak daude: zikinkeria eta zaborrez beteta. Horregatik, hilerrian denbora pasatzen badute, lekua zikina geratuko da.
    Batzuetan, gazteek bilketan daude eta gozokiak jaten dituzte. Gero, dena zikina dago. Hau oso gaizki dago eta hilerrian okerrago. Niri pena ematen dit egoera hau eta ez dakit nola konpondu ahal da.
    Gaur egun, gure kaleak zein baino zein zikinak daude. Santa Isabeleko kuxidadea gazteen errua da? Haiek dira errudun bakarrak? Zergatik jendea gero eta gehiago gaizki hezitakoa da? nik ez daukat erantzunik, baina batzuetan isunak ipintzea eraginkor bakarra da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s