Komun komunak

Neska-mutil binomioa, komunetik behera

Generoa arautzeko tokia da komuna, hainbat adituren ustez. Horregatik, komunetan bereizketarik ez egitea proposatu dute. Hala ere, komun mistoen alde egiten dutenek uste dute pixa egiteko modua ere berdindu beharko litzatekeela. Izan ere, pixa zutik egitea ere genero marka da. Zer deritzozu?

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

17 erantzun Komun komunak -ri

  1. Mafalda-k dio:

    Gaur egun, normala da komunak ezberdinak ikustea. Hala ere, lehengo tabernak zaharretan, zulo bat duen komunak ikusi genuen, bai emakumentzat, bai gizonentzat.
    Alde batetik, etxeetan komun bat dugu denontzat, han, bai gizonek, bai emakumeek, pixa eta kaka egiteko erabiltzen dute. Baina etxe gehienetan, jende gutxi bizi gara, horregatik es zaigu inporta.
    Bestetik, mutilak zutik egiten du pixa , ontzitik distantzia handia, horren ondorioz, ontzia beti dago zikina.
    Nire ustez, komun publikoak eta etxeko komunak ez dira berdinak, tabernetan egunaren zehar jende asko pasatu duelako. Beraz, normalean zikinagoak daude, batez ere mutilen komunak.
    Hori guztiagatik, nik ezberdinak komunak nahiago dut, bat gizonentzat eta bestea emakumentzat; bestela, beste diseinu berrian gizonak esertzeko egin beharko luke , hori izango litzateke zuzena ,ontziak garbiagoak egongo litzatekeelako..

  2. Eskalmendikoa-k dio:

    Niri berdin zait komunekin egingo dutenarekin, bereizketak betidanik egon dira, izan ere komunak mistoak egingo balituzte, badirudi emakumeek arazo berbera edukiko dutela, gainera komunak mistoak izango balira, egongo diren ilarak kilometrikoak izango lirateke.
    Aurreko blogan, Mafaldak esaten du mutilak komunak zikintzen ditugula, pixa zutik egiten dugulako.Honekin zer esan nahi du, neska guztiak esertzen direla pixa egiteko? Mutilok zutik egiten dugu txisa komun publikoetan eta neskak “erdi zutik” edo “sentadillak” egiten komuna zikina balin badago, orduan , punteriaren gaia zein genero kontua ez da arazoa. Jende ugari erabiltzen dituzten komunak, garbi mantentzeak zaila da.
    Bestalde, nire etxean adibidez, denok esertzen gara txisa egiteko, umeei txikitatik erakutsi diegu, horrela gutxiago zikinduko da komuna eta erosoagoa izango da denontzat.
    Dena den, ni batzuetan emakumeen komunera sartu naiz txisa egitera , mutilen komuna beteta zegoelako eta alderantziz ere , neskak mutilen komunetan sartu eta ez da ezer gertatzen, okerrago izango da norbaitek txisa gainean egitea.

  3. MAYI-k dio:

    Nire ustez, gaur egungo gizartean denok gizonen eta emakumen arteko eskubide- berditasuna eskatzen dugu; baina bereizketa txiki honek ez gaitu lortzeko modurik izango.

    Izan ere, nik neuk pentsatzen dut, komunen bereizketa gizarteko berezkoa dela, komun mistoa merkataritza gunean, zinemaran eta tabernaren batzuen bakarrrik erabiltzen baita. Esate baterako, gure etxean bi komun daukagu, bai mutilak bai emakumeak. Lehenengo komuna eta bigarrena erabiltzen dugu gure baharren arabera; beraz, ez dugu inolako desberdintasunik egiten.

    Zutik pixa egiteari dagokionez, emakumezkoen anatomíagatik eserita egitera behartuta gaude, baina gizonek ere eserita pixa egiten dute higieneagatik eta niri neuri praktika honi ondo deritzot.

    Honekin batera, esango dut, hau guztia tontokeria hutsa dela. Bizitzan, gure arreta hartu behar dugun gauza garrantsitzuago dago

  4. Zas-k dio:

    Lehenik eta behin, web orrian ikusi berri dudan bideoari buruzko iritzia eman nahiko nuke, hura zuzen ez egotea iruditzen zaidalako.
    Gustatu ez zaidana da gizonen eta emakumeen portaeren esteriotipo klasikoak erreproduzitu dituztela , hau da, mutilek “zangar” bezala jokatzen dute eta emakumeek egiten duten bakarra da ispilura begiratzea. Ulertu nahi dut era ironikoan horrela planteatu dutela, bestela hori ezin da ontzat jo.
    Hori guztia esanda eta blogaren galderari erantzunez, ez zait iruditzen pixa zutik egitea genero marka izatea, baizik eta anatomika desberdintasunari erantzuten dio soilik.
    Nolanahi ere, gaiari buruzko informazio gehiago eduki nahiko nuke, hobeto uste izan ahal izateko.
    Nire aldetik, emakumeen komuna okupatuta egon denean, inoiz ez dut arazorik izan gizonen komunera joateko; izan ere, emakumeen komuna gizonena baino garbiago egon ohi dela ere esatea esteriotipo hutsa da.

  5. eguzkilore-k dio:

    Lehenago, ez dago ukatzerik, izatez, emakumeok eta gizonak desberdinak garela. Ordea, normala da pixa egiteko modua ere, desberdina dela. Gainera, hainbat adituk nabarmentzen dute gizonek zutik pixa egin behar dutela, bestela, txarra izango balitz haien prostatarako. Baina zutik pixa egiteagatik, arazo bat sortzen du: Egitean, gizon askok kontuz ez daukatenez, haien ondoren emakumea sartzen bada, ia zutik pixa egin beharko du, eserita pixa egitea ezinekoa izango litzateke eta.

    Nire ikuspunturik, alde batetik, komunak mixtoak izango balira, ez lidake axola izango. Baldintza bakarra eskatuko nuke: itxita izango lirakeela. Bestetik, uste dut komunera joateko unea nahiko intimoa dela, horregatik, jende asko, genero bereko komunetan erosoagoak sentituko lirakeelakoan nago.

    Hori dela eta, nire iritsiz, ez da beharrezkoa komunak bereiztea emakume eta gizonen arteko parekotasuna lortzeko.

  6. Ina May Gaskin-k dio:

    Nire iritziz, komun mistoak enpresa txikietan erabilgarriak izan daitezke pertsona kopurua oso handia ez delako. Baina, establezimendu handietan ez dira bideragarriak itxaron denboragatik. Emakumeok gizonek baino denbora askoz gehiago ematen dugulako komunean. Izan ere, prakako kremailera bakarrik jaitsi beharrean, prakak nahiz kuleroak jaitsi behar ditugu. Are gehiago, kuadrizepsekin kirola ere egiten dugu komuneko ontzia ez ukitzeko. Denbora gehiago behar dugunez, ez dut uste gizonek komunak emakumeokin partekatu nahi dutenik. Kasu honetan, pixa egiteko gehiago itxaronaraiziko genituzke eta.

    Bestalde, komun mistoek gizartean nola eragingo luketen ikustea irteresgarria litzatekela deritzot. Denok geure burua malgutzat hartzen badugu ere, generoaz aurreiritziz beteta baikaude.

  7. eguzkilore-k dio:

    Orain dela denbora gutxi, gizarte etxeetan aldaketa-gelak erabiltzea zaila izan zen, bai emakumeentzat, bai gizoneentzat. Ez geneukalako ohiturik, horregatik, dutxa bat biluzik artzeak gendearen aurrean lotsa ematen zigun, nahiz eta gure genero berdina izan. Orain, ordea, familia-gelak erabiltzen ditugu gure seme-alabak arropaz aldatzeko eta ez daukagu arazorik. Asko aurreratu dugu!
    Hau dela eta, gure seme-alabak komun berdinak erabiltzera ohitutak daude, bai etxean, bai eskolan, bai gizarte-etxean, behintzat txikitan, gero egoera hau aldatzen diegu, baina, zergatik?

    Esaten dute gizonezko komunak beti zikinak daudela, bai egia da, baina emakumekoak ere bai. Uste dut hau aitzaki bat dela, denok erabili behar ditugu komunak eta denok ere txukunak egon behar dugu, nahiz eta komun publikoak izan.
    Nahiko nuke komun mistoek egiten, niretzat erosoagoa izango litzatekeelako umeengatik, haiek ez dute ulertzen gure sexuaren ezberdinak eta.

  8. Izki-k dio:

    Gure gizartean jaiotzen garen sexuak gure bizitza guztia markatzen du. Izan ere, gure hezikitaren eraginagatik ez gara pertsonak, neskak edo mutilak baizik, eta desberdintasun hori gure bizitza osoan zehar laguntzen digu. Zorionez, gaur egun gure pentsamoldea pixkanaka irekitzen ari da, hala ere, oraindik aurreiritzi eta tabu asko daude generoaren inguruan.
    Haren adibidea komunaren erabileran aurkitzen dugu. Etxean denok bainugela bera erabili arren, jende ezezagunarekin partekatzea ez da gauza bera, batez ere, gure sexua ez den jendearekin, komuna erabiltzea une intimoa delako. Bestalde, normalean emakumeok nesken komuna erabiltzea nahiago dugu garbiago dagoela suposatzen delako. Baina, hau egia da? Ez nago hain ziur. Mutilen komunak nesken baino askoz zinkinagoak daudela pentsatzen dugu beti gizonek pixa zutik egiten dutelako, baina, nire ustez, komun publikoak (bai nesken bai mutilen) zikin daude hain zuzen ere publikoak izateagatik.
    Nire kasuan, nik ez dut inoiz komun mistoa erabili, alabaina, ekimena ondo iruditzen zait gizarte ireki eta tolerante batean bizi nahi dut eta.

  9. Rockera-k dio:

    Gaur egun, emakumeen eta gizoneen artean desberdintasunek hitz egiten ari gara.
    Lehen desberdintauna argia daukagu, anatomia da. Horregatik, gizonek (orokorrean) txisa sutik egiten dute eta emakumeak anatomiagatik eserita egitera behartuta daude. Baina… komunetan emakumeak txisarik sutik egiten dute?, ez da posible. Leku publiko guztietan komunak zikinak dira.
    Beraz, ez daudakt ararorik gizonen komunak erabiltzeko, ezin dutenez gero eseri egin…

    Bestalde, emakumeen komuna gizonena baino garbiago egonten direla esan omen da. Nire esperientxiagatik, zerbitzaria lan egiten nuen eta gezur izugarria izatea iruditzen zait, mito bat da. Biak zikinak daudelako. Jendea ezin zikinagoa da. Guztiok garbiagoak izango bagina, komun publikoek erabiltzea erosoagoa izango litzateke, bai emakumearentzt, bai guztiontzat!. Berdin da. berezia da errespetua edukitzea, batez ere, leku publikoetan…

    Hori dela eta, ideia hori emakumearentzat baikorra da . Emakumearen komuna hilera luze luzea dauzka… Horrela, ez dugu itxaron beharko hainbeste denbora.

    Hortaz, ez daukat arazorik ideia honekin, erabilgarria iruditzen zait.

  10. urtxakur-k dio:

    Mutilentzako komunak ala neskentzako komunak? galdera hau beti oso polemikoa dela uste dut, gai asko barne hartzen dituelako.

    Alde batetik, generoari buruz hitz egin beharko genuke egoera ulertzeko. Normalean bi komun mota klasikoak topatu ditzakegu, mutilentzakoa eta neskentzakoa. Hauez gain, gaur egun familientzako komunak egon daitezke ere leku batzuetan, adibidez, saltoki-guneetan edo zentro zibikoetan. Hala ere, transgeneroak ez dakite zein erabili behar duten eta ez bakarrik egoera deserosoa gertatzen den baita batzuetan pertsona hauek irainak hartzen dituzute ere.

    Bestalde, sexualitatearekin erlazionatzen denez, gai hau kontrobersia gehiago hartzen duelako. Esaten baterako, komunak mixtoak egongo balira jendeak desira sexuala piztuko lukela uste du. Alabaina ez nago ados horrekin, homosexualak komunean elkarrekin egoten direnean ez dutelako larrua jotzen geratu gabe.

    Bukatzeko matxismoa ere agertzen da komunetan, aldatzeko mahaiak emakumentzakoan egoten direlako eta ez dut ulertzen zergatik. Bakarrik emakumeok haur-oliarrak aldatu ahal ditzakegu ala? Zer pasatzen da egin nahi duten aitaekin?

    Nire iritziz errazena eta formula onena da denontzako komuna bakarrik egitea. Gauza da gizabanakoarenak izan behar dira bakoitzaren pribatutasuna errespetatzeko eta aldatzeko mahaiak egotea ere guztiontzat. Izan ere, ez lirateke generoari buruzko arazorik egongo eta, gainera, genero berdintasuna hobetu ahalko genuke.

  11. bidea-k dio:

    Betidanik, nesken komunak eta gizonen komunak banatuta egon dira, eta jendeok onartu dugu arazorik gabe. Hala ere, moda berria agertzen ari da, izan ere, komuna mixtoa bihurtzea. Honekin genero berdintasunaren alde aurreratuko dela batzuek pentsatu dute.
    Nire aldetik, ez nago batere ados aukera horrekin esparru horri pribatua delako Horrexegatik,, neskak eta mutilak komun berean egotea ez zen erosoa izango. Nire ustez, intimitatea behar dugu batak eta besteak.
    Bestalde, berdintasuna lortzeko heziketaren bidez hobe izango genuen.

  12. Kirolzale-k dio:

    Nire ustez, komun mistoak egitea ez da aukera ona; izan ere, intimitatea galtzen da.Orain arte erabilitako modua ondo dabil, orduan, zergatik aldatu?.Ez daukagu aldatu beharrik. Komunetan bereizketa beharrezkoa dela iruditzen zait, eta, gainera, komun mistoak erabiltzea desatsegina eta deserosoa izango litzatekeela.
    Bestalde, sexu desberdinekoak garenez gero, gure beharrak ere ezberdinak dira, esate baterako, txiza egiteko modua. AnatomIa dela eta, gizonen eta emakumeen arteko txiza egiteko modua desberdina da.
    Dirudienez, gizonentzako komunak emakumeentzakoak baino zikinago daude. Sartu bezain azkar, arnasari eutsi behar diote gizonek, zikin samar daude eta. Normalean, hain zikin egoten dira, ezen ezin izaten den sartu, kiratsa jasanezina izaten delako.
    Nire aburuz, etxean ez da berdin geratzen. Guztiok ezagunak gara eta nahiz bata nahiz bestea erabiltzen ditugu.

  13. Zuhaitz-k dio:

    Egin da gero eta taberna gehiagotan komun mistoak daudela. Inoiz ez dut pentsatu komun bereizketa generoa arautzeko balio duela. Beste gauza gehiago egin dezakegula genero arazoa konpontzeko uste dut.
    Emakumeok eta gizonak desberdin fisikoak dauzkagu. Hori gauza normala dela pentsatzen dut. Horregatik, emakumeok eserita egiten dugu pixa eta gizonak zutik. Edo gizonek emakumeok baino indar gehiago dute.Beste gauza da, desberdintasun eskubideak. Eta, komuna gaiari buruz, ezer ez dauka ikusirik.
    Emakumeontzako komunak eta gizonentzako komunak alde nago. Ez da beharrezkoa komun mistoak bakarrik leku faltagatik. Orduan, bai, ez dutelako beste erremediorik.

  14. Ramontxu-k dio:

    Feministek gizonen eta emakumeen komunak genero berdintusaren kontrako espazioak direla esaten dute. Pixa egiteak generoa dauka? Batek daki. Komun-komunen aldekoa naizen? Baliteke.

    Madrilgo Udalak 200 metro karratu baino gutxiagoa duten taberna eta kafetegietan komuna bakarra jartzeko baimena eman zuen. Zerbitzu misto hauek, komuneko ontziaz gain, txorotako ur edangarriakin, xaboi likidoa, erabilera bakarreko eskuzapitxoak edota lehorgailu automatikoak, eta komuneko papera izan behar dituzte.

    Nahiz eta etxeko komunetan gizon zein emakumeek toki bera erabiltzen dute, leku publikoetan bi genero edo gehiago (transexualak eta homosexualak, esate baterako) komuna beberan erabiltzeko ez dago ohiturik. Nik uste, batik bat, emakumearen alde mesfidantza dago eta.

    Zergatik? Orokorki, gizonak emakumeak baino zikinagoak garelako eta pixa egiteko komuneko ontziarren bigarren estalkia ez dute altxatzen (nire kasuan horrela ez dela esango nizueke, eh) eta dena pixa arrastoez uzten. Ohituraren, errespetuaren eta heziketaren kontua da.

    Zutik egiteko pixa pixatokiak kendu ondoren komuna mistoetan bakar bakarrik ixteko kabinak jartzen dituzten, ba ondo dirudit. Ez dugu arazorik eta gauza bera egingo nuke: brageta ireki, zakila atera, pixa egin, berriz sartu, eskuak garbitu eta kanpora.

    Baina, zer egoeratan kabina eta ontzia uzten dugun. Guk. geuk, gizonok. Hor dago koska.

    Irtenbide gisa, komuna bakarra bakoitzak nahi duen bezala txiza egiteko eta guztiak belauniko posturan kaka egiteko jarriko nuke. Eta beti kabina itxi baten barruan. Gero hor alboan, ispiluak, eskuak garbitzeko ur-ontziak eta abar jarriko nituzke.

  15. Pelusa-k dio:

    Komunean sartu eta… zelako usain txarra! Bada, komun mistoak jartzen badute, hori bai izango dela usain ederra! Izan ere, gaur egun, orokorrean, ikus ditzakegu gizonen komunak neskeenak baino askoz zikinagoak daudela.

    Alde batetik, komun komunak jartzea proposamen ona da, eta garbitasun gabeko lekutan bihurtu izan arren, harremanak eta komunikazioa sustatzeko oso baligarria izan daiteke. Beraz, higiene arazoak ez egoteko, garbiketa txandak bikoiztu behar izango lirateke.
    Halaber, komunak bai neskak bai gizonak koztuz erabiltzen ikasi beharko lukete, beraien etxekoa izango bazina bezala. Hori ikusten da, batez ere, taberneko komunetan. Horrelakoetan, niri berdin zait nola dauden, sortzen diren ilarak ikusita, usainari ez diot kasurik egiten eta batzuetan, ez dut gizonen komuna / emakumeen komuna errespetatzen.

    Bestetik, zer gertatzen da gizona edo emakumea zehaztu nahi ez dutenekin? Berdintasunaren aldetik, komun komunak interbiderik onena dirudi baina, nire ustez, gizartea ez dago prest horrelako neurriarekin. Ondo legoke, momentuz, besteekin batera, komun misto bat jartzea (elbarriek bezala), eta horrela, bakoitzak nahi duena egin dezala. Hau dena esanda, eta argi eta garbi daukat, komun komunak ez ziren behar munduan transfobiarik gabe egongo bazina.

  16. Iraila-k dio:

    Nik uste dut txiza egiteak ez daukala generorik, etxean denok gai gara komun bakarra erabiltzeko eta. Beraz, zergatik etxetik kanpo desberdina behar izango litzateke?
    Komunak sailkatzeak arazo gehiago, besterik ez dakartza. Egoera bereziak kontuan hartuta ulertuko dugu. Adibidez, aita batek bere alabarekin, zein komun erabili beharko luke, bai umeak txiza egiteko, bai pixoihala aldatzeko? Eta desgaitasuna duen emakumeren batek bere zaintzailea gizona bada?
    Komun komunak edozein generontzat direnez, edonork erabili ahal ditu eta aurrerapen bat da genero bereizketari dagokionez.

    Hausnartu behar dugu, duela asko, arazo bera sortzen zela, arrazaren arabera. Gaur egungo komunak arrazoi horrengatik bereiztatuta izanez gero, gaizki egongo litzatekela jakingo genuke.Nire ustez, gauza bera gertatzen da generoz sailkatzean. Aurreiritziak, besterik ez daude, baina oinarririk gabe.

  17. Azaroa-k dio:

    lehen-lehenik, gustatuko litzaidake nire iritzia ematea bideoari buruz: bideo honetan neska bat ez du nahi nesken komunera joatea, han gaizki sentitzen delako. Alde batetik, bideoa estereotipoz beteta dago eta beste aldetik, ez dakit zergatik hainbeste inportatzen zaio zer egiten ari den jendea. Agian haientzat zu zara ere oso pertsona estereotipatua.

    Normalean gizonezko komunak zikinagoak daude eta gaizki usaintzen da. Horregatik nik hobetsi dut komunak banatuta. Adiz, gizonezko komunetan ez daude ilarak. Emakumezko komunak garbiagoak daude baina ostea, ia beti itxaron behar duzu ilaran.

    Bideo honetan ikusten dugun pasadizoa tontakeria deritzot. Errealitatea ez da hain estereotipatua, baina dena den situazio hau aurkitzen baduzu berdin iruditu behar zaizu.

    Hori guztia esanda, komunak bereizketarik edo hitz gutxitan esanda, komun mistoak berdintzeko ergelkeria iruditzen zait. Modan dago genero desberdinei buruz pentsatzea baina kasu honetan pixa zutik edo eserita egitea ez da genero marka, desberdintasun fisikoak dauzkagu.

Eman erantzun bat Zas-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s