ARDIAREN KULPAK BILDOTSAK PAGATU

Ardi_latxaOraintsu, Gasteizko polizia “zorroztasun greba” delakoa egiten hasi da; hots, protestatzeko, isunak jartzen. Gipuzkoan, aldiz, A-8 autobidean protesta egiteagatik, pertsona bat zigortzekotan daude. Bietan ala bietan, isunak protagonista! Isunak jartzea boladan ote dago? Hau guztia zentzuzkotzat hartzen al da? Arazoak horrela konpontzeari premiazkoa deritzozue? Isunak al dira bide bakarra?

http://www.argia.eus/albistea/a-8ko-zaratarengatik-protesta-egiten-duen-bizilagunari-8000-eurorainoko-isuna-jarri-diezaioke-aldundiak

http://www.eitb.eus/eu/herriak-hiriak/osoa/5197585/zorroztasun-greban-daude-gasteizko-udaltzainak-azaroaren-25etik/

http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/5208095/gasteizko-sindikoa-udaltzainen-zorroztasun-arreta-grebaz-eta-isunen-biderkatzeaz/

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

18 erantzun ARDIAREN KULPAK BILDOTSAK PAGATU -ri

  1. Ablax-k dio:

    Beti bezala gauza bera pasatzen zaigu. Gauza bat gaizki egin denean, onena da zigortzea !!
    Eta berriro, beti bezala guk geuk ordaindu behar dugula !!
    Zergatik ez dute politikoek edo sindikatuek ordaindu?
    Kasu honetan, Gasteizko poliziak greba egin duela eta bere eskubideak eskatu dituela, ondo iruditzen zait, baina ez egin horrela. Ez da gure errua.
    Agian kaleak gaizki zeharkatzen dugu edo bizikletaz ere ez gabiltza ondo, bai, badakigu,
    baina bere sindikatuek moldatu beharko dute eta irtenbide bat bilatzea bere lana dela, uste dut.
    Ez ipini izunak herritarroi !! Azkenean, hauekin zein irabazi du? Guk ez, ezta zuek ere !!
    Egin ondo eta denok pozten izango gara !!

  2. Eskalmendikoa-k dio:

    Poliziek egiten ari diren greba ez du sentzurik, grebak beste modu batean egiten dira, adibidez euren lan orduetan lanuzteak egiten, zein hiriko kaleetan euren egoera azaltzen.
    Hiritarrok ez dugu izunik jasan behar langile batzuen protestengandik, beste kontu bat da norbait trafiko akats larria egiten badu. Denok ezagutzen dugu bide-heziketa. Nik adibidez bide zebrak semaforo gorria dagoenean gurutzatzen ditut. Beti presakan nabil eta, behintzat oraindik ez dut izunik jaso.
    Ez dakit zein izango den irtenbiderik egokiena, baina mesedez, errurik ez duenari ez salatu, badaude beste ezinbesteko kasuak salatzeko, ez hiritarrei era honetan.
    Nire ustez, Udaleko diru-kutxa beteta dagoela eta kutxa horretan gure dirua sartuta dago, guri ezartzen gaituen zergekin.

  3. eguzkilore-k dio:

    Greba egiterarekin ados nator beharrezkoa denean. Kasu honetan, ez da.

    Alde batetik, usted dut gure gizakia zerbait txarra egiten ari dela soldata ona irabazten dutenak greba egiten ari direla. Nire lagunaren senarragatik, Udaltzaileen soldatak eta txandak ezagutzen ditut. Hori dela eta, esan dezaket ez dagoela greba hau egiteko eskubiderik . Niri, dudarik gabe, haien lanpostua edukitzea nahiko litzaidake. Bestealde, greba egitea oso erraza da funtzionario zarenean.

    Bestetik, zer greba mota da hau? Jartzen ari diren isunak ondo jarrita badaude, zer egin dute orain arte? Hirritarrok pentsatu ahalko genuke bere lana gaizki egiten ari zirela, beraz, Udalak  lanetik kaleratuko lituzke, ezta?

    Udaltzaileek jendeari galdetu beharko luke bere ordutegiaz eta bere soldataz. Ziur nago gehienek haiek baino gutxiago irabaziko lukeela. Denda askotan eta hainbat lantegietan galde dezakete. Agian, horrelakoa, konturatzen dira nola bizi garen hirritar asko. Lanpostu finkoa barik, 40 ordu lan egiten hilabete-amaiera heldu ahal izan gabe. Ea konturatzen diren zer munduan bizi garen.

  4. Nire uste apalean, Ertzaintza gure segurtasuna garatzearren dago, ez gure poltsikoak husteko horrek nire herrian lapurketa izena baitu.

    Herritarren artean beraien irudia hobetuko balute, eskaerarako laguntza gehiago lortuko lukete herritarrak berak aterako liratekeelako kalera borrokatzera. Tamalez, herritarrok bahituak bezala tratatuz, bere helburua lortu beharrean, hondatuta dagoen ospea zaborrara botatzen ari dira.

    Horrez gain, ertzaintzek babesten dituzten funtz batzuen artean justizia dago. Beraz, ez dute herritar bati semaforoa gorriaz zeharkatzeagatik hainbeste ordainarazterik zuzena ez delako, ezta etikoa ere.

    Egoera honi buelta eman nahi badiogu, nik uste dut irtenbide onena dela Ertzainek isunak jarri beharrean herritar zintzoei sariak ematea. Lorpenak zigorrekin lortzen ez dituztelako, baizik eta pizgarriekin. Azken finean, herritarrok ertzainak laguntzat hartuko bagenitu, beraiei laguntzea errazagoa irudituko litzaiguke.

  5. Izki-k dio:

    Gasteizko poliziaren “zorroztasun greba” gehiegikeria dela iruditzen zait. Bere kolektiboak arazo bat dauka; ados; eta soluzio bat behar du; ulertuta; baina, herritartasunen kontura izan behar da? Pertsona batzuk gauzak gaizki egiten baldin baditugu isunak jartzea ondo dagoela pentsatzen dute, baina kasu zehatz honetan jauntxokeriak dirudi. Oinezkoei 200 euroko isuna semaforoa gorri pasatzeagatik?? Mesedez!! Urraketa eta zigorra ez dira proportzionalak! Bestade, nork ez du inoiz kalea gaizki zeharkatu? Ziur nago denok egin dugula, baita udaltzainak ere.
    Nire ustez, hiriaren arauak errespetatzea garrantzitsua da bizikidetasun ona izateko, baina, kasu honetan, poliziaren helburua ez da Gasteizko jendea ereduzko hiritarrak izatea, sutan jartzea baizik udalak kexa asko edukitzeko.
    Dena den, ez dakit zein izango litzatekeen konponbiderik onena gaizki egiten ditugun gauzak konpontzeko, baina, nire ikuspuntutik, dirua ordaintzeak ekintza txarra egiteagatik ez du portaera aldatzen, horregatik isunekin ez dugula ikasten eta beste alternatiba batzuk pentsatu beharko genituzkela iruditzen zait.

  6. Mafalda-k dio:

    Hasteko, greba batzuen alde nago, baina Gasteizen poliziak egiten ari dira greba, herritarroen kontra dagoela uste dut. Alde batetik, greba guztietan gure eskubideok eskatzen ditugu, normalean ez gaudelako ados gure baldintzekin lanean, eta hau oso ondo iruditzen zait eta Gasteizko poliziak hori nahi dute, bere eskubideengatik borroka egitea.
    Bestetik, ez nago ados egiten ari diren moduarekin. Herritarrok ez gara errudunak, horregatik, ez lirateke isunik jartzea beharko eta beste aukera bat bilatzea behar izango lirateke. Gainera, jartzen ari diren isunak asko dirua balio dituzte. Azkenean, bai: Ardiaren kulpak bildotsak pagatu eta kasu honetan, bildotsak Gasteizko herritarrak gara.

  7. Rockera-k dio:

    Dakigunez gero, Gasteizko udaltzainak egiten ari diren zorrostasun greba, agente gehiago eta lan-hitzarmena eskatzeko. Honaino, ados nago greba egitearen alde; eskubideengatik borroka egin behar dugu, baina… Zer motatako greba den kasu honetan?, edozein portaera trafikoko arau- haustea zigortzen ari dira, bai semaforo gorria gurutzatzeagatik, bai bizikletaz kontrako norabidean ibilbidean joateagatik, 500 euroko isuna? erotuta gaude?.
    Egia da burua erakusteko egiten dute. Badirudi haien helburura dela dirua biltzea eta Udaleko dirua gehitzea, beti bezala, gure kontura. Litekeena da haien helburua lortzea, baina ez da konponbiderik. Zoritxarrez, gizarteak arauak gorde egiteko zigorra erabiltzen du, eta, ez litzateke hobe izango bideko segurtasun- arauak heztea eta kontzientziatzea?.
    Nire ustez, ez dira saiatu konponbiderik arazoari konponbideak aurkitzen. Beste neurriak hartzea beharrezkoa izango litzateke. Ondo legoke lehenbailehen arazoa konpontzea.

  8. Urtxakur-k dio:

    Lankideko legeak aldatzeagatik lankideek greba egitea erabaki dutela baldintzak hobetzeko ondo iruditzen zait, denok gure eskubidearen alde borrokatzeko aukera eduki beharko genukelako.
    Komunikabideen arabera, isunak jartzearen modu honekin kexak udaletxera hel dadila nahi dute. Hala ere, ez dut uste isunak direnik irtenbide honena, biztanleek ondorioak sufritzen ari direlako.
    Gainera, jendeak bideko arauak konplitu behar duela egia den arren, hertsitegi jarri dira eta kexa faltsuak jarri ahalko genukela presioa gehiago egiteko kontuan izan beharko genuke. Dena dela, kasu batzuetan gauzak ez zaizkigun gustatzen egin behar dugu egoera hobetzeko.

  9. MAYI-k dio:

    Nire ustez, udaltzainak agiten ari diren zorroztasun grebarekin ados nago, bere lan baldintzak hobetu nahi dituteztelako edozein gremiotan egiten den bezala. Gure lanetan edozer lortzen badugu ohikoena prostesta handia egitea. Ados al zaudete nirekin?.

    Beste gauza bat da isunak gehitzea, greba egiten hasi zenetik aurrera. Kasu honetan, ez nago ados, udaltzainek ohiko zentzuarekin jokatu behar dute herritarren aurrean.
    Baina, antza denez, harik Eusko Jaurlaritzarekin adostasuna lortu arte, isunak handituko dira Gasteizen. Poliziek lehen entzunarena edo ikusiarena egiten zuten. orain; ordea, oso haserre daudenez, inori inolako behar ez bezalako jokabiderik pasatzeari uzten diote, Horrelako gauza ez zait justa iruditzen herritarrentzat.

  10. ibiltari-k dio:

    Nire iritziz, Gasteizen bizi izaten ari den egoera bidegabekeria da poliziaren isunei buruz. Ziur aski, poliziek, arrazoiak dauzkate horrela jokatzedo, baina ikuspegitik herritareok ez daukagu errua bere lan-baldintzen .
    Dirudienez, poliziek denbora eramaten dute lan-baldintzak hobetzen saiatzen baina emaitzik gabe, eta emaitzik ez daukatelako horrela jokatzea erabaki dute.
    Uste dut ideia ona ez dela denean isunak ezartzea, alegia, alde batetik,gaur egun, poliziak zorroztasunak dira legea betetzeko; bestetik, pentsatzen dut, lehen ez zituzten bere betebeharrekin bete? Zergatik lehen permisiboak ziren eta orain ez?.
    Niretzat, isun hauek neurrik gabe xantaia dira, eta nola ez, beti herritarrok ordaintzen dugu.
    Ez dakit nola konpondu ahalko litzatekeen arazo hau, agian , poliziari bere eskaerak entzun behar dizkiete.
    Uste dut arazo hau konpontzea beharrezkoa dela lehen baino lehen, ez kalte egiteko eta enfrendamenduak gehiago ez eragiteko hiritarren eta poliziaren artean.
    Isunek ezin dituzte izan bide bakarra kolektibo honen arazoak hobetzeko…

  11. Gator-k dio:

    Bai, agian izuna ez da bide bakarra, baina orokorrean gatazka guztiak bide luze dute eta bide hau ez da agertzen komunikabidean, orduan ematen badugu gure iritsia ziur aski zerbait falta zaigu informazio osoa edukitzeko eta iritsia emateko.
    Beste aldetik, gatazka guztietan mobilizaziorantz heltzen denean beti egongo dira kaltetuak nahiz eta helburua ez izan, eta noski herritartasuna kalteak jasaten dituena izango dira. Nire ustez hau egia unibertsala da atzo, gaur eta beti. Mediku taldea, erizain taldea, FCC taldea, etb-ek nahi dituzte bere eskubideak babesteko edo bere lan egoeral hobesteko beti edukiko dugu kaltetuak eta noski beti izango dira berdinak.
    Hala eta guztiz ere, kasu honetan oso erraza da kalteak saihestea legeak eta araual betetzea.

  12. Kirolzale-k dio:

    Udaltzaingoaren grebak hautsak harrotu ditu gasteiztarren artean, nahiz kaleetan nahiz sare sozialetan. Orain normalean baino zorrotzago zigortzen ari dira herritarren portaera; horren ondorioz, ondoeza hazi egin da herritarren artean. Hori gutxi izango balitz bezala, arrazoigabeko eta neurrigabeko salaketak handitu dira. Ni ez nago batere ados jokabide horiekin. Alde batetik, legeak kanpokoak direlako eta beste alde batetik, herritarrak bidegabe ordaintzen ari direlako. Nire iritziz, egiazko kaltetuak herritarrak dira eta isun guztiak zentzugabekeria bihurtu dira. Tamalez, harik eta eskatzen dutena lortu arte, ez dute isunen kanpaina amaitutzat hartuko. Era berean, hainbeste isun jartzea ez da bide bakarra konponbidea aurkitzeko; izan ere, beste ekimen batzuk protesta modura daude, esate baterako, lan-etenaldiak.
    Bestalde, Gasteizko udaltzainek isunak jarri ahala, udalak isunen bidez lortzen dituen diru-sarrerak handitzen ditu. Egoera hori gehiegizkoa dela iruditzen zait, eta, gainera, bildutako dirua itzuli behar izango litzatekeela.

  13. elendash-k dio:

    Ez dakit nondik hasten… Ezer baino lehen, gauza bat esan behar dut, udaltzainak ez dira nire pertsona gogokoenak (nire nerabezaroan motoa izan nuen eta haiek bizitza jasanezina egiten zidaten, oroipen txarrak, karkarkar). Serio hitz eginez, Gazteizko udaltzainak zorroztasun-greban daude eta zintzoak izango gara, protesta bezala ondo dago, behintzat haientzat,herritar guztiek jakin dute eta betidanik hori izan da motivos greba bat egiteko.

    Irakurtzen dudan bitartean, irakurtzen dudanarekin ustekabean harrapatzen dut,«Konstituzionaren arabera, poliziek ez dute greba eskubiderik, beste langileek bezala» eta Neure burundi galdetzen diot, zergatik? Lan bat da eta nik betidanik pentsatu dut jende guztiek eskubide berdinak geneukala.

    Gainera,herritar bezala gauza asko gaizki egiten ditugula onartzen dut, nahiz oinezkoak nahiz gidariak, gainera ez dugu onartu nahi, semaforoak gorrian pasatzen ditugu, kaleak gaizki gurutzatzen ditugu eta bizikletei buruz hobeto ez hitz egitea, egun batean gehiago kontrolatu behar izango dira, ibilgailuak direlako eta nahi dutena erantzukizunik gabe egiten dutelako.

    Gaira itzuliz, zergatik ez ditugu egiten gauzak ondo eginda? Bakarrik ulertzen dugu isunekin? Nire ustez haiek gauzak gaizki egin dituzte baina guk ere bai. Gauzak ondo konpontzea espero dut.

  14. Iraila-k dio:

    Gaur egungo egoerak, Udaltzaingoaren zorroztasun grebari dagokionez, eztabaida asko sortu ditu. Ziur aski, denok zerbait entzun dugu edo hitz egin dugu gai horri buruz.
    Denok dakigun bezala, elkarrizketarik ez badago langileen eta nagusien artean, arazoak agertzen dira. Gainera, gure lanpostuan greba egitea ez bada onartzen, egoera zailtzen da.
    Alde batetik, nahiz eta poliziek bere eskubideak izan, ezin dute grebarik egin.
    Beste alde batetik, herritarrek pentsatzen dute greba horrek kalte egiten diotela zorrotzegia izateagatik.Greba guztietan kaltetuak daude; bestela, ez litzateke presiorik izango. Kasu horretan herritarrei kalte egiten zaie eta azken finean Udalak kexa pila bat jaso arren, diru asko jasotzen du isunengandik.
    Nola nahi ere, ez baditugu gauzak gaizki egiten , ez digute isunik jasoko.
    Beraz, legea eta arauak bete,besterik ez dago!

  15. Erramuntxo-k dio:

    Semaforo gorria dagoenean kalea zeharkatzeak, kotxea bi errenkadan uzteak, edota txirrindaz oinezkoentzako guneetan arriskuarekin gidatzeak oraintxe bertan isuna merezi dute. Azken hiru asteetan Gazteizko udaltzainek arretazko greba baten bidez bost aldiz jarritako isun kopurua gainditu dute, bere lan erreklamazioak lortzeko.

    Nire iritziz, abisu bat eman beharrean 200 euroko isunak jartzea, ez da orekatua. Baina beharrezkoa izango litzateke herritar askoren zentzu zibikoari buruzko hausnarketa egiteteko. Gehiengoek behin eta berriro arau-hauste bera egiten jarraitzen dute. Zergatik? Inoiz ez zaizkielako isundu.

    Nire kasuan, bai semaforo gorrian kalea zeharkatzen dut, baina arriskua ez dagoenean. Baina kotxea inoiz ez dut ilara bikoitzean utzi edo espaloi baten gainean. Eta ez zait espaloiatik abiadura handiko bizikletan gidatzea ere bururatu.

    Zrkulazioaren arautzarekin eskuan, oraingo honetan legez isunak ongi kokatuta daude, baina legalezko zigor ekonomikoa jarri baino lehen autoritatearen heziketa-lana behar da. Dena den, uste dut ezin duela polizia gutxien (plantillaren %10) zigor gehienkeria erabili langile kopurua handitzeko eta gehiegizko soldata igoera lortzeko.

    Askenean, gogoratzeko da Gasteizen txirrindularientzako isunak noizbehinka altuak ohi dira. Duela urte bat edo, Gasteizko Udaltzaingoak 600 euroren isuna jarri zion 14 urteko txirrindulari bati. Gazteak ez zeraman ez argirik, ez txirrinik, ezta argi islatzailerik ere bizikletan, legeak hirurak eramatea jasotzen du eta.

    Herritarren defendatzaileak gehiegizkotzat jo zuen neurria, eta udal gobernuak zigorra berrikusiko zuela azaldu zuen. Dena den, oraindik jakin ez dakigu isuna murriztu zuten.

    Bukatzeko, nik orain eta denbora gutxiz, froga bezala eta posible balitz, isunak murrizteko proposatuko nituzke auto eta moto-gidarien portaera egokia edukitzea (ondo aparkatzea, hilera bikoitzean ez irauntea, abiadura mantsoagoa joatea, etab.); oinezkoak, semaforo gorria dagoenean ez pasatzea; txirrindariak, espaloian kontrario zentzuan ez joatea, eta abar luze bat.

  16. Pelusa-k dio:

    Orain dela asko poliziak saiatzen ari dira beraien lan baldintzak hobetzen eta Udalaren aldetik erantzunik ezaren aurrean, greba zorrotza egitea erabaki dute. Azken bi asteetan salaketa eta isun asko jartzea lortu dute, zein gidariei zein txirrindulariei eta oinezkoei, hau da, herritar guztiei. Baina… egiten ari direnarekin, demostratzen ari direla personal gehiago ez dutela behar, ez al dira konturatzen? Normalean beste alde batera begiratzen zuten eta orain, greba honi esker, oso eraginkorrak eta efizienteak direla adierazten dute. Eta zer ezaterik Udaleko diru kutxarekin! Diruz betetzen hasi da…

    Honen ondoriak agertzen hasi dira. Alde batetik, Udalak erreakzionatu du eta hainbeste isun denbora gutxitan ikusita: sei poliziei diziplinako espedienteari hasiera eman dio, normalean baino gogorrago zigortu dute eta. Beste batetik, herritar batek epaitegira jo du poliziaren jokaera salatzeko (badirudi berarengana joan zela mehatxuekin).

    Zalantzarik gabe, denok legeak eta segurtasun arauak bete behar ditugu, eta argi daukat isunak jarri behar direla arau-hausteak egiten dutenei, hala ere, kasu honetan. batzuk gehiegizkoak edota arrazoi gabekoak direla iruditzen zait; hau ikusi ahal dugu azken bolada honetan bai kalean bai sare sozialetan esandakoarekin.

    Hau dena esanda, espero dut laster bukatzea egoera honekin; herritarren ondoeza amaitzeko. Ondo dago haien lan balditzak eskatzea baina horretarako beste protesta modu batzuk bilatu behar izango lukete, herritarrei kalte egin gabe.

  17. Coeur-k dio:

    Bere eskubideak eskatzeko poliziek greba egitea ondo iruditzen zait, baina horrela ez da biderik onena. Isun gehiago jarriz ez dute udaletxea kaltetzen herritarroi baizik. Zergatik ez dute egiten aurkokoa eta ez dute isunik uzten? Beharbada, udaletxea bere kutxak huts geratuko balira, bere eskaerak kontuan hartuko lituzke eta neurriak laster hartuko lituzke. Pasa den astean, Madrilen poliziak nazionalak eta guardia zibilak soldata-egoera igotzeko kalean manifestatu ziren eta ez dute inori kaltetu. Zergatik ez dute berbera egin? Nire ustez ez dira egoerak protesta egitea, normalean langileek greba egiten dutenean egunak eta dirua galdetzen dute bere egoerak eskatzeko, ordea, hemen poliziek bere soldata ezin diete tokatu, haientzat oso erraza da greba egitea, baina gure poltsak bai isunen bidez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s