Sinisten dizut

imagesNik ere sinisten diot, izan ere, eskaratze hotz batean bost zezenkote harroputzek atzealdetik euren buztan gosetia sartzeagatik irrikitan egongo den emakumerik ez da munduan.

Bai, tristea da oraindik orain horrela ibili behar izatea. Joan den asteburuan bertan ere izan dugu Santa Barbara inguruan indarkeria matxista saikera. Hori dela eta, atzo udaletxe aurrean, eguerdiko hamabietan elkarretaratzea izan zen, horrelakoak eta antzekoak salatzeko. Eta larunbatean indarkeria matxistaren aurkako eguna.

Askotan pentsatzen dut zerbait gaizki egiten ari garela… baina zer? Zer egin gauzak hobetzeko?

 

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=2043547

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1542145

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1472511

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

16 erantzun Sinisten dizut -ri

  1. Eskalmendikoa-k dio:

    Hilketa matxistak, indarkeriak, sexu erasoak zein bortxaketak, zer gertatzen ari da gure sozietatean? Lehen, beste garaiko gizonek jaso zituzten heziketa gaurkoa baino matxistagoa zela pentsatzen dut. Hala ere, orain salaketa ugari ematen dira nahiz eta, gizartea poliki-poliki konzientzia hartzen ari da emakumeari neurri batean babestu behar dIogula, espero dugu salaketa hauek zerbaiterako balioko dutela.
    Gurasoak garenok, gure alabeei esaten diegu kaletan erne egoteko, sentsu jokatzeko, beti lagunekin egoteko… Baina, arazoa da gizon ehiztari hoiek gure artean bizi omen direla, ez dira kanpokoak,etxean dauzkagu, gure artean daude, horrela ezin dugu bizi.
    Ez dago eskubiderik, hainbeste salaketa astero agertzea, hau dela eta berriak zabaltzen dira eta dirudienez erasotzaileek izurritea bezala kutsatzen direla.
    Erasotzaile hauek zigorra handiak jasoko balituzte, sexu- erasoak, indarkeria zein genero biolentziaren kasuak murriztuko lirateke.
    Bukatzeko, esan behar dut, emakumeak egiten dituzten salaketa gehienak egia direla , egongo dira zenbait emakume salaketen bidez beste aukerak aprobetxatu nahian dabiltzatela, bere bikoteari mina egiteko nahian, baina orokorrean ez da hau ematen.
    Dudarik gabe, nik behintzat “SINESTEN DIZUT”

  2. eguzkilore-k dio:

    Matxismoa geure gizartearen oinarrietan barnetuta dago eta ez da gizonen artean soilik emakumeen artean ere bai. Hau dela eta, neure adineko jendearren artean hau entzutea ez da arraroa: Zuk ezin duzu egin, nezka zara eta! Hobe da, zure senarrak lan egiten duela eta zu etxean geratzea umeak zainduz! Gizarte osoak errepikatzen ditu estereotipo sexista horiek. Nahiz eta, arlo desberdinetatik egoera hau aldatzeko lan egiten ari garen, gero eta emakume indarkeriak gehiago ikuz ditzakegu. Nik ez dakit nola konpontzen, baina, gauza bat argi daukat, hori konpontzeko gai honi buruz lan gehiago falta zaigula eta denok batera aldatuko genuke, bestela, Jai daukagu!

  3. bidea-k dio:

    Zergatik emakumeen kontrako indarkeriak dago munduan? Diskriminatuta izateagatik, legeetan nahiz pratikan. Urtetik hona, antzinako legeak aldatzen ari dir, hala ere, pertsonen izaeran sutrai sakonak ditu eta aldaketa horiengan ez dute sinesten eta ondoriei ez dizkiete beldurrik . Haien ustean, emakumeok gizonen menpe egon behar dira, izan ere, bortzikeria isilan izan da, horregatik, emakumeak lotsagabeaz bizi dira. Nire ustez, gizarte guztietan agertzea okerrena da, Gainera, gero eta pobrezia egon, orduan eta indarkeria gehiago.
    Nork dauka soluzioa? Gobernueek daukate, haien esku dago. Alde batetik, heziketaren dela medio. Heziketa eskolan, heziketa publizitate arloan, heziketa egunkarietan., heziketa lanetan. Behin eta berriro, indarkería txarto dagoela esan beharko lukete eta ez daudela ados.
    Beste aldetik, zigorrak gogorragoak izan beharko lirateke egindako bortzikeria mina handia eragiten dielako emakumeei eta minak ez du preziorik .

  4. elendash-k dio:

    Behintzat niretzat, gai honi buruz hitz egitea oso zaila eta korapilatsua iruditzen zait. Noski, denok artean gaia hori konpondu beharko dugu, bai etxean, bai eskolan, baina zerbait egin beharko dugu nahi badugu gauzek ondo funtziona dezatela. Nire ikuspuntutik heziketa ezinbestekoa da eta errespetua ere bai, bai gurasoek bai maisuek helbide berean lan egin behar dugu. Guk umeei independenteak izatea erakutsi behar diegu, nire ustez kultura oso garrantsitsua da, zenbat eta kultura gehiago jarrera matxista gutxiago da.

    Nik normalean, inoiz hobeto esanda, ez ditut jarrera matxistako mota hori ikusten,nire lanean guztiak eskubide berak ditugu, nire gurasoen etxean ere ez eta nire lagunen artean ere jarrera matxista hauek ez dira ikusten.

    Guk neskei eta mutilei guztia ez onartzea erakatsi beharko dugu, adibidez, jotzea ez da maitasuna, ez oihukatzea, ez garrasi egitea, ez iraintzea…

  5. MAYI-k dio:

    Gai honi dagokionez, esango nuke gaia nahiko konplexua eta oso zaila ere dela. Atzerriko herrialde batetik natorrenez, ondo baino hobeto gizartean dagoen matxismoa ezagutzen dut.
    Nire ustez, matxismoa herrialde bakoitzaren kulturaren arabarea eta etxean hartzen den heziketa sortzen da.

    Esate baterako, nire herrialdean, txikitatik gurasoek bere seme- alabei irakasten diete emakumeek etxeko lanak egin behar dituztela; gizonek, ordea, lan egin behar dutela bere emaztea mantentzeko. Horregatik ezkondutzen direnean arazo handiak sortzen dira, beren buruan ideia hori sartzen dutenez; pentsatzen dute emaztea edo emaztegaia beren menpean egotea.

    Uste dut denok zerbait egin dezakegula ,indarkeria matxistaren aurka. Extetik, gure semeei irakasten has gaitezen emakumeengana errespetatzen. Zenbat eta gehiago egin, orduan eta gauza gehiago lortuko dugu.

  6. urtxakur-k dio:

    Nik ere sinisten diot eta nik ere bai askotan pentsatzen dut zerbait gaizki egiten ari garela, zerbait ez dela ondo funtzionatzen ari gaur egungo gizartean.

    Hala ere, egoera objektiboki analizatuko bagenu, arazoa eguneroko gauzetan dagoela ikusiko genuke. Ez gara oraindik konturatu gizarte matxista batean bizi garen ala? Laneko munduko orokorrean gutxiago irabazten dugu gizonek baino eta lana asko ia helezinak diren daude. Esate baterako, emakumeok lana bilatzen ari bagara eta adin aberatsean gaude, zailagoa izango da lanpostua lortzea. Gainera, unek dauzkagunean, emakumeok haurrekin egotea eskatzen digute.

    Nahiz eta gauzak aldatzen ari diren, sexualitatean matxistak gara. Emakumeok gaude gizonei gustatzeko. Egunero apaintzen gara, makillatzen gara, arropak “sexy”-ekin janzten gara eta dantza egiten dugu gizonei gustatzeko; baina okerrena da emakumeok nahiz gizonek hau onartzen dugula. Izan ere, denok hau horrela dela onartzen badugu eta normala ikusten badugu, bost mutilek neska batez aprobetxatzea harritzen dugu? benetan?

    Nire ustez zerbait gaizki egiten ari garela argi dago. Gauza da txipa aldatu egin behar dugu, emakumeok ez dugulako gauzarik egiten beti gizonak gustatzeko. Berdintasunean eta errespetuan oinarritutako heziketa izan behar da helburua. Beti bezala, txikien heziketan dago konponbidea. Dena dela, gaurko txikiak biharko helduak dira.

  7. Coeur-k dio:

    Garbi dago zerbait gaizki egiten ari garela….baina zer? Ez dakit zer egiten dugun egoera hobetzeko, baina gero eta okerragoa gaude. Zorritxarrez, bizitzan zehar emakumeek indarkaria matxista asko sufritzen ditugu, eta beldurragatik ez dugu salatzen. Adibidez, Hollywood pasatu duena, lotsagarria da…
    Gainera, gure gizartean zer gertzatzen ari dela? Gazteek sare sozialetan gero eta gehiago erabiltzen dute bikotea kontrolatzeko edo espiatzeko, eta normala ikusten dute….Zoratuta gaude!!! Denon artean egoera hori lan egin behar dugu aldatzeko, bai etxean, bai eskolan, bai lanean. Nahiz eta legez emakumeek eskubideak berbera eduki, praktikan ez da egia, hori Gobernuak aldatu behar du. Bukatzeko, animalia hauentzat zigorrak gogorragoak izan behar izango lirateke, jokaera mota honek barkamenik ez dutelako.

  8. Coeur-k dio:

    Barkatu..
    Bukatzeko, uste dut animalia hauentzat zigorrak gogorragoak izan behar izango liratekela, jokaera-mota honek barkamenik ez dutelako

  9. Zas-k dio:

    Emakumeen hirutik batek sufritu du Europan indarkeria matxista.

    Izenburu honekin argi dago zerbait gaizki egiten ari garela. Heziketari edo jarrerari buruz edozein arazo dagoenean gizarte artean, beti esaten dugu arazoa heziketan dagoela. Eta jakina, tamalez, horrela da, baina kasu honetan , ezin gara argudio horrekin bakarrik konformatu, gehiago sakondu behar dugu; izan ere, bistan denez, heziketak huts egiten du ez soilik. Gero eta heziketa gehiago daukagu eta, baina ez dugu indarkeria gutxiago.

    Nire ustez, komunikabideak ere errudunak dira. Telebistari dagokionez, badakigu guztiok nor den matxistaren erregina. Nolakoak diren ematen dituzten programak, hizkuntza eta erabiltzen dituzten rolak…..Gainera, askotan ikusten dugunaz ez gara konturatzen, hain barneratuta baitugu….. Hori gutxi izango balitz bezala, horrelako saioak gehiago ikusten dituzten gazteak dira.

    Sarritan neure buruari galdetzen diot non dauden adierazpen-askatasunaren arteko mugak eta errespetua.

  10. Txokolatezale-k dio:

    Kaixo, irakurleok:
    Ados gaude zuekin, eta guri buruari beti galdetzen diogu zerbait egin beharko genukeela, bai etxean, bai eskoletan…Nahiz eta ideiak oso onak diren, egia esanda, asko kostatzen zaigu ideia hauek zehaztzea, eta egitasmo batzuk ez dira hain zehaztuta.
    Horretaz aparte, egunero, telebistan edo Interneten iragarpen sexista asko agertzen dira, eta zoritxarrez gure burmuinak apurka apurka sinesten du, esaterako, orain dela urte batzuk D&G iragarpen bat bortxaketa iruditu zen. Beste adibide bat izango litzateke Mujeres&Hombres…saio honetan mutilek neska bat aukeratu ahal dute bere “neska-laguna” izateko, eta saioz saio guk ikusi ahal dugu mutil horiek tronu batean eserita daude, “erregeak” bezala, eta zoritxarrez gure burmuinak onartzen du, eta sinisten du.
    Bestalde, aipatu nahi nuke beste saio batzuetan (Juego de Tronos) edo liburu batzuetan ( Pilares de la Tierra) bortxaketak agertzen direla. Denok dakigun bezala, Erdi Aroan bortxaketak oso “normalak” izan ziren, baina ez du merezi beti deskribatzea. Gainera, batzuetan, filma horietan edo liburu horietan agertzen diren emakumeak bortxaketatu “gozatzen” dira. Eta gure burmuinak ere sinesten du.
    Bat-batean 5 mutil San Fermineko jaiak agertzen ziren, “La Manada” du izena, bere burmuinentzat oso normala izan zen neska horiekin sexu mantentzea, consentimientorik gabe, eta gainerako historia badakigu…
    Nik benetan neska horri sinesten diot, baina, zoritxarrez, nire burmuinak batzuetan beste egoera batzuk “sinesten” ditu, edo, behintzat, garrantzi laburra ematen du. Bide luzea egin arren, sexismo hazi errotik atera behar dugu, batez ere, gure burmuinetatik

  11. Kirolzale-k dio:

    Emakumeen aurkako indarkeria aspalditik datorren arazoa da. Gaur egun, sentsibilizazio lanari esker, gero eta salaketa gehiago daude, baina oraindik, ez da nahikoa. Nire aburuz, emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko neurri zorrotzagoak hartu behar dira; izan ere, orain arte hartutako neurriak ez dira eraginkorrak izan. Alde batetik, jasotako emaitzak kezkagarriak baino kezkagarriagoak dira, esate baterako, emakumeen hirutik batek sufritu du Europan indarkeria matxista. Beste alde batetik, nahiz eta emakumeak babestuago sentitu, oraindik salatzeko beldur dira.
    Pasa den larunbatean, herri gehienetan protesta ekintzak izan ziren emakumeen kontrako indarkeria ezetz esateko eta haren aurka borroka egiteko. Gizartea poliki-poliki kontzientzia hartzen ari da. Nik argi eta garbi daukat guztiok batera arazo larri honekin bukatu behar dugula eta gizarte osoaren inplikazioa behar dela.
    Era berean, neure buruari galdetzen diot non jaiotzen den indarkeria hori. Nire ustez, txikitatik ikasitako jarrera da. Hori dela eta, berdintasuna landu behar da bai etxean, bai eskolan, bai kalean.
    Horrenbestez, garrantzitsua da errespetuan heztea eta genero indarkeriaren prebentzioa lantzea.

  12. Zuhaitz-k dio:

    Bai, nik ere askotan pentsatzen dut zerbait gaizki egiten ari garela.
    Argi eta garbi dago, heziketaren bidez gauzak aldatu dira. Baina, tamalez, ez da nahikoa. Eskoletan gero eta gazte gehiago portaera matxista daukate. Bizi garen gizartian matxista da. Eta, gainera, gai honi buruz telebistan entzuten dugu asko aurreratu dugula. Komunukabideek ez digute laguntzen gauza horiek esanez. Gainera, estereotipo matxista errepikatzen dutela ikusten ditugu bezala.
    Nire ustez, komunikabidetatik mobilizazio handia sustatu behar dute. Eta, esparru pertsonalean esan nahiko nuke gure portaerari arreta gehiago izan behar dugula.

  13. r.matauko@gmail.com-k dio:

    Sexu jazarpena, haurren sexu abusua, sexu indarkeria, bikotearengan indarkeria … Hau guztia genero-indarkeria da, bai emakume baita adingabekoenganako ere. Gizonen bortzakeria.

    Inkesteen arabera, munduko eskualde guztietan, Mendebaldeko Europa barne, hiru emakume bakoitzaren batek bortizkeria fisiko eta sexualeko egoerak bizi izan ditu.

    Halaber, gizon batekiko erlazioa izan duten edo duten lau emakume bakoitzean batek bortizkeria fisiko edo sexuala bere bikotearen aldetik jasan du.

    Zer arrazoik bultzatzen du zenbait gizon emakumeak erasotzera?

    Adituek esaten dutenez, matxismo hutsa da eta etxean ikusitakoak eragina du pertsonen portaeran. Haur batek bere ama aitaren autoritatearen azpian ikusi badu (erabakirik hartzeko gaitasunik gabe), etorkizunean bikotekidearekin berbera egingo duela pentsa daiteke. Eta honela izango balitz, emakumeen menpekotasun horrek genero bortitzean bihur dezakela uste dute.

    Genero indarkeriak euskal gizartean ere eragin asko du eta makina bat emakumeek jasaten dute. Iaz, Hego Euskal Herrian 2.000 emakumek, gutxi gora behera, genero indarkeria salatu zuten, iturri ofizialek emandako datuen arabera. Hau da: egunero bost batek. Eta gainera, nahiz eta erasotzaiieen eskuetan hiltzen direnak egon, badira beldurrak jota erasotzailea salatu nahi ez duten emakumeak.

    Une honetan, Eusko Jaurlaritzan genero Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako zerbitzu espezalizatua zabalik dago eta honetara tefonoaren bidez jo dezakete. Baina, nire iritziz kontzientzia sozialeko kanpainak egiten jarraitu behar izango lirateke genero indarkeriaren kausa nagusia behin betiko bukatzeko: pentsamendu matxista.

    Honela, sozietate patriarkalaren aurkako erresistentzia jartzea eta gizonek historikoki eduki dituzten pribilegio guztiak kentzea beharrezkoa dira. Azken puntu honetan, esate baterako, ezinbestekoa da emakumeen gorputza eta burua kontrolaren bidez, gizonak objetu sexualak ez bihurtzea.

  14. r.matauko@gmail.com-k dio:

    Epa, Maite.

    Ez dakit zer pasatu zaidan baina nire izengoitia ez da atera eta horren ordez posta elektronikoa agertzen ari da. Baliteke ‘Ramuntxo’ jartzea posible balitz, hobeto. Mila esker, ‘andereño’..

  15. Iraila-k dio:

    Indarkeria matxista gaur egungo gauzarik txarrenetariko bat da. Ezin da onartu ,baina egunero komunikabideetan agertzen denez, ia-ia normala egiten zaigu. Hau da, emakume bat hiltzen duten bakoitzean ez garela harritzen, oso arrunta dela eta. Uste dut akats handia egiten dugula bere garrantzia kentzen dugunean.
    Ez dakit zer egiten ari garen txarto, baina zerbait izango da araso horrekin ezin dugulako bukatzen. Bestalde, ez du balio atzerritarrek errua dauzkatela esatea,gehienetan errudunak hemengoak dira eta. Beste kultura batzuetan, emakumeak ez dira kontuan hartzen. Gurean,berriz,nahiz eta kontuan hartu eraso matxista egiten da. Nire iritziz,etxean jasotako hezkuntzarekin erlazionatuta dago. Eskolan berdintasunez ikasten bada,desberdintasuna egon behar da etxean.
    Erasoa ez da gauza normala. Ahaztu behar dugu behin batez antzinako esaldi horiek; esate baterako “jeloskor badago maite zaitu”. Maitasunak ez du minarik egiten.

    • Ramontxu-k dio:

      Sexu jazarpena, haurren sexu abusua, sexu indarkeria, bikotearengan indarkeria … Hau guztia genero-indarkeria da, bai emakume baita adingabekoenganako ere. Gizonen bortzakeria.

      Inkesteen arabera, munduko eskualde guztietan, Mendebaldeko Europa barne, hiru emakume bakoitzaren batek bortizkeria fisiko eta sexualeko egoerak bizi izan ditu.
      Halaber, gizon batekiko erlazioa izan duten edo duten lau emakume bakoitzean batek bortizkeria fisiko edo sexuala bere bikotearen aldetik jasan du.

      Zer arrazoik bultzatzen du zenbait gizon emakumeak erasotzera?

      Adituek esaten dutenez, matxismo hutsa da eta etxean ikusitakoak eragina du pertsonen portaeran. Haur batek bere ama aitaren autoritatearen azpian ikusi badu (erabakirik hartzeko gaitasunik gabe), etorkizunean bikotekidearekin berbera egingo duela pentsa daiteke. Eta honela izango balitz, emakumeen menpekotasun horrek genero bortitzean bihur dezakela uste dute.

      Genero indarkeriak euskal gizartean ere eragin asko du eta makina bat emakumeek jasaten dute. Iaz, Hego Euskal Herrian 2.000 emakumek, gutxi gora behera, genero indarkeria salatu zuten, iturri ofizialek emandako datuen arabera. Hau da: egunero bost batek. Eta gainera, nahiz eta erasotzaiieen eskuetan hiltzen direnak egon, badira beldurrak jota erasotzailea salatu nahi ez duten emakumeak.

      Une honetan, Eusko Jaurlaritzan genero Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako zerbitzu espezalizatua zabalik dago eta honetara tefonoaren bidez jo dezakete. Baina, nire iritziz kontzientzia sozialeko kanpainak egiten jarraitu behar izango lirateke genero indarkeriaren kausa nagusia behin betiko bukatzeko: pentsamendu matxista.

      Honela, sozietate patriarkalaren aurkako erresistentzia jartzea eta gizonek historikoki eduki dituzten pribilegio guztiak kentzea beharrezkoa dira. Azken puntu honetan, esate baterako, ezinbestekoa da emakumeen gorputza eta burua kontrolaren bidez, gizonak objetu sexualak ez bihurtzea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s