Gabonak gorroto?

elur-panpina

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=27204

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

12 erantzun Gabonak gorroto? -ri

  1. urtxakur-k dio:

    Gabonak ospatzea batzuentzat nekatzen duela uste dut, alde batetik gero eta gehiago kontsumismoarekin erlijioarekin baino lotutagoak daudelako, esate baterako, telebistan agertzen diren iragarpenen helburua da diru asko gastatzea; bestetik, egun hauetan elkartu behar dugulako familiekin eta lagunekin.
    Kontua da gabonetan egoera desberinetan egon gaitezkela eta ez dute izan beharrik pozgarriak. Batzuetan, kazetari batek dioenez, pertsona maite baten heriotzagatik gabonak tristeak bihurtzen dira. Beste kasuetan familiarekin afaltzea edo bazkaltzea kostazten zaigu, gauza asko prestatu behar ditugulako nahiz familiaren bat ezin dugulako jasan. Gainera, aste honetan lan egin behar badugu, denbora gutxiago daukagu atseden hartzeko; beraz, kemen gutxiago eta humore txarragoa dauzkagu.
    Horrez gain, opariak erosteagatik, dendendetan jende gehiegi dago eta ezinezkoa da aparkatzea eta denbora asko enplegatu behar dugu erosketak egiteko.
    Ondorioz, persona batzei ez zie gabonetak gustatzea ulertzen dut, dena dela, garai oso polita iruditzen zait eta eguberrion eta urte berri on desiratzen dizkizuet.

  2. Izki-k dio:

    Gabonak garai alaia dela suposatzen da: familiarekin eta lagunekin egotea, jaiak, opariak…Pozik egotea eta ondo pasatzea derrigorrezkoa dela dirudi. Hala ere, abenduaren 23an ohera joatea eta urtarrilaren 7an esnatzea nahiko lukeen jendea ere badago, eta kasu batzuetan ulergarria dela uste dut.
    Gabonak ez dira gauza onak bakarrik, estresa handia ere izan daiteke, hau da: bazkariak eta afariak jende pilo batearentzat prestatzea, opariak erostea, gurekin ez daudenak gogoratzea, senide astun batzuei jasatzea… Garai gogorra da pertsona batzuentzat; izan ere, zoritxarrez, dena ez da iragarkietan ikusten den bezain polita!
    Nire ustez, beti egongo da bai Gabonak asko gustatzen zitzaion jendea, bai gorrotatzen dituenak, baina horrela izan behar dela iruditzen zait. Bestela, imaginatu denok berdina izango bagina; mundua oso aspergarria izango litzateke, ezta?

  3. eskalmendikoa-k dio:

    Gabonetako festetan sentimendua galdu dela esaten omen dute, sentsu erlijiosoak kontsumo eta merkataritzaren ondorioz desagertu dira. Izan ere, ikastoleetan abesten zein antzerkiak egiten sentsu erlijiosoak erabiltzen dute, baina etxean edo lagunekin ez dute erabiltzen.
    Orain gabonetan edo beste festa ezberdinetan, kontsumoa da garrantzitsuena; komertzioen jabeek gehiago saltzeko, euren dendak apaingarriekin betetzen dituzte, jendea erakartzeko.
    Beste puntu bat aipatzeko gabonetako festetan, familien arteko harremanak dira. Zergaitik joan behar gara afaltzera behartutak, senide batekin kontraesanak edukitzen baditugu edo gaizki eramaten bagara? Denok ez dugu prestatzen edo ez dugu lan berbera egiten , horregatik iskanbilak sortzen dira . Lehen jendea isiltzen zen, orain berriz, zerbait gustatzen ez bazaigu esaten dugu eta iskanbila sortzen da, nahiz eta gero txanpainarekin dena ahaztu.
    Bukatzeko esan behar dut, familia guztiak bere moduan igarotzen dituztela gabonak , baina pentsatu behar dugu , bakoitzak gure sentimenduak ditugula ; batzuk festa hauetan heriotz bat eduki dituztelako, beste batzuk gorroto dutelako abestea…. zaila da gabonetako festetan egun guztiak ondo pasatzea , aspertu zein haserretu gabe.

  4. bidea-k dio:

    Beti ez gara modu berean gabonetako jaiak bizitzen; adibidez, haurtzaroan oso alaiak ohitzen izan dira. Gero, helduaroan kontuak aldatzen dira tolesgabetasuna joaten da eta eginbeharrak, buruasteak agertzen dira horregatik, badago jendeak ezin zituela jai hauek jansan. Baina, nire uztez, normala da hori bizitza etapaz doa eta, Gainera, denboraren neurrian oso kontsumitak bihurtzen direla konturatzen dugu. Kontsumo horrek irakargien bidez, zoriontsuak izango garela esaten dugu eta gezur hori aurre egitea ez da batere erraza. Gabonetako zentzua galtzen ari da, horregatik, batzuek egun hauek gorroto dituzte.
    Dena den, egun hauetan txikitan izandako ilusioa izan beharko lukete berriro, azken finean, zertarako balio du gaizki pasatzeak? Badago denbora helduak izateko, beraz, lan ekin diogu eta egin dezagun egin behar duena, pinua jarri, edo belena nahiago badugu, eta parafernalia guztia bete dezagun denbora gutxira pasatuko baitira.
    Eguberri on denontzat!

  5. ARGIA-k dio:

    Nire ikuspututik, urtean hiru geltoki dauzkagu; Aste Santua arte, udako oporrak arte eta Gabonak arte.
    Lehenengo bietan, nahiz eta Aste Santua erlijioso aspektua izan, iristeko gogoak dauzkagu oporratzat hartu ditugulako, bai atseden bat hartzeko, bai bidai bat egiteko, bai egunak izateko nahi duzuna egiteko. Baina argia dago ez dauzkagula asmoa berbera Gabonetan baino.
    Egun haiek iristean, zuri gustatu ez zaizkizun arren, kaleetako argiak, erakuslehiak apainduta, supermerkatuetan janari goxo-goxoak, Gabonetako giroan sartzen gaituzte eta nahiz izan ez arren, gastatzeko behartzen digute.
    Honaino, diruari buruzko gaiaren inguruan bakarrik aipatu dut, baina beste esanahi bat ere badaukala iruditzen zait.
    Urtea pasatu ahala zer gertatu zaizun arabera edo nola iritsi zaren inguruan data honetara, Gabonak pozik hartzen duzu edo gorrotatzen dituzu.
    Nire ustez, psikologiko egoeran zauden arabera Gabonen bat hobeto pasatzen dituzu besteak baino.

  6. Ina May Gaskin-k dio:

    Nik gabonak nire garairik gustukoenetakoa dela aitortu behar dut, bai nire familia osoa ikusteko aukera bakarra delako, bai neguko tristura kentzen didalako. Hala ere, ulertzen dut aro hau gustatzen ez zaion jendea dagoela, familiari dagokionez, ez baita beti giro onik izaten eta norbait falta bada nabarmen sumatzen delako bere hutsunea.

    Gainera, egun hauetan urte osoan baino gastu gehiago dago hedabideek etengabe opariak eros ditzagula agintzen digutelako. Haatik, gabonetako oparirik ederrena denbora izatearekin bat nator, ganbarara joango ez den gauza bakarra da eta.

    Edozein modutan ere, gabonak umetxo baten jaiotzaren ospakizunean du bere abiapuntua. Beraz, oso simbolismo baikorra du, geure buruaren jaiotza dela esan nahi izateagatik, berpizte bat, gauzak konpontzeko aukera edo hobetzeko behintzat.

  7. ibiltari-k dio:

    Gabonetan, dena asko aldatzen du munduko hiri eta herrietan. Kaleak eta erakusleihoak argiaz beteta daude eta familiek lotzen saiatzen dute egun hauek ospatzeko, baino, nahiz eta oro har giro ona izan, gaur egun, gabonak ez dute benetakoak iruditzen, behintzat , lehenagoak konparatzen badute.
    Gabonak, erlijion eta fededunetan bere jatorria daukate, baina garai honetan pertsona gutxi dira arrazoi hauengatik data hauek ospatzen dutela.
    Aldetik, gero eta lehenago hasten dira eta bestetik, kontsumismoa da erregea.
    Nire kasuan, gabonak ez ditut gorroto, baina egia bada ez nagoela ados moduarekin ospatzen direla,ez zaizkidalako gustatzen sentimendu irrealak eta premiarik gabe kontsumoa gehiegi dagoelako.
    Horrela jarraitzen bagara, agian urte batzuetan, gabonak ekainean ospakizuko dute…

  8. Kirolzale-k dio:

    Mundu guztiak ez du begi onez ikusten Gabonak ospatzea. Batzuek Gabonak gorrotatzen dituzte eta hori gertatzearen arrazoiak ugariak izan daitezke. Lehenik eta behin, hildakoen falta sumatzen dute eta horren ondorioz, Gabonak tristura bihurtzen dira eta estres txiki bat sor daiteke ondo pasatzeko. Egunotan sentimenduak eta emozioak korapilatu egiten dira eta askotan oso zaila izaten da tristura kudeatzea. Bigarrenik, behartuta daude hainbat gauza egitera, adibidez, izeko Piliren etxera joatera, bikotekidearen herrira joatera… eta hori bai, irribarrez gainezka. Badirudi derrigorrezkoa dela ondo pasatzea. Azkenik, kontsumoa gehiegizkoa da.
    Beste batzuentzat, ordea, Gabonak familiarekin elkartzeko egun aproposak dira. Euskal Herrian gaur egun ez daude lehen bezain erlijioari lotuta. Askok Gabonetan etxetik alde egitea erabakitzen dute, esate baterako, atzerrira joatea. Ez da premiazkoa etxean geratzea.
    Bestalde, umeekin Gabonez gehiago gozatzen da. Umeek Olentzerorekin asko disfrutatzen dute eta urtero hiri guztietan hainbat ekintza antolatzean dira umeekin egoteko. Hala ere, kasu batzuetan zaila izaten da lana eta umeak bateratzea. Hala eta guztiz ere, Gabonak egun egokiak dira Olentzero eta Errege Magoak ikustera joateko, zinemara joateko, erakusketez gozatzeko… .Azken finean, Gabonak momentu politak dira errutina aldatzeko.

  9. Txokolatezale-k dio:

    Kaixo, lagunok:
    Hasteko, aipatu nahiko nuke Gabonak asko gustatzen zaizkidala nire familiarentzat eta niretzat garai berezia da eta. Arrazoi desberdinak dauzkagu hori esatea; esaterako, nire familia ez da hemengoa eta normalean Gabona aukera oso ona da herrira joatea eta gure familiarekin elkartzea. Horretaz aparte, nire familia tradizional samar da eta katoliko garenez Gabonak oso garrantzitsuak dira.
    Dena-den, ados nago zuekin, eta Gabonetako gauza batzuk ez zaizkit gustatzen…Hemen, Gasteizen, erdigunean, jendez beteta zegoen, supermekatuetan, dendetan, kaleetan…eta Gabonak oso komertzialak bihurtzen ari dira. Gainera, jendea beti korrika ibiltzen dira janaria prestatu behar dutelako edo opariak erosi behar dituztelako. Norbaitek lehen aipatu duenez, batzuek ez daukate oporrik eta horrexegatik Gabonak haientzat engaimendu dira. Jendea erreta bukatzen da. Baina, hori Gabonak dira? ala gizartearen erreflexu da?
    Bukatzeko,nire ikuspuntua argi utzi nahi dut. Nahiz eta batzuentzat Gabonak zentzu erlijiosorik ez eduki, nire iritziz, Gabonaren benetako zentzua bilatu behar dugu eta gauza sinpleagoak berreskuratu behar ditugu. Orain dela 100 urte, 1914ko abenduaren 24ean, lehen mundu gerra izan bitartean, Alemariaren eta Inglaterraren soldaduek haien armak utzi zitzaien eta Gabon ona ospatzen hasi ziren, elkarrekin…”Tregua de Navidad” deitzen da. Agian, Gabonak aste onak dira gure familarekin, lagunekin eta geurekin su-eten egitea.

  10. Coeur-k dio:

    Ezer baino lehen, aitortu nahi dut gero eta gehiago gabonak gorrotatzen dudala, bai lanean bai etxean niretzat lan askoko beti garaia da. Ondorioz, gabonak niri ez zait batere gustatzen.
    Hasteko, normalean jendea oporretan dago, orduan jendea lasaituta eta estresik gabe dagoela suposatzen da, baina ez da egia. Aldiz, hainbeste gauza egin behar ditu; adibidez, menuak prestatu behar ditu, gero erosketak egin behar ditu…eta onena nor arduratzen den erosketez? Inork ez du joan nahi! Beraz, estresatuagoa bukatzen duela.
    Bestetik, jendeak opariak erosi behar ditu eta erosketekin zoratzen da. Ondorioz, garai honetan dendak jendeaz betetzen da, eta erdian paseatzea edo erostea akigarria da.
    Bukatzeko, ni ez naiz erlijosoa eta niretzat oso desberdina da, baina jai erlijiosoa izatea kontsumoaren jaia izatera pasatu duela uste dut, eta urtero tranpa berean erortzen gara. Horregatik, jai guztiak bukatzen direnean niretzat askatzea da.

  11. Iraila-k dio:

    Nire ustez,Gabonen xarma aldatzen da denbora pasa ahala. Txikiak ginenean, dena beste begiekin ikusten genuen; ez genuen ardurarik, ezta derrigorrezko gauzak egin behar.Gabonen esanahia oporrekin eta opariekin lotuta zegoen.
    Gaur egun, berriz, gauzak oso bestelakoak dira. Bizitzak maila batzuk dauzka eta orain beste maila batean gaude. Helduak izatean, hemen ez daudenaz gogoratzen gara eta pena ematen digu. Agian kontua izango da nahi gabe konparatzen dugula nolakoak ziren egun horiek eta gaurko egunak.
    Uste dut hausnarketa honetan salbuespen txiki bat egiten dugula: hau da umeak etxean daudenean. Haiek ilusionatuta ikusteak onura egiten gaitu eta Gabonak beste modu batez bizitzen dira, bere ilusioa guk geneukan bezalakoa da eta. Baina era hori desagertzen denean eta umeak hazten direnean, berriro errutina etortzen da eta sentimenduak aldatzen dira.
    Gero eta jende gehiago gorrotatzen ditu Gabonak eta ulergarria da. Azken finean, nori gustatzen zaio pozik egotea derrigorrez?

  12. Azaroa-k dio:

    Gure artean gabonak ospakizun familiarrak dira. Ia denok urtero elkartzen gara familiarekin bazkaltzera edo afaltzera. Sentimendu erlijiosoa gero eta gehiago galtzen ari da. Hau da, gaur egun jende gutxi erlijioari buruz pentsatzen du gabonetan.

    Gizarte honetan, gabonak ospatzen ditugu opariak erosten. Kontsumismoa asko handitu da azken urteotan, nahiz eta krisian egon diru gutxiago daukagu, baina gehiago kontsumitzen dugu.
    Bestalde, gure gizartea oso superfiziala da eta umeek ere bai gauza gehiago edukitzea behar dituzte.
    Agian, pentsatu behar dugu zer egiten ari garen eta nola bizi gara. Gauzak aldatzea komeni zaigu, baina nork nahi du bere gabonak aldatu?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s