Urtarrilean “aldaparik” bai?

Karriere Aufstieg

Gabonak amaitu dira. Loteria, tripakadak, argiak, Gabonetako familia-bilerak…gogoan geratu zaizkigu hurrengora arte. Orain eguneroko errutinara itzultzea tokatzen da, baita urtarrileko aldapa “igotzea” ere.

Zure ustez, benetakoa da ala asmakizun hutsa? Egia da, beherapenak direla eta, dendak jendez beteta daudela? Zuk nola egiten diozu aurre?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

20 erantzun Urtarrilean “aldaparik” bai? -ri

  1. Cucha-k dio:

    Nik uste dut irailaren aldapa okerrena dela.
    Urtarrilan ez ditut hainbeste erosketak egiten batez ere, nire amaren extean gaudelako eta gonbidatu nahi diguelako.
    Ordea, irailaren, umearen liburuak erosi behar ditut, ikastolako seguru eta eskolako materiala ordaindu behar ditut eta gainera, gizarte etxearen ekintzak nire familia osoarentzako ere ordaindu behar dut.

  2. Marigorringo-k dio:

    Nire ustez, urtarrileko aldapa benetakoa da. Alde batetik, gabonetan diru asko gastatzen da opariekin eta gainera, urtarrilean beherapenak daude eta gehiago gastatzen da.
    Bestalde, gabonetan gehiegi jaten da eta gauzak desberdinak egiten dira, horrela, errutinera itzultzea asko kostatzen zaigu.
    Nik urtarrilero post-oporretako sindromea dakit. Hori nire urtarrileko aldapa da.

  3. negugorria-k dio:

    Gabonak amaitu dira eta familiek oparietan eta janarietan diru gehiegi gastatzen dute. Jendeak hainbeste diru gastatuko ez balu, aurreztu ahalko luke.
    Alde batetik, urtarrilaren 1 etik zerga guztiak igo dituzte: tabakoa, alkohola, argia, garraioak, eta bar..Beste aldetik, beherapenak iritsi dira eta gastatzen jarraitzen dugu. Nahiz eta dirurik eduki ez, gauza horiek guztiak erosi behar ditugula pentsatzen dugu.
    Azkenean, ez dakigu zenbat diru gasta dezakegun eta gure kontu korrontea 0 kitalpenean edo zenbaki gorrietan geratzen da. Beraz, bi konponbide bururatzen zaizkit arazoa konpontzeko:
    1. Gure gurasoen etxera denbora luzean zehar bizi izatera joango gara gure egoera txarra
    gainditu arte.
    2. Bankuari mailegu bat eskatuko diogu zorrei aurre egiteko.

  4. Txintxirrin-k dio:

    Niretzat benetako aldapa adendukoa da, baina orain, urtarrilean, ikusten dugu. Ondo pentsatzen baduzu urtarrilean ez dago janaririk, afaririk, kotiloirik, oparirik denontzat … Letxuga jan behar duzu, dendetan prezio onenak aurkitu ahal dituzu eta denbora libre gehiago daukazu. Berriro zure kontuei kasu egin ahal diezu eta plan berriak egin ahal dituzu. Horregatik urtarrilako aldapari aurre egiteko baikotasuna erabiltzen dute.

  5. Ilargia-k dio:

    Nik, beste urtetan urtarrilaren aldapa sentitu dut; gabonetan ez nuelako ikasi behar, gauza asko egiten nituelako eta eguneroko ohikeriari itzultzea kostatzen zitzaidan.
    Baina gabon hauetan, klasera bueltatzean pixka bat nabaritu dut; ordea, beste alderditan ez dut nabaritu. Bakarrik gabon-gaua eta eguberri-eguna ospatu nituelako familiarekin, beste jaiegunetan lan egin behar nuelako jatetxean eta, lanegunetan zerbitzugune batean. Behintzat, naiz eta askariaren orduan jan, bezeroek jan zuten janari berdina jan genuen egun guztietan eta oso gozoa zegoen.
    Gainera, asteburu honetan, jabeak, jatetxea 15 egun itxiko duenez denok oporrak izateko, gabonetan baino lasaiago egongo naiz datorren egunetan.

  6. Nemo-k dio:

    Nire kasuan urtarrilako aldapa ez da hain gogorra Gabonengatik, urtarrilean dauzkadan gastu finkoengatik baizik.
    Egia da Gabonak kontsumismo garaia direla.
    Nahiz eta nik gehiegi ez gaztatu, beste hilabetetan baino diru gehiago familiarentzat gastatzen dut.
    Beharbada, beste hilabetetan egiten dudan erosketak niretzat dira eta beste aldapa ere bihurtu ahal da.

  7. EGOIRA-k dio:

    Nire ustez, urtarrilako aldapa benetakoa da, Gabonetan asko gastatzen baitugu, beraz, hain gastu eta gero , hainbete bazkariak eta gero, urtaliaren , hilaren amaieran iristeak aldapan gora eginten da .
    Gainera, nahiz eta errutinara itzultzea kostatzen den, uste dut, momentu ona dela helburuak edo asmo berriak ipintzeko, eta urte berria energiarekin hasteko.
    Nik urtero gutxiago gastatzen saiatzen naiz,batez ere, oparietan. Aprobetzatzen dut beherenak garaian erosteko behar dudana.

  8. piparra-k dio:

    Nik, urtarrileko aldapa existitzen dela uste dut: batez ere gabonetan diru asko gastatzen baduzu.
    Urtarrileko aldapak bakoitza modu desberdinean eragiten gaitu.

    Urtarrileko aldapa sufritzen duten pertsonek gero beherapenak aprobetxatu nahi dituzte eta askotan aldapa okerrago jartzen zaie.

    Nire ustez beherapenak trikimailu komertzialak dira gehiago gastatzeko.
    Normalean, beherapenetan erosten ditudan gauzak bakarrik benetan behar dudanak izaten dira.

  9. masha-k dio:

    Nire iritziz, urtarrilaren aldapa azmakizun hutsa da besterik, nahiz eta beherapenak hasi, dendak hutsik egon behar izango lirateke. Esaten da gabonetan jendeak kontrolik gabe gastatzen duela eta, egia izan arren, nire ustez, inork ez du ordain ez dezaken ezerik erosten. Tuntuna izango litzateke.
    Nire kasuan, Gabonetan diru asko gastatzen ez dudanez gero, ez daukat urtarrilaren aldaparik . Nire aldapa erreala irailean dago, oporretatik itzultzean poltsiko hutsekin eta ikasturte berriaren gastuak aurre egin behar izatean (umeen arropa, liburuak,…).

  10. Txonpi-k dio:

    Nik uste dut “Urtarrileko aldapa” kontsumitutakoaren ondorioa eta prezioen igoera , beraz, edukitzen dena baino gehiago gastatzen da.

    Urtarrilean jendeak bere gehiegikeriak gehiago kontrolatuko balitu lasaiago ibiliko litzateke. Hala ere, jendea poltsikoan diru gehiago duenean kontsumismoren ondorioz eraginda ikusten da. Beraz, eragiten die fakturei urtarrilean aurre egin behar dietenei.

    Merkealdiak marketinaren ondorioz apeu bat dira, gaur egun dendetan efekturik sortzen ez dutenak eta bai Interneten.

  11. Txitxarra-k dio:

    Niretzat urte ia guztia urtarrileko aldapa bat da, baina ni irailean urtarrilean baino txarrago nagoela uste dut. Udako oporretako eta gero dena gastatu naiz eta normaltasuna hasten du, eta gastuak ere bai.

    Eguberritan oporretara ez banoa, Eguberrian opariak erosi arren, urtarrilean oraindik aparteko ordainsariarekin eusten dut, baita merkealdian zerbait erosi ahal dut ere.

    Urtarrilean seme-alabekin familientzat Eguberri opariekin eta janarien prezio altuegiarekin gogorragoa izango dela uste dut. … Eta irailean familiek gastu handi bat daukate umeak ikastolara itzultzen direlako.

    Azken finean uste dut urte guztian “aldapa” bat dela, guztiontzat.

  12. Kalamardo-k dio:

    Diruari edo ekonomiari buruz hitz egiten badugu, existitzen da urtarrilako aldapa, baina ez mundu guztiarentzat, pertsonaren eta familiaren arabera. Ezkondua edo seme-alabak izatea ez da ezkongabea izatea baino bera. Adibidez, umeak dauzkaten familiek irailean urtarrilean baino gastu gehiago dauzkate agian. Urtarrilakoa ez da urteko aldapa bakarra.
    Nire kasuan, aldapa izugarria urrian daukat. Autoaren, etxearen eta bizitzaren aseguruak hipotekarekin elkartzen dira eta horiek guztiak ordaindu behar izaten ditut hilabete horretan. Atun gatzartu baino zurrunago geratzen naiz, erabat garbituta.
    Urtarrilako aldapa Zaldiaran izango balitz, urriakoa Tourmalet izango litzateke gutxienez.
    Benetan denontzat den urtarrileko aldapa berriro lanera eta ohikeriara itzultzea, eta hartu genituen kiloak galtzea dela uste dut.
    Hau guztia jasateko, euskaltegira etor gaitezke eskerrak!

  13. kexkamusela-k dio:

    Niretzat Urtarrileko aldapa okerrena da,jendeari ez zaiolako denbora eman eguberrietako gehiegikerietatik berreskuratzeko, eta beherapenak ailegatzen dira!!. Gainerako batzuetan beste gastuak daude, adibidez autoen seguruak.
    Hau dena, aipatu gabe, kasu batzuetan aldapa ez dela bai diruagatik bai hartutako kiloengatik. Askotan, Urtarrilean kiroldegi batera matrikula egitera joaten gara, eta aste batzuk ondoren, ahazten zaigu ezertarako ordaindu dugun dirua, joateari uzten diogunez gero.
    Beraz, aldapa gora edo aldapa behera??

  14. Arrosa-k dio:

    Ez dut uste urtarrileko aldapa hainbesterako denik. Egia da, Gabonetan diru gehiago gastatzen da, baina ez dugu ahaztu behar azaroan eta abenduan denda askok eskaintzak jartzen dituztela eta horren ondorioz, jendeak aukera aprobetxatzen du erosketak aurreratzeko.
    Bestalde, beherapenak oso erakargarriak direnez, jendea zerbait ikustera joaten da eta azkenean erosten bukatzen da, noski; ikusi besterik ez dago nola dauden denda guztiak, batez ere, lehenengo egunetan: jendez beteta!

  15. Eguzkilorenac-k dio:

    Nire ustez, urtarrileko aldapa asmakizun hutsa da. Edozein hilabetetan gastu inportateak eduki ahal ditugu eta aurre egiten dugu. Normalean, Gabonetan gastu asko dauzkagu, baina badakigu eskaintzak aprobetxatzen, merkeago erosi dezakegu. Nik, adibidez, jostailu guztiak azaroan erosten ditut eskaintzak aprobetxatzen, hau da, black friday eguna, jostaiuluen % 20, eta abar.
    Bestalde, Gabonetan pasatu ondoren, beherapenak heltzen dira, eta dendak jendez beteta daude, behar dugun erosteko aprobetxatzen dugulako. Nik, adibidez, Errege Maguen eguna, dirua eskaintzen diet beherapenetara joateko. Ia beti nahi dudana aurkitzen dut!!!!

  16. Nuhem-k dio:

    Nire ustez, urtarrileko aldaba ez da hainbesterako. Zure gastuak kontrolatuz gero, ez duzu hain gastatuko.
    Ikusi besterik ez dago, gero eta denda gehiago beherapenak lehen hasten dituzte. Hortaz, zure gabonetako erosketak aurreratzen badituzu, urtarrileko aldapa ez da izango hain gogorra.
    Zentzu honetan, interneten bidez deskontu handiak ere aurkitu ahal dugu. Horregatik, nik uste dut egunotan ez daudela dendaz jendez beteta. Hala ere, jendeari beherapenak gustatzen zaizkio eta behar duen gauza gehiago erosten bukatzen ditu.
    Ondorioz, urtarrileko aldapa niretzat txikia da
    kontrolatu banaiz. Ordea, iraileko aldapa ba aldapa gogorra dela, eskola dela, liburuak direla, arropa dela… Urtarrileko aldapa nahiago dut, benetan.

  17. Ilargitxu-k dio:

    Argi eta garbi daukat Urtarrileko aldapa errealitate bat dela. Gabonetan hainbeste gehiegikeriak egiten ditugunez, Urtarrilean gure ekonomian nabari ditzakegu. Uste dut, horregatik beherapenak Urtarrilean egiten direla. Gero eta denda gehiago eskaintzak egiten badituzte ere abenduan, jende askok behar baino gehiago gastatzen jarraitzen du. “Aldapari” aurre egiteko ideia ona izango litzateke lehentasunen zerrenda bat egitea eta eltzeitsu batean diru sartzea, ezustekoei aurre egiteko.

  18. Gatzagunea-k dio:

    Nire ustez urtarrileko aldapa igotzea ez da hain zaila. Azaroaren azken egunetan eta Abenduaren hilabete osoan gastuak kontralatzea zailena da, uste dut. Egoera hau kontrolatuta, bestea erraza da.
    Gabonetako extra poltsikoan dago berri eta gastuak ( loteria, janariak, opariak, eta abar) ez dira finkoak. Bakoitzak bere ekonomia ezagutzea behar du eta ekonomia horren arabera gutxiago edo gehiago gauzak eros ditzake, merkeagoak edo garestiagoak.
    Bestalde, iraileko gastuak ia-ia finkoak dira (eskolako matrikulak, liburuak, arropa berria guztientzat, eta abar). Nire kasuan urte askotan hipoteka eta autoaren asegurua ere biltzen ziren. Uda pasatu eta gero (udako extra, urrun eta desagertuta dago) gastu hauek min handia egiten dute diru-zorroetan eta irailea eta urria gainditzea froga gogorra da.
    Gero azaroa hasten denean, zerumugan, berriro gabonak agertzen dira.

  19. Izka-k dio:

    Nire ustez, urtarrilako aldapa existitzen da. Badakigu gabonak baino lehen eskaintza asko daudela, baina nahiz eta merkeago erosi,,beste hilabetetan baino gastu gehiago izaten ditugu.
    Egia da beherapenetan dendak jendez beteta daudela, baina uste dut neguko behereapenak onak direnez jende askok itxaroten duela geroago erosketak egiteko gabonetan ordez.
    Niri iritziz irailaren aldapa gogorragoa da, bertan ez daudelako ez eskaintzak ez beherapenak, gainera liburuak, arropa, eskolaz-kanpokoa ordaintzea ez da aukera, beharra baizik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s