Urte berri, asmo berri

2018 Eta zuk zer eskatzen diozu urte berriari?

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=2072606

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=2399923

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

13 erantzun Urte berri, asmo berri -ri

  1. Ablax-k dio:

    Gabonak pasa ondoren beti asmo berriak dauzkagu, behintzat, urtarrilean, ezta?
    Nire kasuan, 2017a oso ona izan zen eta ez dut kexarik eduki, orduan,
    urte honi zer eskatuko diodan?
    Alde batetik eta zorionez, osasun ona eta lan ona ere edukitzen dut, baina beste aldetik,
    denborarik ez, orduan, patzientzia, indartsu eta gogo handiak euskara ikas ditzadan urte honi eskatuko dizkiot, beste gauza batzuk egiteko denetatik edukitzen ditudalako.
    Egia esateko eta bukatzeko, ez dela erraza egunero euskaltegira joatea eta gero etxeko lanak egitea, uste dut.
    Ikaskideek, zer iruditzen zaizuen?

  2. Mafalda-k dio:

    Ados nago. Beti gabonak eta gero pertsona gehienok berdin pensatzen dugu, hurrengo urterako egingo ditugun planak eta helburuak markatzen ditugu. Ni ez naiz kexatzen pasatu berri den urteaz, uste dut nahiko ona izan dela. Zer eskatzen dioten urte berriari? Lehena osasuna eskatzen dut lan egin ahal dezadan, eta lana izatea, noski. Gainera, erretzeari uztea nahiko nuke. Desio gehiago daude, ordea, horietako asko bidean gelditzen dira. Gutxienez, horietako batzuk betetzen nahiko nuke. Bukatzeko, urte honetarako, Euskera asko ikasteko asmoa daukat.

  3. Izki-k dio:

    Urte berria hasten denean denok asmo onez beteta gaude, batez ere, urtarrileko lehenengo egunetan. Kirol gehiago egitea, hizkuntza berri bat ikastea, erretzeari uztea, hobeto jatea, familia eta lagunekin denbora gehiago ematea… Hauek izaten dira asmorik ohikoenak jendearen artean. Hala ere, asmo berriak edukitzea erraza dela uste dut; zailena da urte osoan zehar mantentzea, horregatik errealista izatea eta bete ditzakegun gauzak eskatzea hobe dela iruditzen zait.
    Nire kasuan, ni nahiko tradizionala naiz, eta batzuetan gure esku egon ez arren, urte berriari beti eskatzen diot niretzat den garrantzitsuena; hau da, osasuna, bai niretzat, bai familiarentzat eta lagun guztientzat. Bestalde, gauza arruntak eskatzen ditut, izan ere, gehienok eduki nahiko genituzkeen gauzak direla iruditzen zait; esate baterako, lan finkoa aurkitzea diruaz ez kezkatzeko edo zoriontsuagoa izatea; a! baita euskara ikasteko gogoa edukitzea ere! Ziur aski euskaltegiko ikaskide guztiok hori eskatu dugula, ezta?

  4. urtxakur-k dio:

    Mahatsak jan ondoren eta 2018aren hasierarekin urte berri hobeago bat edukitzeko nahiak ere hasten dira. Nahiz eta gauza asko eskatuko genizkioken urterokoak errepikatzen dira: pisua jaistea, kirola gehiago egitea, elikadura osasungarriagoa eramatea edo euskaraz gehiago ikastea besteak beste.

    Hala ere, aldaketa asko eta handiak egin nahi ditugunez, asmo hauek ez dira denbora luzea jarraitzen laster nekatzen garelako. Horregatik, aldaketa konkretuagoak markatzea aholku on bat iruditzen zait; esate baterako, lau kilo jaistea, hiru ordu astean kirola egitea, lau aldiz astean barazkiak jatea edo egunero euskara klaseko etxerakolanak egitea.

    Hala eta guztiz ere, norbaiti zerbait gomendatu beharko banio urte hau ona izan dadin, zoriontsu egiten duten gauzekin jarraitzen dituela eta goibel egiten dutenak kentzen dituela esango nioke.

  5. eguzkilore bis-k dio:

    Nire ikuspunturik, asmoei dagokionez, urtea irailean hasten da. Urtarrila bigarren aukera da. Izan ere, irailean urtarrilean baino asmo gehiago egiten ditugu: gimnasiora joatea, dieta hastea, hizkuntza ikastea, erreari uztea….Batzuetan, lortzen ditugu baina beste askotan, urtez urte errepikatzen ditugu, tradizioa balitz bezala.

    Hala ere, urtarrilaren asmoak irailarenak desberdinak dira, Urtezahar eguna heltzean gure bizitzaren azterketa egiten dugu eta. Ez dira irailearenak hain praktiko. Urtea hobea izan da gauden bezala egotea eskatuko dugu. Eta alderantziz, urtea txarra izan da Urte Berriari eskatuko diogu atzerakoa baino hobe izatea.

    Nahiz eta ez bete, asmoak egitea beharrezkoa da gizakientzat. Azken finean, asmoak hobekuntzak dira eta haiekin gu ez ezik, gizartea ere, hobetuko da.

  6. Ina May Gaskin-k dio:

    Ni ez nator bat Ablaxekin, niri ez zaidalako euskaltegira joatea hainbeste kostatzen. Izan ere, eguneroko ohikeriko partetzat hartzen dut. Horrez gain, beti edozer esamesagatik barre egiten dugu, bai egositako txangurroagatik, bai Chicote kroketengatik.

    Horretaz aparte, urte berrirako proposamenak geure buruari egingo ez bagenizkio, urteko hasierak ez luke magia bera edukiko, gizakiok etorkizunak bizitza hobea ekarriko dugula sinetsi behar baitugu. Honi gaineratuko nioke urtarril hilak gure abiapuntuan kokatzera behartzen gaituela, hobeto esanda, gure bizitzako agintea hartzera. Hortaz, urtea hastea da, aldi berean, azken urtean egin gabe daramatzagun etxerakolanak berratzea.

    Urte honetako erronkei begira, argi dago euskarak jartzen digun norgehiagoka irabaztea nagusienetakoa dela, azken batean, geure buruarengan konfiantza hartuz gero, dena posible da eta.

  7. eguzkilore-k dio:

    Zurekin ados nago, urte berria hasten denean denok asmo onez beteta gaude, gutxienez, lehenengo bi hilabetetan. Gero urtean zehar, poliki-poliki, gure asmoak eta gure erronkak galtzen ditugu. Horregatik, urtero nire urte berrirako nahiak paper polit batean idazten ditut eta nirekin eramaten dut leku guztietara ez ahazteko.
    Pasaden urtean, urte berriari gauza asko eskatu nizkion, zuek bezala; osasuna nire familiarentzat, kirola egitea, baita euskara berriro ikastea ere! Hau dena lortu nuenez gero, urte honi, gauza gehiago eskatu nizkion. Agian, gehiago urte batentzat. Ez dakizue nola den nire urte honetako zerrenda!
    Nire kasuan, egonarria izatearekin konformatuko nintzateke.

  8. eskalmendikoa-k dio:

    Urte berriari begira, mundu guztiak kexkak ditugu, nagusienetako kexkak betikoak dira: osasuna, maitasuna eta zoriontasuna. Hala ere, pentsatu behar dugu urtea luze samar izango dela eta oztopo ugari agertuko direla gure bizitzan, gauza onak eta txarrak izango ditugu.
    Nik behintzat urte ona pasa dudala uste dut, horregatik, urte berria pasatu dudan urtea bezala izan dadila eskatzen dut.
    Bukatzeko, aipatu behar dut denok hobeto bizitzeko, gizartearen nahiz politikaren arauak aldatu behar izango dituztela, bizitza gurea da eta ez dugu utzi behar beste batzuk gure bizitzan eragitea. Zoriontasuna bilatzea gure esku dago !!

  9. ibiltari-k dio:

    Urte berria hasten denean gehienok,une ona dela uste dugu ohitura txarrak aldatzeko edo kentzeko bizioak ez direla osasungarririk , adibidez: erre ,ez egin kirolik,…. Eta aldi berean, ohitura osasuntsuak proposatzen ditugu gure egunero hobetzeko. Berez, helburu hauek merezi dute , baina beharrezkoa da seriotasunez hartzea, bestela, zertarako ilusio hauek sortzen ditugu proiektu berriekin?.
    Nahiz eta gure agintzariak betetzea zaila izan , ez da ezinezkoa, baina dudarik gabe, garrantzitsuena ondo planifikatzea da gure helburuak eta nekaezinak bagara lortuko dugunakk.
    Nire kasuan, zer eskatzen diodan urte berriari? Urte berriari hiru gauza eskatuko dizkiot ,Lehenengoa eta garrantzitsuena:Osasuna , niretzat , nire familiarentzat eta lagunentzat.Eskatuko dizkiodan bigarren eta hirugarren gauza pazientzia eta nekaezinago edukitzea izango litzateke eta horrela pixkanaka-pizkanaka nire helmugak lortu ahalko dut… Zein da nire helmuga? Oraintxe bertan nire helmuga euskararen bigarren maila lortzea da , laster izatea espero dut, ez bada hórrela saiatzen jarraitzen ari gara…
    l

  10. Kirolzale-k dio:

    Jakin badakigu gizakioi urte berriari begira proposamen batzuk bururatzen zaizkigula gure desioak eta motibazioak betetzeko. Halaber, urtero errepikatzen ditugu. Normalean, urtarrilean iazko ohitura txarrak alde batera uzteko erabakia hatzen dugu, hala nola, erretzeari uztea, kirol gehiago egitea, argaltzea, hizkuntza berri bat ikastea…
    Tamalez, helburu horietako batzuk bidean geratzen dira; izan ere, asmo horietako batzuk betetzea oso zaila da eta gainera, denbora pasatu ahala borondate eza nabaritzen hasten da.
    Nire ustez, komeni da asmoak ondo plaifikatzea, hau da, hasi baino lehen nola egin ondo pentsatzea, adibidez, erretzeari utzi nahi izango bagenio, ondo legoke zigarro-kopurua pixkanaka-pixkanaka gutxitzea eta ez uztea bat-batean. Era berean, ezinbestekoa da gure jarrera aldatzea asmoak betetzeko eta komenigarria da baikorra izatea.
    Horrenbestez, esandako guztia kontuan hartuta, argi eta garbi daukat bai saiatua izatea bai gogoz egitea funtsezkoa dela helburuak lortzeko.

  11. Ramuntxo-k dio:

    Urte berri, asmo berri. Zer esan! Erretzeari uztea, pisua galtzea, lan berri aurkitzea, zor guztiak ordaintzea, izugarrizko bidaia egitea, maitasuna aurkitzea, eta abar luze bat. Nik urte berriari gero eta desio gutxiago eskatzen dut batez ere ez du balio esertarako. Datorrela datorrena eta sortea badator edozein ispiriuari eskerrak emango dizkiot.

    Nire aldetik, urteko lehenengo egunean zeozer gauza eskatzeagatik, beti Erregeko Maguen ‘roskoia’ erosi arte itxaroten ari naiz. Hor dago koska, egun berezi honetan gozoki jaterakoan ea barneko baba eta irudia nori tokatzen zaizkon espero dut. Niri babaduna izan balitz, kaka zaharra! zorte txarra besterik ez urtean aurkituko dut. Bestela, roskoia banatu ostean irudia topo egiten badut, akabo penagarriak.

    Baina, inoiz ez dut gauza zehatza eskatzen: loteria sari dexente ukitzea, nire seme-alabak lan aproposa, oso ondo ondainduta eta betirako lortzea, plazerrezko urte osoko munduko bira egitea edo antzeko zerbait lelokeriak. Bai zera. Nik nire bizitza ongizate betea edukitzea eskatzen dut eta horren ondorioz osasuna, maitasuna, alaitaasuna, paketasuna… eta niretzat lortuko banu nire ondoan dauden pertsona guztientzat lortuko nuke.

    Ez dakit, aurten roskoiaren baba tokatu nau eta nahiko urduri nago. Zer pasatuko ote da?

  12. Iraila-k dio:

    Urtero gauza bera gertatzen da. Urte bat bukatuta eta hurrengoa hasten den bezain laster, asmo berrietan pentsatzen dugu. Agian asmoak betikoak dira, agian desberdinak, baina beti asmoaren bat daukagu hor, gordeta, geure burua bakarrik ezagutzen duena.

    Nire ustez, asmo horiek normalean ez dute hainbesterako balio. Batzuetan, frustrazioa emateko besterik ez, ez direla betetzen ikustean. Horregatik, hobe dugu bizitza pausoz- pauzo bizitzea,eguneroko gertaeren arabera.

    Bizitzak ulertarazten gaitu epe luzerako planak egitea arriskutsua dela. Hori egiteko bidean, benetan garrantzi handia daukaten gauzak bazter batean utzi ahal izaten dugu eta horri erreparatzen diogunean beranduegi dela besterik ez dugu ziurtatzen.

    Bukatzeko, esango nuke urte berrira eskatuko nukeena osasuna dela. Denbora pasa ahala garrantzitsuena dela konturatu naiz eta.

    Eta Ramontxu, egon lasai! Babarrunaren jabea izateagatik, roskoa ordaindu behar izango duzula, besterik ez zaizu gertatuko.

  13. Azaroa-k dio:

    Jende batzuk, proposamen asko dauzka urte berri bat heltzen denean. Asmo tipikoenak dira ingeles ikastea, erretzeari utzi eta argaltzea. Denok urte berria hasten dugu ilusiorekin eta ideia berriekin, baina bi aste eta gero, ia dena ahaztuta dago.

    Urtarrila bukatu eta gero, jendea oraindik erretzen du, hiru kilo gehiago pisatzen ditu eta ez dabil gimnasio batean.

    Zer gertatuko litzateke proposamen guztiak lortuko bagenitu? Hurrengo gabonetan ez genituzkeen desio berriak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s