Zorroztasun greba

Hilabeteotan guztion ahotan egon da Gasteizko udaltzainak egiten ari diren “zorroztasun greba”. Orain, badirudi bukatu direla gehiegizko isunak.

Zer iritzi duzu greba honen inguruan? Zuri edo zure inguruko norbaiti jarri diote isunik?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

29 erantzun Zorroztasun greba -ri

  1. ZU-k dio:

    NIRE USTEZ GREBAK ONDO DAUDE, BAINA BAKARRIK GURE ESKUBIDEAK ESKATZEKO.GAIZKI IRUDITZEN ZAIDANA HERRITARRAK IZORRATZEKO ERABILTZEA DA.NIK EZ DUT AUTORIK BERAZ, INONGO ISUNIK DIDATE JARRI.

  2. Marigorringo-k dio:

    Nire ustez, greba hau oso bidegabea da hiritarentzat. Ondo iruditzen zait, udaltzaingoak bere eskubideak defendatzen dituztela, baina ez gure kontura.
    Nire seme-alaben eskolan ia egunero zeunden eta bigarren hilaran zeunden kotxeetan isunak jartzen zizkieten. Ni eskolara ibiltzen joaten naiz baina batzuetan, kotxez joan behar dut eta ezin nuen egin, beldurtzeagatik.

  3. Txintxirrin-k dio:

    Zorionez gure etxean ez dugu isunik “irabazi”. Baina, badaezpada ere, grebak adi-adi egotera behartu gintu.
    Hasieran guztiok ikaratuta geunden, batez ere kontu hauetan bidegabe jokatzea normala da.
    Baina, nire ustez, oso triste izan da gauza bat estalgabetzea: udaltzaingo batzuek, bere lana izan arren, zorroztasun greba behar izan dute bere lana egiteko.

  4. ILARGI-k dio:

    Orain dela hil batzuk Gasteizko udaltzainek zorroztasun greba izaten dira.
    Nire iritziz udaltzainek, noski, haien eskubideak defenda dezakete.,Baina, ez nago ados gasteiztarrok haien arazoak ordaindu behar dugu.

    Izan ere, Gasteizko kaleetatik bai oinezkook, bai ibiltzen direnak autoaz isun bat jartzeak berdur ematen digu. Horregatik, errepide bat gurutzatu baino lehen, edo autoa non aparkakatzen dugun, arretaz ibiltzen gara badaezpada.

    Txorienez badirudi greba hau laster bukatuko duela. Hala ere hainbat gazteiztarrek oraindik isun handi batzuk ordaindu behar dute udaltzaien eskubidegatik

  5. Gorapiloa-k dio:

    Nik uste dut greba honek ez duela zentzurik.Greba egin dute udaltzaingo kide gehiago eskatzeko.Ahal izan dituzten izun gehienak jarri dute adierazteko.
    Orduan zer egiten dute normalean?
    Haizea egiten duenean zakarrontziak egan egiten dute,eta ez dut oraindik ikusi udaltzaingoa zakarrontziak bere lekuan jartzen.
    Azpertzen bazarete jendea laguntzeko modua bila esazue eta ez dirua kentzeko modua.

    • Gorapiloa-k dio:

      Nik uste dut greba honek ez duela zentzurik.Greba egin dute udaltzaingo kide gehiago eskatzeko.Ahal izan dituzten izun gehienak jarri dute adierazteko.
      Orduan zer egiten dute normalean?
      Haizea egiten duenean zakarrontziak egan egiten dute,eta ez dut oraindik ikusi udaltzaingoa zakarrontziak bere lekuan jartzen.
      Azpertzen bazarete jendeari laguntzeko modua bila esazue eta ez dirua kentzeko modua.

  6. Cucha-k dio:

    Ni ez nago ados greba horrekin. Nire ustez, orain, Udaletxeak udaltxainaren lanera ikasi behar du eta azaldu denoi zergatik hilabete hartan beste hilabete batean izunak baino gehiago jarri zituzten. Eta begiratu ea ondo lan egiten zuten ala ez.
    Nire senarrari izun bat jarri zioten goizeko seietan aurretik Prado kalea zehar joan dela eta.
    Jendea ez dauka kulparik bere Konbenio ez lortzeko.

  7. piparra-k dio:

    Hasteko, greba egiteko udaltzainek eduki dituzten arrazoiak ez ditut ondo esagutzen, baina segur aski beraientzako garrantzitsuak eta beharrezkoak dira. Gainera, momentuz, udaltzainek greba egiteko eskubidea daukatela uste dut.

    Dena den, lanera joango ez balira greba egoteko, ia, ia inor ez ginateke bere arrazoiaz jabetuko. Beraz, udaltzainentzat protesta egiteko modurik onena zorroztasun greba da.

    Hau esanda, udaltzainek legea bete behar dute eta jarriko dituzten isun guztiak izan beharko dira, bestela, haiei garestia atera beharko litzaieke.

    Greban zehar isuna jarri dioten inor ez dut esagutzen, baina kasu batzuk entzun ditut.

  8. EGOIRA-k dio:

    Nire ustez, udaltzainak greba egitea ondo iruditzen zait, bere eskubideak babesteko eta lanpostuan hobekuntzak lortzeko., baina ez nago ados herritarren kontra erabiltzen dute, abusu bat dela uste dut.
    Zorienez, niri ez didate isunik jarri eta nire senideei ere ez .Espero dut Udaletzea eta Poliziak adostasunera iristea eta greba laster konpontzea

  9. Masha-k dio:

    Nahiz eta udaltzainak “zorroztasun greba” egitera bultzatu dituzten arrazoiekin bat etorri, grebaren aurkakoa naiz. Nire iritiz, jarritako isunek hiritarrei bakarrik kalte egiten diete eta horrela, gero eta gizartearen laguntza gutxiagoa lortuko dute.
    Isun bat jarri zioten pertsona bat ezagutzen dut. Nire alabaren lagun baten aita da. Ikastolara bere semearen bila zihoan eta gelditu zuten gaizki aparkatutako kotxeagatik. Benatan kotxea ez zen zurea baina, eztabaidatzen hasi zenez, 30 euroko isuna jarri zuten.

  10. Bizigarri-k dio:

    Greba egiteko langilearen eskubidea da, nahiz eta batzuetan gustatu ez. Badirudi greba ezberdin mota dagoela eta udaltzainak egiten ari diren greba ez da onargarriena.
    Nire ustez hau Udaltzainak eta Udalaren arteko kontua da eta ez da behar biztanleriok bere negoziazioan barruan sartu.
    Luzatuz gero udalaren diru-kutxa bete egingo dute, grebaren positiboena da.
    Pasa den Azaroan Baskonia partidua ikusten dudan bitartean, udaltzainek isundu naute gaizki aparkatzeagatik.

  11. Txonpi-k dio:

    Langile gizarte honetan beti berdin gertatzen da, langilearen murrizketa da erakundeetarako onuragarriena. Beraz, konsumitzaileengan eragina izan du, adibidez, herritarrak zergak ordaindu arren, eskariak ez dira betetzen.
    Zerga hauen inbertsioak hiriaren azpiegituretan ere ebakitzen dira. Erakundeek pilak jarri behar dituztela esan behar du, hiria gaizki zuzentzen dutenak, hauek dira.
    Herritarrak nekatzen ari dira.

  12. Nemo-k dio:

    Uste dut eskubidea daukatela kexatzeko eta bere lanan hobekuntzak eskatzeko. Baina hartutako neurri hau gehiezkoa da.
    Ez dago eskubiderik. Ez dut uste guk,bere eskubideak defendatzeko, horrelako modua ordaindu behar dugunik.

  13. Kalamardo-k dio:

    Nik ez dut isunaren bat jarri dioten inor ezagutzen, eta niri ere ez didate isunik jarri. Dena den, egiten ari diren zorrotasun grebaren kontra nago. Baina xehetasunekin.
    Greba honen zehar zuzengabeko moduan ipini dituzten isun asko daude. Adibidez, norbaitek arau-hausteren bat egiten badu, eta arau-hauste horrek ez dio inori kalte egiten edo ez du inor molestatzen, beharrezkoa ez da isuna. Abisu bat nahikoa dela uste dut.
    Beste alde batetik, askotan jendeak molestatzen edo kalte egiten duten arau-hausteak egiten ditu eta inork ez dio ezer esaten ez isunik jarri.
    Horren ondorioz, nire iritzia ez da ez zuria ez beltza. Isun zuzengabeak jartzeari utzi behar izango liokete eta zuzenak jartzen hasi behar izango lukete.

  14. Txitxarra-k dio:

    Gaizki iruditzen zait, dudarik gabe!, beti berak ordaintzen ditugulako. Udaltzainek orain egiten dutena bere lana bada… zer egin dute orain arte?

    Zorionez, ez naute isuna jarri. Baina azken hilabeteetan askotan isuntzea ikusi dut. Urtezahar gauan, adibidez, auzo batzuetan gaizki aparkatzeagatik isuna jarri zuten. Eta hori, normalean, egun berezi horietan ez zuten egiten.

    Udalaren aldetik baliogabetzea espero dut… nahiz eta pasatzen dela uste ez izan.

  15. itsas-izarra-k dio:

    Urriaren 31tik gasteizko udaltzainen partetik isun asko jasotzen ari gara beraien zorroztasun greba dela eta. Ados nago denok lan baldintzak hobeak nahi ditugula; hala ere, ez zait ongi iruditzen herritarrok beraien protesten ondoriok jasatea. Oraindik, udaltzaingoa eta udaletxea artean ez dira akordio batera iritsi eta badirudi alkateari ez zaiola axola. Halaber , uste dut alkateari egoera hau ondo datorkiola, egunero 20000 euro jasotzen baitu udalak isunen bidez.
    Horrela, aurrekontuen defizita berreskuratzen du herritarron poltsikoei kolpe gogorrak emanez.
    Bestalde, kasu batez gogoratzen naiz: bizilagun batek haurrak haurtzandegian uzteko, autoa bigarregan ilaran jarri zuen. Bat-batean, agente bat motoz berarengana azkar hurbildu zen eta isuna jarri zion. Ez zituztenez gero bi minutu baino gehiago pasatu, bidegabea zen. Horregatik, ez zitzaion batere ondo iruditu.
    Azkenean, nik neure buruari galdetzen diot zein poliziari jartzen diote isunik arau-haustearen bat egiteagatik?

  16. Izarra-k dio:

    Nire ustez, herritarrok ez dugu ordaindu behar zorroztasun greba.

    Abenduan niri usun bat jarri zidaten gaizki apartzeagatik (hori esaten dute) eta 100euro ordaindu behar izan dut.

    Zergatik atzo hor aparkatzea baimenduta zegoen eta gaur ez? Zergatik gaur ez dago baimenduta eta bihar bai?

  17. Marigorringo-k dio:

    Nire ustez, denok daukagu greba egiteko eskuina. Baina entzun dudanez, greba honen arrasoia da poliziakide gehiago izateak nahi dutela eta ez dut ulertzen, zergatik hori lortzeko, hiritarren kontra joaten dira eta ez udalaren kontra.
    Nire aitari isun bat jarri zioten duela hilabete bat, gaizki aparkatzeagatik, baina leku horretan bizi osoa aparkatu du jendeak ezer gertatu gabe.

  18. Eguzkilorenac-k dio:

    Nire ustez, greba egiteko denok eskubideak dauzkagu, baina kasu honetan ulertezina da. Haien arabera, poliziakide gehiago eskatzen dituzte lan asko dagoelako. Dagoen poliziakideekin hainbeste isunak jarri ahal badute, zertarako poliziakide gehiago izan nahi dute? Irakurri dudanez, bakarrik 40 egunetan 6000 isun jarri dituzte. Orduan, poliziakide gehiago lan egingo balute, herritarreok diru gehiago ordainduko genuke. Ondo irudituko litzaidake , hiriaren aldeko gauzak egiteko dirua izango balu, baina poliziakide gehiago edukitzeko ez zait ondo iruditzen.
    Bestalde, ez dut ezagutzen nire inguruko isunik jarri dioten inor. Beraz, ezin dut ezer esan isuneko prezioari buruz.

  19. Arrosa-k dio:

    Ezer baino lehen esan behar dut, udaltzainek bere eskubideak defendatu behar dituztela haien helburua lortzeko; baina gauzak egiteko modu horrek ez nau batere bete; izan ere, herritar askok grebaren ondorioak ordaindu behar izan dituzte, bai oinezkoek, bai ibilgailu-gidariek.
    Bistan da Udaletxea onuradun bakarra izan dela, udaleko diru-kutxa diruz beteta egongo delako ziur aski.
    Horrexegatik, ados nago grebarekin, baina egiteko moduarekin, inoiz ez.

  20. nuhem-k dio:

    Nire ustez,greba hau gehiezkoa da. Ez da beharrezkoa hirritarren artean jazarpen bat egitea.
    Lagunaren semeari, gorriz gurutzatu zuenez 200 euroko isun bat ipini zion. Gainera,poliziari zerbait esateagatik,beste 200 euro gehiago! Egun osoa egin zuen!
    Are gehiago,egunotan 6000 isun jarri badituzte,orduan,zer egin dute orain arte? Kafe hartzea? Zertarako behar dute polizia gehiago?
    Azken batean, ez daukate zertan kexatu, oso ondo bizi eta.

  21. Izka-k dio:

    Greba hau lotsagarria iruditzen zait. Egia da beren hobekuntzak lortzeko baliabide batzuk erabil ditzaketela: izan ere, erabiltzen dutena txarrena izan da.
    Ez dakit ea beren objetiboak lortzen dituzten edo ez, baina dakidana da gure ikuspuntua aldatu dela, irudi lagunkoi batetik gorrotagarri batera.
    Nahiz eta nire inguruan inorri jarri ez, Judizmendin askotan isunak jartzen ikusi ditut,

  22. Inuga-k dio:

    Denok ondo aparkatu beharko genuke, denok oinezkoentzako pasabideak erabili beharko genituzke errepideak gurutza ditzan eta ez isunak beldurtzen gaituztelako baizik eta, elkarbizitzaren alde, zirkulazio-arauak errespetatu behar direlako. Hau esanda, egia da kasu batzuetan udaltzaingoak erregea baino erregetiarragoak izan direla eta isun latz eta barregarri batzuk jarri dituzte. Zorionez, nik ez dut gehiegikeri hau sufritu.

  23. Ilargitxu-k dio:

    Zorroztasun greba tontakeria hutsa dela iruditzen zait. Udaltzainek bere eskubideak defendatu behar badituzte ere, era honetan, ezer ez lortu ez ezik, jendea haien aurka jarri ere egiten dute. Ez dauka zentzurik lehen izun gutxi jarriko zigutela, eta gaur egun denetarik izunak jartzen dizkigutela. Lehen ez zuten ondo egiten bere lana? Edo herritarrok lehen dena ondo egiten genuen eta bat-batean gaizki egiten dugu?
    Normalean funtzionarioak gaizki ikusita daude: alferrak direla, diru asko irabazten dituztela eta gutxi lan egiten dutela… Berax, horrelako jarrerarekin egoera okertzen dute, horrelako grebeetan herritarren babesa ezinbestekoa baita.

  24. ohol-k dio:

    Zorroztasun greba honetatik bi konklusio aterartzen ditut;alde batetik ondo iruditzen zait arauak bete ditzagun jarri zituzten eta.Nonahi izugarrizko astakeria ikus daitezke batez ere trafiko arloan.Bestetik geure buruari galdetu ahal diogu non egon den polizia urteotan.Berarentzako eskubideak eskatzeko bakarrik agertzen da?Zorionez,nire inguruko inori eta guztioi ez digute bakar isunik bat jarri;hala ere,jarriz gero ordainduko genuke, zerbait gaizki egin dugula esan nahi du eta.

  25. Gatzagunea-k dio:

    Ni ez nago ados greba horrekin. Udaltzainek lan gehiegi daukatela esan dute eta lan gehiago egiten dute protestatzeko, gainera, ez egun bakar batean,ez, hiru hilabatean zehar. Orain neke-neke eginda beharko lirateke, baina ez, denak sendotuta daude, eta harro ere
    Galdera bat: Urriaren arte,¿ze demontre egiten zuten egunero udaltzainek?
    Agian udaltzain batzuk soberan daude.
    Beste gauza bat: Egoera hau oso komenigarria da Udalarentzat diru mordo bat hartzen duelako. Orduan, zergatik aldatu behar da? gutxienez irail arte.
    Bai noski! Isun bat bakarrik ordaindu behar dut, oraingoz. Bi kotxe ditut, ez daukat garajerik eta horrexegatik kale gorritan daude biak, handik-ona, egun osoa

  26. kexkamuxela-k dio:

    Orain eskubideak eskatzeko herritarra kaltetu behar da, hori zorroztasun grebarekin gertatzen ari dena da. Udaltzainek bere boterea erabiltzen dute baldintza hobeak lortzeko, horrela, bi hilabetetan urte batean baino isun gehiago jarri dituzte.
    Ni behintzat, neurri honekin ez nago ados. Nire ikuspuntutik, alde batetik isunak jartzea arrunta da, beste aldetik, ordea, kasu honetan muga gurutzatu dute, gainera lortu duten bakarra jendearen haserre da. Nahiz eta kalean kasuak entzun, zorionez ez dut inongo kasurik ezagutzen.
    Eta orain nik diot, zer egingo duten medikuek greba bat egiten badute? Botikarik gabe utziko gaituzte?

  27. Txintxibilin-k dio:

    Ni ez nago batere ados zorroztasun greba honekin. Lehenik eta behin azpimarratu nahiko nuke, greba arrunt batean langileek beren soldatak galtzen dituzte, eta kasu honetan udaltzainek ez dute ezer galtzen. Gasteizko udaltzaingoen grebaren zama herritarren sorbaldan jarri dute. Bere ondorioa, herritarrak udaltzainen kontra jarri dira, eta neurri batean edo bestean udalari arrazoia eman diote.
    Bizpahiru kasu ezagutzen ditut, baino azpimarratzeko kasu bat neure burura dator. Lagun batek utzi zuen bere kotxea zama gunea batean, aparkatzeko baimendurik minutu bat baino lehenago. Han agertu ziren udaltzaingoak, eta 100eko euroko izun bat bere kotxearen kristala ipini zioten.

  28. jazz on-k dio:

    Nire ustez greba horrek oso ezbidezkoa izan da. Gasteiztarrok ez ditugu ordaindu behar Udalaren eta udaltzaingoen arteko arazoak.
    Hasteko udaltzaingoek bere lanpostuen boterea erabili dute bere eskaerak oihartzun handiagoa sortarazteko, eta gainera mina handia emanez, bai Udalaren irudiari, bai gure poltsikoei. Iruditzen zait egoera hau ez dela oso etikoa, baina honek ez nau asko harritzen, normalean hitz hori ezabatu behar omen dutelako lanpostua lortzea.
    Niri ez zidaten jarri isunarik, baina egunero bizikletaz erabiltzen dudanez , oso adi egon behar izan nuen egun hartan.
    Puntu positibo bat aipatu nahi dut. Grebagatik denok biztanle hobe bihurtu genuen, konturatu nintzelako jendea ez zuela errepiderik zeharkatzen edonola, eta bizikleta eta auto askok ere semaforo gehiago errespetatzen zituztela.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s