Ardoa edanda mozkortzen naiz eta sagardoa edanda… TXOTX!

Hasi berri da aurtengo sagardo-denboraldia! Sagardotegietan jadanik prest dago 2017ko uztako sagardoa, txotx garaian nahiz botilan dastatzeko; sagardo berria, arina eta fina. Jendea zoratzen dago langunartean edari goxo honekin zintzurra busti eta kantuan aritzeko! Dena den, zenbaitek gogokoago dute Arabar Errioxako upeltegietara jotzea, ardoaren zaporeaz gozatzea, bestelako jan-edana egitea… Biak ala biak dira plan paregabeak…eta zuk aukeran, zer nahiago?

http://www.diariovasco.com/videos/gipuzkoa/201601/24/sagardo-denboraldia-4719062875001-mm.html

http://www.argia.eus/sagardo-denboraldia

http://www.alavaturismo.eus/index.php/eu/enogastronomia/upeltegiak-eta-mahastiak/arabako-errioxa

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

18 erantzun Ardoa edanda mozkortzen naiz eta sagardoa edanda… TXOTX! -ri

  1. Ablax-k dio:

    Egia esan, plan biak izugarriak dira asteburan pasatzeko, eta inportanteena plana desberdinak edukitzea aukeratzeko.
    Iaz, biak probatu nituen eta biak asko gustatu zitzaizkidan, baina nire ustez, ardoa sagardo baino gogorragoa dela edateko, ez dastatzeko.
    Topaketa mota honetan lagunen artean gaudela eta gehiegi edaten duela uste dut, horregatik,
    sagardotegira joatea nahiago dut eta nire kasuan sagardoak hobeto edaten dut eta denbora luzez egiten ahal dut, orduan, Txotx !!

  2. urtxakur-k dio:

    Euskal Herrian bizi naizenetik sagardotegizale bat bihurtu naiz, eta sagardo-denboralida hasi baino lehen, edari hau dastatzera nora eta norekin joango naizen planifikatzen dut. Egia esan, sagardoa ez da munduko gehien gustatzen zaidan edaria, baizik eta sagardotegiko menua hobeezina dela uste dut. Ahogozoa egin zait bakarrik txuletoi horretan pentsatzean!
    Alabaina, upeltegietara joateari ere ideia on bat deritzot ardoen mundua gustuko dudalako, planak desberdinak direla esan behar dudan arren; alde batetik, normalean upeltegietara ez garelako jatera joaten eta, bestetik, upeltegietako giroa formalagoa delako.
    Dena den, nahiz eta “mahatsondo aratzako” errioxakoa naizen, sagardotegira joatea nahiago dut, bereziki, janariagatik. Hala ere, upeltegiek menu bereziren bat eta giroa animatuagoa eskainiko balituzte beste kuku batek joko luke. Izan ere, upeltegiko esperientzia onena nola izango litzateken galdetuko balidate, oso garbi edukiko nuke: menu bat jarriko nuke patatak txorizoarekin, bildotsen txuletilekin eta fardelejoak postrerako; jendeak jotak abestez egongo lirateke eta ardoa kupeletan guztiok edan dezagun. Zer deritzozue? Gustatuko litzaizueke?

  3. eskalmendikoa-k dio:

    Aste bukaeretan lagunekin igarotzeko, hainbat eginkizun aurkitu ditzakegu denboraldi hauetan.Bai sagardo, ardo zein txakolinaren denboraldiak. Nik gehien edaten dudana ardoa da, baina lagunekin egun ederra pasatzeko, sagardotegia aukeratuko nuke.Hemen aurki dezagun giroa paregabea da, kupeletik kupelara mugitzea lagunen artean sagardoa dastatzen, gainera,,sagardoa ez du ardoa bezain gradu alkoholik, horregatik mozkortzea zailagoa izango da.
    Egia da hala ere, Errioxaren upeltegietako menuak hobeak direla, janaria eta lasaitasuna dela eta. Argi dago, adin nagusiko jendea ardo upeleetara, sagardo upeleetara baino sarritan joaten direla. Beraiek ardoa lasai dastatzen dutelako, mahaian eseritak altxatu gabe, janaria gozatzen.
    Honekin esan nahi dudana, ezberdindu behar dugula, nola, norekin eta nolako eguna pasatu nahi dugu gure lagunen artean, nahiz senideen artean. Hori bai, gure herriko edari ederrak dastatzen!!!!

  4. eguzkilore bis-k dio:

    Zertarako bat aurkitu biak egin badetzakezu… Bien artean desberdin handiak ez daudelakoan nago, bi kasuk lagunen artean ondo pasatzeko asmoa beren mamia dute eta. Agian, sagardotegira joatea euskaldunen ohitura da, upeltegietara joateko ohitura Estatuaren zehar zabalduago dagoen bitartean.

    Txotx egitea da gehien gustatzen zaidana sagardotegira joaten naizenean. Txotx egitean sortutako giroa jaia da. Handik aurrera, etengabeko jaia hasten du.
    Upeltegiei dagokienez, bisitaldian ardoari buruzko azalpeneekin gozatzen dut.

    Hurrengo egunean biharamuna eduki nahi ez baduzu, sagardoa edatea ardoa edatea baino hobe dela argi eta garbi daukat. Behintzat, dire kasuan.

  5. Mafalda-k dio:

    Nik bi planak ondo dagoela deritzot. Hala ere, bakoitzaren gustuaren arabera bat edo bestea Nahiago da. Gainera, modu ezberdinean funtzionatzen dute. Sagardoaren garaia iristen denean jendea sagardotegira joaten ohi da, Urteko gainerakoak upeltegiak irekita daude . Bestalde,sagardotegiak upeltegiak baino giroa zirragarriago daukate.
    Nire kasuan sagardoa ez Zait batere gustatzen, horregatik upeltegira joatea nahiago dut.

  6. elendash-k dio:

    Hasteko, gauza bat proposatu nahiko nizueke: ibilaldi bat sagardotegi batera antolatzen dugu? Edo upeltegira batera? edo bietara??

    Bi planak bikainak iruditzen zaizkit eta nahiz eta arrunta ez izan, esan behar dut ez naizela inoiz joan inora, horregatik, egun batean, bertsolarien ondoren joan gintezke… karkarkar…

    Egia esan, sagardoa ez zait batere gustatzen, baina uste dut gure herriko ohitura bat dela eta horregatik beharrezkoa ezagutzea. Gainera, segur aski giroak izugarria izan behar dut eta arraoi horrengatik egun polita lagunen artean pasazeko aukera dela deritzot. Urte honetako ez da pasatzen joan gabe.

    Idazten dudan bitartean gauza batez gogoratu zait, iaz, Lazkaon barnetegian afari bat antolatu genuen baina azkenean, itxita zegoenez ezin genuen joan, penak eman zidan…

  7. pocahontas-k dio:

    Egia esanda, ez dut gustuko es bata ez bestea, baino ardoa gorrotatzen dut sagardoa ordea es dut gustuko baino edan ahal dut. Adibidez sagardotegi bateronía joaten bagara sagardoa bat edo bi edan ahal ditut. Es ditut asko probatu eta agian or dago arazoa, hori bai onartu egin behar sur lagunekin elkartzeko eta asteburua pasatzeko ez dago plan hoberik.

  8. Ardoaren eta sagardoaren artean aukeratzeko aukera izango banu, dudarik gabe sagardoa aukeratuko nuke alkohol gutxi daukadalako ez ezik, bere zaporea atsegin handiago dudalako ere. Zeren eta, ardoa edaten dudan guztietan, biharamun galantak jota bukatzen dut, baita buruko minarekin ere.

    Bestalde, aipatu behar dut duela gutxi sagardotegi batean egon nintzela eta gehien gustuko dudana txotx egitearen prozedura zen. Hobeto esanda, sagardo txorrotak edalontziko kristalaren kontra tupust egitearen unea. Horrez gain, sagardoa edateko modu honek edariaren zaporea hainbeste aldatzen duenak asko harritzen nau. Horregatik, sagardotegi hartan egon nintzenean, edalontzia ondo okertzen ahalegindu nuen baina ez da dirudien bezalakoa bezain erraza, baizik eta asko pratikatzen edalontzia betetzea lortzen da. Beraz, sagardoa guztiontzat!

  9. ARGIA-k dio:

    Alde batetik biek helburu bera daukate: mahaiaren inguruan, taldeetan, janari goxoak jaten eta kasu batean sagardoa, beste kasu batean ardoa datatzen.
    Beste alde batetik, sagardotegiaren upeltegiaren arteko giroa desberdina dela aipuatuko nuke. Adibidez, sagordotegietan denon artean ospatzen dute jangelan mahai luzeak daudelako eta kupeltegira joan behar duzu sagardoa hartzeko. Giro berezia sortzen da jendea nahasten delako, aukera izugarria da lagun berriak ezagutzeko.
    Upeltegian, beraz, nola egiten duten ardoa ezagutzeko bisitak egiten dira. Hori egin eta gero, herri xarmagarri batzuetako jatetxe batean janari tradizionala bazkaldu ote dute. Batez ere, giro xumea sumatzen da.
    Argi dago bata ez dela hobea bestea baino, bietan plan onak direlako egun ona pasatzeko.

  10. Txokolatezale-k dio:

    Kaixo, lagunok:
    Ados nago zuekin, uste dut biak plan bereziak direla, zerbait ospatzeko eta gainera, ondo edan eta ondo jan dezakegu. Bestalde, ez ardoa, ez sagardo gustatu arren, beti gozatzen dugu eta arrazoia da giroa oso ona dela.
    Dena-den, aipatu nahiko nuke haien artean desberditasun txikiak daudela. Esaterako, Euskadin, sagardotegiak upeltegiak baino ospetsuagoak dira eta sagardotegira joaten bagara, normalean, festa handiagoa dago. Nire ustez, denbora ahala, sagardotegira jende gazteagoa joaten gara, Hernanin edo beste herri batean festa jarraitu ahal dugulako, eta agian, upeltegiara joango bagina, garestiagoa izango litzateke eta festa lehenago amaitu beharko genuke.
    Bukatzeko, eta koipe emateko, esan nahiko nuke sagardotegiak plan aproposa direla euskaraz bultzatzeko eta praktikatzeko…Izan ere, esaten dute sagardoak lagundu diezaigukela euskara ondo hitz egitea, baina, noski, neurrian 🙂

  11. ibiltari-k dio:

    Errealitatean niri bi aukerak onak iruditzen zaizkit, beti batarekin eta bestearekin bezain gozatu ahal dugu konpainia onenean . Bietan, jendea ondo pasatzeko gogoa dauka, giroa hoberena da eta janaria gozo gozoa. Nire kasuan lehen esan dudanez bi aukerak gustatzen zaizkit baina, bat aukeratu eduki beharko banu, dudarik gabe,sagardotegiarekin geratuko nuke, Zergatik? Aukeratu beharko banulako ardoaren artean edo sagardoaren artean, sagardoa aukeratuko nuke, bere zaporea gehiago gustatzen zait , eta aldi berean, bere xarma dauka denboraldia irekitzen denean, jende asko sagardotegietara joateko irrikan gaude denboraldi berria gozatzeko; beraz,aurten denboraldia ireki badanez, gure agenda hutsa egin ahalko dugu eta bisitatzea sagardotegi batzuk …

  12. eguzkilore-k dio:

    Aspalditik sagardotegizale naiz nire lagun-taldean donostiar bat daukagu eta. Horregatik, urtero behin edo bitan joaten gara sagardoa dastatzeko eta argi dago edateko ere bai. Egia esanda, sagardoa edatea ez zait batere gustatzen mina eragiten dit eta. Baina sagardotegiko menua gehiegi gustatzen zait, batez ere, intxaurrak gaztarekin eta etxeko ogia berotuta. Nire ikuspuntutik munduko postrerik onena.
    Halaber, upeltegiak ere baditugu ezagutzen, kuadrila errioxarrez beteta dago eta. Esan dizuenez upeltegiko giroa sagardotegikoa baino lasaiagoa da. Hau dela eta, sagardotegiko plana nahiago dut gainera mintzapraktika egiteko erosoagoa deritzot.

  13. Iraila-k dio:

    Nire kasuan ez dakit zein aukeratu, ez zaidala batere gustatzen ezta ardoa, ezta sagardoa. Beraz, leku batera joan behar izango banu, beste gauza batzuengatik joango nintzateke eta ez edariarengatik.
    Bestalde, uste dut jendeak gehiegi edaten duela,bai sagardotegietan bai upeltegietan, eta azken finean astuna izan ahal da besteen portaera jasatzea.
    Aitortu behar dut gai honetan ez naizela aditua baina nahiago nuke upeltegi bat bisitatzea bere kuriositateak ezagutzeko, ez edateko. Agian,upeltegietara joaten direnak ez dira hain gazteak eta giroa desberdina da.Sagardotegietakoa, nahiz eta batzuentzat ona izan,jaiarekin gehiegi erlazionatuta dagoela uste dut eta une honetan lasai egotea izugarri gustatzen zait.

  14. Kirolzale-k dio:

    Nik esango nuke biak plan paregabeak direla. Bata ala bestea aukeratzea gustu-kontua da. Sagardo-denboraldian milaka pertsona gerturatzen dira sagardoaren kultura ezagutzera. Gaur egun, oso ohikoa da ospetsu batek sagardo-denboraldiaren hasiera egitea ; adibidez, aurten Araban sagardogileek Alberto Zerain omendu dute eta horregatik, bere semeak upelak zabaldu ditu Aramaioko Iturrieta Sagardotegian. Halaber, sagardotegi batean txuleta, bakailao tortilla eta gazta dastatzeaz gain, giro biziaz ere goza daiteke. Sagardotegiek sagardoa upeletik bertatik hartzeko aukera ematen dute txotx oihukatzeaz batera ( sagardotegi gehienetan eskainitako menua beganoentzat egokitu ahal da, animatu! ).
    Arabar Errioxako upeltegietara joateari dagokionez, oso ideia ona iruditzen zait. Han ardoaren zaporeaz goza daiteke eta gainera, mota desberdinetako ardoak dasta daitezke. Horrez gain, zein upeltegi den, bisitak egin daitezke tokia ezagutzeko.

  15. Coeur-k dio:

    Biak plana ondo iruditzen zaizkit, edari ona, janari ona , eta konpainia ona, plan perfektua iruditzen zait egun bat pasatzeko . Konfesatu behar dut sidrería batera ez naizela inoiz joan, eta laster hori aldatzea espero dut. Arabar Errioxako upeltegietara, ordea, nire kuadrillarekin sarritan joan naiz, eta han, egia da giroa oso ona dela. Bestela, lagunek esan didatenagatik eta telebistan ikusi ahal izan dudanagatik menuak oso desberdinak dira, sagardotegietan menua da: Bakailao tortilla, Txuleta,Gazta, ordea , Arabako Errioxan menua da: entsalada hornitua, patatak errioxar erara eta arkume txuletatxoak. Bukatzeko, jatea asko gustatzen zaidanez, biak ondo datorkit, hura pentsatzeak aho ura egiten zait. Beti prest nago ondo pasatzeko!

    • Erramuntxo-k dio:

      Sagardo ala ardoaren arteko erabakia hartu behar izango banu, zalantzarik gabeko aukera hartuko nuke: ardoa. Eta ardo mota arteko arlo bat izango balitz, beltzakoa izango zen. Eta gainera, edozein munduko guneko ardo hoberenariko baten artean, Arabako Errioxakoa aukeratuko nuke. Ez dakit zergatia, baina ohitura, lekuko ezaguntza edota nire betiko ahogozoa posiblea izango zela uste dut.
      Inoiz ez duzu Arabako Errioxako upeltegi batean janaria gozatu? Ez da bakarrik janari eta edari daztatzeagatik, baizik eta egun horren eskarmentuagatik. Lehenengo eta behin, ardo upeltegiaren bisita derrigorrezkoa da. Bertoko ardoa nola ekoizten duen, zeintzuk diren ekoizteko metodoak, zer berezitasuna duten elurrezko kupelak, nolakoak diren lur azpian dauden haitzuloak…
      Bisita gidatuak izan arren, badago astirik ezberdin motatako ardoak daztatzeko eta erosteko, eta, une honetan, ardo jakintsuek edo enologoek ardo gaztea, ondua eta erreserbakoa duten aldea jakinarazten ziguten
      Sagardo upeltegietan bezala, ardo upeltegiaren ere betiko bazkaria eskaintzen dute, hau da, errioxar patatak (txorizokin) eta txuletitxoak mahasti adarretan erretaz, eta torrija, postrez. Dena den, errioxar potxak, makailua eta bildotz erreta ere badaude.
      Egia da, niri sagardoa ez zait nahiko gustatzen eta udan izan ezik, beste urte-sasoietan ez dut dastatzen. Beno, udaberrian urtero sagartoki batera joan ohi dut, bai Araban bai Gizpukoan, kupelako txotxa bizitzeko asmoz, baina, egia esanda, beti txuleta jateko ardo beltza eskatzen dut.
      Giro galanta sagardotegian agertzen da, nahiz eta upeltegi inguruko egitasmoa ez da han bitxia ardo upeltegietara joaten garenean (bisita gidatua, izugarrizko kupela, ardo kobazuloak, dastaketa, ardoaren kalitatea, etabar)..

  16. Erramun-k dio:

    Giro galanta sagardotegian agertzen da, nahiz eta upeltegi inguruko egitasmoa ez da han bitxia ardo upeltegietara joaten garenean (bisita gidatua, izugarrizko kupela, ardo kobazuloak, dastaketa, ardoaren kalitatea, etabar).

  17. Erramuntxo-k dio:

    Sagardo ala ardoaren arteko erabakia hartu behar izango banu, zalantzarik gabeko aukera hartuko nuke: ardoa. Eta ardo mota arteko arlo bat izango balitz, beltzakoa izango zen. Eta gainera, edozein munduko guneko ardo hoberenariko baten artean, Arabako Errioxakoa aukeratuko nuke. Ez dakit zergatia, baina ohitura, lekuko ezaguntza edota nire betiko ahogozoa posiblea izango zela uste dut.

    Inoiz ez duzu Arabako Errioxako upeltegi batean janaria gozatu? Ez da bakarrik janari eta edari daztatzeagatik, baizik eta egun horren eskarmentuagatik. Lehenengo eta behin, ardo upeltegiaren bisita derrigorrezkoa da. Bertoko ardoa nola ekoizten duen, zeintzuk diren ekoizteko metodoak, zer berezitasuna duten elurrezko kupelak, nolakoak diren lur azpian dauden haitzuloak…

    Bisita gidatuak izan arren, badago astirik ezberdin motatako ardoak daztatzeko eta erosteko, eta, une honetan, ardo jakintsuek edo enologoek ardo gaztea, ondua eta erreserbakoa duten aldea jakinarazten ziguten

    Sagardo upeltegietan bezala, ardo upeltegiaren ere betiko bazkaria eskaintzen dute, hau da, errioxar patatak (txorizokin) eta txuletitxoak mahasti adarretan erretaz, eta torrija, postrez. Dena den, errioxar potxak, makailua eta bildotz erreta ere badaude.

    Egia da, niri sagardoa ez zait nahiko gustatzen eta udan izan ezik, beste urte-sasoietan ez dut dastatzen. Beno, udaberrian urtero sagartoki batera joan ohi dut, bai Araban bai Gizpukoan, kupelako txotxa bizitzeko asmoz, baina, egia esanda, beti txuleta jateko ardo beltza eskatzen dut.

    Giro galanta sagardotegian agertzen da, nahiz eta upeltegi inguruko egitasmoa ez da han bitxia ardo upeltegietara joaten garenean (bisita gidatua, izugarrizko kupela, ardo kobazuloak, dastaketa, ardoaren kalitatea, etabar)..

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s