Neguko kirolak

nieve      Neguko kirolik ezagunena eskia da. Eskiatzeak ondo sentiarazten zaituela diote askok, eta horrelakoak aipatzen dituzte: aisialdia naturan, bista ederrak, aire garbia birikietan… Kirol atsegina da, baina baita arriskutsua ere. Eskiatzea gustatzen zaizu? Inoiz eskiatu duzu? Kirola dela uste duzu? Egia da lesio asko eragin ditzakeela? Aberatsentzako kirola dela uste duzu?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

26 erantzun Neguko kirolak -ri

  1. ILARGI-k dio:

    Ez dakit eskiatzea gustatzen zait, eskiatu ez inoiz dut eta.
    zortzi edo bederatzi urte neuzkadanean, nire familia eta biok Baldezkaraiko eski-estaziora eskiatzeko asmoarekin joan ginen. Baina, eskiaztea oso garestia zenez, bakarrik trineoz ibili ginen.
    Orduan gogoan hartu nuen eskitzea aberatzentzat zen. Gutxienez garai hartan.

    Nik uste dut eskia kirola dela. Nahiz eta gure herrialdean ezagun gutxi izan. Orain dela urte batzuk; hain zuzen, 1972urtean ,”Pakito” Fernandez Ochoak Sapporoko Olinpiakoetan urrezko domina lortu zuen

  2. Marigorringo-k dio:

    8. mailan nengoenean, Candanchura joan nintzen nire eskolarekin. Han ikastaro bat egin genuen eta nik oso gaizki igaro nuen egun osoa eta gainera, momentu batean, ezin nintzen gelditu eta etxola bat jo nuen. Konturatu nuen eski ez zela nire kirola.
    Nire lagun bat astebururo joaten da Jakara bere familiarekin. Asko gustatzen zaie eskiatzea eta haiek ez dira aberatsak.
    Nik uste dut kirola dela eta batzuetan, eski-jauziak ikusten ditut telebistan.

  3. Biznieta-k dio:

    Hasteko esan behar dut normalean eskiatzera ez naizela joan ohi, baina bai hainbat aldi unibertsitateak antolatutako aktibitateekin eskiatzera joan naizela. Beti eskiatuz nire eskarmentuak oso onak izan dira eta asko gustatu zaizkit. Egia da kirol garestia dela, eskiatzeko behar duzun ekipamendua garestia delako ez ezik eski-estazioek oso prezio altuak ere dituzte.
    Bukatzeko, nahiz eta lesioak larriagoak izan, ez dut uste kirol arrikutsua denik, baina, kirol guztietan bezala, eskia praktikatzerakoan kontuz eduki behar da.

  4. zu-k dio:

    Nire ustez kirol hau arriskutsu eta zaila da. Ni ez dut inoiz eskiatu elurra ez zaidalako gustatzen. Batzuetan elurra gasteizen dagoenean aldaparen bat jaitsi dut lerarekin, baina bakarrik dibertitzeko. Kirol garestia dela uste dut eta gainera eragiten dituen lesioak oso handiak izan dira. Duela bi aste baqueiran eskiatzaile bat hil zen, irakaslea zen eta ekipamendu guztia zuen. horregatik, ni ez naiz kirol honetako fidatzen.

  5. Masha-k dio:

    Nahiz eta behin batean bakarrik eskiatu (orain duela hamar urte), gustatu zitzaidala onartu behar dut. Ordutik, eskiatzeko asmoz bidaiatu naizenean, inoiz ez dut egin, batzuetan jende asko zegoelako eta beste batzuetan eguraldia txarra zelako. Hainbeste denbora igaro eta gero, uste dut ez nintzatekeela egiteko gauza izango, nahi izan arren.
    Nire iritziz eskiatzea kirola da edozein beste bat bezalakoa baina garestienetakoa ere bai. Bai
    ekipamendua bai igogailua beharrezkoak dira praktikatzeko, horregatik ez da zure kirola hilabetearen bukaeran iristen ez bazara.

  6. piparra-k dio:

    Ni eskiatzera bakarrik behin joan naiz, orain dela urte asko eta izugarri gustatu zitzaidan, baina ez naiz berriro joan.

    Nire ustez eskiatzea kirola dela argi dago. Bestela, zer izango litzateke?
    Ez dakit eskiatzen zenbat lesio eduki ditzakezun, baina arriskutsua dela ziur nago.

    Bukatzeko, diru gehiago edukiko banu eta aisialdi gehiago edukiko banu, ziur aski gehiago eskiatzera joango nintzateke.

  7. Nemo-k dio:

    Txikitan urte batzuetan zehar nire ahizparekin eskiatzera joaten nintzen. Nahiz eta hotza ez gustatu eta kirola arriskutsuak beldurtu, oso ondo pasatzen nuen.
    Bai, noski, kirola dela uste dut.
    Gaur egun ez dut uste eskiatzea aberatsentzat bakarrik denik. Agian, arropa garestiegia ahal izan da, baina nire ustez ez da beste kirolak askoz garestiagoa.
    Oso arriskutsuegia izan arren, ez ditu hainbeste lesio eragiten.

  8. Hodei-k dio:

    Gaur egun kirol asko daude,futbola,saskibaloia……….baina azken bolada honetan eskiatzeak garrantzi handia dauka.Batez ere,aberatsuentzat.Hala ere,maila erdiko jendeari ere gustatzen zaio.Esan behar du eskiatzera joan naiz.Giroa desberdina da.Pasaia ederrak ikus daitezke eta lagun askorekin joanez gero,egun dibertigarria daiteke.
    Gauza guztiak bezala,eskiatzeak ere gauza txarrak ditu,adibidez:arropak,eskiak,tabernak eta aterpeak oso garestiak dira.Izan ere,hainbat istripu izaten dira.

  9. negua-k dio:

    Neguan gaude eta negu denboraldian egiten den kirol nagusia skya da. Oroitzen dut nerabezaroan zehar ikastolarekin edo lagunekin eski-geltokietara nindoala, nahiz eta ez zitzaidan batere gustatzen. Hala eta guztiz ere, lesio eta erorketa dezente izan ondoren, gehiagotan ez itzultzea erabaki nuen. Izan ere, joan nintzenetako behin batean, orkatila okertu nuen eta beste batean, sorbalda destokitzen nuen.
    Horregatik, handik aurrera, eskiatzeari beldurra hartu nion. Bestalde, iruditzen zait sasoi onean egon behar duzula kirol hau praktikatzeko. Halaber, gimnasioan ere entrenatu behar da. Horrela gorputzaren zatietan malgutasun handiagoa lortuko duzu makinen bidez..
    Elur pistetan, beharrezkoa da oreka mantentzea edo edozein oztopo gainditzea jakitea. Beraz, geldiarazten saiatzea egokia izango litzateke

  10. EGOIRA-k dio:

    Hasteko,nire ustez, eskia neguan praktikatzen den kiroletarikoa da. Urtero, neguan heldu denean, eskizaleak pista onenetara joaten dira denak emanda eskiatzen disfrutatzera.
    Ni batzuetan joaten naiz eskiatzera eta pitin bat ematen baitiot eta, ni pista errazetan ibiltzen naiz.
    Gainera gero eta gutxiago joaten naizenez gero, kostatzen zait beldurra kentzea konfiantza berreskuratzen dut berriro, baina kirol bat hapatzen duela aitortu dut. Amaitzeko , kirola hau segurtasunarekin praktikatzeko prest behar egon dela uste dut, lesioak saihestzeko.

  11. Txonpi-k dio:

    Eskiak modalitate desberdinak ditu, haietako bakoitzak prestaketa egoki mota bat eta hura egiteko lur zehatza behar ditu. Horregatik, bidezko prestaketa gabe, esaten dute pertsonaren segurtasun fisikorako dela, beste zirkunstantzia batzuk eragin dezaketela: lurreko, atmosferikoetako eta naturaletakoak bezala.

    Bestalde, edozein kirol bezala, eskiak adrenalina aktibatzen du behar dituen ezaugarriengatik, baliabide ekonomikoek eragiten dute praktikatzen duzun kirolaren modalitatearen arabera ere.

    Gaztetan, eskia praktikatu nuen, eski-alpino klaseak lehenik eta eski-zeharbidekoak klaseak geroago, azken hau egin nuen, aha izan nuen arte.

  12. Bizigarri-k dio:

    Eskiatzea asko gustatzen zait, gainera, zenbat eta gehiago eskiatu, orduan eta gehiago gustatzen zait. Segur aski txikitan gurasoek ez banindute eskiatzera eraman, ez nuke jakingo. Gaur egun, nire lagunekin edo alaba eta emaztearekin eskiatzera joaten naiz.
    Eski kirolak beste kirolak bezalakoak abantailak eta desabantailak ditu. Gorputzez ondo ez bazaudez, arazoak izango dituzu praktikatzea, beraz, desabantaila izango da. Gorputzez ondo izan ez arren, bista ederrak ikusi ahal izango dituzu eta aire garbia biriketan sartuko duzu, ortaz, abantaila izango da.
    Eski kirolak garesti-ospea du, hainbeste gauza behar da praktikatzeko: arropak, aparatoak, pista igogailuak,……etab.

  13. Kalamardo-k dio:

    Erabat ados nago askok eskiatzeari buruz diotenarekin. Oso kirol atsegina da, eta nahi duzun arriskutsua izan daiteke. Zure mugak ezagutu behar dituzu eta arreta handiaz ibili behar duzu, mendiko kirol guztietan bezala.
    Asko gustatzen zait eskiatzea, baina ez dut egin duela 20 edo 22 urte. Candanchú-ra joaten nintzen anaiarekin eta beste lagun batzuekin. Eta bitan Frantziara joan ginen, Piau Engalyra eta Superbagnères-ra. Eskiatzearen mira handia dut.
    Eskiatzea kirola da, noski, eta nahiko gogorra. Egunaren amaieran, normalean txartoago eskiatzen da hankek nekeagatik ez dizutelako erantzuten!
    Bukatzeko, ez dut uste aberatsentzako kirola denik. Egia da dirua gasta behar dela, baina nahiko gehiago kostatzen duten zaletasunak daude, eta jendeak ez du esaten aberatsentzakoak direnak.

  14. Txintxirrin-k dio:

    Inoiz ez eskiatu. Nire ustez txikitan es baduzu eskiatzeko ohituratik hartzen, heldutan ere ez. Horregatik, gaur egun, egia esateko, alfertasuna ematen dit: parafernalia gehiegi behar delako, jende gehiegi aurtituko duzulako eta, esaten arabera, garestia delako.
    Canadan bizi izango banintz, eskiatuko nuke, baina hemen, nire familiagatik, hondartza nahiago dut, nahiz eta eskiatzea modan izan.

  15. Txitxarra-k dio:

    Nik Snowboard egin dut, bueno, egin dudala esaten dut baina, egia esan, ez dut inoiz ikasi oso ondo. 24 urte neukanean egin hasi nuen eta 4 egun hasi ondoren sorbalda bat apurtu nuen.
    Urteetan zehar sobaldan erruz egin gabe nengoen, eta ahal izan dudanean, gehienetan ez da elurrik egon. Behin, Alpesean aste bat egon nuen eta elur-tantarik ez zen erori, sinestezina…!
    Pasa den urtean amore ematea eta gehiago ez saiatzea erabaki nuen. Joatea asko gustatzen zitzaidan, elurra gustatzen zait eta eski-estazionean oso giro ona dago, baina kolpeak sufritzea ere nekatuta nago.
    Nahiz eta oso gogorra dela esan, elur-erraketa probatzea pentsatu dut. Igual datorren neguan saiatuko dut!
    Uste dut ez dela bakarrik kirola aberatsentzat, baina dirua izan behar duzu Forfait-erako, ostaturako, gasolinarako eta ekipamendurako, eta nahiko garestia da. Beraz beti ezin dugu baimendu.

  16. Marigorringo-k dio:

    Niri asko gustatzen zait eskiatzea eta urtero joatea saiatzen naiz. Oso kirol zaila iruditzen zait baina oso atsegingarria ere. Benetako kirola da niretzat, indar asko eduki behar da anketan eta besoetan.
    Arrisku pixka bat dauka baina nire ustez, eskiatzen dutenok kirol honen maitemindutak daude eta tontakeriak egiten ez badituzu, lesioak hartzeko posibilitatea ez da hain handia. Nola erori jakin behar da ere. Nik behin eskiak gurutzatu nituen nahi gabe eta pirritan joan nintzen beheraino. Zorionez bakarrik sustoa izan zen.
    Bestalde, oso kirol garestia iruditzen zait eta ezin dut nahi dudan adina eskiatzera joan.

  17. ohol-k dio:

    Egia esan,bizitzan hirutan eskiatzera joan naiz eta ez ona ez txarra iruditzen zaidala esan dezaket.Agian,gaztetan gehiago disfrutatzen nuen, baina gaur egun arriskua ikusten dudanez begirune handiz elurra hartzen dut, mendietan batez ere.Bestalde,argi eta garbi dago eskiatzea kirol bat dela fisikoki nahiz mentalki prestakuntza handia beharrezkoa da eta.
    Dakigunez,ahaleginak egiten diren kirol guztiek bestelako lesioak eragiten dizkigute,eta nire ustez gehien pairatzen diren gorputz atalak belaunak dira.
    Bukatzeko,ez ezik dirudunek,edonork ere eskiatu dezakeela esan behar dut ,hala ere,ez da astebururoko kirolik.

  18. Arrosa-k dio:

    Ezer baino lehen aitortu beher dut asko gustatzen zaidala eskiatzea; baina haurdun geratu nintzenean, joateri utzi niola eta haren falta sentitzen dudala, benetan.
    Duela 30 urte eskiatzeari ekin nion, eta oso kirol atsegina eta dibertigarria deritzot. Urtero Baqueirara joaten nintzen lagunekin aste bat pasatzera; eta oso kirol gogorra izan arren, bizirik sentiarazten ninduen.
    Bestalde, ez zait iruditzen, es arriskutsua, ez aberatsentzakoak; Izan ere, arauak errespetatzen badira, ez da arazorik izaten, eta bakoitzak nahi duena gasta dezake.
    Lesioei dagokienez, esan behar dut batzuetan istripuak gertatzen direla zuhurtasuna ez edukitzeagatik; batzuk gozatzera joan ordez, zorakeriak egitera joaten dira, eta horiek, bai arriskutsuak direla!

  19. Eguzkilorenac-k dio:

    Nire ustez neguko kirola nagusia eskia da. Nahiz eta eskia ez gustatu, bizirik sentiarazten ninduela uste dut, bistak ikusteagatik eta naturan egoteagatik. Nire bizitzan bi aldiz joan naiz eskiatzera. Joan nintzen lehenengo aldian eskiatzen ikasteko aukera izan nuen, baina hondamena izan zen. Eskiak jarri nituenean, ez nintzen konturatu aldapan behera nengoela eta gainera ez nekien nola balaztatu behar nuen. Horretaz, ipurdiz behera erori nintzen. Erortzean, eskiak utzi nituen eta berriro saitzeak beldurra eman zion. Urte eman ondoren berriro saiatu nintzen baina ezin nuen egin.
    Bestalde, kirola dela uste dut, baina ez dut uste eskiatzeak beste kirol batzuk baino lesio gehiago eragiten dituenik, kirol guztiek bere arriskuak dauzkate eta.
    Bukatzeko, ez dut uste aberatsentzako kirola denik. Edornork eskia dezake baina argia dago dirua izateko beharrezkoa dela bidaia egiteko eta arropa erosteko. Baina ez daukate zertan eduki!!!!

  20. nuhem-k dio:

    Ezer baino lehen esan behar dut inoiz ez dudala eskiatu. Nire ustez kirol arriskutsua da eta ez da arraroa jende lesionatuta ikustea neguko kirol hori egiteagatik.
    Horrez gain, eskiatzera oso garestia da,bidaiak direla,arropak direla,forfait direla. Baina suposatzen dut bakoitzak nahi duena gastatzen duela.
    Horren harira,neguko azken olinpiadetan domina batzuk irabazi izanak, gero eta jende gehiagok eskiatzera joan nahi izatea eragingo du.

  21. Izka-k dio:

    Egia esanda, ez dakit eskiatzea gustatzen zaidan ala ez, bitan besterik ez naizelako joan, hortaz, ez da nahikoa jakiteko.
    Gaztetan, Vital Kutxak asteburuetan bidaiak eskiatera antolatzen zituen eta lagunekin joan nintzen. Larunbateetan eskiatu ginen baina gauetan pote batzuk hartzera atera ginen, beraz, igandeetan ohean laster arte geratu ginen. Horren ondorioz egun osoak desaprobetxatu genituen, dena den, oso ondo pasatu genuen.
    Uste dut kirola dela, baina ez dut pentsatzen arriskutsua denik, bakoitzak dakigu zein pistetan eskiatu ditzakegu eta arauak errespetatzen baditugu arazorik ez dago izango.

  22. kexkamuxela-k dio:

    Egia da duela urte batzuk,hain zuzen ere 80ko hamarkadan, eskia ezagunagoa izaten hasi zela. Txikitan, nire ikastolarekin eskiatzera joan nintzen, eta bigarren aldiz nire senarrarekin izan zen. Berari izugarri gustatzen zaionez, seme-alabak jaio baino lehen, asko joan gara, hala ere, orain bakarrik joaten da. Alde batetik, gustatzen zitzaidan joatea, beste aldetik, asko haserretzen nintzen oso beldurtia nintzelako.
    Nire ustez, modalitate guztietan, kirol gogorra da eta praktikatzeko egotea garrantzitsua da. Okerrena da lesio bat hartzea oso erreza dela, erortzen bazara eta fijazioiak askatzen ez badira, belauneko arazo handi bat eduki dezakezu.
    Beste gauza kontuan izateko dirua da, astebururo joaten bazara, oso garestia da. Nahiz eta bono batzuk saldu, txantxak garestia izaten jarraitzen du.

  23. Ilargitxu-k dio:

    Gaur egur boladan dago eskiatzea eta neguko kirolak egitea. Hain arrunta denez telebistan eta filmetan ikustea, jendeak pentsatzen du edozeinek egin ditzakeela horrelako kirolak. Eta horrela jokatzen du jendeak: munduko gauzarik errazena balitz bezala, tresnetan eta arropean izugarrizko dirua gastatzen eta elurrara joaten txikitatik ohituta balego. Jendeak uste du telebistan agertzen badu praktikatzen erraza izango dela, beraz, elurrara heltzen denean espero baino askoz zailagoa dela konturatzen da eta frustrazio handiz bueltatzen da etxera. Nik adibidez, inoiz ez dut pentsatu horrelako kirolak egitea. Asko behaztopatzen banaiz lurrean praktikatzen dudanean, ez dut nahi imajinatu ere elurrean, horizontalean biziko nintzateke.

  24. Gatzagunea-k dio:

    Egia esaterako, ez dakit ezer eskiari buruz. Inoiz ez eskiatzera joan. Bi aldiz joan nintzen Pirineoetara, baina uztailean. Mendia guztazen zait baina oinez. ahuntzen moduan, giroa gozatzeko, ikuspegi ederrak begiratzeko, eta abar
    Nire iritziz, oso kirol arriskutsua eta garestia da, baina jende asko joaten da neguan eta udaberrian eskia praktikatzera. Askotan jendea elurra gozatzera joaten da eta hezur apurtutekin itzultzen da, eta azalean erredura galantekin ere.
    Dena den, ziuraski, neguko kirolen onurak asko izan behar dira praktikatzaileentzat, urtero diru pilo bat mugitzen dutelako.

  25. Inuga-k dio:

    Nahiz eta Huescakoa izan arren, ez dut eskiatzen. Txikia nintzenean, aberatsentzako kirola zen eta ez nuen nire gurasoek holako esfortzu ekonomikoa egitea nahi, ni eskiatzera joateko.
    Gero, 1995-2005 urteetan gutxi gora-behera, jendearen erosteko ahalmena igo zen. Beraz, lehen ezkiatzera joaten ez zen jendea hasi zen mendira igotzen. Nik, pare bat aldiz eskiatu dut eta oso dibertigarria iruditu zitzaidan. Hala ere, oso arriskutsua dela uste dut, mina errazki har dezakezulako, adibidez, belaunetan. Bestalde, eskiatzeko goiz jaiki behar zara eta niri, lo egitea eskiatzea baino askoz gehiago gustuko dut. Horregatik ez dut ohi eskiatzen. Horretaz gain, krisia hasi zenetik kirol garesti bihurtu da berriro pertsonak gehieneei.

  26. Jazz On-k dio:

    Lehenik eta behin, esan behar dut niri ez zaidala gustatzen gehiegi eskiatu. Gogoratzen dut ,txikitan, bizpahiru aldiz joan nintzela Candanchun dauden pistaetara, eskoletan antolatutako txangoetan. Handik aurrera, beste aldi bat joan nintzen,unibertsitatean egoten nintzela, baina egia esan, inoiz ez dut gogo handirik eskiatzeko. Oso zaila iruditzen zait ondo eskiatzea, eta normalean hotz handia eta kolpe gehiegi jaso eta gero.
    Beti izan da aberatsentzako kirola, 80. eta 90. hamarkadan klase guztietako jende asko joan arren. Suposatzen dut eskiatzera joateko dirulaguntzak bukatu eta gero, gaur egun berriro aberatsak bakarrik joan ohi direla.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s