OSASUNA, NOREN ONDASUNA?

índiceDuela aste batzuk jakinarazi du Osakidetzak langileek erretiro adina 68 urte arte luzatzeko aukera izango dutela, profesionalek hala nahi izanez gero. Horren harira sortutako kezka, eztabaida eta iritziak asko dira. Zein da zurea?

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5213240/osasunlangileen-erretiro-adina-68-urtera-luzatzea-aztertzen-ari-da-osakidetza/

http://www.argia.eus/albistea/osakidetza-gehiengo-sindikalari-bizkarra-emanda-ari-dela-salatu-dute-elak-eta-labek

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

13 erantzun OSASUNA, NOREN ONDASUNA? -ri

  1. eskalmendikoa-k dio:

    Gaur profesional asko, egoera fisiko onean 65 urtera heltzen direla entzuten omen da. Horregatik, aukera eduki behar dute, beraien erretiro adina luzatzeko ? Bizitzan hainbat arlotan eskubideak aukeratzeko ahalmena izateak primeran dago, baina, norbaitek osasun txarra izatekotan ezin du erabaki nola moldatu bere lantokian, eta gutxiago bere erretiro adina aurreratu.
    Irakurri dudanez, Osakidetzak neurri hau hartu nahi du, pertsonal falta konpontzeko, zein esperientzia laboralarekin profesional gutxi dituztelako.
    Nire ustez, arazo bat konpontzeko, ez dira beste batzuk deuseztatu behar, adibidez: pentsatu dute zenbat gazte langabezian daude, nahiz, zenbat enplegu prekario? Denok, erretiro adina luzatuko bagenu, herritar gazteak kanpora emigratuko lirateke.

  2. Izki-k dio:

    Gaur egun, medikuntzaren aurrerapenei esker, gure bizi-itxaropena lehenago baino askoz luzeagoa da. Baina, nahiz eta oso gauza ona izan, arazo larri bat sortzen ari da gizartean, hau da, zahartutako populazioa gero eta handiagoa da, eta horrek esan nahi du gero eta erretiro-pentsio gehiago ordaindu behar direla. Gainera, gero eta jende gazte gutxiago dago pentsio horiek ordaintzeko; beraz, zein da konponbidea?
    Nire ustez, jende gazteak lan egiteko aukera eduki beharko lukeela pentsatzen dugu denok, baina, bestalde, langile gehiago behar dira sortutako sistema mantentzeko, horregatik, ondo iruditu ez arren, denbora gutxian erretiro adina luzatzea beharrezkoa izango dela uste dut, eta ez bakarrik osasungintzan, beste sektore askotan ere bai; honenbestez, 68 urteko profesionalek lan egin nahi badute eta gaituta badaude, ez dela hain txarra izango iruditzen zait, hori bai, gazte guztiek lanpostu bat aurkitzeko aukera eduki ondoren.

  3. urtxakur-k dio:

    Lehenik eta behin, ez dut uste informazio nahikorik daukagunik gai honi buruz eztabaida dezagun. Dena den, nire iritzia zein den azalduko dizuet:
    Alde batetik, Osakidetzak erretiro adina 68 urte arte luzatu nahi duela ulertzen dut, gero eta erretiro diru gutxiago geratzen delako. Hala ere, osakidetzako langileek ez dute zertan esfortzu egiten duten bakarrak izan behar, Eusko Jaurlaritzako beste funtzionarioek ere egin ahalko luketelako. Gainera, erretiratu batzuek pentsio handiegia daukatela uste dut; esate baterako, politikoek edo bankariek besteak beste.
    Bestalde, ez dut 68 urteko osasun langilerik ikusten larrialdietan lan egiten, adin horrekin ezinezkoa delako energia nahikorik edukitzea lan hori egiteko. Izan ere, Osakidetzak erretiratu adina luzatzekotan, hobe izango litzateke langile nagusienak lanpostu lasaiagoetan geratzea.
    Edonola ere, hogei urte pasatxo ditudanez ez dakit erretiratu ahal izango naizen, ordurako inorentzat ez delako pentsiorik geratuko.

  4. elendash-k dio:

    Hasteko, gauza bat esan nahiko nuke, gai horri buruz oso gutxi badakit… baina, nik txarto dagoela deritzot. Agia esaterako, intzoa esanez, nik uste dut nigan pensatzen ari naizela. Pufff, 47 urte ditut eta lan egiten hasi nintzen 18 urte neuzkanean… eta oraindik 21urte geratzen zaizkit? eta behintzat, niri nire lana asko gustatzen zait, askotan pensatzen dut ez dela lan bat, grina baizik… baina gustatzen ez bazaizu? Ezin dut imajinatu…

    Nolanahi ere, lan guztiak ez direnez berdinak, erretiro adina ezberdina izan beharlo litzateke. Gainera, kontuan eduki beharko genuke noiz lan egiten hasi ginen, zenbat urte kotizatu dugu, eta horrela, faktore gehiago…

    Aurreko egunean, nire ahizpak erizain bat aurkeztu ninduen, emakume horrek urte bat gehiago lan egitea erabaki du, gauza bat argi dauka, jende horrela Osakidetzan edo Hezkuntzan behar dugu, ordea, nik momentu hauetan erretiroa nahiago dut, karkarkar, eta bihar Benidormera joango nintzateke!!!!

  5. Marjorie-k dio:

    Gai honi dagokionez, osakidetzaren ideia oso txarra iruditzen zait, Osakidetzan lan egiten duelako ez da erraza, zaila baizik. Guztiok dakigunez, personal sanitarioak txandaka lan egiten du eta honela lan eginez, nahiko konplikatua bizitza familiar eta bizitza laboral arekin bat dator eta gainera pertsonekin lan egitea gero eta zailagoa da, pertsona bakoitza desberdina delako, beraz trato personalizadoa behar dut bera atenziorako, hori dela eta, osasun- langileak denboraren poderioz ahuldun da eta baliteke 68 urte arte ez heltzea jubilazioa lortzeko

  6. ibiltari-k dio:

    Nire ikuspegitik, ez dago arazorik osakidetzak langileek erretiro adina 68 urte arte luzatzeko aukera izango dutelako, halaber, hori posible da baldintza hoberenetan ,alegia, beti eman behar izaten da zerbitzu ona , profesional bat izan behar da edozein eremu , eta ez da beharrezkoa esatea, ezin dugula akatsik eduki eremu honetan, pertsonen bizitza guren esku dagoelako.
    Nahiz eta oso zaila dela jakin, ideala izango naiz langile bakoitza baloratzea eta ikustea bere osasunaren egoera ,eta zergatik ez , esateko baimena eman badidazue baloratzea ere bere lan egingura …
    Esan dudanez, ekimena, erretiro adina luzatzeko ona izan ahal da, hala eta guztiz, oso egokia ere izango da ekimenak proposatzea gazteei lana emateko, horrela ez du egongo hainbeste langabezia. Martxa honetan gizartea ezin izango dugu mantendu, zaharrenok , lan egiteko ahalmenak galtzen ditugu eta gazteek bitartean etxean daude, nire sentsazioa da edo zerbait ez doa ondo?

  7. eguzkilore bis-k dio:

    Nire ikuspuntutik nahiz eta 68 urterekin osasun ona izatea posible izan, adina horrekin lan egiteaz nekatuta dago jendea.

    Alde batetik, ez dugu zertan ukatu adinekoek esperientzia handia daukatela eta horri esker, bere lana beharrezkoa da, batez ere osasuna arloan.

    Bestetik, gazteak lan mundura ahalik eta lasterren sartu beharrean daude. Horregatik, erretirako adina atzeratuz gero, gure gazteentzat gero eta lanpostu gutxiago izango da, eta hori ez litzateke ez gazteentzat, ez heldueentzat, ez adinekoentzat gauza ona izango.

  8. Kirolzale-k dio:

    Nire aburuz, osasun-langileen erretiroko adina 67 urtetik 68 urtera luzatzea ez da neurri aproposa profesional-gabezia konpontzeko eta, gainera, eskubide sozialetan sekulako atzerapausoa da. Nik proposatuko nuke jende gaztea kontratatzea; izan ere, ezinbestekoa da lan-merkatuan sartzeko aukera behar izatea. Gazte horiek esperientzia hartu ahala, mediku on bihurtuko dira. Gaur egun, gazteak oso ondo prestatuta daude eta lan egitera atzerrira joan behar izatea penagarria iruditzen zait. Beraz, bai enplegu prekarioen kopurua ikusita bai emigratu behar duten herritarren kopurua ikusita, erretiroko adina luzatzeari lotsagarria deritzot. Gobernuak neurriak hartu behar ditu aurreratutako erretiroa bultzatzeko eta, hala ere, kontrakoa egiten ari da.
    Bestalde, biztanleriaren zahartzea nabarmena da baina hori ez da aitzakia bat erretiroko adina luzatzeko; profesional-gabezia konpontzeko beste aukera batzuk daude eta.

  9. Coeur-k dio:

    Bizitzan denak bere unea du, eta erretiro 68 urterekin oso gaizki iruditzen zait. Gure gurasoek sindikatuen bidez asko lehiatu behar izan zuten erretiro hori lortzeko . Uste dut 65 urteetara arte lan egitea nahikoa dela.
    Gobernuak enplegu gehiago (eta kalitetako) sortzea da egin behar duena. Baina, badirudi Gobernuak eta empresariak interesatuago daudela eskubideak murriztean. Uste dut, gazte nahiko daudela eta ondo prestatuta txanda egiteko, baina zoritxarrez kanpoan joan behar dutela lan egiteko. Orain lanik ez badago, zer egongo den 68 urteetara arte lan egiten badugu? Nire ustez hori ez da konpobidea.
    Bukatzeko, egia da gu orain hobeto eta urte gehiagotan bizi garela, erretirora iristen garenean, bada egin behar duguna bizitzaz eta erretiroaz gozatzea da.

  10. Txokolatezale-k dio:

    Kaixo, lagunok:
    Hasteko esan nahiko nuke ados nagoela eskalmendikoarekin. Agian, arazo bat konponduko dugu eta beste bat sortuko dugu; 68 urteko erizainek eta medikuek lanpostu batzuk hartuko dituzte eta beste erizainek edo medikuek batzuk lanpostu gabe geratuko dute. Nire ustez, lan-merkatuan jende gehiago dago osakidetzan lan egiteko.
    Bestalde, 68 urteko gizonak edo emakumeak, nahiz eta bere osasuna oso ona den, atseden bat merezi du. Pertsona batek 25 urterekin ( zorionekoa) lan egiten hasten bada, 68 urterekin 43 urte eramango du lan egiten. Nik uste gehiegi dela eta jendeak bere erretiroa gozatu behar duela. Gainera, aiton-amonak oso “erabilgarriak” dira gure gizarteari laguntzeko. Esaterako, osakidetzan hau gertatzen bada, Benidormeko turismoa jaitsiko da … edo, nork gure seme-alabak zainduko ditu?
    Bukatzeko, eta txantxak alde batera utzita, nire iritzia argi eta garbi utzi nahi dut. Gazteagok lan egin nahi dugun arren, ezin dugu lan egin esperientzia falta zaigulako. Nire iritziz, konponbide ez da haien erretiroa luzatzea, jende gazteago kontratzea baizik, eta lan baldintzak hobetzea.

  11. Txokolatezale-k dio:

    Akatza:
    beste erizain eta mediku batzuek

  12. Ramontxo-k dio:

    Osasun Publiko Zerbitzuetan medikuen arteko aintzinako tendentzia jubilazio adina luzatzea zen: gutxienez 70 urte bete arte (unibertsitatean irakasleak izaten zirenak, batez ere). Baina gaur egun egoera hori aldatu egin da: ahalik eta lasterrago izan dadila eskatzen dute.

    Non dago koska? Gizakiok gero eta bizitza luzeagoa daukagu eta zenbat eta urte gehiago bizi, hainbat eta osasun laguntza gehiago behartu. Osasun Publiko Zerbitzuetan, ordez, gero eta mediku gutxiago daude, erretiro adina heldu zutelako. Osakidetza kasuan, lehen 65 urteko adinarekin jubilazio behartua zen eta orain bi urte geroagao. Duela gutxi, Osasun Sailaren sailburu den Jon Darponek urte bat geroago erretiro egin dezatela esan du.

    Nite iritziz, ez zait inporta medikuen jubilazioa 68 edo 70 urteraino luzatzea, baina medikuntzan lan egiten dituzten espezialitateen arabera. Egon badaude zirujauak fisikoki sasoian daudela eta bai garuna, nekerik gabe, bai euskuak, dardarik gabe, bere lana aurrera eraman dezaketela. Bai, baina kasu horretan eta ezesaguna bada nik zirujau gazteagoa nahiago nuke, badaezpada.

    Gai honi buruz ez naiz oso jakituna baina, piska bat aztertu ondoren, 68 urtetan jubilazio beharra lortzeko bakar bakarrik lehen maiako arretako medikuekin eta pediatraekin geratuko nintzateke. Gainerako osasun langileek bere ohiko jubilazio adina heldu arte utziko nuke (orokorki 65 urteak, edo 63 urteak aurreratu nahi badute).

  13. Iraila-k dio:

    Nire ustez, adina 68 urte arte luzatzea ez da ideia ona. 65 urte arte lan egitea nahikoa dela uste dut. Badaude profesionalak langabezian eta ez dauka zentzurik gazteek lan egin gabe egoteak eta adinekoek lan egiten etengabe. Behintzat, Osakidetzakoek aukera emango dietela esan dute eta ez dela derrigorrezkoa izango.
    Nahiz eta mediku edo erizain ona izan, denbora pasa ahala fisikoki ez gaude hain ondo. Ezin dut imajinatu erizain bat ia 70 urterekin korrika larrialdietan edo mediku bat ebakuntza zaila eta luze batean.
    Pentsatu behar izango genuke bizitza ez dela lan egiteko bakarrik. Erretiratzeko ordua heltzen denean beste ekintza batzuk egin ahal izango ditugu. Lekukoa eman behar izango genuke atzetik etortzen denei. Hobea izango da denon osasunarentzat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s