Soldadutza berrezarri?

igualdadFrantzian eskuinak soldadutza ezartzea proposatu omen du. Pariseko atentatuen ondoren herria batzeko helburuarekin. Ez ote zaio gure Marianori ildo beretik jotzea bururatuko! Besterik ez genuen behar!!

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=28884

https://www.berria.eus/paperekoa/1833/009/001/2018-01-20/nahitaezko_soldadutza_itzuliko_da_ipar_euskal_herrira.htm

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

10 erantzun Soldadutza berrezarri? -ri

  1. eskalmendikoa-k dio:

    Derrigorrezko soldadutza berriro? Gazteak zerbait lortu zuten eta sentipen hori oraindik daukagu, desobedientzia zibil mugimenduei ezker (intsumisioa) soldadutza kendu zuen. Hau da, armada profesinala bihurtu zen, baina honekin ez omen dute lortzen nahi duten jende kopurua.
    Dakigunez, Frantziak atentatuak direla eta defentsa hobetzea duela helburu, eta 18 urteko gazteek zerbitzu militarra egin beharko dutela, zerbitzu honetan parte hartzeko ezin izango dute erabakitzea, orduan, mugimendu antimilitaristak berriro agertuko dira, eta kartzelak intsumisoz beteko dira, behintzat hego Euskal Herrian.
    Bukatzeko, esan nahi dut nik oso gaizki pasatu nuela kuartelan, handik nire etxea ikusten nuen eta atxilotota bezala sentitzen nuen.Horregatik, ez dut nahi, beste norbaitek trantze honetan egoterik. Inork ez dago nahi ez duena ezer egiteko prest, nahi ez duena egitera inork behartuko du, gainera, soldadutza alferrikakoa da, ez da ezertarako balio, egin behar dutena gazteei lana ematea da.

  2. Izki-k dio:

    Azken bolada honetan, zoritxarrez, Europako herrialde batzuek eraso terroristak pairatu dituzte. Ondorioz, Frantziak berrezarri nahi duen bezalako ekimenak agertzen dira. Baina, nahiz eta asko sufritu, soldadutza berriro ezartzea da irtenbidea, benetan? Nik ez dut uste. Gainera, ezarpenak ez direla batere onak beti pentsatu dut; bestela esanda, gauza bat egiteko betebeharrean gaudenean ez dugu gustura egiten, beraz, eskarmentu guztietatik ikasi arren, denbora galtzea dela pentsatzen dut.
    Bestalde, gudaren kontra dagoen jende asko dago, baita armadan diru asko gastatu nahi ez duena ere; honenbestez, pertsona bakezale bat soldadutza egitera behartzea ez dagoela ondo eta ez dela bidezkoa iruditzen zait.
    Era berean, armadan sartu nahi duen jendea ere badago, horregatik, soldadutza egiteak aukerakoa izan beharko lukeela uste dut. Azken finean, nire ustez, bere herrialde ondo defendatzen nahi duten gobernuek armada profesionala behar dute eta ez lan hori egin nahi ez duen jendea.

  3. urtxakur-k dio:

    Egia esan, ez dut uste zerbaiterako balio izango duenik gauza dezberdineengatik: alde batetik, nahiz eta terroristak musulmanak izan, azken finean frantziarrak dira. Beraz, Frantziako gobernuak gazteei heziketa militarra emanez gero, terroristak ere bai entrenatuko lituzkete.
    Bestetik, heziketa militarra eduki arren, ezer gutxi egin ahalko lukete egoera arrizkutxu batean. Hau da, pertsona bat soldadutza egin eta gero atentatu batekin topatzen bada, gobernuak zer uste du pertsona horrek egin dezakela? zu heroi bat bezala, egoera konponduko zenukela eta zibilei salbatuko zeniekela? bada, ez dut uste, horrek ez daukalako batere zentzurik.
    Gainera, kontuan izan behar dugu, musulman erradikalek haiek bezala pentsatzen ez duen edonori min eman nahi diotela, bai kristauei, bai ateoi, bai musulmanei.
    Horregatik, guztion denbora eta dirua ez xahutzeko, hobe izango litzateke tolerantzia irakatsiko bagenu. Izan ere, besteak baino gutxiago zarela sentitzen duzun giro batean hazten zarenean, erradikala bihurtzea errazagoa da.
    Dena den, ikusiko dugu zer gertatuko den Frantzian nahiz gainerako europako herrialdeetan.

  4. Ina May Gaskin-k dio:

    Ni ez nator bat ekimen honekin, ez ulertzeko modu militaristagatik, ez sustatzen duenagatik. Terrorismoari aurre egitekotan, beste ikuspegi batetik egoera aztertu beharko genuke. Honen harira, Urtxakurrek azaldu duenez, tolerantzia landuz, talde minoritarioengandik sortzen diren desberdintasunak ezabatzea lortuko dugu, gorrotoa sustatu beharrean. Gorroto izateak eragigun gauza bakarra mendekatzeko gogoa baita. Beraz, eraso terrorista gehiago, baita inuzenteak hilda ere. Hori dela eta, barne produktu gordinaren %2 soldaduzka berrian inbertitzearen ordez, herrien arteko herrari darizkion arrazoiak ikertu beharrean gaude deritzot. Horrez gain, ez nuke nahiko Trump eta Kim Jong-unengandik datozkigun mezu belikoek burua nahasaraz diezagutela. Hortaz, soldaduzka berri hau kabitzen zaienean sar dezatela!

  5. Kirolzale-k dio:

    Frantzian nahitaezko soldadutza itzuliko dela irakurtzean, iragana etortzen zait burura. Badira hogeita bat urte Frantzian soldadutza kendu zutela armada profesional bihurtzeko. Tamalez, Emmanuel Macronek derrigorrezko soldadutza berreskuratu nahi du herria batzeko asmoz. Frantziako presidentea konbentzituta dago armada sendotu beharra dagoela herrialdeko defentsa hobetzeko. Horren ondorioz, nahitaezko soldadutza Ipar Euskal Herrira itzuliko da. Ipar Euskal Herriko gazteek soldadutza egin beharko dute. Zerbitzu honek hilabeteko iraupena izango du eta 18 eta 21 urte bitartekoek egin beharko dute bai gizonek bai emakumeek. Hori guztia gutxi izango balitz bezala, soldadutza egin duten gazteak erreserban egongo dira krisi garaian baliatu ahal izateko. Zelako zentzugabekeria!. Badirudi beste garai batera joan garela. Nahitaezko soldadutza entzuteak hotzikara ematen dit gorputzean. Nire iritziz, gazte askoren bizitza astinduko du eta argi eta garbi daukat atentatu bat gertatzen bada, prestakuntza honek ez duela ezertarako balio izango. Nik esango nuke zerbitzu berezi hau lehenengo pausoa izango dela eta denbora gutxian luzatuko dutela. Nolanahi ere, aipatutako guztia kontuan hartuta, derrigorrezko soldadutzaren kontra nago. Behin zerbitzua ezarrita, uste dut gizartean gatazkak sotuko direla eta, halaber, soldadutzaren kontrako gizarte mugimendu handia haziko dela.

  6. Coeur-k dio:

    Europako herrialde batzuek eraso terroristak pairatu dituzte, eta egia da herritarrak ez dakigula egoera horiek nola aurre egin, baina soldadutza berriro ezartzea ez zait konponbidea iruditzen. Uste dut soldadutza bokazioa bat izan behar da eta ez beharragatik. Terrorismoari aurre egiteko edo delinkuentziari, poliziari baliabide gehiagoz dohatu behar da. Frantzia arazo bat du terrorismoarekin, baina integraziorik ezak arazo larriagoa du, eta hori bai arriskutsua dela. Bigarren mundu-gerraren ondoren Frantziak bere ateak ireki zizkien atzerritar guztiei bere integrazioaz arduratu gabe eta orain, soberan ordaintzen ari da hori. Beldurragatik erabaki hori hartu dezake, baina nik ez dut partekatzen. Tamalez, erabaki-mota hori kutsa daitezke, eta horrek bai beldurtzen nau.

  7. Ramontxo-k dio:

    Aintzinako Derrigorrezko Zerbitzu Militarra zer zen? Gehienbat denbora galtzeko modukoa. Aldekorrek aurrera eramateko bi arrazoi azaltzen zituzten: herriaren kohesioa eta autodefentzarako gazteen prestaketa. Nire kasuan, denbora hartan, ez zegoen armadan sartzeko kontzientzia eragozpenik. Frankismoren garaian bizi ginelako eta bakarrik oin zapalengatik edo zoratuta zeundelako librea geratzen zinen.

    Soldadutza egin nuen bai, hamabost hilabete osatuz, eta egia esaten lehenengo hilabete ‘onuragarriak’ izan ziren, sentzuren batean, hau da Cadizko kampamentukoak. Nik ondo pasatu nuen egunsentian Cadiz paduretatik soinketa egiten, begi itxiekin osatuz eta desoatuz errifle bat, trintxera batean tiroka ekin edo, printzipala, asteburuero Chiclana, Cadiz, Jerez edo San Fernandoko ardo soto guztiak bisitatzen.

    Baina gero, urte betea gehiago pasatu behar nintzen, Ceutan nire kasuan, eta hor nire alaitasuna bukatu zen. Benetan galduta eta aspertutako urtea izan zen, nahiz eta bi gauzatarako balio izan: ikasteko eta Estatuaren oposizio bat gainditzeko eta nire kontura euskara ikasten hasteko (autoikastaldi liburuaren bidez).

    Ni printzipio moralagatik armadaren kontra nago. Guda batean sartzekotan, beste estadu bati diruaren truke bere armada zati bat alokatzea eskatuko nioke eta, bitartean, pake garaian, armada txiki bat mantenduko nuke: profesionala eta sofistikatua (azken aurrerapen teknologikoekin).

    Jihadista integrismoa kontrolatzeko jadanik guardia zibila eta polizia nazionala ditugu. Eta hemen Ertzaintza eta guzti.

  8. denver-k dio:

    Hau betiko kontua dela esan dezakegu , betidanik estatua jendea alistatu ditu beraien beharrentzako eta kontu faltzuekin egon direla batetik bestera esango nuke.
    Gaur egun soldadutza berriro esartzea astakeri galanta iruditzen zait , baina beste alde batetik errespetatzen dut norbaitek soldadutzan sartzea nahi ahal badu.
    Nire ustez pentsamendu kontserbadore eta zaharkitua dela eta norberaren pentsaeraz eta moraltasunaren araberaz ulertu dezakegula.
    Horregatik bokazio bat bezala hartu behar dela eta ez ,behar bat bezala pentsatzen dut , bestalde Macronenen proposamena pentsamendu kontserbadorea eta bera nahi duen moralitatea imposatzearen aitzaki bat soilik dela. Baina horren ondorioz jendea ez luke behar hori jasan , horregatik militar gehiago beharrean polizi gehiago jarriko beharko zuten , zeren gaur egunez gure segurtasuna beraien menpean dago eta ez militar armadan .
    Bukatzeko proposamen hau burutzen bada frantzian jendearen kabuz lehenengo instiluak etorriko direla eta beste partidu politikoen erantzunak berehala etorriko direla pentsatuz , ondo irudiko litzaidake.

  9. Iraila-k dio:

    Nire ustez, soldadutza ez da derrigorrezkoa behar izan. Badaude beste aukerak herrialde bat defendatzeko, esate baterako profesionalek egiteko.
    Jendea oro har, ez dago prest zerbitzu hori emateko, nahiz eta hilabete bat egon haien burua prestatzen.
    Ez dauka zentzurik iraganera itzultzea. Segur aski diruaren kontua izango dela. Jendea joateko beharrean badago, gobernuari dohainik aterako zaio armada; profesionalak kontratatu ordez,herritarrek egingo dute haien lana.
    Beldurra ematen dit horrelako berriak entzuteak, agian gure gobernukoek ideia berea kopiatu ahal izango luketelako. Ez dut uste inori gustatuko lukenik.

  10. Iraila-k dio:

    *gustuko lukenik

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s