Erreserbatzean ordaindu?

10-estrellas-michelin-san-sebastian-en-guia-donostia  Michelin izarrak dituzten hainbat jatetxetan, erreserba egitearen truke kobratzen hasi dira. Jende askok azken momentuan uzten du erreserba bertan behera, eta horrek kalte egiten omen die jatetxeei. Izan ere, mahai bat hutsik dagoenean, diru asko galtzen omen dute. Zer iruditzen zaizu neurri hori? Hotelek egiten badute, jatetxeek zergatik ez? Inoiz kobratu dizute erreserba egitean?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

18 erantzun Erreserbatzean ordaindu? -ri

  1. Masha-k dio:

    Nahiz eta nik erreserbaren truke inoiz ordaidu ez, egiten duten jatetxeen jabeak uler ditzaket eta, haietako bat izango banitz, nik ere kobratuko nuke.
    Bestealde, batzuetan, bertan behera uztea justifikatuko luketeen ustekabekoak daude, adibidez gaixotasun bat, eta orduan ez litzateke zuzena izango kobratzea.
    Laburpenik, negozioa pribatua izanez gero, normala jabeek nahi dituzten aruak jartzea da eta, ohararazi eta gero, bakoitzak erreserbaren truke ordaindu nahi duen erabakiko du.

  2. CUCHA-k dio:

    Gaur egun denetik kobratzen dute. Nik ulertu dut, jatetxearen jabearentzat, mahaia hutsik uztea aspergarria dela baina gordetzeagatik kobratzea gehiegizkoa iruditzen zait. Aukera bat izan litzateke, erreserbean ordainduko bazenu, (haiek zuri) menutik ordaindu duzuna kenduko zizuketen.
    Hala ere, Michelin izarreko jatetxe bat, oso garestia iruditzen zait, hortaz, ez dute modu horretan diru irabazi behar.
    Michelin izarreko jatetxe batean inoiz egon naiz eta erreserbatzeko ordaindu behar izango nuke, ez nintzateke joango.

  3. zu-k dio:

    Nire ustez jatetxe hauek oso garestiak dira eta zerbitzatzen duten janaria berezia edo oso landuta dela imajinatzen dut eta horregatik egiten dute, baina gero prezioaren barruan zizutela uste dut edo horrela izan beharko luke. Ni ez naiz tipo honetako jatetxe batera inoiz joan, orduan ez dakit zer egiten den.

  4. Marigorringo-k dio:

    Benetan ez zait inporta Michelin izarrako jatetxeak erreserba egitearen truke kobratzen direla ez dut uste inoiz joango naizelako. Boladan jarriko balu jatetxe guztietan ez litzaidake gustatuko.
    Orain hotel gehienak ez dute erreserba kobratzen edo ezeztapen doainik daukate.
    Momentuz, jatetxerik ez didate eskatu dirurik erreserba bat egiateagatik.

  5. Biznieta-k dio:

    Nahiz eta neurri honekin ados ez egon, ulertu ahal dut zergatik jokatzen dute jatetxe horiek horrela, eskaintzen dituzten produktuak oso esklusiboak direlako eta egunero eskaerak egin dituzte mahaikide-kopuru bat zehazteko. Hainbat bezero ez badoaz, beharbada produktuak bota behar izango dituzte galkorrak direlako.

    Amaitzeko, esan behar dut jatetxe batean erreserbatzeagatik edo erreserbara ezin joateagatik ez didatela inoiz kobratu, baina uste dut ez litzatekeela inoiz joango jatetxe batera erreserba politika horrekin.

  6. EGOIRA-k dio:

    Jatetxe batzuek Michelin izarrekin erreserbak aurrez egiten dituztenez, ondo iruditzen zait zerbait kobratzen dutela, baina uste dut ere, posibilitateak eskaini behar izango lituzkete erreseba ezeztatzeko, hoteleetan bezala, edozein gauza gerta naiteke eta.
    Ni ez naiz inoiz joan horietako jatetxe batera, beren prezioak altua izaten baitira.

  7. Marigorringo-k dio:

    Michelin izarrak dituzten jatetzeei eta ez dituztenei ere, kalte asko egiten die azken momentuko bertan beherak. Jatetxeak langile finko batzuk dauzkate eta gero, erreserben arabera, langile gehiago kontratatzen dituzte ala ez eta, berdina gertatzen da sukaldariekin. Hau den eta, bertan behera asko daudenean, jatetxearen jabeak diru asko galtzen du zerbitzarien eta sukaldarien soldatak ordaindu behar dituelako. Besteak beste hau da, askotan, behar diren zerbitzari baino gutxiago kontratatzen dituzten motibo bat.
    Bestalde, sukaldariek goizean hasten dira platerrak prestatzen eta gero, jendea jatera joaten ez bada, gehienetan bota egin behar da, legeak hori esaten duelako eta berriz, dirua galtzen da.
    Niri ez didate inoiz erreserba egitean kobratu eta nire lanean ez dugu hori egiten baina idea ona dirudit. Horrela jendeak ondo pentzatuko zuen erreserba bertan behera utzi baino lehen eta zerbait garrantzitsuagatik bertan behera usten baduzu, seguru jatetxean ulertuko luketela.

  8. piparra-k dio:

    Hasteko, jatetxeko jabeek bere negoziorako onena diren neurriak hartuko dituztela, uste dut. Nahiz eta jende askori txarto iruditu.
    Ziur aski, sarritan horra jatera joaten den jende gehienari ez zaio inporta izango.

    Hemen, ezkontza, jaunartze edo pertsona askorentzat edozein bazkarirako erreserba egin nahi badugu, batzuetan edo askotan, aurrerakina eskatzen digute eta normala iruditzen zaigu.

    Uste dut ere, benetan, jatetxera joateko asmoa badaukazu, ez dela pasatzen ezer aurrekina ordaintzeagatik.

  9. Txintxirrin-k dio:

    Nahiz eta gezurra ematen du, jende askok ez dauka errespeturik. Jatetxe bat negozio bat da, ez da denbora emateko, eta, erreserba eginez gero baina ez zara jatetxean aurkezten, ederra egiten zenien.
    Horregatik, erreserba egiteko ordaintzea ulergarria da. Baina muga batzuen barruan: jatetxe garestienetan beharrezkoa izan ahal da, baina merkeenetan batere ez, beti norbait agertuko da jatetxea betetzeko.

  10. Bizigarri-k dio:

    Lehenik eta behin, edozein lekutan egiten duzun erreserbak, erantzukizun bakarra hartzen duzu, joatea da. Dena dela, nire ustez erreserbak egiten dituztenek, normalean joaten dira.

    Alde batetik, jatetxean denboraz hots egiten baduzu, ez zenuke huskeriaren truke ordaindu behar, beste aldetik, azken momentuan abisatzen baduzu, ordaintzeko ondo iruditzen zait; bai jan-egongela bai janaria prestatzea denbora nabarmena behar baita.

    Nire iritziz, erreserba egiten duenak, nahikoa izan beharko luke telefonoz zenbakia uztea, nahiz eta hori erreserba bermatu ez..
    Oraingoz ez naiz joan hautako jatetxearen mota, baina joango banitz, uste dut laister ohituko nintzateke.

  11. Nemo-k dio:

    Inoiz ez naiz egon horrelako jatetxeetan.
    Michelin izarrak dituzten jatetxeetan diru asko ordaintzen da jateagatik. Erreserba ezeztatzeagatik ordaintzera behartzen banaute, ez nintzateke joango.
    Gehiekeria dela iruditzen zait, azken momentuan erreserba ezeztatzeko arrazoi inportanteak ahal izango liratekela, uste dudalako.
    Bestalde, neurri hau ulertzen dut, babestu nahi dutenez eta dirua ez dutenez galdu nahi.
    Gaur egun hotel askotan ez dute erreserba egitean kobratzen.

  12. Hodei-k dio:

    Nire ustez, azken momentuko bazkari edo afari kantzelaketak kalte egin die jatetxeetako jabeei.Izan ere, azken momentuan 20 mahiako baja izatea ekonomikoki izan da sostengatu.
    Erreserba bat egiteak productuen aurre erosketa ,zein beste bezeroei ezer ematea,beteta daudela
    ondorio dakartza.
    Hala ere,fiantza eskatuz gero,ez litzateke jatetxeetara inor joango eta hori azkenean jatetxearen kontra jarriko litzateke.

  13. Kalamardo-k dio:

    Niri inoiz ez didate erreserbatzearen truke kobratu, baina halaber egia da ez dudala askotan erreserbatzen. Nolanahi ere, neurria ez zait gaizki iruditzen, baina nolabaiteko muga barruan. Ados nago kobratzearekin kopuruaren eta jatetxe motaren arabera. Talde handi batek errerserbatzen duenean ere ulertzen dut.
    Azken momentuan erreserba bertan behera uztea gogaikarria izan daiteke jatetxeentzat.
    Bestalde, erreserba egiten baduzu, abaintala bat daukazu egin ez duten bezeroekin, eta logikoa da horrek prezio bat izatea, ezta?

  14. ILARGI-k dio:

    Jatetxeetako jabeak uler ditzaket ,batez ere jatetxe txikienak. Bezero batek erreserba bat egin eta gero ez badoa , jabeek diru asko gal dezakete
    Niri iritziz, orokorrean jende oso txintxoa da; Hortaz, ez da beharrezkoa erreserbatzean ordaintzea.
    Hori da, asko pertsonarako erreserba egiten duenean, ondo iruditzen zait erreserbako alde bat ordaintzea. Badaezbada.

  15. Txitxarra-k dio:

    Ez didate inoiz kobratu jatetxe batean erreserba egitearen truke. Baina ni ez naiz Michelin izarrak dituzten jatetxeetara joan ohi!! Egia da inoiz ez naizela joan, eta ez dakit joan ahal izango banaiz.

    Ni adibidez, Booking-en bidez hotel bat gordetzen dudanean, berehala ez ordaintzea eta dohainik bertan behera uztea aukeratzen ditut. Aukera hori ematen didate 2 edo 3 egun helduera baino lehen bertan behera uzten badut.

    Michelin izarrak dituzten jatetxeek bera egiteko balute, ez litzaidake gaizki irudituko. Diru asko galtzen dutela suposatzen dut.

  16. Gorapiloa-k dio:

    Nik uste dut urteko zenbait denboraldietan beharrezkoa dela.
    Gabonetan,adibidez,bazkari eta afari asko antolatzen dira.Kasu askotan jatetxeak lekurik gabe geratzen dira.Erreserba bat egiten baduzu eta gero afaltzera joaten ez bazara,jatetxeko jabeek dirua galtzen dute eta dirua irabazteko egiten dute lan.
    Denboraldi baxuan ez da ezer kobratu behar,lekua zoberan dago eta.
    Orduan,niretzat,kasu batzuetan zerbait kobratu beharko litzateke,eta beste kasuetan ezer ez.

  17. Izar-k dio:

    Ni adoz nago neurriarekin. Hotelek, bidaia-agentziak eta airelineak egiten dute, jatetxeek zergatik ez? Jatetxe guztiek egin behar izango lukete, horrela, azken momentuz erreserba uzten duen jendeak, bi aldiz pentsatuko luke.
    Nahiz eta ideia hori ondo iruditzen zait, denborarik abisatzen baduzu, dirua itzuli behar izango lizukete.

  18. markitos-k dio:

    Gehiegizkoa iruditzen zait jatetxe batean gordetzea eskatzeko garaian, aldez aurretik ordaindu beharra. Badakit hotelak bezala egitea nahi dutela. Hala ere , ez dut inoiz ordaindu ere ez hoteletan aldez aurretik, bidaia agentzia baten bidez kontratatu dudanean izan ezik. Bi edo hiru egun lehenago deitu ezkero ez lukete erreserba kobratu beharko. Izan ere badute nahikoa denbora beste erreserba batzuk hartzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s