Aztegieta ¡¿ponte bien y estate quieta?!

aztegietaManzanares-Cortes familiako kideak Gasteizera etorri zirenetik, 2016. urtean, hainbat herritarren mespretxu eta erasoak jasan behar izan dituzte. Abetxuku auzoan egin zieten jazarpenak bultzatuta alde egin zuten handik, eta Aztegietan egokitu zaien etxebizitzara gerturatu ezinik dabiltza egun, bertako auzokideen protestengatik. Marjinazio eta arrazakeria kontua da  ala zenbait gertakariren albo-ondorioa?

https://alea.eus/gasteiz/1518082697174-aukeratzen-Azteguieta-protesta-auzokidea

https://alea.eus/araba/1518021758089-manzanares-cortes-familia-afera-komunikabide-batzuk-gorroto-diskurtsoa-erabili-dute

http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/4489227/pitxiak-abetxuku-ollerieta-manzanares-cortes-uribenogales/

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

12 erantzun Aztegieta ¡¿ponte bien y estate quieta?! -ri

  1. Izki-k dio:

    Ukaezina da jende askorentzat “ijito” hitza “arazoekin” erlazionatuta dagoela. Kasu batzuetan, ospe horrek bere izateko arrazoia dauka, hau da, denok entzun ditugu bai lapurreta-istorioak, bai delinkuentziaren kasuak ijitoen aldetik; baina, nahiz eta oso fama txarra eduki, horrek esan nahi du denak berdinak direla?, edo aurreiritzi asko dauzkagu?
    Nire ustez, askotan, pertsonak ezagutu ez arren aurreiritziak dauzkagu bakarrik ijitoak izateagatik. Hala ere, kasu zehatz honetan, familia honi buruzko entzundakoa ez da batere ona, beraz, auzokideen artean kezka edukitzea nahiko arrunta dela iruditzen zait. Bestalde, denok auzokide atseginak eta errespetutsuak nahi ditugu bizikidetasun ona izateko, horregatik Aztegietako bizilagunen zalantzak eta kexak ulergarriak direla uste dut.
    Dena den, argi dagoena da familia honek nonbait bizi behar duela, eta, zoritxarrez, errealitatea da bizi izango diren edozein lekutan auzokide guztiak ez direla ados egongo.

  2. urtxakur-k dio:

    Nahiz eta denbora gutxi daramazkidan Gasteizen bizitzen, egoera horren entzuera izan dut. Antza denez, Manzanares-Cortes familiak arazo batzuk eragin ditu Abetxukoko auzoan eta orain inork ez du haiekin bizi nahi. Hasteko, han bizi den ijito familia bakarra izango balitz, auzotarren portaera xenofoboa dela pentsatu ahalko genuke. Hala ere, Abetxukon beste ijito nahiz immigrante batzuk bizi dira arazorik eragiten gabe, horregatik, Manzanares-Cortesak ez direla moldatzen uste dut. Kontua da, egoera hau konpontzeko oso zaila dela; alde batetik, ez dagoelako nahiko legerik soluzioa aurkitzeko legelen bidez eta, bestetik, jendea ikaratuta dagoelako familia honen aferagatik. Izan ere, zergatik borrokatzen ari diren Aztegietan ulertzen dut baina ez dakit zein izango litzatekeen soluzioa.

  3. Eguzkilore bis-k dio:

    Arrazakeria dela esaten dutenei ea nahiko lukeen Pitxiak edo Bartoloak bere auzoan edo bere etxebizitzan egokituko dituztela esango nieke. Nik argi eta garbi daukat kontua: ez nuke nahiko

    Gasteizen ospe txarra handia daukate Bartolok, eta ospe hori merezi dutelakoan nago. Poliziei nahiz epaitegietan lan egiten dutenei nahiz orain haien bizilagunak direnei galdetuko bagenie, euren erantzunek harrituko gintuzkete. Hala ere, jendeak ez du esatera ausarten zeren eta arrazista izateaz salatzen dituzte.

    Pitxiri dagokienez, egia da Gasteizen ,orain arte, ez digutela liskarrak eragin. Hala eta guztiz ere, Otxarkoagara joango bagina eta han bizi direnei Pitxiri buruzko iritzia eskatuko bagenie, entzungo genukena gustatuko ez litzaigukeela ziur nago.

    Esandakoa gorabehera, badakit ez dagoela hedatzerik, niri iritzia bakarrik Pitxiri eta Bartolori buruzkoa da eta.

  4. eskalmendikoa-k dio:

    Denok daukagu etxebizitza edukitzeko aukera, izan ere, jakin behar dugu Pitxiak ” arrisku publikoa” direla, lapurketak egiten dituzte joaten diren lekutara, azken finean gaizkile hutsak omen dira.
    Ni ez naiz arrazista kontsideratzen,hala ere, nahiago nuke horrelako auzokiderik ez izatea, familia hau ez da aproposa Gasteizen edo hiriaren inguruko herrietan bizitzeko. Hau da, nork pentsatzen du pisu arauak eta eskubideak errespetatuko dituztenik ? Zein motatako segurtasuna edukiko dute auzokideek ? Bakean bizitzeko aukera nahi dugu, erakundeen arteko lana ondo eginda egongo da, baina arazoa konpontzea ez da erraza izango. Erakundeek esaten dutenez, etxebiden zerrendan egon direla eta Astegietara joan beharko direla.
    Tentsio giroa nabarmena da, Otxarkoagan gertatukoa hemen gertatzeari itxaron behar dugu ?
    Zergatik ez du gasteizko alkateak ( Urtaran ) bere solairuan sartzen?
    Gainera, ona etortzen dira guk eskuzabalagoak garelako edo ergelagoak, ez dakit, Bilbotarrak badira hara bueltatu daitezen, Astegietatik hurbil bizi naiz , beraz, ez ditut Pitxien delitoak jasaterik.

  5. elendash-k dio:

    Zelako gaia!!!! Zein zaila iruditzen zaidan!!! Alde batetik, zergatik ez?, eta bestetik, niri gustatuko litzaidake? Baina, ijitoak izateagatik? Familia Flores (Lola Flores) edo Joaquin Cortes izango balira? Gauza bera pasatuko luke? Ezetz, nik uste dut ezetz. Oraintxe bertan, irakurtzen ari naiz, eta nire iritzia ez daukat argi, egunakariek hitz egiten dute lapurrei buruz, drogei buruz… ez du polit itxura… Normalean, ez ditut irakurtzen egunkariak, horregatik ezer ez nekien gai horri buruz.

    Nire galdera da: jende horrek egiten ezer ez badu, zergatik ezin dute bizi izan edozein auzotan? Arauak ondo jarraitzen badute, zein da arazoa? Azkenean, denok aukera izan behar izango genuke eta momentu hauetan gauzak ondo egiten badute??? Bian, gauza bat, mesedez, kokoteraino nago traktorekin… zelako zarata!

  6. ARGIA-k dio:

    Ezer baino lehen, nire ikuspututik esango nuke gizarte mota honek eskubideak dauzkala eta ez dauzkala betebeharrik. Honen ondorioz, ez diegunena nahi dutena ematen arrazistak gara.
    Ez dut ulertzen zertan haiei etxe bat eman behar. Laguntzak daude alokairua ordaintzeko baina noski, denok bezalak, arauak bete behar dute.
    Diruaz aparte, bai Bilbon bai Abetxuku auzoan ikusi dugunez beraren ondoan bizitzeak arazoak ekartzen dituzte. Hamaika persona bizi direla etxe berean, zarata eta abar bizi dituzte haien inguruan egon direnek.
    Ez dute bizi diren bizilagunen ohiturik errespetatzen, hala ere, berarenak onararazten dizkigute.
    Interbideria izango litzateke haiek gizarteratuko liratekeela.

  7. ibiltari-k dio:

    ErreErrelitatean , ez dakit asko Pitxiei buruz, badakit une honetan arazoak dituztena Astegietan, eta lehen Abetxukon zituztenak. Egunkarieak, kasik egunero haiei buruz hitz egiten ari dira eta berri gehiena ez daude bere alde. Dirudienez, persona liskartiak dira eta nahiz eta egia jakin ez , inori pertsona liskartiak ondoan edukitzea gustatzen zaio, eta horrexegatik da zalantzaren aldean mobilizatzea erabakitzen dugula beste leku batera arazoak eramateko.
    Nire ikuspegitik, gizartean arazo-mota hau oso arriskutsua da indarkeria eta gorrotoa eragiten duelako , gainera, talde sozialak edo arrazen artean bereizketak egiten ditugu eta ,beraz, arazoak sortzen dituztenean koleztibo osori leporatzen diogu .
    Uste dut kontuz handia eduki behar izaten dudala informazioarekin idazten ari dela, eta noski, egiaztatu bere benetakotasuna ez kalte egiteko inori eta berezian bizikidetza…

  8. Kirolzale-k dio:

    “Pitxiak” irakurtzean, delinkuentzia, segurtasun-gabezia eta beldurra etortzen zaizkit burura. Ez dakit zenbat aldiz entzun dudan Pitxiren kasua komunikabideetan. Lehengo eta behin, Ollerieta auzoan bizi izan ziren. Han kotxeak apurtzen zituzten, auzoko etxeetara sartzen ziren eta, gainera, etengabe mehatxatzen zituzten auzokideak. Gero, Abetxuko auzoan bizi izan ziren. Auzo horretan ere haien egonaldiak hautsak harrotu zituen bizilagunen artean. Orduan, epaile batek Abetxukoko etxebizitzaren alokairu-kontratua baliogabetu zuen. Gaur egun, udal aterpe batean bizi dira. Behin egoera aztertuta, Gasteizko Udalak Pitxiak Aztegietara eramatea erabaki du. Erabakiak polemika piztu du hirian eta, horren ondorioz, Pitxiak Aztegietara eramatearen kontra protesta egiten hasi dira auzokideak. Segurtasun aitzakian Aztegietako bizilagunek eragotzi nahi diote familia honi Alokabidek esleitu dion etxebizitzan sartzea. Nire aburuz, herritar guztiek etxebizitza izateko eskubidea dute baina inork ez du bere auzoan gaizkilerik nahi. Halaber, Pitxi izenak ospe txarra du. Era berean, Pitxiak ijitoak izateaz gain, oso gatazkatiak dira. Nik argi eta garbi daukat Udalak Pitxiak edozein auzotara eramango balitu, auzo horretako auzokideek protesta egingo luketela.

  9. Iraila-k dio:

    Familia horrekin gertatzen dena ,nire ustez, ez da arrazakeriako kontua , elkarbizitzako gatazka baizik.
    Abetxuko auzoan, betidanik, ijito asko egon dira eta inoiz entzun dugu gaur egun entzuten duguna. Nire iritziz, familia hori bere kabuz bizi nahi du arauak errespetatu egin gabe. Esate baterako, etxe bat okupatu zuten eta familia osoa kanpotik ekarri zuten. Hemen, gauzak ez dira horrela egiten. Hori ez da egiteko modukoa.
    Bestalde, oso erraza da arrazakeria hitzaren atzean kokatzea eta biktima bihurtzea. Ez dut uste Astegietako gertaerak aurreiritziak izango direnik. Abetxukokoak, benetako gertakariak izan ziren. Auzokideen eta Pitxien arteko harremanak jasanezinak izan ziren eta bakea bakarrik itzuli zen haiek auzoa utzi zutenean.
    Astegieta auzoan gerta daitekeena, Abetxukon gertatu zen antzekoa izan ahal da. Beraz, auzokideak ez daude oker. Oso polita geratzen zaigu denok aukera berdinak dauzkagula esatea; baina gure lasaitasuna eta segurtasuna jokoan daudenenan, hausnartu behar dugu eta hipokrisia bertan behera utzi.

  10. Ina May Gaskin-k dio:

    Guztiok dakigu Abetxukun sortutako arazoa zaila dela. Gizarte talde ezberdinen arteko gorrotoa agertzen denean, akordioak heltzea ezinezkoa da eta. Ijitoen aldean, gure kulturari flamenkoa gehitu diotela esango dut. Alabaina, beraien kontrako argudioak aldekoak baino gehiagorekin topatzen dut beti. Hobeto esanda, Abetxuku auzoko auzokideekin nator bat. Nik ez baitut Abetxuku bezalako auzoan bizitzea gogoko, aurreiritziko emakumea naizelako eta kalera ateratakoan, denbora emango nukeelako lapurtuko didatela pentsatzen edo nire inguruan miatzen. Hori dela eta, Aztegietako bizilaguna izanez gero, manifestazioetan parte hartuko nuke auzoa gudu bat bilakatzen eragozteko. Hortaz, ijitoentzat bidegabekoa izanagatik, berek aldaketak egin beharko lituzkete gizarteko gainerakoak onar ditzan.

  11. Txokolatezale-k dio:

    Kaixo, lagunok:
    Nire ustez arazoa ez da xenofobia…ijito asko beste auzo batzuetan bizi dira eta inork ez du ezer esan…nahiz eta bere kultura desberdina den, haiek arauak betetzen dituzte eta bizikedetasuna posible da.
    Hala ere, familia horrek bai Bilbon, bai Abetxukon, arazo asko sortu dituzte. Esaterako, etxe batzuk okupatu dituzte (jabearen permisorik gabe, alokairurik gabe…), lapurreta batzuk egin dituzte, borrokak, etabar…nik ez dut esango familia ikarragarria denik. Horregatik, ulertzen ditut Aztegietako auzokideak eta bat nator haien protestarekin.
    Dena-den eta amaitzeko, nire ikuspuntua garbi utzi nahi dut. Gasteizen arazo batzuk dauzkagu integrazio prozesua ondo egitea, ez delako posible betiko auzoetan beti arazo horiek jasatea (Sansomendin, Abetxukon, Astegietan, Errekaleorren, Alde Zaharrean…). Udalak (eta guztiok) zerbait egin behar dugu pertsona horiekin ondo integratzeko, hirian zehar…

  12. Coeur-k dio:

    Asteguietan gertatzen ari dena ez da arrazismo-arazoa indarkeriaren beldurreko arazoa baizik. Manzanares-Cortes familiak Bilbon auzokideen artean kezka eta arazo asko egin zituen eta poliziarekin delitu desberdinengatik, hain zuzen ere ez dira pakete chicle bat lapurtzeagatik, beraz ez ditut izendatuko guztiak ezagutzen ditugulako. Familia horrek eta S.O.S-etako jauna hitz arrazista azkar erabiltzen dute auzoaren kontra, baina ez da egia, hainbat etniako familiak eta erlijioak bizi dituzte auzo horretan eta eraikin horretan arazorik gabe. Orain Cmaseko artepe bizi dira, eta poliziak oso maiz han joan behar du mehatxatzen duelako, lapurtzen dutelako etab…. Eta hori errealitate bat da. Familia hori oso gatazkatia da eta alde guztietatik botatzen du arauak errespetatzen ez dakielako eta ezer gehiago.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s