AGUR eta OHORE, Ekai

26907579_2156099814416926_528555984076561611_n

Guk hau baino ez daukagu esateko: NAHIKOA DA, OSTIA!!!

https://www.berria.eus/albisteak/148963/bere_buruaz_beste_egin_du_adingabe_transexual_batek_ondarroan.htm

https://www.naiz.eus/eu/info_naizplus/20180219/transfobiaren-aurka-gorputz-guztien-alde-samindutako-sareak

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/5408711/ekai-gazte-transexuala-gogoratzeko-elkarretaratzea-ondarroan-otsailak-17/

https://www.berria.eus/paperekoa/1849/010/001/2018-02-22/soilik_nortasuna_errespetatzea.htm

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

12 erantzun AGUR eta OHORE, Ekai -ri

  1. eskalmendikoa-k dio:

    Gizarte honetan oraindik ez da errespetatzen transexualen bizitza, oraindik, jende pilo naturaren kontrako joera dela pentsatzen dute. Izan ere, arazo sozial honetan jakin behar dugu, nerabeek euren gorputzean izaten dituzten aldaketen unean, batzuk ez daudela konforme beraien gorputzarekin, horregatik, gizarteak aurrerapen handiak egin beharko lituzke, egoera hauek onartzeko.
    Bestalde, nerabe zein haur hauek, ulertuak eta entzunak izan behar dira , laguntza eman behar zaie, izan ere, oztopo gehienak instituzionalak direla uste dut, izena aldatzeko trabak, hormonen tratamenduak adinaren kontuagatik, ebakuntzak……Pertsona transen eskubideak eduki arren, ez dute erraz gorputzarekin harmonian egoteko, luze egiten zaie eta ondorio zoritxarrak gertatzen dira. Zenbat haur transexual hilko behar dira kontu hau konpontzeko?

  2. urtxakur-k dio:

    Hau bezalako berriek zer gizartetan bizi diren pentsarazten didate. Hala ere, buelta asko eman arren, bukaera berdinarekin amaitzen dut: gizarte bai berekoia, bai demagogo baten gara. Horregatik, nahiz eta transexualen bidegabeko egoera dela dakigun, norbait beti hil behar da gauzak aldatzen hasteko.
    Osasun arloan lan egiten dudan pertsona bezala, transexual kasu bakoitzak kontuz eta banakotasunez astertu behar dugula uste dut, tratamendua atzeraezina da eta. Alabaina, hormonak administratu beharko lituzkete nerabezaroa hasterakoan, bestela karaktere sexualak garatuko dira eta generoa gorputzez zehaztuko da. Imajina ezazue nola sentituko zen mutil hau, 16 urteko neska gorputz baten, bular garatuekin, hilekoarekin, etab. Beraz, ados nago esan denarekin, nahikoa da. “Nahikoa da” polikoei, legeak ez egiteagatik; eta “nahikoa da” ezjakinei irainekin eta intolerantziarekin minarazten dietelako.

  3. MAYI-k dio:

    Ekairen suizidioak denok harritu gaitu; beraz, gauzak aldatzea espero dugu transexualitatearen gainean; behintzat, behar bezalako neurriak hartuko dituztela beste ezbehar bat saihesteko.

    Nahiz era XXI. mendean bizi izan, oraindik transexualen aurkako deskriminazioa existintzen da gizartearen aldetik.
    Nire ustez, transexualak deskriminatzen ditu pertsonak gai honi buruzko informazioz falta izateagatik. Izan ere, agintari eskudunek hiritar denoi transexualen aldatzeko prosezuen berri emango baligute etapa bakoitzan; ziur aski, denok ondo baino hobeto ulertuko genuke aldatzeko prosezu horiek; alegia, pertsona hauekin enpatia izango dugu, bere lekuan jarriko dugulako eta bizi ari direna oso ondo ulertuko dugu.

    Ni ez naiz gai honetan aditua, baina zerbait irakurri dut transexualitateaz; horregatik, badakit, haiek berak ez daude gorputzarekin; hau da, txoriak jariolan giltzapean bezala sentintzen dute; beraz, ez dira zoriontsuak bere bizitzarekin.

    Horrez gain, uste dut osasun- publikoak tratamendu horiek ordaindu beharko zituela, osasun- arazoa baita, ez da arazo estetikoa.

  4. eguzkilore bis-k dio:

    Bere gurasoen eta ikaskideen sostengua gorabehera, Ekaik, egunero, egoera jasanezin bati aurre egin behar zion. Adoleszentzia, arazo larriak ez izanagatik, gure bizitzan momentu zailenetako bat da bai gorputzaren trukea, bai izaeraren trukea nabaritzen baititugu.

    Hori dela eta, heldu batentzat transexuala izatea parada nahiko korapilatsua bada, ezin dut imajinatu nola izan zen Ekairen nerabezeroa.

    Era berean, gaur egungo gizarteak irtenbidea emateko prest egon beharko luke beranduegi izan baino lehen.

    Gurosooi dagokienez, gure semeei-alabei azaltzeko gai izan beharko genuke bakoitzak bere bizitza bizi behar duela nahi duen bezala eta gainerakook inor ez garela beesteak epaitzeko, baizik eta laguntzeko.

  5. Ablax-k dio:

    Egia da gai honetaz hitz egitea ez zaidala gustatzen, lehen eta behin, oso sakonak direlako; eta bigarrena, nire iritziak ez duela ezertarako balio tamaina honen gertaeraren aurrean.
    Ekainek bere buruan sentitzen zuena jakin zuen eta hori garrantsitsuena izan zen, nahiz eta ez zen entzun.
    Pasa den astean, zentsuraren hainbat kasu izan genituen eta oso modan dago hau gerta dadila, beraz, zerbait interesgarria ez denean mozten du edo ez du garrantsitsua eman, desagertu arte.
    Indibidualistak izan gaitezela eta ez dezagula uste lortzen dute, batez ere, taldean protestatzen dugula.
    Nora helduko garen? Txotxongiloak gara, badakigu, baina ez dugu ezer egiten.
    Asko sentitzen dut, baina ez dit ezer pena ematen, amorrua baizik.

  6. Ina May Gaskin-k dio:

    Nik argi dut gizarteak gauzak sinplifikatzea gustuko duela eta genero gaiak ez du joera honetatik alde egiten. Haatik, transgenero nortasunak haurtxo bati urdinez edo arrosaz janztea baino askoz konplexuagoa da, genitalek sexu gonadala baino ez baldintzatzeagatik, baina, ez sexu psikologikoa, ez somatikoa, ezta genetikoa ere.

    Hau guztiari nerabezaroa nahiko zaila dela gaineratuko nioke. Bakoitza bere burua bilatzen saiatzen delako gainerakoak bezalakoa izaten eta berezia erakusten aldi berean. Hori dela eta, gazte batean egiaz izatearen eta behar izatearen arteko ezberdintasun handia agertu bezain laster, batean dagoen taldeak eriaz erakusten du gizartearengandik isola dezan. Orduan, taldeak nerabea zokoratutzat hartzen duenean, gazteak bakarrik ikusita, heriotza irtenbide onena izango litzatekeela burura datorkio.

  7. ibiltari-k dio:

    Ekaiaren heriotzaren berria irakurtzean amorrua eraginarazi zidan eta aldi berean, pena; berri-mota hau isla bat direlako gizartearen egoeraren , hau da, ez dugu lortzen aniztasunarekin gizartea .
    Errelitatean , oso irekiak izatea-itxura egiten dugun pensatzen dut, baina ez da horrela . Kasu honetan , adibidez Transexualek, borroka etengabe daukate ,mundu honetan onartuz izateko .Gainera zeure burua borroka egin dute , gorputza batean arrapatzen dutelako ez duten ezagutzen. Nahiz eta kolektibo hau gutxiengoa izan, guk, mundu honetako pertsonek, gure buru ireki behar dugu onartzeko jende desberdinak eta ez izateko hain krudel gure hurkorekin…

  8. denver-k dio:

    Gaur egunez eta bizi garen mendean berri hauek entzuterakoan harrituta geratzen naiz nola jendea oraindik pentsaera hain retrogradoa daukaten. Niretzako jende guztia pertsonak dira eta norbera bere buruarekin nahi duen guztia egiteko eskubidea beharko luke, baina tamalez gizarte honetan batzuetan ez da hain erraza horrela jokatzea , esaten dugu pentzaera zabala daukagula eta toleranteak garela baina azken finean ez dut uzte horrela denik eta honek eragiten gaitu albiste hauek entzutera .
    Nire ikus puntutik ezin dut oso ondo zabaldu nire iritzia zeren ez dakit gai honen buruz gauza asko baina bai defenditzen dudala jende guztia eskubide berdina eukiko beharko genukela bizitza normala bat eukitzeko , azken finean bizitza gogorra da izanez eta guztion artean laguntzen ez bagara ez gara inoiz inora joango.

  9. Kirolzale-k dio:

    Nahiz eta transexualitatea azken urteotan ikusgarriago bihurtu, oraindik transexualek oztopo asko daukate haien egunerokotasunean. Bai erregistroan izena aldatzea lortzeko borroka bai tratamendua jasotzeko borroka bai haien errealitatea ulertzeko borroka nekagarriak dira. Bada garaia egoera honekin amaitzeko!.Noiz hasiko da kontu honi buruz lan egiten gobernua?.Alde batetik, beharrezkoa da sexu joera guztietako haurrak babestuko dituen legea berrikustea eta beste alde batetik, ezinbestekoa da gizarteak aniztasuna ulertzea eta onartzea. Transexualek ere eskubide guztiekin eta inolako driskriminaziorik gabe bizi behar dute. Baina, tamalez, ez dut uste Ekairen heriotza azkena izango denik. Gertaera hau pasatu eta gero, biztanleriaren gehienok amorrua eta mina sentitzen dugu eta, horregatik, egoera salatzen dugu protesten bidez. Oso garrantzitsua da ahalik eta protesta gehien burutzea. Egia da sozialki aurrepauso handiak eman direla baina oraindik ez dauzkatela eskubide guztiak. Beraz, gobernuak zerbitzu gehiago martxan jarri behar ditu zein adingabekoei eta familiei laguntzeko zein kezak eta kexak argitzeko. Bestalde, ondo legoke ikastetxeetan gai hau lantzea ikasleen kontzientzia pizteko. Azkenik, ezin dut aipatu gabe utzi nerabezaroan gorputzean aldaketa asko izaten direla. Horrek ezinegona sortzen die gazteei, esate baterako, hilekoa, titiak handitzea… . Zein zaila den gorputz desberdina edukitzea!.

  10. Coeur-k dio:

    Benetan ez dakit zer esan, hain surrealista iruditzen zait mende honetan gauza hauek pasa ditzatela…ez dut hitzik. Gizartean oraindik transexualek oso gurutzada luzea dute onartzeko, ez da normala…guztiak pertsonak dira. Oso etsiak hartutako Ekaik egon behar zuela bere burua hiltzeko. Zein minak eta ezintasunak sufritu behar dituzte guraso horiek… alaba bat dut eta ezin dut hainbeste min imajinatu. Nahiz eta gurasoen eta senideen laguntza izan, harentzat ez zen nahikoa izan, tratamendu hormonal batek behar zuen garaiz burokraziagatik ez zela iritsi. Bai jendeak bai osasunak bai administrazioak ez dute ezer egiten eta horrek aldatu beharko lituzke. Hau esanda, gertatutakoa ez dezan pasa berriro ere eta neurriak eraginkor har ditzatela.

  11. Erramun-k dio:

    Inguruan dauden isiltasuna da jazarleari kalte egitea baimentzen diona”. Horrek Francisco Polok , homosexuala eta PSOEko zuzendaritza-batzordearen kidea esan du. 

    Ospetsuak dira, besteak beste, Sandra Barneda (aurkezlea 5 Telebistan), Fernando Grande-Marlaska, magistratua, edo Pedro Almodovar, Alejandro Amenábar, Jorge Javier Vázquez, Javier Maroto (PP), Jon Kortajarena (modeloa), Ángeles Álvares (PSOE) edo Eduardo Fernández (Ahal gara). bere homosexualitatea ere baieztatu dutela.

    Gero eta gehiago dira lesbianak, gayak, bisexualak edo transexualak bere nahiak, orientazionak eta identitateak gainerako aurrean jakinarazten dituztenak. Eta arrotasunez, gainera. Non datza arazoa? Pertsona desberdinekoak direnez sozitateko partez arbuiatzea jasaten dutela.Une honetan jazarleak agertzen dira eta adin txikikoetan, Ondarruko mutilaren kasuan bezala, suizidiora irits daiteke.

    Zer egin?

    1. Ez jakitearekin eta aurreiritzi sozialekin bukatzea (informazio-kanpaina publikoekin).
    2. Eskubide-berdintasunerako legearen babesa. Desberdina izateko eskubidea.
    3. Familiei informazio gehiago eta ikastetxeetan nerabe hauen arazoaren gaineko azalpenak emateko adituek jartzea.
    4. Jazarleentzako ereduzko zigorra.

  12. Azaroa-k dio:

    Ekai Lersundi gazte ondarroarraren heriotzak gizartearen kontzientzia astindu zuen orain dela aste batzuk. Euskal Herriko Chrysallis elkarteak zabaldu zuen berria.
    Nerabetasuna oso aldi zaila da guztientzat. Gorputzaren aldaketak onartzea ez da gauza erraza. Horregatik, bai helduok bai gazteek kontuz eduki behar ditugu momentu horietan.

    Azken urteetan, transexualen errealitatearekin kontzientziatuagoak gara. Haiek beren eskubideak reibindikatzen dituzte. Gaur egun, elkarte batzuk transexualen errealitatea erakusten, baina hau ez da nahikoa.
    Gizartea sesibilizatzea inportantea da baina zoritxarrez, kasu batzuetan berriak egunkarietan irakurtzen ditugunak ez dira hainbeste onak.
    Denok sentitzen dugu Ekairen heriotza eta pentsatu behar dugu zer egiten ari garen pertsona desberdinekin. Eraso transfoboak, sexu-genero arazoak, transexualak… gaur egungo gizartea zaila eta bestelakoa da, eta jende guztien eskubideak errespetatu behar ditugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s