Pentsiodunak

Azken hilabeteotan Hego Euskal Herri osoan protestaka aritu dira milaka pentsiodun. Izan ere, haserre daude Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketegatik, %25eko igoera baino ez baitute izan.

Protesten deitzaileek esan dutenez, 680.000 pentsiodun daude gaur egun Hego Euskal Herrian eta horietako askok pobrezia mugaren azpiko pentsioak jasotzen dituzte. Haien eskaera honako hau da: pentsiok Kontsumo Prezio Indizearen kopuru berean igotzea eta Europako Karta Sozialak aholkatutako 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea.

Zuk zer iritzi duzu gai honen inguruan? Gaur egungo pentsio sistema bidezkoa dela uste duzu? Ezagutzen duzu murrizketen ondorioz kaltetutako pentsiodunik?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

16 erantzun Pentsiodunak -ri

  1. CUCHA-k dio:

    Pentsiodunek eskasia ekonimikoak pasatzea lotsagarria iruditzen zait. Bizitza osoa lan eginez ondoren, erretiro duina eta lasaia merezi dira, batzuk badaude ezin direla pentsio horiekin bizi.
    Nire ama erretirotik okerrago bizi da. Nahiz eta bere pentsioa ona den, lehenago baino azkoz gutxiago irabazten du eta bere ordainketak berdinak dira, beraz, bere bizimoduan eragiten dio.
    Gai hau beste gai batzuk atzera doa. Nik, seme-albak izateagatik, arazoak eduki ditu eta dauzkat, lana aurkitzeko. Baina umeak ez badaude, nork lan egingo du gure pentsioak ordaintzeko. Ekonomia borobila da, umeengan hasten da eta pentsiodunengan bukatzen da eta denak beharreskoak dira. Eskaloi bat falta bada ezin da bizi.
    Hori da beste gai bat, baina niretzat oso garrantsitua.

  2. Kalamardo-k dio:

    2014tik, pentsioak %0,25 igotzen dira urtero. Hori huskeria da, azken urte hauetan bizi-kostua askoz gehiago handitu da eta.
    Pentsioen batez besteko igoera 2 eurokoa eta koska izan da aurten, baina adibidez: alde batetik, elektrizitatea 60 € baino gehiago igo da, eta beste aldetik, sendagaiak 120 € igo dira koordainketa farmazeutikoagatik. Hau erosketa-saskia kontuan hartu gabe…
    Gainera, ministroak pentsiodunei igoera jakinarazteko bidali zien gutuna adarjotzea da. Kasu askotan, pentsiodunak izan duen igoera gutunaren frankeoa baino txikiagoa izan da, eta hori irain bat dela uste dut. Horregatik, erabat ulertzen diet pentsiodunei.
    Bukatzeko, krisiagatik, askotan beraien seme-alabak mantentzen dituztela esan behar da. Izan ere, hori da nire kasua eta ikaragarri eskertu beharko genieke.

  3. Marigorringo-k dio:

    Ez da bidezkoa pertsona batek bere bizitza osoa lan egiten duela, erretiratu duenean bere pentsioa txikia izatea. Eta gainera jakitea politikariek bizitza guztirako pentsioak dauzkate.
    Nire familia erretiratu batzuk daude. Adibidez, nire gurasoen kasutan, nire amak ez dauka pentsiorik. Nire aitarena daukate bioentzat eta igoerarekin ez daukate kafe batik ere ez.

  4. mamua-k dio:

    Aurtengo IPCa ehuneko 1,1a igo da. Pentsioak, aldiz, ehuneko 0,25 soilik. NIre iritsiz, proportzio berdinean hazi beharko lukete biak. Horregatik, pentsiodunen haserre eta eskakizunak ulergarriak iruditzen zaizkit. Adibidez, nire aitak bizitza guztia eramaten du lan eginez eta pentsioa jaitsiko lioketela entzuteak, haserretuko luke.
    Honen guztiaren arrazoia hau da: Gaur egun, gizarte-segurantzak zazpi milioi eurotako galera du eta gobernuak, sistema honekin diru gehiago aurreztu nahi du etorkizunean. Adituen arabera, 2 irtenbide daude: Alde batetik, aberatsek zerga gehiago ordain ditzaketela; eta beste aldetik, politikariek soldatak jaits ditzaketela.
    Bukatzeko, 2015aren aurreikuspenean 10 bakoitzaretatik 8 izango gara pentsiodunok. Azken batean, nire buruari galdera hau behin eta berriz galdetzen diot: Erosoki bizitzeko adina diru jasoko dut pentsioarekin? Auskalo!

  5. zu-k dio:

    Lehenak gai hau ez zaidala gustatzen . Bidegabea dela uste dut. Diru-minimoa izateko lan eginez bizitza gustia pasatzen dugulako eta orain ez iezaguzue eman nahi. Bestalde gobernuak aurreztea nahi du baina bizitza oso garestia da eta oso zaila da. Orain gainera zaharregia lan egingo gara eta gure gurasoak elikatzen eta laguntzen pentsio txikien horiekin behar gaituzte. Nik hainbat personak erretirudun ezagutzen ditut eta batzuk oso pentsionek txikiak dituzte, nire amak bat da.

  6. Txintxirrin-k dio:

    Zorionez nire giroko pentsiodunak oso ondo bizi dira. Horregatik, hain zuzen ere, geroaldia ikusi ahal izango banu, gai hau hil edo bizikoa iruditzen zait: denbora oso azkar pasatzen da eta diru-sartze iturriak pentsioak baino hobeak aurkitzea komenigarria izango litzateke.
    Gure sistema funtzionatu ahal izango luke baina soldata berriak askoz altuagoak izan behar izango lirateke, hala ere, gaur egungo soldatek hirugarren mundukoak ematen dute.
    Horregatik pentsiodunekin ados batere nago: egunen batean haietako bat izango naiz.

  7. piparra-k dio:

    Uste dut jendeak pentsioei buruzko iritzi bat edukitzea oso zaila dela, adituek gauzak desberdinak esaten dizkigutelako eta bere datuak ez direlako inoiz koinziditu.

    Nire aldetik, ez dut pentsatu, ez nire erretiruan, ez nire pentsioan, ez baitaukat oraindik ezta lan finkorik ere. Eta horrek bai kezkatzen nau.

    Hala ere, gure nagusiak pena ematen didate, bere bizitza osoa hainbeste lan eginez eta orain horrela. Baina, batez ere, gure politikoengatik naska handia sentitzen dut.

  8. EGOIRA-k dio:

    Hasteko, pensiodunak , krisiaren ondorioz oso kalte eginda izan dira, beren soldatak ez baitira igo, gainera, azken urteetan , familia asko arazo ekonomimikoekin bizi izan dira pentsioei esker.
    Beraz, lan egin bizitza osoaz eta gero, erretiro egokia bizitzea merezi dute eta gutxienez, 1080 euroko soldata gutxieneko, pobreziatik ateratzeko eta bizi daiteke duintasunez.
    Amaitzeko, nire amak kostatzen zaio hilabetearen amaiera iristea, pentsio eskas batekin bizi baita , gainera ,bizitza gero eta gehiago garestitu da

  9. Hodei-k dio:

    Gizon batek edo emakume batek bizitza osoan kotizatu eta gero bere pentsioa 1.200 eurokoa da eta gero zoritzarrez hiltzean eta bere bikoteari erdia geratzen zaio.Orduan,txiro bihurtzen da berogailua ezin duelako ordaindu.Gainera,politikoek egin nahi duten igoera lotsagarria da %0’25 igoko dutelako.Horregatik guztiagatik, Erretirudunak kalera ateratzen ari dira haien eskubideak defendatzeko.
    Hauteskundeak hurbil daudenez Rajoi oso kezkatuta dago.

  10. Nemo-k dio:

    Pentsiodunen protestekin ados nago.
    Nahiz eta bizitza osoa lan egin nahiko baldintzetan erretiro heltzeko, gero pentsiodun askok ez daukate dirurik hilabete betetzeko.
    Bizi-maila gehiegi igo da eta pentsio-igoera kopurua barregarria da.
    Badirudi gaur egungo politikoek ez dutela konponbidea aurkitzeko gogoa eta egoera larrian dago.
    Nire buruari zein izango den gure pentsioko etorkizuna galdetzen zait.

  11. masha-k dio:

    Nire iritziz, murrizketak nabaritzen dituzten lehenengoak gutxien dauzkatenak dira eta, pensioen kasuan, ez zen ezberdina izan. Gainera, gehien haien bizitza osoan lan egin duten pertsonak dira eta zergen bidez ordaindutako diru bakarrik jaso nahi dute.
    Halaber , uste dut pensio sistema ez dela batere jasangarria. Biztanleak gero eta zaharragoak dira eta, pensio sistema, beste serbitsu publiko batzuk bezala, lan egiteko adineko jendeak ordaindutako zergei esker jasatzen da.
    Bukatzeko, nahiz eta hilabetearen bukaerara heltzeko arazoak dauzkan pensiodunik ezagutu ez, azoka dagoen egunetan zaharrean bat ikusten dut zakarontzian janaria bilatzen eta ez gustukotzeagatik.

  12. ILARGI-k dio:

    Pentsiodunentzat garai hau kaltegarria da. Gero eta gutxiago pentsio baxuak dira eta.
    Aurten Gobernuak gutxigorabera hilabetean bakarrik euro bat igo ditu. IPC, berriz, %1,25 igo da. Hori dela eta, aurten iaz baino pentsiodun behartsuagoak dira.

    Niri iritsiz dugun pentsio-sitema gaur egun ez da egokiena; horregatik, aginteriek eta gizarteak elkarrekin beste sitema gehiago hain zuzen ere aurkitu behar dute.

    Gure herrialdean alurgun pilo bat dago, emakume horrek negu honetan ezin izaten dute berogailua piztu egunero,udaberrian ezin izango dira Benidorrera joan ere ez.

  13. Budha-k dio:

    Pentsioak baxuak direla egia da, dena den, pentsiodun askok (edo gehienek) familiarengana joan behar izaten dute diru eskatzen bizi ahal izateko. Baina arazoa pentsio sistema da: gero eta heldu gehiago daude, luzeago bizi dira (eta zer esaterik osasun aldean zelako gastua diren). Pentsio sistema eginda dago lehen izaten genuen biztanle proporzioak buruan izan, baina orain lanbideek ezin dute hainbeste aberastasun sortu pentsioak maintentzeko.
    Nik argi daukat: heldua izateko heltzen banaiz, pentsiorik ez dut izango; hoberik da aurrezkiak izaten hastea.

  14. Gorapiloa-k dio:

    Ni oso nekatuta nago gai honekin.Ez dakit zergatik kentzen diguten dirua baina beti gaude denok kexaka eta ez dugu ezer egiten.
    Denok kalera irten beharko ginateke,agian zerbait lortuko genukeen.Bai gasteizen,bai donostin,bai bilbon kokotoraino gaude egoera hauetaz.Borrokatu behar dugu gure etorkisunarako edo bestela daukaten guztiak kendu behar diegu.

  15. Txonpi-k dio:

    Langileak bizitza osoa kotizatzen egon dira, eta, orain, ez dute beren saria jasotzen, gainera, pentsio hain baxuaren igoerarekin, ezin da bizi. Uste dut, gobernu honek aurrekontuak xahutzen dituela behargabeko kausetan, herriaren oinarrizko beharretaz gehiago arduratu beharko litzateke. Nazioa hobeto kudeatuko balitz, sistema hau zuzena izango litzateke. Badago jendea, dirua poltsikotik erortzen zaiona sobratzen zaiolako, eta beste batzuek zakarretan bilatu behar dute.
    Esagutzen dudan kasuak, prensaren bidez dira.

  16. Txitxarra-k dio:

    Ez dut egoera horretan inori ezagutzen, baina nahiz eta Euskalherrian beste komunitate batzuetan pentsioak baino altuagoak izan, hemen ere pentsiodun asko pobreziaren atalasean bizi dira, 190.000 baino gehiago esaten da.
    Pasa den astean ETB2an erreportaje bat ikusi nuen, 600€ baino gutxiago pentsio bat kobratzen zuen gizon bat agertu zen, eta berokuntza ez zuela erabili ezin duelako ordaindu esan zuen.
    Zer da %0,25? Pentsiodun batzuentzat igoera hilabeteko 2€ baino gutxiago dira. Eta oraindik Rajoy-ek aurrezteko unea dela esan du. Aurrezteko, lehenik eta behin dirua izan behar dela uste dut, lotsagabea!!! Pentsiodunak manifestatzea oso ondo iruditzen zait, denontzat jarraibide bat dira.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s