Emakumeok, planto!!

Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8ko grebara deitzeko egindako irudia

BERDINTASUNA EZ DA INORRENTZAT KALTEGARRIA, EZTA?

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=308898

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=19462620

https://grebafeminista.wordpress.com/

 

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

11 erantzun Emakumeok, planto!! -ri

  1. Ablax-k dio:

    Emakumeen edo gizonen artean, zergatik dago desberdintasunik?
    Bizitzen ari garen momentu honetan, desberdintasun hauekin jarraitzea sinestezina da.
    Nire ustez, ez dira emakumearik, ez dira gizonarik, pertsonak baizik, horregatik, denok berdinak garela pentsatzen dut, beraz, guztiok sexu-bereizketarik gabe berdintasunagatik borroka egin behar izango genuke.
    Lan gogorra eta luzea izango da baina egunero egingo bagenu emaitzak lortuko genuke, horretarako, guztiok helbide berean egon behar izango genukela argi dago.

  2. Izki-k dio:

    Sinestezina iruditzen zait zenbat injustiziak pairatu behar izan ditugu emakumeok historian zehar emakumeok izateagatik bakarrik. Gaur egun, XXI mendean gaude eta oraindik gure gizarteak behe-mailakotzat hartzen gaitu. Beraz, hau da emakumeon patua? Gure eskubideengatik beti borroka egitea? Zenbat denbora pasatu behar da berdintasuna lortzeko? Ez gehiegi espero dut!
    Egia da aldaketa batzuk lortu direla denborarekin, hau da, gu ez gaude gure amonak eta gure amak bezain mugatuta, baina, poliki-poliki aurreratu arren, ukaezina da lan handia falta dela emakumeon eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko. Era berean, konponbidea gure esku dagoela pentsatu dut beti. Nire ustez, aldaketak ikusten hasi nahi baditugu, umeei ematen diegun heziketan jarri behar dugu arreta; bestela esanda, gure umeek txikitatik errespetua eta berdintasuna ikasten baldin badituzte, gero eta heldu errespetutsuagoak lortuko ditugu esparru guztietan, eta hori izan behar dela helburua uste dut. Dena den, argi daukat oraindik bide luzea falta dela, baina, nahiz eta horrela izan, lehenago edo beranduago berdinak izatea lortuko dugula sinetsi nahi dut.

  3. Mafalda-k dio:

    Aspaldian gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak nabarmetzen dira eta , nire ustez xxi. mendearen erdialdean ezineskoa da. Historiarian zehar, grebak egiten dira hau konpontzeko, batez ere gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egitea helburuarekin, Hala ere, nahiz eta jendea implicatzen izan, gaur egun oraindik arazo handik daukagu gai honi dagokionez eta bai lanean, bai gizartean orokorrean desberdintasun nabarmenak existitzen dira. Uste dut, hezkuntza etxean hasten dela, eta hortik hasi beharko genukeela, bestela, inoiz ez gara Aurrera egingo. Behin hori eginduta, eskoletan jarraitu behar dugu, berdintasunean heztea, eta ez sexuaren arabera. haurrak konturatu behar dira guztiok berdinak garela, modu honetan, helduak direnean pertsonak bezala jardungo dute, ez gizonak edo emakumeak bezala.
    Hala ere, nahiz eta gai hau mugitu poliki poliki, optimista naiz eta uste dut jarraitu behar dugula borroka, bai greban zehar, bai manifestadietan zehar. Modu horretan, azkenean emaitza onak lortuko dugu.

  4. urtxakur-k dio:

    Pasa den ostegunean 5 milioi baino emakume gehiago kaletara atera ginen gure eskubideengatik borrokatzeko. Nahiz eta azken hamarkadetan emakumearen baldintzak hobetu diren, oraindik asko lan egin behar dugu berdintasunara hurbiltzeko. Hau da, lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak jartzea, soldata berdintzea, emakumeok goi-karguetara heltzen laguntzea eta genero-indarkeria sahiestea, besteak beste.
    Egun honetan denetik entzun dut: edozergatik kexatzen garela, ama izan nahi badut gauzak horrelak direla, ez dugula indarrentzako lanik egiteko balio eta abar. Alabaina, kausaren aldekoak ere entzun ditut, ez bakarrik komunikabideetan, gure inguruan baizik. Beraz, gaur egungo egoera hobetuko dela uste dut edo aldaketak ikustea behintzat espero dut.
    Bukatzeko eta nire iritzia laburtzeko, Marie Curien esaldi bat botako dut: “Inoiz ez dut uste tratu berezi batzuk eduki behar ditudenik emakumea izateagatik. Iruditzean, gizonen baino gutxiagoa naizela aitortuko nuke eta ez naiz horietako inor baino gutxiagoa”.

  5. eskalmendikoa-k dio:

    Emakume zein gizon langileen eskubideak berdinak izan behar dira, oro har, egin diren aurrerapenak nabarmenak dira nahiz eta, oraindik hainbat lanpostutan diskriminazio ageri.
    Emakumeen eskubiderekiko aurrerapenaz mintzatzen badugu, beste garai batean, nire amonari entzundakoari buruz, emakumeak ezin ziren ezta tabernetara sartu, ezin zuten bozkatu……..
    Gaur egun, denon artean, ez bakarrik emakumeak, lorpen handiak lortu ditugu eskubideak nolanahi berdintzeko. Hala ere, esan behar dut, nire lantegian badaudela lanpostu ugari emakumeak ezin dituznenak egin, bai ergonomia, bai pisua, bai indarragatik, orduan ???? Zein izan behar da konponbidea? Lanpostu hauek generoa dela eta, berdinak izan behar dira eta diru kopurua ere berdina ez da? Azkenean , ezberdintasunak empresak ezartzen dituzte eta emplegu nahiz soldata baldintzak , oraindik gure artean egongo dira.
    Eguneko gertakizunak agertzen diren arabera, konponbideak bilatuko bagenitu, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak desagertuko lirateke.
    Bukatzeko , ulertzen ez dudan beste kontua, greba feministarena izan da, izan ere, indarra egiteko greba orokorra izan beharko litzateke ,hala, emakumeek ez dute gizonen llaguntza behar eskubideak lortzeko edo gizonenganako konfidantza galtzen ari dute.
    BORROKA DENOK BATERA!!!!!!!!!!!!

  6. eguzkilore bis-k dio:

    Gaur egun emakume gazteok egin dezakeguna lehenengo emakumeei esker da, dudarik gabe. Nerabe bati azaltzen diozunenan bere amonak ezin zuen ez botoa eman, ez prakak jantzi, ez tabernetan sartu bakarrik… ez du sinesten.

    Hala ere, duela berrogeita hamar urte horrelakoa zen gure amaren edo amonaren bizitza. Horregatik, gaurko emakumeok berdintasun errealaraino jarraitzeko beharra dugu, zeren eta, non gauderaino heltzea asko kostatzen zaigu.

    Tamalez, oraindik bide luzea daukagu aurretik, batez ere emakumeok ezertarako balio ez dugun hainbat herrialdetan eta kulturatan.

  7. MAYI-k dio:

    Zentzua dudanez geroztik, beti emakumeon eta gizonen arteko ezberdintasuna ikusi dut. Desberdintasun hau, Hirugarren Munduan ez ezik, munduko guztian ere existinten da; hau da; mundu mailako ezberdintasuna dela.
    Denok dakigunez, betidanik gizarte matxistan bizi izan gara. Gizonek eremu guztiak menperatu dituzte; beraz, ia beti aukera onak izan dituzte, emakumeen aldean. Lehengo denborentan, emakumeok haurrak zaintzen genbiltzan eta etxeko lanak eginez etxean; gizonek, ordea, dirua irabazteko etxetik kanpoan lan egiten zuten.
    Horrez gain, gizoneek edozein ikasketa ikasi ahal zuten; emakumeok, ordea, etxeko lanak ikasten genituen, emazte ona izateko ezkontzen ginenean.
    Gaur egun, borroka handia daukagu emakumeon eta gizonen arteko berdintasuna izatea lortzeko. Nahiz eta emakumea lan munduan sartzea aurrerapauso handia izan den, oraindik ez dugu berdintansun osoa lortu esparru guztian. Nire ustez, denboraren poderioz lortuko dugu .

  8. ibiltari-k dio:

    Egia , ulertzea zaila da zergatik gauden mendean, oraindik emakumeok ez dauzkagu eskubide- berdintasunak gizonek baino.
    Bai Eskubide-berdintasun , bai genero-indarkeria amaiera, bai soldata-zulo,…besteak beste eskatzen ditugunean, ez dut uste ez beharrezko batere eskatzen dugunik ,bakarrik dira eskubideek bere duintasun osorekin edozein pertsona eduki behar izango balitu.
    Niretzat eta ziur aski emakume askorako umiliagarria da egoera hau horrela jarraitzen dela, eta okerrena ikuspegitik, sinestea da portaera desegokiak normalak direla bakarrik ohikoak izateagatik .Zenbat emakumeak egongo dira egoera honetan eta ez dira konturatzen …
    Beti pensatzen dut denok berdinak direla, hau da ,eskubide berdintasunak edukiko genituen,baina ez da horrela , horregatik borroka egiten jarraitzen behar dugu behintzak lortzeko, bakoitzaren duintasuna eta errespetua. ..

  9. Erramun-k dio:

    XX. mendean zehar legeak aldatzen joan dira eta emakumeen aukera berdintasuna lortzen ari daitezela lagundu dute. Alabaina, oraindik emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak irakasgai pendientea izaten jarraitzen du.

    Denbora pasata, gaur egun berdintasun hori lortzeko urrun dago bai lan-merkatuan, bai independentzia ekonomikoan, bai soldatetan eta pentsioetan, bai erabakiak hartzeko postuetan presentzian, eta baita bortizkeria sexistaren kontrako borrokan ere.

    Gainera, ez soilik legeak aldatzea beharrezkoa da baizik eta jarrerak eta portaera sozialak, bizitzako moduak, eta egitura sozialak ere aldatu behar dira. Gaurko rolak eta patroi sozialak emakumeen garapen osorako hesiak dira. Eta haren ondorioz, emakumeek kulturan, lanean edota herri bateko politikan parte hartzeko oztopoak dituzte.

    Sozietate zibil beretik bultzatzen jarraitu behar dira printzipio hauek: emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna (sexu-arrazoiagatiko diskriminaziorik gabe) eta bi sexuetako presentzia orekatua enpresako organoetan eta karguetan.

    Eta Administrazio Publikotik emakumeen tratu eta aukera-berdintsaun hori sostengatu behar da. Nola? ba, helburu batzuk kontutan hartzen, esateko:

    Emakumeen eta gizonen arteko soldata-desberdintasunak ezabatzea.
    Enpresaburu femeninoen hazkundea bultzatzea eta etxeko lanari balio handiagoa ematea.
    Senitarte eta genero-indarkeria kentzea. Baita edozein sexu bortizkeria ere.
    Bizitza pertsonalarekiko eta familiarekiko lanaren kontziliazioa.
    Eta eremu administratiboan eta sozialean hizkuntza ez sexista abiarazten jarraitzea.

  10. Kirolzale-k dio:

    Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna nabarmena baino nabarmenagoa da. Zorionez, ukaezina da azken hamarkadetan aurropauso handiak eman direla berdintasunari dagokionez. Baina, tamalez, oraindik ez da nahikoa. Gaur egun, behin datu batzuk ikusita, konturatzen gara berdintasuna ez dela lortu. Esate baterako, nahiz eta prestakuntza ona izan, emakumeok zailtasun gehiago ditugu lan munduan sartzeko. Era berean, emakumeontzat zailagoa da zuzendaritza karguetara iristea. Gainera, soldataren aldetik, gehienetan gure soldatak baxuagoak izaten dira. Ez dago eskubiderik! Bada garaia neurri berriak hartzeko!
    Bestalde, batzuetan emakumeok malgutasun handiagoko lanpostuak aukeratu behar izaten ditugu lana eta familia bateratu ahal izateko.
    Horrenbestez, datuek behin eta berriz gogoarazten digute errealitatea eta nire aburuz, ezin etsigarriagoa da. Horregatik, emakumeok ozenki gure eskubideak aldarrikatu behar ditugu egoera aldatzeko.

  11. Azaroa-k dio:

    Argia da emakumeen eta gizonen artean desberdintasun asko dauzkagula oraindik etxearen barruan eta kanpoan. Zergatik? Mundua desberdintasunez beteta dago eta gauzak aldatzen ez badira, desberdintasun hauekin jarraituko ditugu.

    Aurten, emakumearen eguna desberdina zen. Feminista mugimendu batzuk mobilizatu ziren kaleak betetzeko. Bere ideia zen emakumeen greba egitea. Feminista mugimenduak emakumeen aniztasuna ikusarazi ziguten: emakume jubilatuak, gazteak… emakume desberdin mota asko Euskal Herriko kaleak hartu zituzten. Mugimendu horietan parte hartu zuten emakumeak oso pozik daude eta balorazio ona egiten dute grebari buruz.

    Bizi garen momentuan, beharrezkoa da gauzak aldatzea. Mobilizazio asko ikusten ditugu egunkarietan eta telebistan, baina sistema aldatzeko urte osoan lan egingo behar dugu berdintasuna lortzeko. Aldaketa batzuk lortuta dago, baina ez dira nahikoak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s