Adin txikikoak auzitan

índice Asteburuan hor ibili omen dira dinbi-danba gazteak, asko adin txikikoak, eta Ertzaintza diskoteka atarian. Berdin dit Lola, Apolo, Loft… izenak niri bost. Kontua da zer egin egoera kontrolatzeko: polizia edozein zoko-mokotaraino sartu, legeak zorroztu, isunak errukirik gabe jarri…edota…inori burura dakioke besterik?

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=2224512

http://www.gazteberri.eus/?p=5021

http://www.gazteberri.eus/?p=3841

 

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Adin txikikoak auzitan -ri

  1. Ablax-k dio:

    Egia da, azken boladan hiri desberdinetan kasu berak gertatzen direla entzun dezakegu eta ez dakigu gertaera hauek zergatik gertatzen diren, gainera, horrekin harrituta uzten dugu.
    Uste dut, denok oso estresatuta bizitzen garela eta estresa kentzeko edaten dela, batez ere, gazteok, horregatik, irtenbide ona bilatzea oso zaila dela.
    Nire ikuspuntutik, kasu honetan, gazteek hiri-altzariak apurtu zituzten, orduan, isunaz aparte, gauzak apurtu badituzte bere eskuekin konpondu beharko dute, horrela, kostatzen diren dirua eta denbora jakingo dute.

  2. Izki-k dio:

    Nerabezaroa oso garai zaila da umeentzat, bai aldaketa asko pairatu behar dituztelako, bai bere tokia bilatzen ari direlako, alegia, integratuta daudela sentitu nahi dutelako. Bestalde, esperimentatzeko unea da: alkohola, tabakoa, drogak, sexua… denetarik, eta, gainera, debekatuta badago, bada hobeto. Denok dakigu nolakoa den nerabea izatea, beraz, nire ikuspuntutik, egoera aldatzea ez da hain erraza. Erakunde publikoek nahi dituzten “plan” guztiak egin ditzakete gazteen artean alkohola edo drogak kontrolatzeko, baina, nire ustez, heziketan jarri behar dugu gure arreta, hau da, txikitatik bere kabuz pentsatzen eta burua erabiltzen ikasi behar dute, baita errespetua ere, bai etxean, bai eskolan, besteen iritziak eragin ez diezaieten, eta horrela, aldaketak lortuko genituzkeela uste dut. Bestela, heziketa egokirik gabe, egiten nahi dutena gero eta nerabe gehiago egongo dira, eta, zoritxarrez, nire ustez, hori ez da isunekin konpontzen.

  3. urtxakur-k dio:

    Izkik esan duenarekin ados nago, hau da, nerabeei esperimentatzea asko gustatzen zaiela. Beraz, neurriak gorabehera, beti legez kanpoko gauzak egiten saiatuko dira, batez ere, “guay”ago sentitu nahi dutenean. Hala ere, gizartean bizitzen ikasi behar dutela uste dut, izan ere, haien ekintzen ondorioak ulertzea oso garrantzitsua iruditzen zait.
    Hori lortzeko, isunetan ez dut uste giltza dagoenik azkenean gurasoek ordaintzen amaituko bailukete seme-alabaren ordez. Hortaz, nire ustez gizarte laguntza egitea hobeto datorkie, adibidez, kaleak garbitzea edo desgaituak laguntzea, besteak beste. Eta zuek, zer deritzozue? Ideia hau ondo legoke?

  4. ARGIA-k dio:

    Nire ustez, bizitza-soziala egiteko ateratzen garenean normaltzat jotzen dugun edatea.
    Nahiz nerabeok garenean nahiz helduok garenean ondo pasatzea edateaz lotuta ibiltzen da.
    Desberdintasuna da gazteek mozkortzeko helburua izatea lagunekin egon bakoitzean, asteburuero. Hau da arazoa. Edatea neurrian ez da gaizki, baina gehiegizko kontsumoak kalte egin ahal du, adibidez, borrokak, dependentzia, oldarkortasuna…
    Irtenbidea izango litzateke heziketa. Horretarako nerabeei ulerarazi beharko genieke edatea ez dela gauza bera ondo pasatzea.

  5. elenadash-k dio:

    Nire ikuspuntutik bai nerabezaroan bai heldutasunean kontrol gehiago behar dugu. Gure gizartean edateak, bai garagardoa bai ardoa, ondo ikusita dagoelako, horregatik, gure gazteek gauza bera egiten dute gure lagunekin sartzen direnean… Baina ez da normala, EUskadin edo Espainean oso erraza da alkohola erosteak, ordeaa, Estatu Batuetarran, ni joaten naizenean eta supermakatu batean garagardo bat erosi nahi dudanean, beti beti beti nire nana eskatzen didate eta hori hemen ez da gertatzen, edozein pertsonak erosi ahal dut…
    Bukatzeko, gainera, gazte horiek gurasoak dauzkate, nik ez daukat umerik, baina jakiteak zer egiten duten zure seme-alabek ondo egongo litzateke, batzuetan, n ire ustez, gurasoen errua da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s