Kirola: osasuna ala moda?

running bilaketarekin bat datozen irudiakGaur egun jendeak gero eta kirol gehiago egiten du; gimnasioak jendez beteta egoten dira eta asko dira kalean korrika egiten dutenak ere.

Kirola egitea osasuntsua da, baina jendeak osasunagatik egiten duela uste duzu ala estetikagatik? Moda kontua izan daitekeela uste duzu? Zuk egiten duzu kirolik? Zergatik?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

28 erantzun Kirola: osasuna ala moda? -ri

  1. C-k dio:

    Nik ez dut uste gaur egun lehen baino jende gehiago dagoenik kirola eginez. Niri iruditzen zait kirola egitea beharrezkoa dela ondo sentitzeko eta egoteko. Nik kirola egin gabe denbora luzea nagoenean, asko nabaritzen dut eta gero gogorragoa da errutina itzultzea. Ni astean zehar gutxienez bi aldiz kirola egiten saiatzen naiz eta asteburuan mendira joaten. Ordea,nik uste dut gero eta jende gehiago dagoela sedentaria. Batez ere nerabezaroen artean nabaritzen dut Kontsolagatik eta bere harremanetagatik (Adibidez Wasaparen bidez).
    Kirola oso garrantsitsua da eta denok egin beharko genuke hobeto egoteko.

  2. CUCHA-k dio:

    Nik ez dut uste gaur egun lehen baino jende gehiago dagoenik kirola eginez. Niri iruditzen zait kirola egitea beharrezkoa dela ondo sentitzeko eta egoteko. Nik kirola egin gabe denbora luzea nagoenean, asko nabaritzen dut eta gero gogorragoa da errutina itzultzea. Ni astean zehar gutxienez bi aldiz kirola egiten saiatzen naiz eta asteburuan mendira joaten. Ordea,nik uste dut gero eta jende gehiago dagoela sedentaria. Batez ere nerabezaroen artean nabaritzen dut Kontsolagatik eta bere harremanetagatik (Adibidez Wasaparen bidez).
    Kirola oso garrantsitsua da eta denok egin beharko genuke hobeto egoteko.

  3. Masha-k dio:

    Nire ustez, nahiz eta jendeak arrazoi estetikoengatik kirola egiten hastea posible izan, benetan guztatzen zaienak dira jarraitzen dutenak.
    Halaber, uste dut kirola droga bezalakoa dela, zenbat eta kirol gehiago egin, orduan eta gehiagotan egiten du. Nire kasuan, igeri egiten hasi nintzen eta hobetzeak askotan joatera animatu ninduen. Horretaz gain, zenbait luze egin eta gero, azkoz gogo gehiago jaten da.

  4. Marigorringo-k dio:

    Orain dela urte batzuk kirola egiten modan dagoela uste dut. Batez ere krisiarengatik, korrika egin, gimnasioak garestiak direlako.
    Suposatzen naiz, batzuek osasungatik kirola egiten dute, beste batzuek estetikagatik edo argaltzeko eta besteek kirola egitea gustatzen zaielako. Nolanahi ere, kirola egitea oso ona da.
    Egiten dudan kirol bakarra leku guztietara korrika eta presaka joatea da.

  5. ZU-k dio:

    Lehenik ez dut uste gaur egun jende gehiago dagoenik kirola eginez, baina kirola handitzen duen hilabeteak daude. Hilabete horietan apirila, maitza eta ekaina dira pertsona batzuk “operazio bikini” deitzeagatik, beste batzuk egun luzea eta eguraldi hobe da eta kalera irteten dira ilbiltzen eta korrika egitera.
    Bestalde kirola beharrezkoa da ondo sentitzea eta garrantzitsua da.Niri kirola egitea asko gustzen zait eta 2 aldiz aste bakoitzeko egiten saitzen naiz.

  6. Txintxirrin-k dio:

    Zalantzarik gabe korrika egitea puri-purian dago. Iñoiz kirola egin ez duen jendea kaleak betetzen ari da. Nire ustez askok kontatzeko egiten dute.
    Baina kirola egiteak, nahiz eta “friki” bat izan, abantailak beti ekartzen ditu: arropa ondo geratzen da, hobeto sentitzen zara, zeure buruarekin pozik zaude, zimur gutxiago dauzkazu …
    Hala ere kirolak ez du ezertarako balio gaizki jaten baduzu, eta gutiziak eta azukrea kentzea benetan zaila da baina ezinbestekoa, sentitzen da!

  7. ILARGI-k dio:

    Urtean negu hain gogorra izan denez, kirola egiten duen jendeak, orain arte gimnasio barruan zegoen. Udaberrian, berriz, marrazkilo bezala, kaleetan, parkeetan ikusi dezakegu korrika,ariketa fisikoa egitez eta bizikletaz ibiltzen. Batzuek osasunagatik kirola egiten dutela uste dut. Besteek modagatik.
    Nire iritzia jendea oso dotore jantzen da kirola igiteko.Izan ere, marka oneneko zapatillak, elastikoa eta prakak ere jantzen dute; Horrez gain, kolore bereko ur botilla eramaten dute .
    Garai honetan hainbeste denbora ez daukanez, noizean behin bakarrik bizikletaz ibiltzen
    naiz, astereburu batzuk, senderismo egiten dut ere bai.
    Lehen, berriz, aerobik egiten nuen; Izan ere, izugarri gustatzen zait aerobik egitea. Nirentzat mugitzea eta dantzatea oso garrantzitua da eta; Bestalde, aerobik egitean adrenalina jaikitzen naiz.

  8. Txonpi-k dio:

    Kirola betidanik egiten da. Batzuek profesionalak izatea nahi dute. Beste batzuek kirol mota zehatz bat egiten dute, gustatzen zaielako. Besteek osasunerako praktikanten dute, eta, azkenek modan bere estetika mantentzea nahiago dute.
    Gure hirian gero eta oinezko lasterketa gehiago egiten dituzte, horregatik, jendea bere buruari kirol hori egiteko animatzen dio. Gainera, jendea medikurenera azterketa egitera joaten da. Kontsultan medikuek diotenez, gomendagarria da, nahiz eta egunero lan egin, aparteko aktibitate egin behar dela. Beraz, osasunerako kirola egitea ona da.
    Nik praktikatzen dudan kirola, gustatzen zaidana da. Hain zuzen ere, naturaren ondoan egiten dudana.

  9. piparra-k dio:

    Nire ustez, kirola beti osasuntsua da, beraz, kirola modagatik egiten baduzu ere, osasuna hobetuko zenuke.

    Argi dago, jende makina batek urtero gimnasioetan izena ematen duela bere estetika hobetzeko. Normalean, ez dute denbora luzeegia irauten eta gutxi gorabehera 2 edo 3 hilabete geroago betikoak geratzen dira. Azkenean, sarritan kirola egitea gogorra da.

    Niri kirola egitea izugarri gustatzen zait, egiten ari naizenean gozatzen dudalako eta amaitzen dudanean oso ondo sentitzen naizelako. Nahiz eta aitortu behar izan, azken boladan kirol gutxi egiten ari naizela.

  10. EGOIRA-k dio:

    Nire ustez, gero eta gehiago kirola egiten da. Jende askok estetikagatik kirola praktikatzen dutela uste dut, gaur egun garrantzi handia itxurari ematen da eta. Alde batetik, gimnasioetan joaten den jedearen geihenak denbora luzez pasatzen du kirola egiten. Bestetik ,jende asko korrika egitera joaten da, gaur egun oso modan dago. Zenbat eta kilometro gehiago korrika egin, hobe.
    Gutxienez atari zalabean praktikatzen dute.
    Nire iritziz, persona batzuk kirolarekin itsututa daude eta hori ez dela osasuntsurik .
    Ni garai honetan ez naiz kirola eginten ari, denbora gutxi daukat eta, baina kirola egitea gustatzen bazait ere, ondo sentitzeko eta estrés gabe bizitzeko, normalean osanunagatik egiten dut.

  11. Hodei-k dio:

    Gaur egungo pertsonak kirola egiteari garrantzi handia ematen dio,gorputz perfektua nahi duelako giharrak erakutsi nahi dituelako kamiseta estua mahukarik gabe erabiliz.Honekin jarraituz esan dezaket kirola leku askotan egin daitekela ; adibidez:kiroldegietan ,igerilekuan ,kanpoan…eta abar.
    Nik kanpoan kirola egin nahiago dut ,hobeto arnasten delako eta kirol desberdinak egin daitezkelako ; adibidez : bizikletaz ibili , korrika egin , taitsi ,bestea beste.
    Azkenean ,kirala egitea ona da osasunerako , baina beti pasatu gabe.Nire ustez ,gazte batzuk bere elikadura ez da egoitzen ; adibidez: oiloskoa , hormonak , proteinak asko jaten dituzte.

  12. Gorapiloa-k dio:

    Nire ustez krisiak kirola egitea errastu du.Orain jende pilo bat dago langabezian,eta diru pizka baten truke aizialdiak bete ditzakete.Era askotako kirolariak daude,profesionalak,semi-profesionalak,itsura obetzeko kirolariak eta abar.
    Nire etxean kirola bizi modu bat da.Nire neskak kirolaren munduan egiten du lan,nik elitezko kirolaria izan nintzen eta biok egiten dugu kirola egunero.Nik hamar ordu inguru astero eta nire neskak 20 ordu inguru astero bere lanagatik.Kirolaren mundua oso handia da,denok aurki dezakegu asko gustatzen zaigun kirolen bat eta orduan kirola egitea dibertigarria bihurtzen da.Zoriontsuagoa izan nahi baldin baduzu egin kirola!!

  13. Biznieta-k dio:

    Gaur egun, egia da kirola egitea modan dagoela, baina uste dut edozein kirol praktikatzen duen jendeak batez ere egiten duela osasunagatik eta zaletasunagatik.

    Nire kasuan, saskibaloia praktikatzen dut bost urteetatik, eta niretzat abantaila bai buruko bai fisiko asko ematen dizkidan zaletasuna da.

  14. V.I.P.-k dio:

    Nik argi daukat zergatik egiten duen jendeak kirol: estetikagatik. Osasuntsu egoteko ez da batere beharrezkoa orduak kiroldegian ematea; osasuna maintentzeko elikadura garrantsitsuagoa da , eta lekuetara oinez joateaz edo edozein ekimen fisikoa eginez nahikoa da ondo egoteko.
    Baina hau ez da nahikoa abandonatuta dauzkazun jantsi horiek guztiak jantsi ahal izateko, ezta intxaurrak sabelan puskatzeko; eta hau da jendeak nahi duena. Horregatik badoa hainbeste jende kiroldegietara, nahiz eta merkea ez izatea.
    Bukatzeko nik neuk ez dut inoiz gogoan kiroldeguian aritzea: ez naiz kirolsale, garestiagoak dira nire ustez, nebarezaro pasa dut (eta itxuraz gutxiago kezkatzen naiz) eta nahiago dut hainbeste ekitaldietan denbora ematea kiroldegian baino.

  15. Kalamardo-k dio:

    Gaur gaurkoz, jende askok normalean kirola egitea jadanik ezin dela hartu moda soiltzat uste dut.
    Nire iritsi pertsonala da bakarrik, baina nire ustez, 80ko eta 90ko hamarkadetan jendea kirola egiten hasi zen, modan jarri zelako, eta estetikagatik ere bai. Hala ere, moda hori ohitura-aldaketa bihurtu da, pixkanaka. Kirola egitea erretzeari uztea bezalakoa dela iruditzen zait: osasuna da arrazoi bat, nagusia, baina kontuan hartu ere hartzen ditugu gure irudi pertsonala eta estetika.
    Nolanahi ere, berdin du osasunagatik ala estetikagatik egiten duzuen kirola, estetikagatik egiten baduzu, zure osasunean eragina izango duelako, ezta?
    Gainera, modak doaz eta datoz, baina kirola egiten duen jendearen kopurua etengabe handitzen da.
    Nik ia egunero egiten dut kirola. Nire arrazoi nagusiak dibertitzea eta aisialdia betetzea dira, baina ematen dituen onurak aprobetxatzen ditut, noski. Ez dut egiten estetikagatik jadanik daukadalako gorputz hobeezina. Arazo bakarra da txitxien azpian ezkutu dagoela… :-p

  16. Txitxarra-k dio:

    Nire ustez, jendeak bai polit egoteagatik bai osasuntsu egoteagatik kirola egiten du, baina orain kirola eta moda nahiko erlazionatuta dagoela uste dut, adibidez, futbol jokalarien orrazketak modan jartzen dira, Cristina Pedroche eta bere arropa running-a egiten duenean.. tontokeria handia dago!!

    Nik ez dut kirolik egiten, noizean behin korrika egitera joaten saiatzen naiz, baina bi egun iraun dut eta beti aitzakiaren bat dut ez joateko. Egia da borondate gutxi dudala kirola egiteko.

    Euria egiten ez duenean bizikletaz joaten naiz, eta gutxienez ariketa pixka bat egiten dut, egunero nahiko kilometro egiten ditudalako.

  17. mamua-k dio:

    Dauden kirol guztietatik , niretzat, igeriketa da kirolik onena. Igeri egitean, giharrak indartzeaz gain burua erlaxatu egiten da. Nik igeriketa astean behin edo bitan egiten dut. Batez ere , gizarte-etxeetako igerilekuan luze batzuk egiten ditut. Igeri egiten duzunean, ohituratik deskonektatzen duzu eta egunerokoaren arazoak ahazten dituzu.
    Batzuentzat, kirola denbora-pasa bat eta aldi berean, bere gorputza hobetzeko hobbi-a da. Horrela, hondartzara doazenean bere gorputza erakustea gustatuko zaie jendearen aurrean. Aukera hau kontrolatu behar da obsesio batean ez bihurtzeko.
    Beste batzuk, aldiz, osasunagatik egiten dute. Nahiz eta denbora gutxitan asko argaldu nahi duten, askotan ez dute lortu ohi. Honek gaixotasunak ekar diezazkioke estutasuna edo depresioa bezala.
    Hirugarren taldean sarritan praktikatzen dutenak daude maila profesionalagoa eta ekitaldi garrantzitsuetan parte eduki nahi dute. Beraz.bere elikadura zaintzen eta egunero entrenatzen dute.
    Labur bilduz, kirola adin guztientzat egokia da bai sasoian mantentzeko bai bere burua zaintzeko. Beraz, ez da inoiz modatik pasatzen.

  18. Bizigarri-k dio:

    Nire ustez, ez ditugu kirolak egiten osasunagatik, baizik eta estetikagatik, gainera emaitzak berehala ikusi nahi dugu. Bat-batean, zein gimnasioetan, zein kaleetan uda heldu baino lehen jende guztiak kirola egitea apuntatzen dira .
    Osasunari dagokionez, medikuek gomendatzen dute mugitu behar garela eta ez egotea egun osoa etzanda, badirudi jendea kasu egiten du, nahiz eta gero eta gehiegizko pisua duten pertsonak daude.

  19. nuhem-k dio:

    Gaur egun kirola egitea moda bihurtu da. Ikusi besterik ez dago gero eta jende gehiago dagoela bai gimnasioetan,bai kalean korrika egiten.
    Nahiz eta kirola egitea osasuntsua izan, ez dugu ahaztu behar gehiegi egitea kaltergarria ahal izango duela. Hortaz,kirola egin nahi dugunean profesionalen esku jartzea eta bere aholkuak jarraitzea hobe da. Gauzak horrela, lesio asko saihestuko ditugu.
    Ni astean bitan ibiltzera noa lagun batekin. Horrez gain, aquagym egitea asko gustatzen zait. Nire ustez, igerilekuan kirola egitea hobe da artikulazioek ez dutelako hainbesteko mina jasaten.
    Azken batean, nik ez dut kirola egin nahi moda kontua izan delako,osasunarentzat ona delako baizik.

  20. Inuga-k dio:

    Suposatzen dut badago jendea osasunagatik egiten duena baina badaude pertsona askok ere moda bihurtu delako egiten dutenek. Kasu askotan, izan ere, lehen kirolik ez zituenek batere egiten, hasten dira korrika eta sei hilabete pasa eta gero, maratoi bat prestatzen hasten dira. Horietako froga egitea oso kaltegarria izan daiteke; bai muskuluentzat, bai bihotzarentzat. Gehienak, ordea, ez dira ezta kirolako medikuenera joaten bere egoera fisikoa aztertzera.
    Nik ez dut kirolik egiten baina gehiago mugitzea nahiko nuke: yoga egiten, igeri egiten, menditan ibiltzen eta bizikletaz mugitzen. Hau dena egingo banu, nire ustez, nahikoa izango litzateke sasoian egoteko. Baina nahiz eta gutxi izan, ez dut oraindik zaletazun horiek nire bizitzan sartzea lortu eta noizbehinka bakarrik egiten dut.

  21. Eguzkilorenac-k dio:

    Gaur egun jendeak gero eta kirol gehiago egiten du, baina batzuek, osasunagatik urtean zehar egiten dute eta beste batzuek, modagatik udan bakarrik egiten dute. Alde batetik, gehienek gimnosietan kirola egiten dute, baina badaude askok kalean egiten dutenak ere, normalean korrikalariak dira eta entrenamenduak egiten dituzte korrikak egiteko.
    Beste alde batetik, Aste Santuan eman ondoren, gimnasioak jendez beteta daude, eta argi dago moda bihurtzen dela udan gorputza luzitzeko.
    Nire ustez, kirola egitea osasuntsua da estresa kentzeari laguntzen diolako. Baina kontuz egin behar da lesioak ez edukitzeko.
    Nik kirola egiteari ekin nion estresa kentzeko eta osasunagatik. Baina lesio asko izan nituen eta azkenean utzi nuen. Ibiltzen eta igeri egiten saiatzen naiz.

  22. Eguzkilorenac-k dio:

    Nire ustez, kirola egitea osasuntsua da estresa kentzen laguntzen didalako.

  23. Arrosa-k dio:

    Egia da, kirolak osasuna hobetzen laguntzen digula, baina ez dugu ahaztu behar kontrolik gabe egiten bada, arriskutsua izan daitekeela. Orain, korrika egitea modan jarri da; edozein lekutan ikus daiteke jendea korrika egiten, baina jende gutxik daki oso kirol kaltergarria dela gerora osasunarentzat; izan ere, artikulazioak asko sufritzen dira.
    Horren harira, badaude pertsonak kirola egiten dutenak itxurakeria bakarrik egiteko, batez ere, gimnasioetan; gehien gustatzen zaiena miraz izatea da.
    Nik astean bitan igerilekura joaten naiz igeri egitera, baina osasunagatik, noski!. Igeriketari esker, hanketako eta zerbikaletako minak desagertu egin zaizkit.

  24. ohol-k dio:

    Ez dut uste kirola moda kontua denik.Betidanik egin da eta praktikatzen dugunek gehienetan sasoi onean egoteko egiten dute.Beste kontu batzuk dira gimnasioak eta entrenatzeko arropa.Eremuotan estetika sartzen da eta batzuk luzitzeaz baliatzen dira,arropa garestiena dela,nabarmenena dela..Normalean, jende honek gimnasiora joaten uzten du denboraren poderioz.
    Nire kasuan,ez dut nahi besteko kirolik egiten aisialdi gutxi daukadalako,nahiko kirola egiten dudana etxean bertan.

  25. Kexkamuxela-k dio:

    Gaur egunotan, kaletik jendeak kirola egiten ikus dezakegu, batez ere korrika egiten edo txirringaz ibiltzen.
    Uste dut gaurko kirola moda bat dela markaengatik. Jendeak beti kirola egin du;hala ere, lehenengoak ez ziren oraingoak hain bereziak. Bistakoa denez, erabiltzen dituen arropak edo bizikletak oso garestiak dira markak modaren jabe bihurtu direlako, gainera lehiaketa batean parte hartu nahi baduzu, normalean dortzala oso garestia da . Hau esanda, niretzat argi dago kirola moda bat dela.
    Nire kasuan, kirola egitea gustatzen zait, uste baitut onena dela osasunarentzat, horregatik astean behin korrika egitera eta zumba egitera noa. Hori bai, gehiegikeririk gabe.

  26. Ilargitxu-k dio:

    Gaur egun kirola egitea moda bihurtu dela uste dut. Ikusi besterik ez dago nola dauden beti kaleak eta gimnasioak jendez beteta. Argi eta garbi dago kirola onura hutsa dela osasunerako, baina gaur egun jendeak gehigikeriak egiten ditu. Jendeak gainera, sare sozialen bidez kirola egiten duela jakinarazi nahi digu, “runner” izatea oso polita geratzen delako. Horretaz gain, horrelako pertsonek izugarrizko dirua gastatzen dute: markako arropa dela, merkaduko azken zapatilak direla, eskumuturreko “azkarra” dela… Hala eta guztiz ere, kirola egitea oso garrantsitsua dela iruditzen zait. Denok egunero zerbait egin beharko genuke: ibiltzea, tiragaleak ateratzea , pilateseri buruzko tutorial bat… Baina obsesionatu gabe.

  27. Jazz On-k dio:

    Nire ustez, bai lehen bai gaur, egon dira kirola egitea maite dutenak. Egia da gure gizartean gero eta hedatuagoa dagoela ohitura hori, eta horregatik esan dezakegu kirola moda bihurtu dela hain zuzen ere.
    Oso bitxiak dira inoiz kirolik egin ez dutenak eta bat-batean egunero korrika egiten hasten dira. Gainera, gauetik goizera ekipamendu osoa Decathlonen erosten dutenez, betiko kirolzaleak ematen dute. Bat-bateko txirrindulariek bizikleta eta guztiz erosi behar dute, eta ez dut pentsatu nahi zenbat kostatu behar zaizun surf edo golf kirolari berria nahi izatea. Hor dago koska! Negozio huts bihurtu dira kirol gehienak. Eta hilabeteren batzuk pasa eta gero, kirol berri hauek ez dira zuretzat konturatu bezain laster, bigarren eskuko webguneetan bizikleta izugarrizkoa zein taula ederra zein makila pisua saltzen saiatuko zara.
    Gaur, nire belaunaldiko lagun gehienak bai runnerak bai triatletak dira edo izan dira. Hasieran, saioan jartzeko gogoak baino ez zeuzkaten ,eta oso osasuntsua iruditzen zitzaien kirola egitea, astean behin ala bitan. Baina gero lesioak agertzen hasi zitzaizkien eta orain, astakiloenak izan zirenak arazo larriak dauzkate.
    Niri kirola egin gabe artikulazio batek edo besteak beti min ematen didanez, egiten dudan kirol bakarra mendira joatea da. Batzuetan ohean egiten dena ere.

  28. Izka-k dio:

    Egia da jendeak gero eta kirol gehiago egiten duela, nire ustez, bai osasunagatik bai estetikagatik.
    Uste dut gaztegoek estetikagatik, zaharregoek, ordea , osasun hobea lortzeko. Gero eta jende zaharra gehiago ikus ditzakegi C. Civikoetan kirola egiten.
    Nahiz eta gimnasio asko egon, jende asko korrika egitera doa kirol erosoagoa eta meekeagoa da eta.
    Nire kasuan orain dela urte batzuk ez dut kirola egiten ez dut ez gogorik ez denborarik, gainera txakurra dut eta berarekin paseo luzeak hartzen ditut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s