Emakume ikusezinak

Hamasei ikastetxetan ezarri dute Skolae programa. Ukaezina da hainbat direla historian itzalpean gelditu diren emakumeak. Kaleen izenei erreparatu baino ez dugu egin behar proportzio eskasaz jabetzeko. Noski, eskolak badu egitekorik hori guztia pixkanka-pixkanaka aldatzen has dadin, Skolae programarekin, esaterako, ikasle naparrak berdin bidean jarri nahi dituzte. Zer deritzozu egitasmoari? Ikasleek ere formakuntza behar ote  dute?

https://www.berria.eus/paperekoa/1938/009/001/2018-04-17/nafarroako_zentro_guztietan_ezarriko_dute_skolae_programa.htm

https://www.berria.eus/paperekoa/1847/038/001/2018-04-17/itzalpekoak_lehen_lerrora.htm

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun Emakume ikusezinak -ri

  1. Mafalda-k dio:

    Historikoki emakumeen istorioa ikusezinak izan dirá eta gehienetan ez dirá baliabideak izan. Emakume horiek, gizon baten itzalian bizitzera kondenatuak zeunden. Zorionez, poliki poliki gauzak aldatzen ari dira edo hori dirudi ,oso poliki doalako.
    Nire ustez, emakumeen eta hizo en arteko berdintasun handiagoa izan dadin, txikitatik heztea derrigorrezkoa da helburu hori lortzeko; hau da, bai eskolan,bai etxean, estereotipok kentzea eta berdintasuna heztea, ez gizonak eta emakumeak izateko, pertsonak baizik. hezkuntza aldatzen ba da, emakumeen arazoak ere aldatuko dira . Pertsona bakoitzak bere identitatea eduki behar du bai gizonak, bai emakumeak.
    Elkarreei eskerrak , baita hezkuntza ere, Egunen baten eskubide berdinak izango ditugula uste dut.

  2. Ablax-k dio:

    Argi dago, orain arte matxista gizarte batean bizi izan garela baina zorionez, gizarte bera hau pentsatzeko modua aldatuz dagoela. Pentsatzeko kanbio hau prozesu luzea izan dela uste dut, batez ere, sexuaren artean desberdintasunik ez dagoelako pentsatu behar da eta momentuz, hartan lan egiten jarraitu behar da. Bai noski, ados nago Skolae programarekin edo dauden beste programa batzuekin gazteak kontzientziatzeko. Horretaz aparte, etxean ere kontzientziatu behar dela uste dut eta gurasoek eredua eman behar dute, hau da, bide honetan heziz eta berdintasunean jokatuz.

  3. urtxakur-k dio:

    Ezer baino lehen ez nekiela Skolae programa zer zen esan behar dut. Hala ere, informatu eta gero, oso proiektu on bat iruditu zait, emakume eta gizon arteko berdintasuna bultzatzen baitu.

    Nahiz eta asken hamarkadetan gauzak asko aldatu diren, gizarte matxista batean bizitzen jarraitzen dugula argi dago. Beraz, jendeari genero desberdintasunak identifikatzen jakinarazi beharko geniokela uste dut, batez ere, umeei eta nerabeei haien eskuetan egongo delako gure etorkizuna. Horrez gain, hala matxismoaren ondorioei buruz hitz egitea, nola feminismoaren aldeko ekintzak egitea oso garrantzitsuak dira gauzak aldatzen hasteko. Izan ere, Skolae programa asmo honekin sortu dute, hau da, umeek emakumeen egoera ezagut dezaten eta hobetzen saia daitezen.

    Hori dela eta, proiektu honekin alde nago eta eskola guztietan jarriz gero, bikain legoke!

  4. eskalmendikoa-k dio:

    Ikasleen formakuntzan Skolae programa ezartzea Euskal Herriko ikastetxe gehienetan garrantzi handikoa dela deritzot. Horrela, hezkuntzaren bitartez umeek ikasi dezaten euren gertuko inguru sozialean dituzten berdintasunarekiko zalantzak. Aldi berean, bizitzeko beharrezko gaitasunak garatuz, askatasun osoarekin gai izango dira, berdintasun eskubideak gauzatzeko.
    Horrez gain, gurasoen lana ere beharrezkoa dela uste dut, gurasook batzuetan eta noski nahi gabe bereizketak egiten ditugu guri emandako heziketaren ondorioz.
    Bukatzeko esan nahi dut oraindik asko geratzen zaigula, gai hau oso sakona da, indarkeriak, diskriminazioa, genero desberdintasuna….. Argi dago bidea ez dela erraza izango, baino, pixkanaka pixkanaka lehen aipatu ditudan umeek euren eskuetan edukiko dituzte aldaketen giltza.
    BERDINTASUNA GIZARTEAN, BESTE BALIO ASKO BEZALA IKASTEN DA.
    ,

  5. Ina May Gaskin-k dio:

    Nafarroan proposatutako egitasmoari egokia deritzot, uste dudalako berdintasunak bere sustraiak heziketa sisteman zehar zabaldu behar dituela. Zeren, berdintasunean oinarritutako balore bilduma kanpotik ezartzeak ezertarako balio du geletan irakatsitakoak bide bera hartzen ez badu. Edonola ere, kontu honetan boterea edukiko banu, ikastetxeetan ez ezik, beste ildo batzuetan ere neurriak ezarriko nituzke. Hobeto esanda, berdintasunezko gizartea lortzekotan, jostailu-dendetara abiatuko nintzateke neskatxa eta mutikoentzako jostailu sailkapena ken dezaten. Neskatoek ez baitute panpinekin bakarrik jolastu beharrik, mutikoek kotxeekin edota baloiekin ere ez. Ume bakoitzak zerekin jolastu nahi duela libreki aukera dezala eta aukera hau alua edo zakila edukitzearen arabera baldintzatua ez dadila!

  6. ibiltari-k dio:

    Nik usted dut egitasmo hauek garrantzitsuak direla ez uzteko itzalpean emakumerik. Nire ikuspegitik , egitasmo hauekin bi gauza lortzen ditugu; batetik, jendeak, burubidean lantzen ari denean , arazoaren kontzientea da, eta hau aldi berean , neurriak ezartzera laguntzen dio berriro gertatzen dela saihesteko. Bestetik, Oroimena egiten da emakume ikusezinei buruz gogoangarri izan direla, ziur aski, ezagutu ez ditugunek askok izango dira. Emakumeen gehienek, eremuaren batzuen bikainak izango lirateke, horixe, gaur egungo aurrerapenetan eragiten behar ditu.
    Ez bakarrik dute ikasleek formakuntza behar , denok , nahastea behar dugu eta jakitea, azken finean, gure historioa jakitea interesatzen zaigu ,honela,bere lana ere aitortuko dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s