Albiste faltsuen gizartea

images (1)

Gaur egun, sare sozialei eta Interneti esker inoiz baino berri gehiago jaso eta zabaltzeko aukera dugu. Baina horietako askok egiatik gutxi dute. Hona hemen adibide batzuk:

-Konpainia irlandarrak ez ditu hegaldiak musu truk eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren erabiltzaileen informazio pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da.
-Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, ezin izan du baieztatu joan den astean ikastetxe batean heldu bat adin txikiko bati hurbildu zitzaionik.
-Niburu planetak Lurraren kontra talka egingo duela dioten “iragarpenak” faltsuak direla azpimarratu du NASAk: “Niburu ez da existitzen; beraz, ez da talkarik egongo”.
-Britainia Handian oso zabaldua dago txertoek autismoa izateko arriskua areagotzen dutela, eta askok uko egiten diote haurrak txertatzeari.
Sareko hiru albistetik bat faltsua omen da. Albiste faltsu hauen antzekorik ezagutzen duzu? Honelako asko daudela uste al duzu Interneten eta sare sozialetan? Zer edo zein ote dago informazio faltsu horren atzean?
Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun Albiste faltsuen gizartea -ri

  1. Ablax-k dio:

    Nire ikuspuntutik, oraintxe bertan informazio guztia manipulatu dago, bai telebistan, bai prentsan, bai irratian, batez ere, iturriaren arabera hartu duzun informazioa edo albistea,
    hau da eta azken finean, alderdi politikoaren arabera izan den telebista katea, egunkaria edo irratia.
    Argi dago, informazio manipulatuz gero, atzean interes bat egongo dela, bai politiko, bai ekonomiko, eta beti bezala helburu bat lor dezan.
    Gaur egun, zoritxarrez, Interneten eta sare sozialetan informazio, iragarki edo eskaintza faltsuak agertu ohi dira. Zein helburuarekin?
    Agian, errugabe batzuk sar daitezen eta engainatu ahal zaitezte?
    Bukatzeko, diruak ez dauka mugarik !!!!

  2. urtxakur-k dio:

    Interneta oso gailu lagungarria dela argi dago; hala ere, blogaren azalpenean agertzen denez, albiste faltsu asko topatu ditzakegu, bai Interneten, bai sare sozialetan. Egunero, munduko berriak publikatzen dituzte sarean eta, sarritan, zein den egia ala gezurra jakitea oso zaila da. Beraz, informazioa egiaztatzea komeni da, alegia, albisteak beste webgunean bilatu beharko genituzke irazur ez dieazaguten egin. Adibidez, osasunari buruzko albisteak gezurrak direnean, oso arriskutsua izan daiteke, batez ere, ez diren osasun langileen artean. Hortaz, nire ustez hobe da Interneten daudenak ez sinistea. Izan ere, dudarik nahiz sintoma arrarorik baldin badituzue, medikuarengana joatea gomendatuko nizueke.
    Beste aldetik, galderei dagokionez, berri faltsu dezente irakurri ditudala esan behar dut. Esate baterako, ezagunenetako bat, ospetsuen heriotzari buruzkoa izango litzateke. Zenbat aldiz entzun ote dudan Will Smith edo Sylbester Stallone hil direla!

  3. Ina May Gaskin-k dio:

    Gaur egungo informazioari bi ahokoa deritzot, bai nornahiren eskura dagoelako, bai agintariek honetaz baliatuz gure arreta berenganatzen baitute, eta hala, informazioak distrai gaitzala. Honen harira, gogora dezagun nola engainatu gintuzten 2010ean MOEk (Munduko Osasun Erakundea) gripe-A mundialeko pandemia izango litzatekeela esan zuenean. Agidanez, berri aparta honen aztean zegoena Historiako iruzurrik handienetako bat izan zen, Tamiflu sendagaiarena. Haatik, une hartan abisua estatuko gobernutik zetorkigunez, inor ez zen kezkatu ea ustezko pandemia egia zen jakiteagatik. Beraz, kontuan hartu behar dugu informazio handia edukitzeak ez duela zerikusirik informatuago egotearekin, baizik eta kontrakoa askotan. Hori dela eta, ni zuzenean erasaten naueneko berri bakarrik jakin nahi dut, uste dudalako gure burmuina ez dagoela hainbeste berri kudeatzeko prest.

  4. Izki-k dio:

    Sinestezina da zenbat aldatu den mundua teknologia berriak agertu zirenetik. Gaur egun, bai munduan gertatzen dena, bai interesatuta gauden edozein gaiari buruzko informazio guztia, gero eta errazago eta azkarrago jakin dezakegu Interneti edo sare sozialei esker. Izan ere, ziur nago denok entzun dugula informazio aroan bizi garela; baina, nahi dugun informazio guztia eskueran eduki arren, horrek esan nahi du ondo informatuta gaudela? Nik ezetz esango nuke; are gehiago, sarean agertzen den informazio ugari manipulatuta dagoela uste dut. Eta zein da helburua? Bada, nire ikuspuntutik gure arreta beste arazo larri batzuetatik besteratzeko, jende sineskorra iruzurtzeko edo nabaritasuna lortzeko. Gainera, manipulazio hau ez da Interneten bakarrik gertatzen, komunikabide tradizionalek ere gauza bera egiten dute, eta txarrena da sarritan pertsona askok berri guztiak sinesten dituztela soilik telebistan edo egunkarian agertzen direlako. Horregatik, nire ustez, nahiz eta informazioz inguraturik bizi, adi egon behar gara iruzurra ez pairatzeko.

  5. eskalmendikoa-k dio:

    Egia da, teknologi berriak ez ditudala asko erabiltzen wasshapa ezik. Izan ere, gezurrezko berriei aurre egiteko arazo handi bat omen du Europak : ez dagoela legederik albieste faltsuak zabaltzea zigortzeko. Lehendabizi, albiste hauek definitzen saiatu behar dugu, herritarren bizitzari eragiten dioten eduki manipulatu edo asmaturikoak direla jakiteko. Horregatik, gizartearentzat garrantzitsuak diren gaiekin datuak eskutatzen dituzte edo azken finean eurek nahi dutena erakusten digute interesatzen zazkielako.
    Bukatzeko, konturatu behar gara albiste hauek zergatik egiten dituzten, nire ustez, krontolatutak gaudela, bai osasun arloan , bai politiko arloan, bai edozein arloetan. Orduan, albiste fidagarriak irakurtzeko , nahiz jasotzeko, betiko komunikabideak baliatu beharko genuke, hau da, Internet zein sare sozialetan informazioa txarra eta faltsua balin bada moztu edo ez eman garrantzirik, ea horrela desager ditzaten.

  6. Mafalda-k dio:

    Gaur Egun, gero eta gehiago albiste faltsuak entzuten dira, bai irratian, bai telebistan, bai komunikabide guztietan. Nire ustez, albiste faltsuen gizartean bizi gara eta ziur nago hori guztien atzean interesak direla eta. Gehienetan,interés horiek dirua dira, ia beti; adibidez, telebistan, albiste faltsuak jakinmina sortzen ditu, horren ondorioz publikoa handitzen da eta azkenean diru gehiago sortzen duen guztia. Baina ,ez da beti dirua, interes politikoak ere badira,eta horretarako,albisteak manipulatzen dituzte jende engainatzea eta konfiantza irabaztea. Arazo horri aurre egiteko uste dut zigortua eta kontrolatua behar izango lukeela, batez ere, sare sozialetan hasita, behin eta berriz mota honetako albiste gehiago ikusi ahal dugulako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s