Euskal Herrira indarberritzera

saharar umeak etxean bilaketarekin bat datozen irudiak EYanak eta Vladyslavek ez zuten bizi izan azken hamarkadetan gertatu den istripu nuklearrik larriena. Adalak eta Aazizak ere ez zuten ikusi ingurukoek euren lurretatik nola egin zuten ihes. Baina laurei eragin diete euren herrialdeetan gertatukoek. Sarraskiotatik urrun, udan familia berriak dituzte Txernobilgo eta Saharako umeok, Euskal Herrian zain.

Dagoneneko neska-mutilok etxean hartzeko deia egin dute. Pasa den urtean, 42 familiren etxeetan 45 ume hartu zituzten. Zer deritzezu horrelako programei? Nahiko al zenuke parte hartu? Zergatik bai/ez?

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=29782

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Euskal Herrira indarberritzera -ri

  1. eskalmendikoa-k dio:

    Berdin da nondik etortzen diren neska – mutil hauek Txernobil, Sahara, …Euskal Herriko hainbat udaletan egiten ari dituzten lan eta ahaleginak, beharrezkoak eta ezinbestekoak dira. Izan ere, hemengo ateak irekitzen dizkiegu, halaber, arlo guztiak ; osasuna , bizitza egoera , elikadura…ezagutuko dituzte aukerak emanez.
    Kasu bat aipatzeko, esperientzi berria izango da beraientzat, mundu berri bat deskubritzea, hau da, bizitzaren errealitatea ezagutu ditzaten eta uda hobeto igaro dezaten.
    Ez dugu ahaztu behar eurek bizi diren lekuetan baldintza gogorretan bizi direla, egoera larrietan. Adibidez, ona etortzen direnean gauza txikiak eurentzat handiak dira, telebista, oheak, dutxa beroa, eta abar. Izan ere, horrela gure kultura ezagutzeko aukera izango dute, gainera honela, garbitasuna, elikadura eta osasunarekiko baliatuko dira.
    Bukatzeko esan behar dut, etxean seme – alabekin gai honi buruz hitz- egin dugula eta denok erabaki dugu, uda batean ume bat hartu egin beharko dugula, izan ere gure seme – alaben beste zirkunstantziagatik orain jasaezina da.,

  2. Izki-k dio:

    Denok dakigunez, munduan milioika umek bere herrietan gertatzen denaren ondorioak pairatzen dituzte, alegia, gudak, jazarpenak, hondamendiak… Izan ere, errudunak izan ez arren, errealitatea da haurrak dira kalteturik handienak, eta ondorioz, kasu askotan txirotasunean bizitzea tokatzen zaie zoritxarrez. Hau esanda, zorte gehiago eduki dugunok, egoera zailean daudenei lagundu beharko geniekeela uste dut, batez ere, umeak badira, beraz, oso ideia ona iruditzen zait aipatutako programa. Halaber, nire ikuspuntutik, ekimen hauek ez dira aberasgarriak umeentzat bakarrik, baizik eta harrera-familientzat ere, hau da, eskarmentu zoragarria omen da, edo gutxienez, hori esaten dute komunikabideetan gaiari buruz hitz egiten agertzen diren pertsonak.
    Hala ere, nire kasuan, nahiz eta oso ekimen ona iruditu, ez nuke programa honetan parte hartuko. Arrazoia? Bada, umeekin ez daukadalako esperientziarik, eta ardura hori edukitzeko ez nagoela prestatuta pentsatzen dudalako. Dena den, neure harri-koskorra ekartzea gustatzen zait, eta horregatik, diru pixka bat ematen diot hilero GKE bati.

  3. urtxakur-k dio:

    Nik programa honi oso ondo deritzot. Alde batetik, neska-mutil batzuei aukera eskaintzen dietelako bizitzeko beste era bat. Kontuan hartu behar dugu ume hauek hainbeste leku, nahiz egoera desberdinetatik etortzen direla. Esate baterako, gerratik, istripu nuklearretik eta pobreziatik, besteak beste. Bestetik, ostalariek nola bizi diren beste munduko partetan ikasi dezaketelako. Dena den, nahiz eta beti kexatzen gabiltzan (hipoteka dela, lana dela, etab), hemen oso ondo gaude beste herrialde batzuekin konparatuta. Hori dela eta, ekintza hau sinbiosi bat bezalakoa dela esango nuke.
    Hala ere, ez dut uste programa hau nahikoa denik, batez ere, arazoa ez duelako konpontzeko. Pobrezia ala gerrak sahiestea oso zaila izan arren, behintzat kontzientzia hartzen hasi beharko genuke aldaketa bultzatzeko eta, egia esan, ekintza honek hori lortzen du.

  4. elendash-k dio:

    Niri ekintza horiek oso ondo iruditzen zaizkit, eta nondik datorren mutilak ez dauka garrantzitsurik, Aurreko egunean, klasean, nire ikaslei gauza bat esan nien zorte handia daukagula… eta batzuetan, pentsatzen dugu gure egoera, beste lekuetan edo herrietan, normala dela, eta ez. 2000 km hemendik behera, Afrikan, neskak ezin dute ikasi ballet edo musika, hemen normala bat baina han urrun ezinezkoa dela uste dut.

    Horregatik, oso ondo horri deritzot. Nik bi familia ezagutzen dut; batek azkenean adoptatu zuen neska, baina SIDA zeukanez azkenean hil zen; besteak udan beti Txernobiletik ekarten zuten mutil bat, familia hori izugarria da, egun batean esan zidaten mutila ezin zuen etorri 18 urte zeukalako, pasaporte kentzen diote…

    Nik askotan egitea pentsatu dut, baina nire ustez ez nago prestatuta… Baina ni arozoa izango nintzateke… joan bere herritara momentuan iristen denean.

  5. ibiltari-k dio:

    Zoritxarrez munduan, maíz gertatzen diren gauza bidegabekoak ikusten ditugu, gudeen ondorioz, gertakari atmosferikoen ondorioz, edo sinpleki, gizonagatik eragindakoak gertakarien ondorioz …. Zoritxar hauen aldean, beti umeak dira kalte egindakoenak, horregatik , ideia ona iruditzen zait programa hauek edukitzea umeei lagundu ahalko dizkiegurako eta aldi berean bakoitza gure harri-korkorra gehituz . Nahiz eta programa hauekin ados egon, nire kasuan ez nuke exkarmentu hauetan parte hartuko, oraintxe bertan denborarik ere ez daudadalako nire buruarekin egoteko, lanaren erruz ,orduan , ez dut denborarik ere umeekin egoteko .

Eman erantzun bat Izki-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s