Bai onak jaiak Baionan!

Baionako Bestak : 

Haurren eguna - journŽe des enfants Aizue, ba al dakizue zer entzun berri dudan irratian? Aurtengo Baionako jaietan sarrera-edo ordainaraziko dietela baionarrak ez direnei jaietan hirian sartzeagatik !! Hamaika ikusteko jaio omen gara eta!… Tira, baina…pentsa dezagun apur batean: 50.000 biztanle inguruko hirian milioi bat pertsona biltzen omen da bertan; hori dela eta, bai segurtasun aldetiko neurri aproposak , bai tajuzko zabor-bilketa eta garbiketa bermatzeko (beste zenbait zerbitzuren artean), udalak dirua behar omen du, aizue.

ZER DERITZOZUE?

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=303571

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Bai onak jaiak Baionan! -ri

  1. urtxakur-k dio:

    Aurtengo Baionako jaietara joan nahi baldin baduzue presta ezazue diru-zorroa, hemendik aurrera hiri honetako udalak ordainaraziko digulako festestan egoteagatik. Dirudienez, gero eta bisitari gehiago agertzen dira egun horietan, alegia, ia ia milioi bat pertsona. Hori dela eta, irtenbideak, bai bisitarien kopurua murriztu, bai egokitzapen eta garbitasun gastuak amortizatu nahi ditu.
    Kontuan hartu behar dugu ordainsari hau ez dela bakarrik ekonomiagatik, baita segurtasunagatik ere. Bortxaketak edo lapurretak, besteak beste, gero eta ezagun gehiago dira 50,000 biztanleko hiri honetan; ondorioz, Baiona arriskutsuagoa bihurtzen da festen zehar.
    Nahiz eta neurri hau jarri, oraindik ez dakigu egoera konponduko duen ala ez; hala ere, zerbait hobetzen lagunduko diola uste dut.
    Egia esan, ez nekien hainbeste bisitari biltzen direnik Baionan, baina harrigarria iruditzen zait!

  2. Mafalda-k dio:

    Proposamenari ondo deritzot.
    Alde batetik, Baiona oso hiri txikia da hainbesteko jendea erakartzeko, horregatik Udala kudeatu behar du neurriak hartzea eta kopuru sinbolikoa kobratzen ideia ona izango litzatekeela, modu horretan murrizten litzatekelako.
    Bestetik, ezagutzen dugunez, azken boladatan eraso terroristak handitu egin dira, batez ere herrialde horretan, horrenbestez, baita ere ona da tumultoak saihesteko eta hiriam hobeto kontrolatzeko.
    Gainera, egia da bildutako dirua festak antolatzeko eta segurtasun edo garbitasun lanak kudeatzeko balio izango litzatekeela; adibidez, ez ahaztu jendeak zabor asko sortzen duela eta horrek gastu batzuk dakar.
    Bukatzeko, festa guztietan arduratsua izan behar da eta beti neurriak eta segurtasun kudeaketa beharrezkoak dira, horrela, berriro esan behar dut ados nagoela.

  3. Izki-k dio:

    Lehenik eta behin ez nekiela Baionako jaiek hainbeste arrakasta zutenik aitortu behar dut. 50.000 biztanle inguruko hiria milioi pertsonarekin… harrigarria benetan! Beraz, alde batetik, bai jende kantitatea mugatu, bai gastuak kontrolatu nahi izatea ulergarria da.
    Beste aldetik, hartu nahi dituen neurriek dirua kostatuko dute; esate baterako: hiritarrak eta bisitariak bereizteko, udalak eskumuturrekoak banatuko ditu Baionako biztanleen artean gunera sar daitezke haiek ez baitute ordaindu behar. Halaber “kontrolguneak” ere jarriko dituzte hirira sartzeko sarrera ordaintzeko, eta honek guztia kostua du; beraz, zergatik ez inbertitu diru hori beste gauza batzuetan? Segurtasunean edo garbitasunean adibidez. Gainera, ezin dugu ahaztu behar zenbat eta jende gehiago festara joan, orduan eta diru gehiago hirirako, ezta? Hain zuzen ere gauza bera gertatzen da Iruñean, eta haiek ez dira kexatzen.
    Honenbestez, nahiz eta neurri hau hartzeko arrazoiak ulertu, ez nagoela erabat ados esan behar dut. Azkenean arnasa hartzeagatik kobratuko digutela dirudi!

  4. MAYI-k dio:

    Hastesko, Udalen aldetik ideia ona iruditzen zaidala esango dut. Baionako jaietan sartzeagatik baionarrak ez direnei sarrera edo ordainaraziko diete, diruarekin bilatuko baitute, hiriaren garbitasuna ordain dezakete jaia izan ondoren besteak beste. Horrez gain, neurri honekin eraso sexualak murriztzeko modua izango dute, pertsona guztiok lekuren batera joateko 1 eurotik gora ordaindu behar dugunenan, oso ondo pentsatzen ditugu gauzak eta askotan ez joatea aukeratzen dugu, ez ordaintzeko hain zuzen ere; baina gauzak dohainik izaten dira, jendetza edozein lekutara joatea.

  5. ibiltari-k dio:

    Baionako jaietan sarrera-edo ordainaraziko diétela baionarrak ez direnei jaietan hirian sartzeagatik ? sinestezina iruditzen zait, eta ezin dut ulertu zergatik hartuko duen neurri hau . Alde batetik, denok dakigu , jaietan biztanleria areagotzen duela, batzuetan herria edo hiriaren arabera, gehitzeak gehiegizkoa izan ahal du eta bere ondorioak badakizkigu bai alde onak bai alde txarrak sortuko dutela. Alde onak dudarik gabe onurak dira hiritarrentzat eta alde txarrak ordea nahiz eta onurik izan ez, ezinbestekoak dira eta hiritarrak ere jasango da adibidez: Ziur aski jende asko dago jaietan hiritik joaten dela pilatzeak saihesteko eta aldi berean lasaitasuna bilatuz. Bestetik, nire iritzian neurri motako hau kamuflatuta zerga da eta konturatu gabe pizkanaka-pizkanaka ohikoa izango da leku guztietan.
    Zerga nahikoak ordaintzen ari gara, udaletxeek administratu beharko dute eta ez behartu gehiago hiritarrei…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s