“Musika komertziala”

Erlazionatutako irudiaHistorian zehar garai bakoitza musika mota jakin batekin lotu ahal izan dugu, eta badirudi “musika komertziala” dela gaur egungo garaiari lotuen dagoena. Gazteen artean garbi ikus dezakegu hori; ohikoagoa da gazteak reggaetoia entzuten ikustea garai bateko rock n’ rolla, punka edota beste estilo batzuk baino.

Batzuek diotenez, gaur egun gehien kontsumitzen den musika “plastikozkoa” da eta “benetako” musikari ez zaio baliorik ematen. Zuk zer uste duzu honen inguruan? Zer iruditzen zaizkizu garai bateko eta oraingo musika? Zuk zer musika mota kontsumitzen duzu? Euskal musikak zer leku dauka gaur egungo egoera musikalean?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

9 erantzun “Musika komertziala” -ri

  1. Txintxirrin-k dio:

    Egia esateko, ez dut uste azken urteko abesti asko betiko geratuko direnik. Saltzeko bakarrik musika ekoisten dela egia da, laboratorio egiten dute eta, gainera, ez dute benetako musikalariek baizik eta ordenagailuz egiten dute.
    Gure giroa musikala denez gero, diskak erosten ditugu norbait musikari esker bizi ahal izateko: klasika, jazz, funky, pop…Gogo-aldartearen arabera bata edo bestea entzuten dut.
    Eta egoera musikalean, kontzerbatorian adibidez, gero eta gehiago entzuten eta abesten da euskal musika.

  2. EGOIRA-k dio:

    Nire ustez, gaur egun ez da musika ona egiten . Alde batetik, gaur egungo musikako erritmoak oso antzekoak dira, adibidez, regaetoia bezala.
    Bestetik ,uste dut,gaur egun egiten duten musikak, ikaskorra izaten dela, publikoak irabazteko musikak, azken finean, musika komercialak.
    Bestalde,nire iritziaz, lehengo musika gaurko baino hobea zen, batez ere, 80,90 urteen musika, abeslari oso onak baitzegoen beti gogoratuko genituenak.
    Amaitzeko, musika gutxi kontzumitzen dut, normalean irratian entzuten dut, eta ia beti musika komerziala izaten da.

  3. Masha-k dio:

    Hasteko, uste dut ez dagoela ez musika onik ez txarrik, gustatzen den ala ez den musika baizik. Hala ere, OT bezalako saioengatik, bai gero eta musika komertzial gehiago dagoela.
    Nahiz eta inoiz oso musikazalea izan ez, nire iritziz, lehenago musika gaur egungoa baino hobea zen; nire 18 urteko iloba, ordea, ez dago nirekin ados.
    Bukatzekio, ez daukat gehien gustatzen zaidan musikarik, nire aukera daukadan umorearen arabera aldatzen da eta, normalean, euskal musika aukeratutakoen artean ez egotea onartu behar dut.

  4. ILARGI-k dio:

    Orokorrean betiko musika ez ezik, gaurko musika ere entzuten dut. Betiko musika CDs-etan entzun ohi dut, gaurkoa; berriz, irratian entzuten dut. Gehien gustatzen zaidana entzutea pop eta rocka da.
    Gaur egun oso erraza da musika entzutea : interneten bidez edozein musika-mota deskarga dezakegu.
    Nik uste dut betiko musika oraingoa hain ona dela.Garai guztietan musika txarra edo ona egon da eta.
    Gero eta gehiago Euskal musika dago, nahiz dendetan, nahiz interneten; horrez gain Euskal herrian zehar liburu-musika auzokoak antolatzen ditu.
    Niri iritziz gaur egun gure musika egoera onenean dago.

  5. Marigorringo-k dio:

    Ez daukat iritzi zehatz bat musikari buruz, ez naiz gai honetan jantzitan. Argi daukat ez zaidala batere gustatzen reggaeton eta sexista musika, ondorioz, ez dut nahi nire seme-alabak entzuten dute musika hori.
    Gehien gustatzen zaidan entzutea gastelaniaz musika da. Bestalde, asko gustatzen zaizkidan euskaraz abesti batzuk daude askotan entzuten ditudala.

  6. piparra-k dio:

    Gaur egun, musika komertzialarekin beste garai batzuetan bezala gertatzen dela uste dut. Musika komertzial mota bakarrik aldatzen da. Kontua da, kantuak errepikatzea jendeari gustatu arte.

    13 edo 14 urterekin musika entzuten hasi nintzenean, irratian entzuten nuen, eta ia jende guztia bezala “40 printzipaletan” entzuten nuen. Baina, laster, ez zitzaidala musika hori gustatzen konturatu nintzen.
    Oraindik, musika bera ipintzen jarraitzen dutela iruditzen zait, eta ez zait batere gustatzen.

    Nik entzuten dudan musika ez dute irratian jartzen, hala ere, interneti esker ez daukat arazorik gustatzen zaidan musika entzuteko. Rock mota guztiak eta jazza entzutea gehien gustatzen zaidana da.

    Aitortu behar dut ez dudala euskal musika asko entzuten, behintzat nire partez. Nahiz eta Ruper Ordorika asko gustatzen zaidan, eta sarritan entzuten dut.

  7. mamua-k dio:

    Gaur egun, bi motatako musikari desberdin daude. Alde batetik, musikaz bizi direnak, beraien lanbidea delako, eta beste aldetik, hobbie gisara erabiltzen dutenak. Kasu honetan, abesti askok sasoian zehar arrakasta handia lortzen dute eta ondoren, ahaztuta geratzen dira. Bai batzuei bai besteei ahalegina baloratu egin behar zaie, ez baitela abestiak sortzea gauza erraza.
    Garai batean gaur egunekoekin alderatuz musika estilo gehiago zeuden. Nahiz eta musika-mota gutxiago izan, artistek diskoak hobeto prestatzen zituzten. Gaur egun, aldiz, dugun musikako aniztasunarekin, askotan ez dakigu zer entzun. Horretaz gain, oro har gaurkoa lehenengoakoa baino kalitate txarragoa da.
    Egunero hala etxean nola lanean irratia pizten dut. Batez ere, euskadi gaztea edo euskadi irratia entzuten ditut. Denetarik entzuten dut, reaggeton izan ezik. Batzuetan, interneti esker berritasunak aurkitzen ditut eta cd-era deskargatzen ditut. Rock euskalduna gogoko dut.
    Amaitzeko, nire ustez euskal musika ongi baluratua dagoela maila internazionalean eta jarraitzaile askok munduko edozein lekutan entzuten dute.

  8. Hodei-k dio:

    Gaur egun entzuten dugu musika ez da oso ona.Tabernan guztietan reggaetoia entzuten dugulako.
    Gainera, azken bolada honetan edonor abeslaria izan daiteke.
    Konpetentzia handia dagoenez eta zaia da arlo honetan mantentzea. Abeslari onak dira beti daudenak; adibidez, Alejandro Sanz, Miguel Poveda, Pablo Alboran, India Martínez, Vanesa Martin
    Pablo Lopez … eta abar. Denak izugarri gustatzen zaizkit.
    Horiek ez ezik Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Ken Zazpi, Esne Beltza … eta abar. Oso onak dira ¡
    Nik uste dut abeslari horien letrak reggaetoiaren letrak desberdinak direla.

  9. Nemo-k dio:

    Gaur egun modak bezala edo telebistak bezala entzuten den musikak asko aldatu du. Uste dut ez dela lehen baino hobea, baina okerragoa ere ez, erabat desberdina da.Beste aspektu batzuei erreparatzen diete, agian abesti batzuk oso komertzialak dira eta bolada batean bakarrik entzuten dira.
    Normalean irratian jartzen duena entzutea gustatzen zait, batez ere korrika egiten dudanean edo etzeko lana egiten dudan bitartean.
    Ia inoiz ez dut euskal musika entzuten eta horretako musikari buruz oso gutxi dakit.
    Baina orain dela gutxi telebista saio batean flamenko talde batek euskaraz abestean agertu zen, oso bitxia izan zen eta jendeari asko gustatu zitzaion.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s