Euskaraz bizi nahi dut

belarriprets-660x439

Urte erdi falta da Euskaraldia hasteko: azaroaren 23tik abenduaren 3ra, hizkuntz ohiturak aldatzeko proiektu bat egingo dute. ‘Ahobizi’ eta ‘belarriprest’ rolekin, ahal den guztietan euskaraz egitea nahi dute. Hori da funtsa: euskara erabiltzea, egunerokoa aldatzea. Euskaraz jarduteko ariketa soziala da.

Zer deritzozu Euskaraldiari? Beharrezkoa ote?

https://www.berria.eus/paperekoa/1971/002/001/2018-05-20/esatetik_egitera_ariketa_sozial_bat.htm

https://www.berria.eus/paperekoa/1920/011/002/2018-05-30/euskaraldirako_bidea_abian_da_bilbon.htm

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Euskaraz bizi nahi dut -ri

  1. Ablax-k dio:

    Proposamen oso intesgarria eta polita iruditzen zait, batez ere, joko bat bezala euskara erabiliko delako, horregatik, askoz gehiago egunero denok hizkuntza hau erabiliko eta bultzatuko dugula, uste dut.
    Alde batetik, nire ikuspuntutik, rolak daudela inportantea da , horrela, bakoitzak nola jolastu behar duen jakingo du, eta beste aldetik, “ahobizi” edo “belarriprest” izan zaitezen, euskara ibiltzen ari izango da, hau da, bilatzen dena eta garrantzitsuena.

  2. urtxakur-k dio:

    Batzuetan neure burari galdetzen diot zer gertatuko litzateken Ingelesa lehenengo hizkuntza bihurtuko balitz Espainan. Ziur aski, onura batzuk edukiko genituzke, esate baterako, beste herrialdekin askoz hobeto komunikatuko ginateke. Zer ondo ezta? Eta Ingelesagatik gaztelania desagertzeko zorian egongo balitz? Agian, orain, hain ondo ez zaigu iruditzen. Are gehiago, nik, neuk, hori ez nuke nahi.
    Bada gauza berbera gertatzen da euskararekin. Euskal Herriko kulturaren parte izan arren, hizkuntza hau bultzatu egin behar dute ez desagertzeko. Hori dela eta, ‘Ahobizi’ eta ‘Belarriprest’ bezalako kanpaniak ondo datozela uste dut, hain zuzen ere, euskara sustatzeko.

  3. eskalmendikoa-k dio:

    Gaur egun euskararen erabilera sustatzeko egin behar dituzten proiektuak onak direla uste dut, azkenfinean, hainbat tokitan bigarren hizkuntza bezala erabiltzen dugunez, ikaragarri kostatzen zaigu lehen hitza zein lehenengo galdera euskaraz ematea. Beraz, euskara dakigun edo ulertzen ditugunok
    egunero erabili egingo bagenu, nolabait ariketa soziala moduakoa izango zen eta konpromiso hori hartuta hizkuntza bultzatuz, egunerokoan txertatzea posible izango zen baita ere.
    Egia da, eguneroko bizimoduan zaila egiten zaigula hizkuntza erabiltzea, lehenengo jakin behar dugu zein taldeetan erabili edo norekin, beldurra izatea normala da. Gainera, euskara gutxi erabiltzen den hirietan zailagoa da hitz egitea, hau dela eta, Euskaraldia ondo datorkigula deritzot.

  4. Ina May Gaskin-k dio:

    Lehenik eta behin, ez dut uste euskaraldiko bi rolek jendea euskaraz aritzera ohitzea lortuko dutenik. Honen harira, ikasita daukat burmuinean hitz egiteko aldeak zein entzutekoak konexio neuronalak partekatzen dituzteela. Hori dela eta, ez da hain erraza rol bat bakarrik eustea biak nahasten baitira. Gainera, euskara bultzatzekotan, hizkuntza ikasteko motibazio gabekoei begiak josi beharko lituzkete. Izan ere, Euskaraldiak garatutako ekimenetan boluntarioek bakarrik hartzen dute parte eta denok dakigu horiek direla euskararekiko arazoak ez dauzkatenak. Orduan, zer hobetuko lukete euskaraz jadanik bizitzen direnek? Nire ustez, ezer ez. Hortaz, proiektuak beste profil bateko jendearengana hubildu beharko lukeenarekin nator bat, kanpoan geratutakoek estatistikei nabarmen eragin diezaieketenak dira eta.

  5. ibiltari-k dio:

    Euskaraz beharrezkoa ote? Jakina dudarik gabe, batez ere, kultura mantendu nahi badugu ,eta aldi berean , gure erroekin gozatuz. Nahiz eta edozein herri ondarea eduki, beti ondare batzuk aberatsagoak dira besteak baino, kasu honetan aberastasuna handia da eta denboran mantendu beharko du ez galdetzeko eta nola ez, arbasoengatik egindakoak ahaleginak baloratzeko. Azaroan hasiko den ekimena euskaraz erabiltzera animatuko gaitu eta eta elebidunak izatzera. Guk , ikasle bezala, jardunaldi hauek aprobetzatu beharko ditugu ikasitakoa paraktikatzeko, azken finean, ahalegin handia egiten ari gara hizkuntza berria ikasiz eta nire ikuspuntutik , edozein aukera ona da gure jakintzak baloratzeko, bestela , pena izango da ikasitakoa ahazteea eta egun batzuetan ziur aski pensatuko nuke , zertarako inbertitu hainbeste denbora hizkuntza ikasiz?…

Leave a reply to ibiltari Utzi erantzuna