Beti mugak jartzen!

p007_f01 Zer deritzozu gaiari?

https://www.berria.eus/paperekoa/1891/007/001/2018-09-05/hegoaldeko_bideetan_ere_orduko_80_kilometrora.htm

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=448058

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=30630

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

11 erantzun Beti mugak jartzen! -ri

  1. Ablax-k dio:

    Egia esan, DGT-ko zuzendariak hartutako neurria lelokeri handia iruditzen zait !!
    Normalean eta orain arte, errepide horietatik orduko 90 kilometroko abiadura izan da eta neurri berria bakarrik orduko 10 kilometro jaitsiko da. Nire ustez ez da normala neurri hori egitea hildakoen kopuruak jaisteko. Errepide horietan abiadura, alkohola eta drogak kausak badira kontrola gehiago ipiniko nuke. Azken finean, gure gurasoen garaian, gauza bera pasatu zuen baina ez zegoen istripurik, hala ere, gure garaian kontrol gehiago dagoela eta jendea konztientzia eta errespetu handia daukala gidatzerakoan uste dut.
    Bukatzeko, istripu guztiak bigarren mailako errepideetan izan omen dira, orduan, zergatik Gobernuak ez duen errepide hauetan diru gehiago inbertitzen konpontzeko? Hau da nire galdera.
    Hau egingo balitz istripu gutxiago gertatuko lirateke !!

  2. nun-k dio:

    Argitaratzen duten moduan egunkariek gero eta istripu gehiago gertatzen dira gure errepideetan, batez ere, bigarren mailako galtzadetan. Horren ondorioz, gure bideetako segurtasuna arduratzen direnek beti baliatzen dute etekin ekonomikoa ateratzeko. Izan ere, berri honetan agertzen den moduan, abiadura behera egiteaz gain, radar batzuk ipintzeko asmoa daukate, arau berria kontrolatzeko.

    Azken batean, nahiz eta soilik gure dirua ukitzen digutenean arauak aintzakotzat hartzen dugula frogatuta dagoen, beste konponbide batzuk bila joan litezke. Esate baterako, ikusgaitasuna hobe lezakete bihurgune asko dagoen errepideetan, edota, txarreko egoera dagoenak konpon litzakete. Hala ere, bakarrik irtenbide hori ezartzen badute, nik pentsatzen dut errepideko abiadura jaitsi nahi dutela, istripuak saihesteko ez ezik, diru asko biltzeko ere erabiliko dutela. Eta zein da neurriaren helburua?.
    Esanak esan, ondo datorkigu istripuen kopurua jaisten laguntzen duen edozein arau, izan ere, badirudi guk geuk ez garela gai berezko segurtasuna zaintzeko.

  3. eguzkilore-k dio:

    Zurekin bat nator, Ablax. Gobernuak, bigarren mailako errepideak kompontzeko asmoz, diru gehiago inbertitu beharko luke. Alde batetik, azken urteotan, eta krisiaren aitzakia hartuta, gutxi egin duelako errepide hauen bidegarritasuna bermatzeko. Beste aldetik, eta DGT-ko azken datuaren arabera, istripu gehienak edo heriotzak eragiten dituztenak errepide-mota honetan gertatzen direlako.
    Baina nire ikuspuntutik, beste herri batzuen eskarmentua ere kontuan hartu behar dugu. Batez ere, abiadura jaisteari esker istripuak gutxitzea lortu egin dutelako. Horregatik, orduko 80 kilometroren alde nago. Hori gutxi ez eta, neurri honen ondorioz, herrietan bizi garenok segurtasuna gehiago lortuko genuke

  4. Ninette-k dio:

    Antza Euskal erkide autonomian bigarren mailako errepidetan mugako abiadura 80 kilometro orduko nahi izatea da. Frantziak , Suitzak eta beste herrialde batzuk neurri hauek hartu zituzten, eta badirudi istrupuak gutxitu diztuztela.
    Hasteko, irtenbide honekin guztiz ados nago istripu gutxiago egongo liratekeelako. Gaur egun, bigarren mailako errepidetatik joaten den jendea, normalean soberan ezagutzen ditu bide hauek, eta horregatik gehiezko konfiantzak askotan istripuak dakar.
    Jarraitzeko, neurri honetaz aparte ez legoke txarto Gobernuak errepide hauek berrituko balitu, zaharrak, estuak eta arriskutsuak direlako.
    Bukatzeko, pentsatzen dut hartu nahi dituzten erabaki hauek guztion hoberako izango dela, istripuak gutxituko direlako eta heriotzak saihesteko.
    Ezin dugu ahaztu nahiz eta hasiera batean horrelako neurriak gaizki iruditu, beste herrialde batzuetan izan dituzte emaitzak onak izan direla.

  5. Lorea-k dio:

    DGT-ko zuzendariak hartuko duen neurriaren alde nago. Aitzitik, pentsatzen dut ere, abiadura murriztea soilik ez duela jeitsiko istripuak eta hildakoak, norberak nahi duen abiadura eramango duelako, orian arte bezala. Gaur egun hori gertatzen da ezta? Zenbat pertsona errespetatzen dute DGTek inposatutako arauak? Zoritxarrez, ez gara konturatzen egoeraren larritasunaz, batez ere gazteok, ez dugulako arreta jartzen ez abiaduran ez alkoholan edo drogetan, pentsatzen dugulako ez dela ezer gertatuko. Nire ustez, arauen egiaztapena egin beharko luke, arazoak behintzat murrizteko. Baina egia da, beste herrialdeetan bigarren mailako errepidetan ezin daiteke orduko 80 kilometro abiadura gainditu eta onura ekarri ditu, Euskal Herrian ere gerta daitekela.

    Amaitzeko , eguzkilore eta Ablaxekin nago diru gehiago inbertitu behako luke Espainako Gobernuak errepideak konpotzeko gure segurtasunagatik.

  6. KOKA-k dio:

    Gure herriko bigarren mailako errepideek bide bakarra izaten dute norabide bakoitzerako eta normalean autonomia-erkidegoeek haietan autobideetan baino diru gutxiago inbertitzen dute eta al kola eta droga faktoreak gehitzen baditugu arrisku bat bihurtuko dira trafikorako. Horregatik guztiagatik bat nator edozein neurrirekin istripuak saihesteko, besteak beste nahitaezko abiadura txikiagotzea eta ertzantzaren kontrolak handiagotzea

  7. eguzkilore bis-k dio:

    Nire iritziz, hartutako neurria ez da irtenbidea heriotzaren kopurua murrizteko. Alde batetik, hainbat istripu alkoholaren eta drogen ondorioz baitira eta, kasu horietan, abiadura, oro har, ez dio arduradik. Bestetik, muga 10 kilometro jaitsiz gero, arazoa konponduko genuke? Ziur nago ezetz.

    Hala ere, DGTrekin bat nator: bigarren mailako errepideak autobideak baina arriskutsuagoak dira, eta, horren ondorioz ezinbestekoa da ezbeharrak murriztea. Horretarako, abiadura-gehiegikeriari dagokionez, neurri eraginkor bakarra izango litzateke isunak jartzea, zeren eta herritarrok soilik ikasten dugu dirua ukituz gero. Tamalez, alkoholak eta drogek eragindako istripuez hitz egiteko orduan, arazoa gero eta handiagoa da. Ez iragarkiek, ez ikastetxeetan emandako hitzaldiek, ez ezagututako ondoriek ez dute kontsumoa bukatzea lortzen. Horregatik, ez du uste 10 kilometro gutxiagok arazo hori desagerarazten duenik.

  8. Lore-lore-k dio:

    Udan presarik gabe nengoenez,paisaia gosatzeko, erabaki nuen autopistak erabili ordez, bigarren mailako errepideen zehar bidaiatzea. Bertan, egiaztatu nuen errepide gehien baldintzak ez direla aprosak, konpondu beharko lituzketela. Segurazki, Gobernuak,istripuak babestu beharrean, nahi du alde batetik, autopisten erabilera bultzatzea eta bestetik, diru gehiago jasotzea isunen bidez.
    Argi dago, istripuetan hilkoen kopurua altuegi dela. Hala ere, berrian argitaratu duenez, istripuen erdiak alkohola eta droga kontsumoagatik dira. Berez, jarrai ditzaten substantzia hoiek hartzen dutenei eta zigor gogorragoak jar ditzaten. Ez dut uste Frantzian,Danimarkan edo Herberenetan gidatzeko alkoholik hartu dutenik.
    Beraz,ez nago ados Gobernuko neurri berriarekin.

  9. Lux-k dio:

    Berria irakurri ondoren, ados nago abiadura murrizten bigarren mailako errepideetan. Hala ere, nire ustetan, gertatutako istripuak ez dira abiaduragatik bakarrik, baizik eta gehituz alkohola eta droga hartzeagatik eta eskuko telefona erabiltzeagatik. Horregatik, istripuak murrizteko, beste neurri batzuk hartu behar izango lizkiete, adibidez, kontrol gehiago errepideetan eta izuna gogorak. Azkenean, badirudi gure gizartean diru-zorroa garrantzitsuena dela eta neurri horiek ondo doazela…

  10. rapsody-k dio:

    Gure errepideetan mugak jartzeak garrantzi handia du. Adituen esanetan, errepideetan abiadura mugak jaitsiz gero, istripuak eta hildako kopuruak jaitsi egingo dira. Nolanahi ere, beste baldintza batzuk ere jolastera sartzen direla uste dut. Hau da, errepideen mota(nahiz bihurgunekoak nahiz arriskutsuak,nahiz lasai-lasaiak), sakelako telefono erabilera, gidatzeko orduak, nahasteak eta abar…eragiten dizkigute. Izendatutako faktore guztiak kontuan hartu beharko ditugu segurtasuna hobetzeko, eta ez bakarrik abiadura. Gainera, nire ustez, badira beste kontu batzuk mugatu beharko dituztenak.
    Horregatik irtenbide batzuei buruz pentsatu dut:
    Lehenengoa, kotxe guztietan sistema berezi bat jartzea, elektronikoki ikus ditzan errepide horretako abiadura, arriskugarritasuna eta errepideen baldintzak. eta ez horretarako bakarrik, sakelakoa erabili ez ahaltzeko, gidatzeko orduak jarraian abisatzeko ere izan dezake…
    Bigarrena, beste radar mota batzuk jartzea ere erabilgarria iruditzen zait. Adibidez, fibra optikazkoak. Horiekin,ezin izango dugu besteekin egiten dugun moduan gezurtu.

    Eta bukatzeko, esan nahi dut gure gizartean zein den, izugarri beharrezkoak direla mugak. Bestela, bakoitzak erabakiko du zer egin eta nola…eta siur nago askotan besteei buruz pentsatu gabe, ezta bakoitzaren onena ere ez.

  11. MIREN-k dio:

    Zoritxarrez errepideetan gero eta istripu gehiago daude abiaduragatik, batez ere, bigarren mailakoetan.
    Horregatik, DGT 80 kilometroko abiadura mugatzeko asmo dabil, auto-istripu sahiesteko.
    Neurri hau ona izan arren ez da nahikoa, beste faktore batzuk eragiten baituzte heriotzak eta zaurituak, besteak beste, alkohola eta drogak kontsumitzea, errepideen egoera, …
    Gauza horiek murrizteko, Gobernuak arau zorrotzagoak ezarri beharko lituzkete; kontrol gehiago jarriz, txartela puntu maila gogorragoa ipiniz, errepideetan gehiago inbertituz,…
    Gehitu nahi nuke, ibilgailuak gero eta pontentziagoak direnez, abiadura ere gero eta gehiago izan, eta, azkenean arriskutsuak bihurtzen dira gure autoak. Hobe litzateke, segurtasunean inbertitzea.
    Horrez gain, pertsona bakoitzak, hobe gida dezan, hau da, sentsuzkoa eta errespetuz, ez dira joan bakarrik errepidean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s